Prentsa Oharren banner

Gasteiz arrosaz argiztatuko da, Bularreko Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna ospatzeko

Gasteizko Udalak kolore arrosaz argiztatuko du gauean udaletxearen fatxada, gaur (urriak 20, asteartea) Bularreko Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna. Udaletxeaz gain, Santa Barbara plazako eta Antso Jakitunaren kaleko pergolak ere argiztatuko dira.

Urtero bularreko minbiziaren 2 milioi kasu berri baino gehiago diagnostikatzen dira munduan, tumore mota ohikoena emakumeetan. Hala ere, biziraupen-tasak gero eta pozgarriagoak dira. Horretarako, 2021eko Bularreko Minbiziaren Munduko Egunak gaixotasun horren prebentzioaz eta detekzio goiztiarraz kontzientziatzea du helburu, autodiagnostikoaren eta kontrol medikoaren bidez.

Urria osoa OMEk hilabete arrosa izendatzen du. Egun hauetan, Gasteizen, besteak beste, ASAMMAk antolatutako lasterketa solidarioa egin da. Elkarteak gaur arratsaldean aurkeztuko du “Zure ondoan gaude” bere proiektua, bularreko minbizia bizi izan duten emakumeei eta senideei ahotsa ematen diena.

Share

Prentsa deialdiak (2021-10-20)

Prentsaurrekoa. “Hiri Konektatuak” proiektuaren aurkezpena.

Parte hartzaileak. Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea, eta Fuenlabrada, Gijon, Logroño, Valentzia eta Valladolideko zinegotzi eta alkateak

Eguna. Asteazkena, urriak 20

Ordua. 11.30

Tokia. Valladolideko udaletxeko harrera-aretoa (Plaza Nagusia, 1)

Share

Bertako taldeek ‘Off Local’ zikloaren “lehen atala” aurkeztu dute

Udalaren Antzoki Sareak ‘Off Local’ zikloaren lehen atala aurkeztu du, Gasteizko Nazioarteko 46. Antzerki Jaialdiaren barruan. Sarearen arduradun Marta Monfortek hitza eman die Arrapala taldeko kide Iratxe Gallardo eta Anaiz Mendiboureri eta Piszifaktoria Laborategia taldeko kide Mikel Aylloni, beren proiektuak azal zitzaten.

Arrapalak ‘Titapia’ lana eskainiko du; Piszifaktoria Laborategiak, ‘Noiz utziko dio euria egiteari’, eta La Claqueta konpainiak, ‘Lilith & Dalila’; azken horiek ezin izan dira aurkezpenera etorri. Hiru piezak elkarren segidan antzeztuko dira, urriaren 21,22, 23 eta 24an, Ibaiondoko gizarte-etxean.

Informazio gehiago

Share

Seme-alaben babesgabetasuna eragiten duten bikote-haustura gatazkatsuak prebenitzeko gida argitaratu du Gizarte Politikak

“Banantze- edo dibortzio-egoeran dauden gurasoentzako gida. Nola jokatu seme-alabekin” gida argitaratu du Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak. “Haur eta nerabeen babesgabetasuna sor dezaketen haustura gatazkatsuak prebenitzen laguntzea du xede” adierazi du Jon Armentia zinegotziak udalean egindako aurkezpenean.

2017ko Gasteizko haur eta nerabeen egoerari buruzko ikerketa-diagnostikoan jasotakoaren arabera, gero eta gehiago dira  adingabeko seme-alabak dituzten bikote-hausturak, eta banaketak gatazka-faktore garrantzitsuak izaten dira. Eskuragarri dauden azken datuen arabera, hausturen % 56a adingabeak dituzten familietan gertatzen da.

Egoera horren aurrean gida hau egitea planteatu genuen. 2006en egindako lan bat du abiapuntu, eta familientzako lagungarri izateaz gain, haur eta nerabeekin diharduten aditu eta gizarte eragileei ere zuzentzen zaie” adierazi du Armentiak.

35 orrialdeko gida honek haustura guztietan egon beharrezko “urrezko hiru arauak” ditu abiapuntu:

  • Seme-alabak ez dira dibortziatzen.
  • Seme-alabek aitaren eta amaren beharra dute eta, beraz, ez dira gatazkaren erdian jarri behar.
  • Anai-arrebek elkarrekin bizitzeko eta hazteko eskubidea dute.

Arau horietatik abiatuta, hainbat aholku ematen dira “urrats zail hori emateko, eta seme-alabei laguntzeaz gain, bikoteari ere babesa emateko”.

Ildo horretan, seme-alabei banaketaren berri noiz eta nola eman aholkatzen du, eta erreakzioei adi egotea. Hainbat alerta daude, esaterako, gogo-aldarte baxua, portaera suminkorra, osasun-arazoak, eskola-arazoak…. Horiek profesionalen beharra dutela adierazten dute.

Banantze- edo dibortzio-egoeran dauden gurasoentzako gidan jasotzen denez, “bikotea hautsita ere, seme-alaben eskubidea da guraso-figurekin harremanetan jarraitzea; baita gurasoen eskubide eta beharra ere”. Era berean, aitona-amonekin ere harremanetan jarraitzeko eskubidea dute, gurasoen harremana amaitu bada ere.

Orobat aztertzen dira banaketaren aurren haur eta nerabeen egokitzapen psikologikoan eragiten duten faktoreak, eta bikote berrien zeregina, izan ere, “kide guztien aldetik ahalegina egitea eskatzen baita”  adierazi du Jon Armentiak. “Familia berreraikiek beste familien antzeko beharrak dituzte. Hori bai, egitura konplexuagoa dute eta berezitasun batzuk dituzte. Hori dela eta, zailtasunak izan ditzakete, eta horiek prebenitu eta, egoerak hala eskatuz gero, aurre egin behar zaie”.

Gida webgunean dago eskuragarri jende ororentzat eta udal baliabideetako profesionalentzat.

Laguntzeko baliabideak eskaintzea.

Familiei laguntzeko baliabide horretaz gain, udaleko gizarte-zerbitzuek balorazioa eta laguntza eskaintzen dute zailtasun erantsiak dituzten banantzeetan: arazo ekonomikoak, etxebizitza-arazoak, genero-indarkeria, seme-alabak bikotekide ohiarekin dituzten harremanetako gatazkak, etab.

​Bestetik, “Egokitzen” programa garatzen du – banaketa eta dibortzio gatazkatsuetarako gurasokidetasun`positibokoa; banaketan edo banaketaren ostean, semeak edo alabak gurasoen arteko arazo-egoeretan sartuta dauden familiei zuzenduta dago.

Programa horrek trebetasunak eskuratzen eta ingurune seguru bat sortzen lagunduko die familiei, seme-alabei familia-errealitate berrira egokitzen eta era osasungarrian hazten lagunduko diena.

GIDA

Share

Udalak Lakua eta Zabalganera hedatuko du konpostatze komunitarioko programa

Salburuan abiarazitako proiektu pilotuaren lehen emaitzak ikusita, Udala beste zona batzuetan probatzen jarraitzera animatu da

Ingurumen Plangintza eta Kudeaketako zinegotzi César Fernández de Landak gaur arloko batzordean iragarri duenez, Zabalgana eta Lakua auzoetan ere konpostatze komunitarioko proiektu bat garatuko da laster, Salburuan egindako proiektu pilotuan emaitza onargarriak lortu baitira. Dagoeneko banakako konpost-ontziak dituzten 109 etxeek eta 10 ekoizle handik egin dute bat ekimenarekin.

Zinegotziak gogorarazi duenez, konpostatze komunitarioko proiektu bat eraginkorra izan dadin eta konposta sortzeko behar den prozesu organikoak funtzionatu dezan, hondakin organikoak modu jarraituan biltzen dituzten 20 familia behar dira gutxienez. Salburuko proiektu pilotuan, 25 familiak biltzen dituzte hondakinak aldian-aldian, eta beste 2ok modu irregularragoan.

Lakuako proiektuan 51 familiak agertu dute interesa, eta Zabalganekoan, 63k. Udalak familia horiekin eta inguruko auzo-elkarteekin zehaztuko du non kokatu ontziak.

Konpostatze komunitarioko “Konpostatzea atsegin dut” programa duela urtebete jarri zen abian; hasteko, parte hartu nahi zuten familiak bilatu ziren Salburua, Zabalgana, Adurtza, Lakua, Abetxuku eta Zaramaga auzoetan zein hiriko beste leku estrategiko batzuetan.

Informazio-kanpaina hasi aurretik ere Udalak 518 eskabide jasoak zituen, 286 konpostatze komunitariorako eta 232 etxeko konpostatzerako, gehi ekoizle handien bost eskabide.

Egindako eskabideak zein lekuri zegozkion aztertu zen, eta informazio-kanpaina bat egin zen bide publikoan, auzoz auzo, zenbait eskaera eginak ziren lekuetan partaidetza handitu eta horietako bakoitzeko gutxienez 20 familia biltzeko asmoz.

Ildo horretatik, ekainean jarri zen martxan Salburuko proiektu pilotua, eta behin prozesu biologikoa amaituta, lehen emaitzak jasotzen hasi dira orain.

 

 

Share

Azaroan, Xabier Aierdik, Maya Amranek, Andrea Ruizek eta Asier Gallastegik zurrumurruen kontrako prestakuntza eskainiko diete herritarrei

 

Montehermoso zentroan egingo dira Zurrumurruen kontrako Udal Estrategiaren barruko doako saioak

Azaroan, Xabier Aierdik, Maya Amranek, Andrea Ruizek eta Asier Gallastegik zurrumurruen kontrako prestakuntza eskainiko diete herritarrei; Udaleko Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak  Zurrumurruen kontrako Udal Estrategiaren barruan doan eskaintzen duen prestakuntza da. Montehermoso zentroan egingo dira prestakuntza-jarduerak, azaroaren 3, 8, 10, 19 eta 22an, 18:30etik 20:30era.

Interesdunek antirumores@vitoria-gasteiz.org posta elektronikora idatziz eman dezakete izena, edo www.vitoria-gasteiz.org/antirumores webgunean.

Zurrumurruen kontrako Estrategiaren barruan urtean zehar antolatzen diren jardueretako bat da hori, Gasteizen eraldaketa sozialaren aldeko sentsibilizazio eta komunikazio proiektua baita; horren helburua da herritarrak, banaka naiz erakundeetako ordezkari gisa, inplikatu eta trebatzea, zurrumurruen aurkako agenteen sare bat sortzeko.

Orobat, pentsamolde kritikoa sustatu nahi da, eta estereotipo, aurreiritzi eta zurrumurru faltsuen ondorio negatiboei buruz sentsibilizatu, aniztasunaren inguruko kontakizun negatiboak zalantzan jarriz eta ekintza berritzaileak eta parte-hartzaileak eginez.

Agenda politikoan eta sozialean eragin nahi du halaber, aurreiritziak murriztea eta diskriminazioa prebenitzea hiriaren helburu kolektibo oso garrantzitsua dela onartu dadin.

Zurrumurruak, ez zaitzala eraman!

Share

Bi atxilotu larderia erabiliz egindako lapurreta dela eta

Udaltzainek atzo gauean 51 eta 39 urteko bi emakume atxilotu zituzten, indarkeria erabiliz lapurreta-delitu baten ustezko egileak izateagatik.

Guztia 21:00ak baino zertxobait lehenago gertatu zen, Koordinazio Zentralak patruila baten laguntza eskatu zuenean Juan Garai eta Agirrelanda kaleetako elkargunera joan zedin. Izan ere, segurtasuneko hiru zaindarik Zaramaga kaleko merkataritzagune batean bezero bati poltsa ebasten saiatu ondoren ihes egiten saiatu ziren bi emakumezko zituzten atxikita.

Azaleko miaketa egitean, udaltzainek zalantzazko jatorria zuten kosmetikako produktu eta arropa batzuk topatu zituzten. Gertatutakoa ikusita, udaltzainek ustezko lapurrak atxilotu zituzten larderia erabiliz egindako lapurreta-delitua zela eta.

Gaur eramango dituzte epailearen aurrera.

Share

Rap-kantari eta influencerrek topaketa egingo dute Gasteizko gazteekin, indarkeria matxistaren kontrako udal estrategiaren barruan

Goiuri jauregian egingo da Libre Izan Nonahi, topaketa, ‘¿Y tú como te lo montas? Por un ligoteo libre, respetuoso y responsable’ izenburupean , azaroaren 19an

 

Zenbait artista arabarrek (Kai Nakai, Annekdotas eta Dupla taldea) zein Paula Fernández influencerrak esperientziak, hausnarketak eta ikuspuntuak partekatuko dituzte gazte gasteiztarrekin “Libre Izan Nonahi” topaketan; Udaleko Berdintasunerako Zerbitzuak antolatu du, Udaleko Gazteria Zerbitzuarekiko lankidetzan, indarkeria matxistaren kontrako sentsibilizazio eta prestakuntza estrategiaren barruan.

Azaroaren 19an egingo da topaketa, Goiuri jauregian. Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik gonbidapena eskatu behar da. Eskaera egiteko epea ekitaldia baino 20 egun lehenago irekiko da.

Indarkeria matxista prebenitzeko eta horren inguruan sentsibilizatzeko “Libre izan nonahi” programaren barruan azarorako aurreikusitako jardueretako bat da topaketa.

Jarduera ezberdinak eta erakargarriak eskaintzen ditu programak, gure udalerriko gazteen arreta eta interesa pizteko asmoz, horiek osatzen baitute “Libre izan Nonahi” estrategiaren publiko objektiboa. Besteak beste, urteko azken hiruhilekoan Libre Hezi Nonahi lantegiak egingo dira hainbat ikastetxetako DBHko 4. mailako, Batxilergoko 1. mailako eta erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketako ikasleentzat; orobat, hezitzaile bikote ibiltari bat harremanetan jarriko da gazteekin zenbait egunetan, indarkeria matxistaren inguruan dituzten bizipenez eta ezagutzaz hausnartzearren.

 

Share