Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2021-04-20)

Prentsaurrekoa. Hiri eredu berriaren proposamenak aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren zinegotzi Ana Oregi

Eguna. Asteazkena, apirilak 21

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

————————————————-

Prentsaurrekoa. Zuhar Iruretagoienaren ‘Si cae caballo, cae imagen’ erakusketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Canto; eta Zuhar Iruretagoiena, artista

Eguna. Asteazkena, apirilak 21

Ordua. 11:00

Tokia. Montehermoso Kulturunea

Share

Udalak Alaves animatzen du denboraldiaren azken txanpan

  • Hori dela eta, urdinez eta zuriz argiztatuko ditu hiriko zenbait eraikin enblematiko

 

Gasteizko Udalak bat egiten du Alavesen zaleekin Lehen Mailako Ligaren azken txanpa honetan, eta, hori dela eta, urdinez eta zuriz argiztatuko ditu Udaletxearen fatxada eta erlojua, Floridako kioskoa eta Arkupeko ibilbidearen bi zatiak, denboraldia amaitzeko falta diren partidak jokatzen dituen egunen bezperatik. Horretaz gain, Gasteizko taldearen koloreak dituen olana bat jarria du Udaletxearen fatxadan, eta han egongo da harik eta Ligako txapelketa amaitzen den arte.

Bihar (asteazkena), Gloriosoak Villarrealen aurka jokatuko du, 21:00etan, Mendizorrotzan; horrenbestez, Udalak lehenengoz argiztatuko ditu gorago aipatutako toki enblematikoak. Hala, Udalak Gasteizko zaleekin bat egiten du Deportivo Alavesek Lehen Mailan irautea lor dezan irrikan.

 

 

 

 

 

 

Share

Udaltzainen eta suhiltzaileen lanak

Suhiltzaileek bart gauean, goizeko 03:00rak aldera, kamioi-garabi txiki bateko kabinan piztu den sua itzaltzen lagundu behar izan dute. Kamioia kiskalita geratu da. Ezbeharra Zurbanon  gertatu da.

Bestalde, Nazio Batuen hiribidean zegoen auto bateko aurreko panelean piztutako sua itzaltzen ere parte hartu behar izan zuten atzo; gainera, Zigoitiaraino joan ziren larre eta basobera bateko sua itzaltzera. Suak 400 metroko azaleran izan zuen eragina.

 

 

Share

Udalbatza 2021-04-23

Webgunean dago apirilaren 23an (ostirala), 9.00etan, Goiuri Jauregian, egingo duen Udalbatzaren ohiko osoko bilkuraren gai-zerrenda

 

Share