Prentsa Oharren banner

Gasteizko Zurrumurruen kontrako Agenteen Sareak urteroko bigarren topaketa

Gasteizko Zurrumurruen kontrako Agenteen Sareak bigarren topaketa egiten ari da gaur goizean Europa Jauregian.

Gasteizko Zurrumurruen kontrako Agenteen Sarea duela hiru urte pasa sortu zen, eta topaketak 2020an emandako pausoak aztertuurte honetarako estrategia landu eta sarea osatzen dutenen inplikazioa eta lana aitortzeko balioko du; zehazki, 205 pertsonak eta 43 entitatek parte hartzen dute sarean, inplikazio maila ezberdinez.

Gasteizko alkatea Gorka Urtaran eta Bizikidetza eta Aniztasun zinegotzia Miren Fernández de Landa han egon dira sarearen lana eskertzeko. Ixiar García artista eta kultura bitartekariak dinamizatzen du ekitaldia.

Gasteizko Udalak sustatzen du Gasteizko Zurrumurruen kontrako Estrategia, hainbat pertsona, entitate eta erakunderekiko lankidetzan, Bizikidetza eta Aniztasun Plana abiapuntutzat hartuta, zeinean beste ekintza batzuk ere biltzen baitira.

Gasteizko Zurrumurruen kontrako Estrategiak 2017an eman zituen lehen pausoak, eta ordutik hona bide luzea egin du. Hauek izan dira mugarri garrantzitsuenetako batzuk: Pilar-Iparralde, Salburua eta Araneko taldeen sorrera eta geroko batasuna, adinekoen taldearen sorrera, eta Gasteizko gazteekiko lankidetza.

Orobat, agenteen sareak ekintza ugari  burutu ditu Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuarekiko lankidetzan eta AMEKADI entitatearen laguntza teknikoarekin, eta sare sozialetan ere (Facebook eta Instagram) kanalak ireki dira.

Alkateak agenteen zeregina nabarmendu du, “2017tik ari baitzarete lanean gure auzoetan kulturartekotasunaren eta gizarte kohesioaren alde eta bereizkeriaren kontra, borondatez aritu ere, Gasteiz hobea, inklusiboagoa, irekiagoa eta arduratsuagoa eraikitzearren. Pertsona konprometituta zaudete gizartean migrazioaz eta atzerritarrez zabaltzen diren estereotipo negatiboak eta zurrumurru faltsuak desaktibatzeko lanarekin, jarrera baztertzaile eta xenofoboak sorraraz ez ditzaten, horretarako informazioa, prestakuntza eta kontzientziazioa baliatuz.

2017an hasi zen estrategia ezartzen hirian. Geroztik, oinarrizko prestakuntza eta prestakuntza aurreratua eskaini zaie hala herritarrei arreta ematen dieten eta haientzako programazioak kudeatzen dituzten udal langileei nola alor guztietako elkarteetako kideei eta estrategiaren agente gisa jardutea erabakitzen duten herritarrei.

Agente horiek osatzen dituzten sareek auzoetan garatzeko sentsibilizazio-ekintzak diseinatzen dituzte.  Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak laguntza ematen die talde horiei, eta AMEKADI entitateak dinamizatzen ditu; azken horrek esperientzia handia du horrelako proiektuak kudeatzen.

Horretaz gain, Udala ZAS! Zurrumurruen aurkako Euskal Sarearen kide da. Agenteen sare mistoa da hori, zeinean administrazioek (udalak, aldundiak, EHU, Eusko Jaurlaritza) eta era guztietako gizarte entitateek hartzen baitute parte.

Udalak Zurrumurruen kontrako Estrategiaz informatzera gonbidatu ditu herritarrak, eta nahi izanez gero, hiriko agenteen sareetan sartzera.  https://www.vitoria-gasteiz.org/ zurrumurruen aurka web-orrian  zurrumurruen kontrako formulario bat dago eskuragarri 2019ko uztailetik, estrategian parte hartu nahi duen pertsona edo entitate orok erraz eta azkar bat egiterik izan dezan.

 

Share