Prentsa Oharren banner

Prentsa deialdia (2021-04-12)

– Kultura Bizia proiektuaren aurkezpena

Parte-hartzaileak: Estibaliz Canto, Hezkuntza eta Kultura zinegotzia; Ana del Val Kultura eta Kiroleko foru diputatua, Andoni Iturbe, Kulturako sailburuordea; Daniel Solana, Basquetourreko zuzendaria; Kepa Koldo Ortiz de Urbina, Laboral Kutxako komunikazio arduraduna, eta Javier Sagastume, Kultura Biziako lehendakaria.

Eguna: apirilaren 12a, astelehena.

Ordua: 10:30.

Lekua: Ignacio Aldecoa kultura etxea.

Share

Asteburuko aurreikuspenak (apirilaren 9tik 10era)

Apirilak 9, ostirala

Gorka Urtaran alkatea, Maider Etxebarria alkateordea, Estíbaliz Canto Kultura zinegotzia, eta Miren Fernandez de Landa Bizikidetza eta Aniztasunaren zinegotzia Martinez de Aragón familiaren historia berreskuratzen duen “El olvido está lleno de memoria” dokumentalaren estreinaldira joango dira.  Florida zinematan izango da proiekzioa, 19:30ean.

Apirilak 10, larunbata

Gorka Urtaran alkatea Gotzain Mezara joango da, Gasteizko Andre Maria Zuriaren patronatuaren aitorpen kanonikoaren mendeurrena dela eta. Andre Maria Zuriaren Kofradiak antolatutako ekitaldi hau San Migel Arkanjeluaren elizan egingo da, 10:00etan.

Share

1,3 milioi euro baino gehiago Salbatzailearen hilerriko saneamenduaren eta euri-uren sarea berritzeko eta uholde-arazoari irtenbidea emateko  

Gasteizko Udalak 1,3 milioi euro baino gehiago inbertituko du Salbatzailearen hilerriko saneamenduaren eta euri-uren sarea berritzeko, eta, hala, zenbait urtetik hona hilerriak izan dituen uholde-arazoei irtenbidea emateko. Hilerria Kuaternarioko akuiferoaren gainean dago, eta sarea hondatu da urteak pasa ahala; hori dela eta, ur-kolapsoen arazoak egon dira eurite gogorrak egon direnetan.

Lanen aurrekontua 1.367.323,42 eurokoa da, guztira, eta 7 hilabeteko epean gauzatzekoak dira. Zenbateko horretatik, 900.000 euro jarriko ditu Uren udal-enpresa AMVISAk.

Gaur egungo saneamenduaren eta euri-uren sarea duela berrogei urte egin zen, eta oso hondatuta dago, gehienbat sustraien inbasioagatik eta hausturengatik. Kolektoreak andeatzen joan dira, eta, horren eraginez, drainatze-arazoak sortu dira hilobietan eta zolatutako gainazaletan. Udalak, halaber, kameraren bidezko ikuskapena egin zuen kolektoreetan, eta horretan egiaztatu zen horietako batzuk egoera txarrean zaudela.

Orain, Udalak birgaituko ditu ur-kolektoreak, eta egoera okerrenean daudenak berrituko ditu. 250, 300, 400 eta 600 mm-ko diametroa duten kolektoreak berritzeko lanen barruan, gaur egungo zoladura altxatuko da zangak egiteko; kanalizazio eta hodi berriak, putzuak, kutxatilak eta hustubideak jarriko dira; eta, horretaz gain, behar diren garbiketak egingo dira, presio handiko ekipoen bidez.

Lanak gauzatzen diren bitartean, ehorzketek jarraituko dute. Behar den guztietan, ehorzketak egitea eragozten dituzten lanak gelditu beharko ditu enpresa adjudikaziodunak, baita ehorzketetara bertaratzea dagoela bermatu ere.

Share

BEIaren kargatze-unitate funtzionala eraikitzeko kontratua esleitu da

 

Gobernu batzarrak, gaur goizean, BEIaren kargatze-unitate funtzionala eraikitzeko kontratua esleitu du. Yarritu eta Ojembarrena enpresek egingo dute lana, 4,3 milioi eurotan eta 8 hilabeteko epean. Udalak eta Aldundiak %17a jarriko dute bakoitzak, eta Eusko Jaurlaritzak %65a.

BEIrako eta hiriko autobus flotarako kotxetegien eta tailerren eraikuntza faseka egingo da, bere garaian iragarri zen bezala. Lehenengo fasean autobus adimendunaren kargatze-unitate funtzionalerako beharrezkoak diren instalazioak egingo dira.

Gaur egun udal haztegiak dauden Udalaren jabetzako lursail batean jarriko dira kotxetegi berriak, zeinak 52.000 m2 baititu. Horietatik, 16.000 m2 BEAren kargatze-unitate funtzionalerako izango dira, autobus elektriko adimendunaren eraginkortasuna bermatzeko beharrezkoa den azpiegitura barne. Instalazioek 13 autobus elektrikoetarako aparkaleku plazak eta dagozkien markesinak, tailer mekanikoa, unitateak garbitzeko tokiak, aldagelak, perimetro-itxitura eta urbanizazioa izango dituzte.

Ondorengo fase batean, Gasteizko Udalak Tuvisako kotxetegiak, lantegiak eta eraikin administratibo berria eraikiko ditu lursail berean. Instalazioek bulegoak eta aldagelak izango dituzte, bi solairutan banatuta; orotara 1.878 m2 hartuko dituzte. Horrez gain, 1.213 m2-ko biltegia eta 2.884 m2-ko tailerra izango dituzte, BEAren mantentze-lanetarako eremuak aparte daudelarik.

Garbiketarako eremuak berberak izango dira autobus guztientzat, eta 1.858 m2 hartuko dituzte. Nasen gune estaliak 110 autobus hartu ahalko ditu guztira, eta etorkizunean flota osoa elektrifikatuko dela kontuan hartuta, 10.029 m2-ko markesina bat izango du; panel fotovoltaikoak instalatuko dira horretan, ahalik eta energia-eraginkortasun handiena lortzeko.

Oinezkoentzako eta bezeroentzako arretarako sarbidea Juan Crisostomo de Arriaga kaletik egingo da, eta autobusak Zadorra hiribidetik sartuko dira, autobusen zirkulazioa hurbilen dauden etxebizitzetatik urruntzearren.

 

Share

Udal-gobernuak 180.000 euro emango ditu 26 auzo-kolektiborentzako dirulaguntzetan

1.588 eta 9.740 euro bitartean jasoko dituzte beren jarduerak egiteko

Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte Etxeen Sailak 180.000 eurorekin lagunduko ditu diruz Gasteizko 26 auzo-kolektibok 2021ean egingo dituzten jarduerak, egitarauak eta kudeaketa-gastuen zati bat; horretaz gain, haiek egiteko Udalaren lokalak jarriko ditu kolektiboen esku.

Horrela onetsi du gaur Tokiko Gobernu Batzarrak, zeinak ebatzi baitu hiriko auzoetan parte-hartzea, gizarteratzea, gizalegezko jokabideak eta kohesioa dinamizatzeko auzo-proiektuetarako dirulaguntzak emateko deialdia. Azken batean, “bertako auzotarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten proiektuak”, ziurtatu du Herritarren Parte-hartzearen zinegotzi Borja Rodríguezek.

Dirulaguntza-deialdiaren bidez, elkarte onuradunek 1.588 eta 9.740 euro bitarte jasoko dituzte, aurkeztutako proiektuen arabera; gaur egungo pandemia-egoeran, osasun-araudia eta osasun-agintariek adierazitako gomendioak bete beharko dituzte proiektuek.

Borja Rodriguezek azaldu duenez, “dirulaguntza hauekin herritarren parte-hartzea sustatu nahi dugu, gure auzoetako elkarte-sarea indartzen eta dinamizatzen duten proiektuei lagunduz. Garrantzitsua da partaidetza-kultura hori bultzatzea, beharrezkoak diren zenbait aldaketen eragilea baita, eta, gainera, herritarrak ahalduntzen laguntzen baitu”. 

ELKARTEAKEMANGO ZAIEN ZENBATEKOA
ADURTZAKOAK8.600 euro
ARANAKO9.565 euro
ARELEGI4.802 euro
BARRENKALE3.000 euro
BIZIGARRI ZARAMAGA7.987 euro
BURDINBIDE SALBURUA4.640 euro
CAUCE VECINAL1.588 euro
ERREKATXIKI1.600 euro
ERROTA ZAHARRA8.951 euro
ETXEGORRI6.146 euro
FAVA4.500 euro
GASTEIZ TXIKI8.513 euro
GAZTELUEN AUZOA7.500 euro
GURE AUZUNE8.601 euro
GURE BATAN8.162 euro
IBAILAKUA8.950 euro
IPARARRIAGA9.039 euro
JUDIMENDIKOAK9.302 euro
KALEARTEAN8.951 euro
LARKAIATE5.900 euro
SAN MARTIN6.000 euro
TXAGORRIBIDEA6.409 euro
URIBENOGALES9.565 euro
ZABALGANA BATUZ9.740 euro
ZAZPIGARREN ALABA9.477 euro
ZONA SUR OLARIZU2.511 euro
Guztira180.000 euro

San Martin auzo-elkartea

Halaber, Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte Etxeen Sailak 100.000 euro emango dizkio San Martin auzo-elkarteari, 2021ean auzoko bizilagunentzako jarduera soziokulturalen askotariko egitarau bat egin dezan.

San Martin Gizarte Etxeko zentro soziokulturalean gauzatuko da jarduera-eskaintza zabal hori; han, elkarteak urteak daramatza auzoko kolektibo guztientzako jarduerak abian jartzeko lanean. Zehazki, ekimen horiek helburu dute garapen pertsonaleko jarduerak bultzatzea, eta aisialdiaren erabilera positiboa sustatzea dentsitate handiz populatutako auzo horretako haurren zein gazte eta helduen kasuan.

Auzo-kolektibo horren jarduerak gizarte-etxeetako udal-jardueren eskaintza osatzen du.

Share

Gasteizek 300.000 euroko laguntza-plan bat onetsi du merkataritza eta ostalaritza ezartzea eta berritzea sustatzeko

Dirulaguntzek ildo berri bat dute, terrazetarako altxariak erosteko

Gasteizko udal-gobernuak ostiral honetan onetsi du 300.000 euroko laguntza-deialdi bat, txikizkako merkataritzaren, zerbitzu pertsonalen eta ostalaritzaren arloetako enpresa txikiak —50 enplegatu, gehienez— ezartzea eta berritzea sustatzeko. Programa zutabeetako bat da osasun-krisialdiaren ondorioei aurre egiteko Ekonomia Sustapenerako Sailak bultzatutako laguntzen planaren barruan, eta datozen egunetan eskatu ahal izango dira laguntzak, deialdia Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean.

Laguntza-ildoaren helburua da Arabako hiriburuan dauden enpresa txikien lehiakortasunaren hobekuntza sustatzea. Honako hauei zuzentzen zaie deialdia: “abian jartzeko edo berritzeko inbertsioa egiten duten tabernak, jatetxeak, hotel txikiak, saltegiak eta zerbitzu pertsonalen negozioak —hala nola ile-apaindegiak eta estetika-zentroak—. Gainera, laguntza horiek atzeraeragina izango dute, 2020ko uztailetik aurrera egindako horrelako gastuak barne hartuko baitituzte”, zehaztu du lehenengo alkateorde eta Ekonomia Sustapenaren zinegotzi Maider Etxebarriak. Oraingo berrikuntza nagusia: deialdiak ildo bat dauka Udalak baimendutako terrazak ekipatzeko elementuak erostea diruz laguntzeko. “Urrats hori egin dugu ostalaritzari laguntzeko; era berean, sektoreak 2021ean terrazen eta zaborren tasetatik salbuespena aplikatzeko egin duen eskaerari ere erantzun diogu”, adierazi du zinegotziak.

Programa norgehiagoka-prozeduraren bidez izapidetuko da, eta, ohi bezala, zenbait alderdi hartuko dira aintzat: establezimenduaren kokapena, haren antzinatasuna eta zenbat langile dituen, besteak beste.

Share

UNEDi 100.000 euro ematea onetsi du Udalak

Udalak Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak Arabako hiriburuan duen zentro elkartuari 100.000 euroko ekarpena egitea onetsi du gaur Tokiko Gobernu Batzarrak.

Udaleko Hezkuntza eta Kultura Sailak emango duen laguntza honek 2021ean zentroaren funtzionamendua finantzatzeko balioko du; zentroak 2.000 ikasle baino gehiago ditu Gasteizen.

Ekarpen hori onetsi ondoren, Udalak, zeina UNEDen patronatuan baitago, 50.000 euroko ordainketa bat egingo du, eta bigarrena iazko kontuak behar bezala ikuskatuta aurkezten direnean egingo du.

Share