San Antonek sariak banatu ditu
- Ohiko zozketa San Prudentzio egoitzan egin da
Gaur, urtarrilak 17, igandearekin, San Anton eguna ospatu du Gasteizko Udaleko Kultura Sailak. Covid-19a dela eta, ez dira antolatu Espainia plazan egin ohi ziren jarduerak.
Zozketa, berriz, San Prudentzio egoitzan egin da, arratsaldeko seietan. “Egoitzaren aldeko zozketarako 30.000 txartel jarri ziren salgai abenduaren 18an. Ekitaldi honek agerian jartzen du herritarrek hiriko adinekoei eskainitako laguntza, pandemiak gehien ukitu dituen taldeetako bat baita”, azpimarratu du lehen alkateorde Maider Etxebarriak.
Txartel bakoitzaren prezioa merkea izan da: 0,60 euro, eta prezio ezberdinetako hamar sari banatu dira; lehenengoak haragi-produktuen sorta bat izaten jarraitzen du, txerria zozketatzen zen garaia gogoratzeko.
Cirila Bravo (81 urte) eta Felipe Ruiz de Angulo (87 urte) arduratu dira zenbakiak ateratzeaz, María Concepción Granado notarioaren aurrean.
Zenbaki hauek lortu dute saria:
Zk. | SARIAK | PREMIOS | Nº |
1 | Ezkur txerri iberikoaren produktu sorta | Lote de Productos de cerdo ibérico de bellota | 29996 |
2 | Tenerifera bidaia, 7 gau, bi pertsonarentzat
| Viaje a Tenerife, 7 noches, para dos personas | 04999 |
3 | Zirkuitua. Extremadura, 6 gau, bi pertsonarentzat
| Circuito por Extremadura, 6 noches, para dos personas | 18238 |
4 | Erlaxatzeko ihesaldia Orduña Plaza Hotel Bainuetxean, gau 1, bi pertsonarentzat
| Escapada relax en el Hotel Balneario Orduña Plaza, 1 noche para dos personas | 23474 |
5 | Hiri-bizikleta | Bicicleta urbana | 14819 |
6 | Principal Antzokirako denboraldi abonamendua, bi pertsonarentzat | Abono de temporada Teatro Principal, para dos personas | 20444 |
7 | Tablet PC 10.1” | Tablet PC 10.1” | 13539 |
8 | Bluetooth bozgorailua |
Altavoz Bluetooth
| 18571 |
9 | Liburuak erosteko bonoa | Bono para compra de libros | 25695 |
10 | Etxebizitza Plus asegurua Laboral Kutxa (urtebete) | Seguro Vivienda LABORAL Kutxa Plus (1 año) | 15228 |