Prentsa Oharren banner

Musikaren bidez indarkeria matxistari aurrea hartzeko jardunbide egokiak identifikatzera gonbidatu ditu Udalak gazte gasteiztarrak

Otsailean “Ligoteo sanoa” lantegiaren beste saio bat eskainiko du, Anekdotas eta Dupla taldeetako kideekin

 

‘Libre Izan Nonahi’ prebentzio kanpainaren barruko jarduera da

 

Musikaren bidez indarkeria matxistari aurrea hartzeko jardunbide egokiak identifikatzera gonbidatu ditu Berdintasun Zerbitzuak gazte gasteiztarrak, ‘Libre Izan Nonahi’ prebentzio kanpainaren barruan.

“Ligoteo sanoa” lantegiaren bidez, eta Anekdotas eta Dupla taldeetako kideen laguntzarekin, barneratutako estereotipoei buruzko hausnarketa sortu nahi da, eta generoari dagokionez diskurtso apurtzaileak dituzten artistak ezagutzeko aukera eman.

Musikaz pentsatzen dugunean dantza etortzen zaigu burura, eta horrekin batera gaua, festa eta… ligoteoa“. Musika ardatz hartuta, horrek indarkeria matxistaren ugalketan duen eraginaren inguruan eta gure ligatzeko moduen inguruan hausnartuko dugu. Covidaren aurretik eta pandemia garaian nola ligatzen genuen aztertuko dugu, eta ligoteo sanorako proposamen bat sortuko dugu“, azaldu dute Berdintasun Zerbitzutik.  Kanpainaren barruan antolatutako 4 lantegien arteko bigarrena da otsailekoa.

“Libre izan nonahi” kanpaina 12 eta 26 urte bitarteko gazteengana modu dinamikoan iritsi nahi du, indarkeria matxistari eusten dioten balioen eta sinesmenen sisteman eragiteko helburuarekin. Programa tresna bat gehiago da Indarkeria matxista prebenitzeko estrategiaren barruan (pdf), eta jarduerak bat datoz HARA! Genero Berdintasunerako IV. Planarekin (pdf).

 

 

 

 

 

Share