Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdia (2021-04-09)

– Gorka Urtaran alkatearen prentsaurrekoa

Gobernu-batzordearen ondoren, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Udalaren gaur egungo gaiak hizpide izango ditu.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Ostirala, apirilak 09

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

 

 

Share

Bikote bat atxilotuta elkarri eraso egiteagatik eta urruntze-agindua ez errespetatzeagatik

Udaltzaingoak 47 urteko gizon bat atxilotu zuen goizaldean genero-indarkeriaren ustezko delitua egiteagatik, baita bere bikotea ere, 37 urteko emakume bat, etxeko indarkeriaren ustezko delitu batengatik eta gizonarekiko zuen urruntze-agindua urratzeagatik.

Goizeko bostak aldera, Udaltzaingoak ohar bat jaso zuen, Aranbizkarra auzoko etxebizitza batean eraso baten berri emanez. Bikoteak lekura bertaratutako agenteei aitortu zien elkarri eraso egin ziotela. Gainera, poliziek egiaztatu zuten emakumeak gizonarekiko urruntze-agindua zuela indarrean eta biek zutela egoera horren berri; hori dela eta, atxilotu eta polizia-etxera eraman zituzten. Gaur jarriko dituzte epailearen esku.

Kamioi batean sutea

Suhiltzaileek esku hartu zuten atzo A-1 autobidean zihoan kamioi baten ardatzak su hartu zuelako. Gidariak itzalgailua erabili zuen kea itzaltzeko eta PSISZko kideek kaltetutako eremua freskatzeari ekin zioten sua berriz piztu ez zedin.

 

Share