Prentsa Oharren banner

21 Zabalguneak etxebizitzaren eta lurzoruaren sustatzaile publikoen batzar nagusia hartu du

21 Zabalguneak etxebizitzaren eta lurzoruaren sustatzaile publikoen (AVS)  batzar nagusia hartu du aste honetan. Atzo, AVS Euskadik Batzar Nagusia egin zuen Gasteizen, Zabalgunea 21 udal hirigintza-sozietatearen egoitzan. Bertan izan ziren, elkarteko erakundeetako arduradunak: Surbisa, Bidebi, Visesa, Donostiako Etxegintza, Alokabide, Irunvi, Sestao Berri,  21 Zabalgunea, Promosa eta Bilboko Udal Etxebizitzak.

Bilera 2020ko ekitaldiko kontuen onarpenarekin hasi zen. Batzar Nagusiak AVS Españaren batzorde exekutibo eta iraunkorraren azken txostenak aztertu zituen, eta 2021ean programatutako jardueren jarraipena egin zuen. Hartutako erabakien artean, nabarmentzekoak dira bazkide berriak erakartzeko kanpaina bultzatzea, bereziki birgaitzeko hirigintza-sozietateak eta zerbitzuak kudeatzeko balizko enpresa publikoak. AVS Euskadiren barruan 3R Lantaldea sortzea ere erabaki zen. Taldea Marta Ibarbia Surbisako zuzendari nagusiak koordinatuko du, eta elkarteko kide diren, eta laster bat egingo duten, birgaitzeko hirigintza-sozietate guztiak bilduko ditu.

Batzar Nagusiak E-Lagun (AVS Euskadi proiektu honen sustatzaile eta finantzatzaileetako bat da) proiektuari buruz ere eztabaidatu zuen, laburpen exekutiboan laburbilduta, eta azaroaren 16tik 19ra bitartean Sestaon MUGAK Arkitektura Bienalaren barruan egingo diren “Etxebizitza Produktiboari Begiradak” Jardunaldiak babestea onartu zuen. Diru-laguntza 15.000 eurokoa izango da.

Bilerak datorren urterako aurreikusitako plangintzaren egutegia aztertu zuen. Besteak beste, AVS Euskadik 2022ko maiatzaren 5etik 8ra egingo den Berdeago azokan izango duen parte-hartzea aztertu zuen, baita jardunaldi eta bilera telematikoak webinarrez antolatzeko aukera ere, AVS Euskadin elkartutako erakunde guztientzat interesgarriak diren gaiei buruz. Aztertutako beste gaietako bat AVS Euskadi Sariak sortzea izan zen, euskal erkidegoan etxebizitzaren arloan egin diren jarduera nabarmenenak aintzatesteko.

Share

Prentsa-deialdiak (2021-10-28)

Prentsaurrekoa. Gazteen artean ausazko jokoen eta kirol-apuestuen prebentzio-kanpaina berria aurkeztea

Parte hartzaileak. Kirol eta Osasun zinegotzi Livia López; Elkarrekin taldeko bozeramaile Óscar Fernández; eta Endika Gutiérrez “Invert”, rapero freestyler

Eguna. Osteguna, urriak 28

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

————————————————-

Prentsaurrekoa. Pixkat proiektua aurkeztea

Parte hartzaileak. Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Canto; Kultura foru zuzendari Inmaculada Sánchez; eta Eduardo Hernando eta Josune Vélez de Mendizabal, Pez Limo taldea

Eguna. Osteguna, urriak 28

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————————————

Prentsaurrekoa. Zuzenak Kirol Klubaren berritasunak aurkeztea

Parte hartzaileak. Kirol eta Osasun zinegotzi Livia López; Kultura eta Kirol diputatu Ana del Val; Vital Fundazioetako zuzendari exekutibo Axier Urresti; Zuzenak klubaren gerente Itxaso Carrillo; Zuzenak klubaren kirol zuzendari Rubén Martínez; eta Ali Shokohui, Zuzenak Vital Fundazioko jokalaria

Eguna. Osteguna, urriak 28

Ordua. 11:30

Tokia. Arabako Foru Aldundiko prentsa aretoa

Share

Martin Fíz Maratoia Gasteizko kaleetara itzuliko da, 2.500 atletarekin

  • Elena Loyo atleta olinpikoak distantzia ertainean parte hartuko du

 

Urriaren 31n, igandez, Gasteizko Martín Fiz Maratoiaren 18. edizioa kaleetara itzuliko da, 2.500 parte-hartzailerekin. Cervantes ibilbidean izango da irteera, 8:30ean, eta hiru distantzia izango ditu probak: maratoia, maratoi erdia eta 10 kilometroko herri-lasterketa.

Gasteizko udaletxeko harrera-aretoan izan da aurkezpen-ekitaldia, eta bertan izan dira Gorka Urtaran alkatea, Martín Fiz —munduko maratoi txapelduna izana— eta ekitaldiaren zuzendari teknikoa.

Gasteizko kirol-egutegian funtsezkoa den ekitaldi hori berreskuratzearen garrantzia nabarmendu du Gorka Urtaranek. “Gure hiriaren kirol DNAren parte diren herri-lasterketak eta ekitaldiak itzuli dira kaleetara hilabete hauetan. Albiste onen kate horren guztiaren ginga da Martín Fiz Maratoia. Atletismoaren proba nagusiarekin kirola berreskuratzea da Gasteizko bizitza soziala eta jarduera ekonomikoa berreskuratzeko modurik onena”, adierazi du.

Martín Fizek eskerrak eman dizkie babesleei eta laguntzaileei, antolatzaileengan jarritako konfiantzagatik, baita parte hartzeko kupoa bete duten 2.500 parte-hartzaileei ere. Oso pozik agertu da atletek egindako harrerarekin. Orobat baieztatu du Tokioko Jokoetan aritutako Elena Loyo atleta olinpikoak 21 kilometroko proban parte hartuko duela.

Ondoren, elastiko ofiziala eman die Martín Fizek Gasteizko alkateari eta udalbatzako gainerako kideei.

Ekitaldiaren babesle ofizialak ere izan dira aurkezpenean: Ana del Val, Kultura eta Kirol foru diputatua, eta Jose Luis Bastarrica, Kutxabanen Araba Sareko zuzendaria.

Hiru distantzietako parte-hartzaile guztiei emango zaie babesle eta laguntzaile nagusien logotipoak jasotzen dituen elastiko ofiziala, korrikalari-poltsarekin batera, dortsalak jasotzean. Hain zuzen ere, Boulevard merkataritza-gunean jaso beharko dira dortsalak, ostiralean, urriak 29, edo larunbatean, hilak 30, 10:00etatik 14:00etara edo 16:00etatik 20:00etara bitartean.

Share

Gasteizek mugikortasunaren, espazio publikoaren, hondakinen kudeaketaren eta ur-sarearen esparruan dituen proiektuak erakutsi dizkio Gijóni

Raimundo Ruiz de Escudero, Olmo Ron, César Fernández de Landa eta Marian Gutiérrez

 

Gijóngo Udaleko ordezkariak Gasteizen izan dira gaur goizean, eta gogoz aritu dira lanean bi Udalak. Raimundo Ruiz de Escudero, Marian Gutiérrez eta César Fernández de Landa Gasteizko Udaleko zinegotziek Arabako hiriburuaren eredua erakutsi diote Gijóngo Mantentze eta Herri Lanen zinegotzi Olmo Roni eta bere taldeari, besteak beste, mugikortasunari, espazio publikoari, hondakinen kudeaketari eta ur-sareari dagokienez.

Gijóngo Udalak espazio publikoan egindako esku-hartzeak zuzenean ikusteko aukera izan du, hala nola Tornay Medikuaren plaza eta bere ingurua eraberritzekoa, Bus Elektriko Inteligentea, auzoetako superetxadiak, udalerriko hondakinen kudeaketa, eta AMVISAk teleirakurketaren eta uraren ziklo osoaren alorrean garatutako sistemak.

 

Share

Jose Uruñuela Dantza Kontserbatorioko ikasleek San Petersburgoko Mugarik Gabeko Arte Jaialdian parte hartuko dute

Jaialdia urriaren 3tik azaroaren 3ra bitartean egingo da Errusian.

 

Gasteizko Jose Uruñuela Dantza Kontserbatorioko karrera-amaierako ikasleek dantza arloko izar nagusiekin batera aritzeko ohorea izango dute Mugarik Gabeko Arte Jaialdian. Errusiako San Petersburgon izango da, urriaren 31tik azaroaren 3ra bitartean.

Ainhoa Arenazak zuzendutako kontserbatorioko dantzariak ‘Stars of St. Petersburg’ galan arituko dira, ohorezko gonbidatu gisa; hau da, jaialdiaren amaierako galan, azaroaren 1ean, Alexandrinsky antzokian, Errusiako antzokirik zaharrenean.

Ekitaldian Errusiako federazioko artista popularrek eta ohorezkoek, nazioarteko lehiaketetako irabazleek eta munduko balet izarrek hartuko dute parte, esaterako Yulia Makhalina, Farukh Ruzimatov, eta Denis Matvienko. Horietaz gain, bere trebezia erakutsiko dute  Mariinsky eta Mikhailovsky antzokietako izar eta solistek, horien artean, Andrei Ermakov, Olesya Novikova, Anastasia Matvienko, Renata Shakirova, Alexandra Iosifienko Ekaterina Borchenko, Ivan Zaitsev, Irina Perren, Marat Shemiunov eta  Ernest Latypov.

“Aukera hau aberasgarria eta interesgarria da gure ikasleentzat. Baletaren tradizioak zaintzeko atala, izan ere gazteek dantzako izarrekin batera eszenatokian aritzean bertatik bertara egiten da esperientziaren transferentzia. Kontserbatorioko ikasleak esperientzia profesional, tekniko eta eszeniko handia hartzen dute jaialdian” adierazi du kontserbatorioko zuzendari Ainhoa Arenazak.

 

Mugarik gabeko artea

Mugarik Gabeko Artea 2012tik hainbat herrialdetan ezarritako proiektu soziokulturala da. San Petersburgon bakarlari eta talde sortzaileen emanaldi tematikoak izaten dira, baita proiektuan parte hartzen duten Europako lurraldeetakoenak ere. Ekitaldi guztien helburua da kultur tradizioak zaindu eta hobetzea, eta kultura, artea, dantza eta adiskidetasuna sustatzea herrien artean.

“Mugarik Gabeko Artea” proiektuaren baitan, José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatoriok 2015etik eskaintzen dio laguntza gizarte eta kultura arloko ekimenei laguntzeko zentroari. Azken urteetan, Gasteizko ikasleek baterako hainbat ekitalditan parte hartzeko aukera izan dute, esaterako, eskola magistraletan, jaialdietan eta hainbat baletek batera egindako emanaldietan, hala nola, Scheherazade’ (Sant Julia de Loria, Andorra, 2018) eta  ‘Intxaur-hauskailua’ (Gasteizko Principal antzokia,  2019 ). Lankidetza hau dela eta, kontserbatorioko karrera amaierako ikasleak birritan izan dira San Petersburgon, jaialdian parte hartzeko.

 

Dantzaren sorlekua

Hamarkada askotan zehar, Errusiako baletaren artea estandarra izan da eta izaten jarraitzen du. San Petersburgon tentu handiz gorde zen, urte askoan, iraganeko herentzia koreografikoa. Horri esker, hainbat pieza ikus ditzakegu gaur egun, hala nola ‘Beltxargen aintzira’, ‘Intxaur-hauskailua’, ‘Loti ederra’, ‘Giselle’, ‘On Kixote’ besteak beste.

Mundu osoko ikusleek ezagutzen dituzte San Petersburgoko dantzari handien izenak: Madilda Kshesinskaya, Anna Pavlova, Agrepina Vaganova, Galina Ulanova, Natalia Dudinskaya, Rudolf Nureyev, Mikhail Baryshnikov, Irina Kolpakova, Alla Osipenko, Farukh Ruzimatov, Yulia Makhalina, Diana Vishneva, Svetlana Zakova eta abar.

Errusiako balet-tradizio handien ondorengoak dira Errusiako dantza klasikoko eskolaren ordezkari, zein arte koreografikoaren oinarria baita.

 

Share