Prentsa Oharren banner

BIZAN sareko zentroek Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatu dute

Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatu dute gaur Bizan sareko erabiltzaileek, Andre Maria Zuriaren plazan egindako hainbat jarduera tarteko. Horien artean nabarmentzekoak dira “Jar ezazu adineko bat zure bizitzan” pregoiaren irakurketa, adinekoek gizartearengandik espero dutenaren inguruko eztabaida, aldarrikapen-ibilaldia hiriaren erdialdetik, eta azken adierazpenaren irakurketa.

Gorka Urtaran alkateak eta Gizarte Politiken Adinekoen eta Haurren zinegotzi Jon Armentiak ongietorria eman diete parte hartzaileei, eta BIZAN sareko zentroetan egiten duten lana eta gizarteari egindako ekarpenak eskertu dizkiete.

Share

Prentsa-deialdiak (2021-10-04)

Prentsaurrekoa. Lasarte herria, eta Lasarteko Atea eta Malizhaeza kaleekin lotzen duen A-4132 errepidearen oinezkoentzako eta txirrindularientzako hobetze lanak aurkeztea

Parte hartzaileak. Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Raimundo Ruiz de Escudero; eta Mugikortasun eta Bide azpiegituren foru diputatu Blanca de la Peña

Eguna. Astelehena, urriak 4

Ordua. 10:30

Tokia. A-4132 errepideko sarrera errotonda, ikastetxearen aurrean

—————————————————–

Prentsaurrekoa. Bularraren Minbiziaren aurkako II. Lasterketa solidarioa

Parte hartzaileak. Kirol eta Osasun zinegotzi Livia López; Fundación Vital Fundazioko zuzendari Arantxa Ibáñez de Opacua; eta Marisol Díaz de Cerio, ASAMMAko presidentea

Eguna. Astelehena, urriak 4

Ordua. 10:30

Tokia. Vital Fundazioaren prentsa aretoa (Bakea kalea, 5. Dendarabako 1. solairua)

—————————————————

Prentsaurrekoa. Vitoria-Gasteizko etxebizitzen behatokia

Parte hartzaileak. Zabalgunea 21eko presidente Ana Oregi; eta Oscar Fernández,  Elkarrekin Podemos taldeko bozeramalea

Eguna. Astelehena, urrriak 4

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Asteburuko aurreikuspenak

Urriak 01, ostirala

– Adinekoen Nazioarteko Eguna dela eta, horren ospakizunean izango dira Gorka Urtaran alkatea eta Jon Armentia Gizarte Politika, Adinekoen eta Haurrak Arloko zinegotzia 18: 00etan, Andre Maria Zuriaren plazan.

– Gorka Urtaran alkatea; eta Borja Rodriguez, Igor Salazar eta Cesar Fernandez de Landa Udal Gobernuko zinegotziak Covadongako Santinako jaietan izango dira, 20: 00etan, Asturiasko Zentroan.

Urriak 03, igandea

– Ana Oregi Klimaren Aldeko Lurralde eta Ekintza zinegotziak eta Miren Fernandez de Landa Nekazaritza Eremuko zinegotziak Eraztun Berdearen 17. Itzulian parte hartuko dute.

– Raimundo Ruiz de Escudero Mugikortasun eta Espazio Publikoko zinegotziak eta Borja Rodriguez Udal Administrazioko zinegotziak “Araba martxan” minbiziaren aurkako VII. martxan parte hartuko dute, 11: 15ean, Arka plazan.

Share

Presazko deialdia

Adinekoen Nazioarteko Egunaren ospakizuna

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurrak arloko zinegotzi Joan Armentia; eta BIZAN sareko erabiltzaileak

Eguna. Ostirala, urriak 1

Ordua. 18:00

Tokia. Andre Maria Zuriaren plaza

Share

Umbra Light Festival ekitaldiak argiz eta artez beteko du Gasteiz azaroaren 12tik 14ra

Estatuko eta nazioarteko artisten instalazio eta proiekzioak baliatuko dira horretarako

Besteak beste, Artium, Santa Maria katedrala, Andre Maria Zuriaren plaza, Florida parkea eta Arte Ederren Museoa izango dira agertokiak

 

Umbra Light Festival jaialdiak Gasteizko espazio eta eraikin enblematikoak argiz eta artez beteko ditu azaroaren 12, 13 eta 14ko asteburuan, hainbat instalazio eta proiekzioren bidez. Nazioarteko jaialdi horren bigarren edizioan Europako eta Amerikako hamar herrialdetako artistek hartuko dute parte, eta haien obrek Nazio Batuen 2030erako Garapen Iraunkorreko  Helburuak izango dituzte lotura gisa.

Argia lehengai gisa hartuta egindako hainbat lanek osatuko dute hiriko ibilbidea, zeinak, besteak beste, Artium Zentro-Museoa, Santa Maria katedrala, Andre Maria Zuriaren plaza, Florida parkea eta Arte Ederren Museoa barne hartuko baititu. Ibilbidearen diseinua egitean kontuan hartu da pandemia-egoera, eta eremu zabalak aukeratu dira, jendetza bildu ez dadin.

Bigarren ahaldun nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismoko foru diputatu Cristina Gonzálezek, Gasteizko alkateorde Maider Etxeberriak, Turismo eta Merkataritzako sailburuorde Jesus Garcia de Cosek eta Argia kultur elkarteko arduradun Carlos Torrijosek aurkeztu dute gaur jaialdiaren bigarren edizioa; lehenengo edizioak arrakasta handia lortu zuen, 80.000 ikusletik gora bilduta.

“Umbra Light Festival jaialdiaren bigarren edizioa antolatu dugu, arabarrak eta bisitariak berriro harritu eta hunkitzeko asmoz, baita 2019ko arrakasta errepikatzeko asmoz ere, kultura-jarduera eta ekitaldien programazioa suspertzeko estrategia baten barruan. Azken helburua bisitariak Gasteizera eta Arabara erakartzea da, gure kaleak animatzea eta ostatu, denda, taberna eta jatetxeetan jarduera sortzea“, azaldu du Cristina Gonzalez diputatuak.

“Beste behin ere, indarrak batu ditugu gure hiriko kaleak dinamizatuko dituzten ekimenak proposatzeko. Pandemiak hainbeste zalantza sortu ondoren, gure agenda kulturala berreskuratzeko lanean dihardugu. Espero dugu 2021eko Umbra Light jaialdia bertako turismoari, merkataritzari eta ostalaritzari mesede egingo dien arte erakustaldi bihurtzea“, adierazi du Maider Etxebarria zinegotziak.

Turismo eta Merkataritzako sailburuorde Jesús García de Cosek, berriz, Umbra Light Festival ekitaldiak eta horren antzekoak bere sailaren sustapen-estrategiaren parte direla adierazi du, goi denboralditik kanpo ostatu-gaualdiak sortzeko eta merkataritza dinamizatzeko duten gaitasuna frogatu baitute. “Turismoa, ostalaritza eta merkataritza dira pandemiak gehien kaltetu dituen sektoreetako batzuk, eta osasun-testuinguru berri honetan, sektore horien suspertze-fasearen parte da Umbra. Sailaren erresistentzia-planaren ostean ekingo zaio etapa berriari, haren bidez 114 milioi euro txertatu baitziren zuzenean euskal ostalaritza-, merkataritza- eta turismo-enpresetan”.

 

Nazioarteko izaera

Argia kultur elkarteak bere gain hartuko du Umbra Light Festival jaialdiaren bigarren edizioaren antolaketa teknikoa, aurrekoan bezala. Carlos Torrijos bozeramaileak adierazi duenez, jaialdiak argiz egindako artearen erakusketa “ikusgarria” eskainiko du azaroaren 12, 13 eta 14an, 19: 00etatik 23: 00etara bitartean, estatuko eta nazioarteko artistek Gasteizko kale, plaza eta eraikin berezietan egindako instalazio, esku-hartze eta proiekzioen bidez.

Argia izango da funtsezko lehengaia hainbat agerkari artistikotan, batzuetan musikaz lagunduta.

Ibilbidearen diseinuak pandemia-egoera hartuko du kontuan, eta batez ere espazio zabal eta irekiek osatuko dute, jendetzarik bildu ez dadin. Espazio itxiak, berriz, salbuespena izango dira edizio honetan, eta haien edukiera uneoro kontrolatuta eta mugatuta egongo da, jaialdia egiten den unean indarrean dagoen osasun-araudiaren arabera.

Jaialdia hasi baino egun batzuk lehenagora arte ez dituzte jakinaraziko antolatzaileek erakusketa ibilbidearen xehetasunak eta lanen ezaugarriak. Hala ere, eta aurrerapen gisa, gaurko aurkezpenean 2021eko Umbra Light jaialdiaren agertoki izango diren hiru hiri-espazio eta eraikin publiko iragarri dira: Santa Maria katedrala, Andre Maria Zuriaren plaza eta Arte Ederren Museoa.

Santa Maria katedralak, hiriko Erdi Aroko Almendraren ikur den XIII. mendeko tenpluak, ‘Begiradak’ izeneko instalazioa hartuko du bere harrizko horma lodien artean: argizko artea lantzen duen artista ezagun baten obra da, bertaratutakoak argi eta efektuzko eskulturen bidez harritu eta liluratu nahi dituena, baita eraikin bikain horren arkitektura azpimarratu ere.

Gasteizko beste espazio enblematiko batean, Andre Maria Zuriaren plazan, instalazio murgilarazle bat jarriko da, plaza osoa koloretan bilduko duen instalazio ludiko eta parte-hartzailea; Arte Ederren Museoaren fatxadaren gaineko proiekzio batek, aldiz, pinakoteka horren bilduma kanpora aterako du formatu handian.

Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa eta Florida parkea ere sartuko dira ibilbidearen barruan.

Umbra Light Festival jaialdiaren bigarren edizioan ikusi eta gozatu ahal izango diren hamasei instalazio, esku-hartze eta proiekzioen zertzelada batzuk baino ez dira. Bigarren edizioak nazioarteko izaera sendotuko du, Europako eta Amerikako hainbat herrialdetako artistek hartuko baitute parte: Espainia, Frantzia, Suedia, Belgika, Italia, Argentina, Uruguai, etab.

Hartara, udazken-negu honetan itzuliko diren jaialdien zirkuituan sartuko da Gasteiz, koronabirusari lotutako murrizketak direla eta 2020an zehar ‘hibernatzen’ egon ostean. Pragak irekiko du argi-jaialdien egutegia, urrian; ondoren, Eindhoven eta Gasteizen txanda etorriko da, azaroan; Londres, Amsterdam eta Lyonen abenduan egingo dira jaialdiak, eta Helsinkin, urtarrilean.

2030eko garapen iraunkorreko helburuak

Bestalde, 2021eko Umbra Light Festival jaialdiak artea eta konpromisoa uztartuko ditu; izan ere, lan guztien arteko lotura Nazio Batuen 2030erako Garapen Iraunkorreko Helburuak izango dira, eta, bereziki, ingurumenaren kontserbazioari, energia garbien sustapenari, klima-aldaketaren aurkako borrokari eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari lotutakoak.

Gainera, bigarren edizio honetarako aukeratu duten leloak, ‘Zeuk distira egin dezazun nahi dugu’, gogoan izango ditu COVID pandemia eta haren ondorioak direla eta milaka pertsona eta familiak igarotzen ari diren une zailak. Izan ere, erronka horri aurre egiteko eta gainditzeko ahalegin indibidual eta kolektiboa aitortu nahi du Umbra Light Festival jaialdiak.

Argia kultur elkarteak antolatzen du Umbra Light Festival ekitaldia, Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udalaren, Vital Fundazioaren zein hainbat enpresa pribaturen babesarekin. Jaialdiaren bigarren edizioaren berritasunei eta programari buruzko informazio guztia www.umbrafestival.com webgunean aurki daiteke.

Share

Enplegu-eskaintza publikoaren egun nagusirako dena prest

Lakua

Gasteizko Udalaren hamalau instalaziok hartuko dute bihar C1 taldeko enplegu-eskaintza publikoaren egun nagusia. Joan den asteartean hasi zen prozesua, eta urriaren 6ra arte iraungo du. Europa biltzar-etxeak, zazpi gizarte-etxek, bost kiroldegik eta pilotaleku estali batek hartuko dituzte 4000 hautagaiak. Besteak beste, Administrazio Orokorreko azterketak egingo dituzte, administrariena baita, hain zuzen ere, enplegu-eskaintza publikoak hartzen dituen 25 deialdietatik eskabide gehien jaso dituena.

Lakua

200dik gora pertsona arduratuko dira probaren logistikaz, azterketen koadernotxoak inprimatu eta zaindu eta instalazioetarako garraiatzetik hasi —Udaltzaingoak lagunduko du horretan— eta ariketak egin bitartean zaintzeraino. Gizarte-etxeetan erabiliko diren aretoak prest daude dagoeneko, eta azken orduotan egokitze-lanak egiten ari dira bost kiroldegi eta pilotaleku batean.

Zabalgana

Alkateorde eta Giza Baliabideen zinegotzi Iñaki Gurtubaik azpimarratu egin du udalak, bihar, bere gain hartzen erronkaren garrantzia, proba berme osoz egiteko operatiboan parte hartzen duten zerbitzu eta udal sailen kopuru handia dela eta. “Orain arte ez dugu inoiz horrelako enplegu-eskaintza publikorik egin, hamalau instalazio jarrita milaka pertsona hartzeko. Pandemiak zaildu egin zigun azterketa-egunaren antolaketa, baina inplikatutako guztien lan handiari esker, egun historikoa izango dugu biharkoa” azpimarratu du Gurtubaik.

Hegoalde

Atzora arte, 592 hautagai deitu dituzte asteartetik egiten ari diren azterketetara. Guztira, lan-eskaintza publikoak 6.372 hautagai ditu, 190 lanpostutarako, Administrazio Orokorreko, Mantentze-lanetako, Informazioko eta Kontroleko eta beste lan-kategoria batzuetako lanpostuetarako.

Salburua

Judimendi

 

 

 

Share

BEIri buruzko informazio-kanpaina hasi da TUVISAren geltokietan

Zenbait monitorek BEIri buruzko informazioa emango diete TUVISAren lineetako bidaiariei. Gaurtik aurrera, Gasteizko garraio-sistema berriari buruzko xehetasun oro dakiten monitoreak TUVISAk dituen geltokietan zehar ibiliko dira, BEIri buruzko zalantzak argitu eta garraio-sistemaren abantailen berri emateko garraio publikoaren erabiltzaileei. Ahalegin berezia egingo da 2. linean, trazatu horretan jarriko baita Autobus Elektriko Inteligentea, baina beste markesinetan ere izango dira.

Gaur goizean hasi da informazio-kanpaina ibiltari hau, eta abenduaren hasierara arte iraungo du. Juan Garai kaleko geltokietan izan dira monitore horiek, eta BEIri buruzko azalpenak eman dizkiete bidaiariei. Horretaz gain, informazio-liburuxkak ere banatu dituzte.

Garraio publikoaren sistema berria ezagutarazteko Udalak sustatutako zabalkunde-jardueretako bat da ekimena, datozen hilabeteetan hasiko baita funtzionatzen.

Joan den asteburutik badabil BEI autobus bat hiriko auzoetan zehar, gasteiztarrei autobus horren abantailak erakusteko abendura arte iraungo duen erakusketa ibiltariarekin. Ibilgailua ostiral eta larunbatetan aterako da kalera, edo edonor igo ahalko da ezagutzera.

Gaur, urriak 1: AHU

Bihar, urriak 2: El Boulevard merkataritza gunea.

Urriak 8, ostirala: Autobus-geltokia.

Urriak 9, larunbata: Artium.

Urriak 15, ostirala: Lakua merkataritza gunea.

Urriak 16, larunbata: El Boulevard merkataritza gunea.

Urriak 22, ostirala: San Martineko udal bulegoak:

Urriak 23, larunbata: Bastiturri kalea.

 

Web-orri honetan aurki daiteke programari buruzko informazioa: www.bei.eus.

 

 

Share

Udalak 50.000 euroko laguntza eman du Bolivar herrian sare elektrikoak eta telefonikoak lurperatzeko proiektuan

Bolivarreko Administrazio Batzordeak proiektuaren idazketa, obraren zuzendaritza, laneko segurtasun eta osasunaren koordinazioa eta argi eta telefono kableen lurperatzea kontratatu ditu, kanalizazio-obra bat amaitu ondoren. Udal Gobernu Batzordeak obra hori diruz laguntzea onartu du gaur, dagokion hitzarmenaren bidez, udal-mugarteko kontzejuekin beren eskumenak garatzeko lankidetzan. Gasteizko Udalak 50.000 euro bideratuko ditu.

Share

Udalak zozketa egingo du Urarteko udal baratze ekologikoetan (Abetxuku) libre dauden lursailak aldi baterako erabiltzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak gaur onetsi du Urarteko (Abetxuku) aisialdiko hiri-baratzeetako libre dauden lursailak baliatzeko baimena emateko deialdi publikoa.

“Natura hirian bertakotzeko oinarrizko elementu dira hiri-baratzeak, baita pixkanaka autoekoizpen-estrategiak eta iraunkortasunaren inguruko sentsibilizazioa garatzen joateko ere. Mota horretako ekimenei esker da posible neurri handi batean gure gizartean oinarrizko kontzeptuak zabaltzea, besteak beste, elikadura-burujabetza, tokiko produktuak, elikadura osasungarria eta osasunerako hezkuntza“, Gorka Urtaran alkateak azpimarratu duenez.

Ekimen horien artean leku nabarmena hartzen dute Abetxukuko aisialdiko hiri-baratzeek, zeinek partikularrek aldi batez baliatzeko 225 lursail biltzen baitituzte.

Urarteko baratzeak baratzezaintza ekologikoa garatzeko ekipamendua dira, eta Eraztun Berdeko Zadorrako parkean daude, Abetxukun.

Espazio honek 60.000 m2 hartzen ditu, eta honela banatzen da: 75 m2-ko banakako lursail, baratzezaintza ekologikoa irakasteko 600 m2-ko baratze kolektibo bat, talde edo kolektiboei zuzendutako 600 m2-ko beste gune bat (lursailetan banatua), dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako 4 laborantza-mahai, ureztatzeko uraskak espazioan zehar sakabanatuta, eta mahai eta aulkiz hornitutako atsedenlekuak. Horiez gain, zerbitzuetarako bi eraikin ditu, non produktu eta lanabesen biltegia, armairuak eta aldagelak, ikasgela-lantegia eta informazio bulegoa kokatzen baitira.

Ekipamenduaren xedea hiriko pertsonei zein irabazi asmorik gabeko kolektibo eta elkarteei hiri-baratzezaintza ekologikoa praktikatu ahal izateko leku bat eskaintzea da. Baratzeetan hezkuntza-jarduera eta -programak garatzen dira, pertsona eta kolektibo sorta zabal bati zuzenduak.

Gaur egun, taldeentzako lursailetan talde hauek ari dira proiektuak garatzen: Abetxukuko Uribe-Nogales auzokideen elkartea, Xilema Fundazioa, Abegia, BioAlai, Abetxukuko Ekimen Etxea elkartea, Egibideko zereginen ikaskuntzarako gela, CEAR eta Down Araba Isabel Orbe elkartea.

 

Share

1,6 euroko inbertsioa Gasteizko 15 kaletan asfaltoa berritzeko

 Aparkaleku eta asfaltatze planaren barruko esku-hartze guztiak burututa, esleituta edo lizitazioan daude

 

ASFALTATZEA DOSSIERRA

Aparkaleku eta asfaltatze plana —4 milioi euroan balioetsia— aurrera doa, oso erritmo onean, Gasteizko alkate Gorka Urtaranek uztailaren hasieran iragarritakoari jarraituz. Gaur goizean bertan, hiriko hamabost kaletan zorua hobetzeko lanetarako kontratua (hiru multzotan banatua) esleitzea onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak. Horietaz gain, Mendizabaleko aparkalekua berritzeko lanak esleitu ziren joan den astean, eta ibilgailu pribatuentzako beste azpiegitura batzuk egitea ere aurreikusi da. Esate baterako, datozen hilabeteetan gauzatzekoak dira Arriagako eta Iturritxuko aparkaleku berriak.

Herritarrek eskatu ohi dituzten esku-hartzeak dira, ibilgailu pribatuen erabiltzaileen erosotasunerako, eta Udaletik horiei erantzuten diegu, inbertsio ekonomiko handia eginez“, azaldu du Gorka Urtaran alkateak.

Hiriko asfaltatzeak hobetzeko lanetarako kontratua hiru multzotan banatuta zegoen, eta 1.671.335,56 euroko inbertsioa eskatuko du orotara. Firmes Alaveses eta Yarritu enpresen ABEEari esleitu zaizkio hiru multzoak. Funtsean, zoladura hobetuko da berriro asfaltoa jarriz, 12 eta 5 zentimetroko sakoneran (eremu bakoitza zenbateraino dagoen hondatuta kontuan izanda). Hiriko hainbat alderditan banatuko dira lanak. Hauetan zehazki:

  1. multzoa:

– Forondako atea, Gasteizko sarreratik Landaberde kaleraino.

– Juan Garai kalea, Latinoamerika eta Arriagako atearen artean (BEIrenak ez diren erreiak).

– Iruñea kalea, Antonio Machado eta Orreaga kaleen artean.

 

  1. multzoa:

– Jacinto Benavente kaleko bizikleta-bidea, Florida kalearen eta Esmaltazioetako biribilgunearen artean.

– Jacinto Benavente kalea, Florida kalearen eta Esmaltazioetako biribilgunearen artean.

– Askatasun kalea.

– Olagibel kalea, Bake kalearen eta Herrandarren kalearen artean.

– Ortiz de Zarate kalea.

– Erraimun Olabide kalea.

 

  1. multzoa:

– Adriano VI.aren kalea, Lovaina plazatik Gasteiz hiribideraino. Eskuineko erreia Lovaina plazarantz.

– Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, Gasteiz hiribidearen eta Fernandez de Lezeta kalearen artean.

– Domingo Beltrán kalea, Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalearen eta Koroatze kalearen artean.

– Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, Mexiko eta Leandro Viana kaleen artean (BEIrenak ez diren erreiak).

– Pedro Asua kalea, Adriano VI.aren kalearen eta Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalearen artean.

– Pedro Asua kalea, Teodoro Dublang kalearen eta Adriano VI.aren kalearen artean (BEIrenak ez diren erreiak).

Kale bakoitzean lanek lau egun irauteko moduan antolatu ditu multzoak Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak. Horrenbestez, 1. multzoko lanak egiteko 12 egun beharko dira, eta 2. eta 3. multzoetakoak egiteko, 24 egun.

 

Planaren barruko beste jarduera batzuk

Lan horietaz gain, zoladura eta aparkaleku planak beste proiektu batzuk barne hartzen zituen; horietako batzuk dagoeneko burututa daude, beste batzuk gauzatzen hasiak dira, edo lizitazioan daude.

 

Hauxe da egoera:

Mendizabala eraberritzea (999.800 euro): kontratua joan den astean esleitu zen, eta oraindik ez da zehaztu lanak hasteko data.

Iturritxu kaleko aparkaleku berria (420.000 euroko aurrekontua): lizitazioan.

Arriagako aparkaleku berria (700.000 euro): lanak hasiak dira, merkataritza-zentroaren ingurua urbanizatzen ari baita. Forondako ateko oinezkoentzako pasabide naturala hobetzea eta aparkaleku bera sortzea barne hartzen du proiektuak. Ibilgailuentzako azpiegiturarekin lotutako lanak, berriz, aste batzuk barru hasiko dira.

Ariznabarreko aparkaleku berria (240.000 euro): burutua.

Halaber, kaleak hobetzeko estrategia horri 270.000 eurotik gorako beste bi kontratu gehitu beharko litzaizkioke. Lehenengoak 190.000 euroko diru ekarpena izango du eta hiriko 13 kaletan zoladura konpontzeko lanak egitea ekarriko du. Bigarrenak hiri osoko 1.500 metro karratu espaloi hobetzeko balioko du, ia 80.000 euroko aurrekontu ekarpenari esker.

 

Share