Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdia (2021-04-08)

2021eko Itzulia Basque Country lasterketaren laugarren etaparen irteera

Parte-hartzaileak: Gorka Urtaran, alkatea, eta Livia López, Kirol zinegotzia

Eguna: apirilaren 8, osteguna.

Ordua: 12.15

Tokia: Mendizabaleko aparkalekua, irteera-arkua

Share

Bihar zabalduko du Udalak ehungintzaren sektoreko dendentzako 300.000 euroko laguntza-poltsarako eskabideak aurkezteko epea

Bihar, apirilak 8, zabaldu da pandemiak sortutako krisi ekonomikoari aurre egiteko Ekonomia Sustapenaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Sailak abian jarritako ehungintzaren sektoreko dendentzako 300.000 euroko laguntza-poltsarako eskabideak aurkezteko epea. 15 egunekoa izango da.

Aparteko laguntza horiek direla eta, 750 euro jaso ahal izango dituzte arropak, osagarriak eta oinetakoak saltzen dituzten dendek —hasieran aurreikusitakoa baino 150 euro gehiago—, beren jardueraren gastu arruntari aurre egiteko, hala nola alokairu-gastuei, hipoteka-gastuei edo autonomoen kuotari, besteak beste.

Ematen den dirulaguntza ezingo da izan, inolaz ere, 3.000 eurotik gorakoa, enpresa onuradun bakoitzeko.

Gaur argitaratu dira laguntza horien oinarriak Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (ALHAO), baita Udalaren webgunean ere, eta bertan kontsulta daitezke bete beharreko baldintzak.

Ehungintzaren sektorerako laguntza horiek bateragarriak dira beste erakunde batzuenekin, eta Udalak lehendik abian jarri dituenei gehituko zaizkie, hots, ikus-entzunezko sektorekoei (100.000 euro) eta ekintzaileen arlokoei (84.000 euro). Horiez gain, orobat onets dira turismoaren sektoreko laguntzak (100.000 euro), ekonomia zirkularrari laguntzekoak (60.000 euro), merkataritza digitalizatzen laguntzekoak (50.000 euro) eta enpresak sortu eta sendotzekoak (140.000 €).

Halaber, merkataritzaren eta zerbitzu pertsonalen alorreko nahiz ostalaritzako enpresa txikiak ezarri eta modernizatzeko laguntzak onetsiko ditu Gobernu Batzarrak datorren ostiralean, 300.000 euroko zuzkidurarekin.

Share

Ogasunaren batzordea (2021-04-14)

Webgunean dago eskuragarri Ogasunaren batzordea apirilaren 14an (asteaskena), 09.00etan, egingo duen ihiko bilkuraren gai-zerrenda.

Share

Udalak osasun-egoerak eragindako murrizketetara egokitu du kirol-instalazioen funtzionamendua

Gasteizek prebentzio-neurri berriak hartu ditu COVID-19aren positiboen azken 14 egunetako tasa 100.000 biztanleko 400 kasu edo gehiagokoa izateagatik. Egoera honek kirol-jarduerari eragiten dio, besteak beste, eta honako aldaketak egin dira:

  • Barruko espazioetan egiten den kirol jardueretan lauko taldeak izan behar dira gehienez, talde profesional eta federatuen txapelketa eta entrenamenduei eragiten dienean izan ezik. Kanpoan mantendu egiten da sei pertsonako muga.
  • Neurri hauek eskola kirolari, zuzeneko erreserbei eta udalaren jarduerei eragiten diete (lauko azpitaldeak barruko guneetan).
  • Ezin dira aldagelak eta dutxak erabili. Salbuetsita geratzen dira igerilekuak eta federatuen eta profesionalen txapelketak. Hauetan  aldagelek %35eko edukiera izango dute, gehienez, eta dutxak erabil ahalko dira, banakakoak badira. Maskara erabili beharko da une oro, dutxatzeko momentuan izan ezik.

Informazio gehiago: Udaleko kirol-instalazioetako neurriak COVID-19agatik

Share

Atxilotua errekisitoria judizialagatik

Udaltzainek atzo Almeriako epaitegi bateko errekisitoria judiziala zuen 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuten. San Antonioko udal-bulegoetan sartzen ari zela identifikatu zuen patruila batek.

Zirkulazioko kanpaina berezia

Aste honetan, udaltzaingoa hiri-bideetan harrapatzeak ekiditeko zirkulazioko kanpaina berezia ari da egiten.

Udaltzainek oinezkoak nahiz gidariak informatu eta kontzientziatuko dituzte bidean jokabide aktibo eta positiboak hartzearen inguruan eta bideko seinaleztapena eta arauak errespetatzeko beharraren inguruan.

Kanpaina 2018-2023 Bide Segurtasuneko eta Mugigarritasun Iraunkorreko Udal Plan Estrategikoan jasotako zaintza- eta kontrol-ekintzen baitan kokatzen da.

Share