Prentsa Oharren banner

2021eko aurrekontuak berretsi ditu udalbatzak

2021eko aurrekontuak ontzat eman ditu Gasteizko udalbatzaren osoko bilkurak. 388.002.502 euroko proiektu ekonomikoa da —458.344.818 euro, udal-sozietate eta -erakundeen kontuak gehituz gero—. EAJ, PSE-EE eta Elkarrekin taldeek lortutako akordio politikoak ahalbidetu du aurrekontuak onestea. Izan ere, azken talde horren 34 zuzenketa bildu dira aurrekontuetara, guztira hiru milioi eurotik gorako zenbatekoa.

 

Aurrekontuetan egin diren zuzenketa horien funtsezko parte gizarte politikei eta etxebizitzari dagokiena da, 21 Zabalguneak bultzatzen dituen birgaitze-programetarako diru-zuzkidura areagotu baita, inbertsio berriak aurreikusi etxebizitza sozialetan eta berariaz bizitegi-larrialdiko egoeretara bideratutako funts bat sortu. Beste proposamenik ere hartu da aintzat, hala nola bakarrik bizi diren adinekoentzako Zaintza eta Loturen Plana, eta beste batzuk, hala nola Gizarteratu lantegiak, diru gehiagoz hornitu.

 

Era berean, aurrekontuan egin diren zuzenketek zenbateko ekonomiko handiagoz hornituko dituzte beste hainbat arlotan aurreikusitako ekintzak, hala nola berdintasunaren arlokoak, euskararen erabilera sustatzera zuzendutakoak, ikastetxeak mantentzeko lanak edo guraso elkarteen jarduerak. Beste zuzenketa sorta bat trantsizio ekologikorako proiektuen inguruko zuzenketek osatzen dute, hala nola udal eraikinetan panel fotovoltaikoak instalatzea, azken miliako logistika edo Jundizko industrialderako azterlan ekoindustrial bat egitea.

Iñaki Gurtubai ogasuneko zinegotziak adierazi duenez, aurrekontuak hobetzen dituzten zuzenketak dira, zeinen helburu nagusia baita Gasteizen susperraldi sozial eta ekonomikoa. Inbertsio publikoaren hazkunde handia aurreikusten da horretarako, 34,4 milioi eurokoa, iaz baino hamar gehiago. Inbertsio handiago horri esker, 521 lanpostu berri sortu ahal izango dira. Enplegua sortzeko eta Covid-19aren pandemiak gehien kaltetutako sektoreei laguntzeko laguntzetatik sortzen direnak gehituko zaizkie horiei.

 

Udalbatzak ontzat eman ondoren, bi asteko epea zabalduko da otsailaren 2an, 2021eko aurrekontuen gaineko alegazioak aurkezterik izan dadin. Alegaziorik aurkezten ez bada, otsailaren 27an jarriko dira indarrean, besterik gabe. Aurkezten bada, berriz, martxoan.

Share

Atxilotua burdinazko barra batekin lesio larriak eragiteagatik

Udaltzainek atzo 28 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Ilustrazioaren hiribideko ostalaritzako lokal batean sortutako eztabaida batean lesio larrien delituaren ustezko egilea zelakoan. 4 pertsona egon ziren eztabaidan inplikatuta.

Ustezko egileak burdinazko barra batekin aurpegian kolpatu zuen beste gizonezko bat eta begi batean lesio larriak eragin zizkion. Gaur goizean geratuko da epailearen esku.

Covid-19ak eragindako murrizketak

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bizi dugun pandemia-egoera dela eta, eta osasun arloko azken neurriak bete ahal izateko, ez dago baimenduta Gasteiztik Gorbeia merkataritzagunera joatea.

Lehen orduetan salbuespen hori egin zuten arren (itxialdian aplikatu zena), Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren artean gaur goizean egindako koordinazio-lan berriaren ondorioz, udalerritik ateratzea eskatzen duen joan-etorri hori ez baimentzea erabaki dute.

Sutea

Bikote bat eta haien seme-alaba adingabeak erreskatatu behar izan zituzten atzo suhiltzaileek haien etxebizitzan, Pablo Picasso kalean, sutea piztu zenean. Oraindik ez dakite zerk eragin zuen sua, baina etxearen sarreran piztu zen gauerdia baino zertxobait geroago.

Udaltzaingoko patruila batek (bertaratu zen lehenengoa izan zen) emandako argibideei jarraituz, laurak etxeko logela batean babestu ziren PSISZeko langileek erreskatatu arte. Adingabeak leiho batetik atera zituzten autoeskala duen kamioi baten laguntzarekin. Aldiz, helduak sutea itzali ondoren atera ziren etxebizitzatik. Guztiek jaso zuten osasun-arreta.

Garrek, keak eta suak eragindako berotasun handiak egongela-jangelan eta etxeko sarreran eragina izan zuten.

Bestalde, suhiltzaileek Estenaga Apezpikuaren kaleko garaje bateko ibilgailu batean piztutako sua itzali behar izan zuten atzo. Gainera, obra batzuek hodi bat zulatu izanaren ondorioz Iliada ibilbidean egon zen gas-ihesa zela eta ere esku hartu behar izan zuten. Hornikuntza-enpresak eten egin zuen hornidura.

Share

Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren… eta Euskara, Kultura … Batzordeak (2021-02-02)

Webgunean eskuragarri daude Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritza eta Turismoaren eta Sozietate Publikoen Batzordea otsailaren  02an (asteartea), 9.00etan, egingo duen ohiko bilkuraren gai-zerrenda eta  Euskara, Kultura, Hezkuntza, Kirol eta Osasun Batzordea, 12.00etan, egingo duen ohiko bilkura gai-zerrenda

 

Share

Itxialdiak irauten duen bitartean, Urtaranen gobernuak ez dizkio mahaitxoen eta zaborren tasak kobratuko ostalaritza sektoreari 

Gaurtik aurrera, Gasteizko Udalak ez dizkie mahaitxoei eta hondakinak bildu eta suntsitzeari dagozkien tasak kobratuko hiria COVID eremu gorrian sartzearen ondorioz ezarri den itxialdiak eragindako ostalaritza establezimenduei eta jatetxeei. Ordaintzeko tarifa lauaz baliatzen direnei martxotik aurrera aplikatutako zaie deskontua; aipatutako tasak epe bakarrean edo hainbat epetan ordaintzen dituzten negozioak, berriz, dagozkien ordainagiriak zerga-egutegiari jarraituz igortzen zaizkienean baliatu ahalko dira neurriaz.

Urtaranen gobernuak ostalaritza establezimenduei eta jatetxeei mahaitxoen eta zaborren tasak kobratzeari uzten dion hirugarren aldia da, sektore ekonomiko horri laguntzearren. Ia 1.300 negoziori egingo die mesede neurriak.

 

Share

AMVISA. Kontseilua  (2021-01-28)

Honekin batera bidaltzen dizkizut 2021ko urtarrilaren 28an, 10:00etan, egitekoa den Vitoria Gasteizko Hirri Udal Urak, A.B., kontseilua sozietatearen ohiko bilkura deialdia eta gai-zerrenda. Bilera telematikoa.

AMVISA. Kontseilua 2021-01-28

 

Share