Udalaren Antzoki Sarearen Eguberrietako programazioak % 90etik gorako okupazioa izan du batez beste; lau ikuskizunetan, guztiz bete da aretoa
13 ikuzkizun izan dira, azaroaren 29tik urtarrilaren 3ra bitartean
Gasteizko Udalaren Antzoki Sarearen Eguberrietako programazioak oso erantzun ona jaso du Gasteizko ikusleen aldetik: sarreren % 90 saldu dira ikuskizunen parte handi batean, eta lau ikuskizunetarako sarrerak agortu egin dira.
“Principal antzokian % 89koa izan da asistentzia, eta % 97koa sareko antzokietan. Beraz, emaitzak oso onak izan direla esan genezake, batez ere bizi dugun salbuespen-egoera kontuan hartzen badugu”, azaldu du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok.
Azaroaren 29tik urtarrilaren 3ra bitartean, 13 ikuskizun eskaini dira; hamar Principal antzokian eta hiru Félix Petite eta Jesús Ibáñez de Matauco antzokietan. Musikarekin zerikusia izan duten ikuskizunak nabarmendu dira, eta familiei zuzendutakoak.
Egoera sanitarioaren ondorioz, Principal antzokiko edukiera 400 eserlekura murriztu da. Guztira, 3291 ikusle izan dira bertan.
Jesús Ibáñez de Matauco eta Félix Petite antzokien edukiera % 50era murriztu da; guztira 322 pertsona izan dira horietan.
“Arte eszenikoei bizirik eustea dugu helburu, kultur sarea babestuz eta herritarren behar kulturalak asebetez. Kultura segurua baita”, azpimarratu du Cantok.
Ikuskizunen datuak
Hauek izan dira sarrerak agortu diren ikuskizunak:
- Izaro: ‘Limones en invierno’
- Euskal Herriko Gazte Orkestra
- Udalaren Musika Banda
- Leo Bassi
Gainerako ikuskizunetan % 90 inguruko okupazioa izan da, taula honetan ikus daitekeenez:
PRINCIPAL ANTZOKIA | ||
azaroaren 29a | Déjà-vu, Manolo Alcántara | % 89 |
azaroaren 10a | Rita, arrastoan sartzen | % 75 |
abenduaren 16a | Udalaren Musika Banda | % 100 |
abenduaren 17a | Lehendakari Agirre. | % 53 |
abenduaren 18a | Todas hieren y una mata | % 88 |
abenduaren 19a eta 20a | Ene kantak | % 91 |
abenduaren 26a | Hesia urraturik, Xabier Lete in memoriam | % 96 |
abenduaren 3a | Aitzina Folk Festival, Korrontxi | % 96 |
urtarrilaren 2a | Izaro: ‘Limones en invierno’ | % 100 |
urtarrilaren 3a | Euskal Herriko Gazte Orkestra | % 100 |
Okupazioa | , batez beste | % 89 |
GIZARTE-ETXEAK | ||
abenduaren 11 | Yo Mussolini, Leo Basi. (Ibaiondo) | % 100 |
abenduaren 16a | Atalak 2.0 Laboratorio, Eneko Gil | % 100 |
abenduaren 17a | Gozpuztu, Doos Colectivo (Hegoalde) | % 96 |
Okupazioa | , batez beste | % 97 |