Prentsa Oharren banner

Gasteizek hiri-eredu iraunkor eta bizi-kalitateduna partekatuko du Mexikon smart cityen alorrean erreferentziazkoa den proiektu baten arduradunekin

Alkateorde eta Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren arduradun Ana Oregik topaketa bat egingo du online Mexikon smart city edo hiri adimentsuen alorrean erreferentziazkoa den proiektu baten arduradunekin. Gasteiz Euskadiko ikuspegia partekatzeko gonbidatu dute, nazioarteko erreferentea eta azken hamarkadetan eraldaketa positiboa izan duen eskualdea den aldetik, eta zehazkiago, iraunkortasunak Gasteizen duen garrantziaz hitz egiteko, oreka soziala eta bizi-kalitatea lotzen dituen hiri ertaina den aldetik.

 

Tequila Inteligente-ren sustatzaile Federico de Arteagak antolatu du topaketa, zeina aditu ezaguna baita hiri eta helmuga adimentsuetan eta gizarte erantzukizunaren eta iraunkortasunaren alorretan. Plataforma hori “Tequila, Jalisco- Pueblo Mágico visionario y emprendedor” proiektuaren euskarria da; proiektu turistikoak ospea lortu du nazioartean bere izaera berritzaileagatik eta 2040an hiri adimentsua bihurtzeko estrategiagatik. Gaur egun  Mexikoko lehen herri magiko adimentsua da.

 

Ana Oregik nabarmendu duenez, horrelako topaketek “gure hiriak nazioartean duen ospea indartzen dute, eta urteetan egindako lanari esker, gaur egun liderrak izan gaitezke, ezagunak eta aitortuak. Hortxe egon nahi dugu, eta hor egoten jarraitu, Gasteiz eta bertako politikak mapan jartzeko, etorkizuneko hirien abangoardia gisa”.

Share