Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2021-01-22)

Gorka Urtaran alkatearen prentsaurrekoa

Gobernu-batzordearen ondoren, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Udalaren gaur egungo gaiak hizpide izango ditu.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Ostirala, urtarrilak 22

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Bikotekideari eraso egiteagatik atxilotua

Udaltzainek 48 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo arratsaldean genero-indarkeriaren delituaren ustezko egileak izateagatik bikotekideari eraso egin ziolako.

Guztia Zabalganan gertatu zen, 20:30etik minutu batzuk igaro zirenean. Eztabaida ibilgailu baten barruan izaten hasi ziren, eta gero bide publikora eraman, hainbat lagunen aurrean.

Bertaratutako patruila batek liskarrean parte hartu zutenen eta gertaerak ikusi zituztenen testigantzak jaso zituen. Haiek esandakoa eta biktimak zituen markak kusita, gizonezkoa atxilotu egin zuten.

Kale-jantzian zihoan patruila batek Agirrelandako polizia-etxera eraman zuen emakumea salaketa jar zezan.

Atxilotua gaur goizean jarri dute epailearen esku.

Mendiko erreskatea

PSISZeko talde batek, Arabako suhiltzaileekin eta Ertzaintzako erreskate-unitateko kideekin batera, Gorbeialdean galduta zegoen bikote bat erreskatatzen parte hartu zuen atzo. Pertsona haiek topatu ostean, Zarate udalerriraino jaitsi zituzten eta han anbulantzia bat zuten zain.

 

Share

(Gaurkotua) Udalak karpak instalatuko ditu Gasteizko zazpi ikastetxetako patioetan

Gasteizko Udalak  karpak instalatuko ditu hiriko zazpi ikastetxetako patioetan, COVID-19aren pandemiak sortutako beharrei erantzuteko.

Horrelakoak eskatu dituzten ikastetxe guztietan jarriko dira, Barrutia ikastetxean izan ezik, honek badu eta. Zehazki, Abendaño, Divino Maestro, Ibaiondo, Toki Eder, Odon de Apraiz, San Ignazio, Landazuri eta Santa Maria ikastetxeetan. Azken bi hauek patioa partekatzen dutenez, karpa ere partekatuko dute.

Karpek 200 metro koadro izango dute, eta 2020-21 ikasturtea amaitu arte utziko dira.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren UDALAGUNTZA-2020 laguntza-deialdia baliatuz instalatuko dira karpak, horren bidez hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeek erabiltzen dituzten udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuak finantzatuko baitira.

Share

Udalbatza 2021-01-26

Webgunean dago urtarrilaren 26an (asteartea), 9.00etan, Goiuri Jauregian, egingo duen Udalbatzaren ohiko osoko bilkuraren gai-zerrenda

 

Share