Prentsa Oharren banner

Prentsa deialdiak (2021-10-25)

Prentsaurrekoa. V. Ilustrazio Topaketa Profesionalaren aurkezpena, IRUDIKA

Bertaratuak: Maider Etxebarria, Ekonomia Sustapeneko zinegotzia eta lehen alkateordea; Andoni Iturbe, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea; Inmaculada Sánchez, AFAko Kultura Saileko zuzendaria; Arantxa Ibañez de Opacua, Vital Fundazioko zuzendaria; Beatriz Herráez, Artium Museoko zuzendaria; Elisabeth Pérez, Irudikako zuzendaria

Lekua: Artium Museoa

Ordua: 10:30

——————————————————————————————–

Prentsaurrekoa. ‘Atzerrian lurra garratz’ antzezlanaren aurkezpena.

Partehartzaileak. Marta Monfort, Udal Antzoki Sareko arduraduna, Ander Lipues eta Laura Penagos (aktoreak)

Eguna: urriak 25, astelehena

Ordua: 11:30

Lekua: Principal Antzokia

———————————————————————————————-

Prentsaurrekoa. Judith Praten ‘Tránsito y tráficos: Mercados que matan’ argazki erakusketaren inaugurazioa. Bisita gidatua eskainiko du Garapen Lankidetzarako Zerbitzuaren Fokoan zikloaren barruan

Bertaratuak: Judith Prat, fotokazetaria eta erakusketaren egilea; Jon Armentia, Vitoria-Gasteizko Udaleko Garapen Lankidetzarako zinegotzia

Lekua: Andre Maria Zuriaren plaza

Ordua: 12:00

Share

Astebururako aurreikuspenak

Urriak 22, ostirala

Ingurumenaren Plangintza eta Kudeaketako zinegotzi César Fernández de Landa “Antígona” ikustera Principal Antzokian izango da 19: 30ean.

Urriak 23, larunbata

Gorka Urtaran alkatea Zuzenak Vital Fundazioaren partiduan izango da 19: 00etan Ariznabarrako kiroldegian.

Igandea, urriak 24

Gobernuko zinegotzi Igor Salazarrek Batan Eguna 2021a bisitatuko du, 11: 00etatik aurrera, Batan ibaiaren inguruan (Mendizabala).

Share

Santa Barbara plazako salgaiak kargatu edo deskargatzeko nasa lurperatzeko obren kontratua esleitu du Udalak

Santa Barbara plazako salgaiak kargatu edo deskargatzeko nasa lurperatzeko obren esleipena onetsi du gaur Gasteizko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak. 1,1 milioi euroko udal aurrekontua zuen lehiaketa publikoak, eta 909.158,50tan egingo du Cimentaciones Abando enpresak. El Corte Inglések milioi erdia jarriko du gainera. Epea 12 hilabetekoa izango da.

Raimundo Ruiz de Escudero Mugikortasun eta Espazio Publikoko zinegotziak esan du “bizilagunei eragiten zaien enbarazua desagertu egingo da behingoz, eskaera historiko bati erantzuna ematen diogu. Santa Barbara plaza hobea izango da, seguruagoa, erosoagoa. Plazaren gainetik urtean 1.000tik gora kamioi igaro daitezela ekidingo da”

Zehazki, Azoka plazako logistika-nasa Santa Barbara plazako aparkalekuarekin lotuko da. 2019ko abenduan sinatu zuten Gasteizko Udalak eta El Corte Inglések salgaiak kargatu eta deskargatzeko nasa lurperatzeko aukera emango duen akordioa.  Salgaiak kargatu eta deskargatzeko espazioa partekatzeko aukera emango die El Corte Inglési eta azokaren eraikineko gainerako operadoreei -1 solairuan eraikiko den nasak. 40 urterako jabari-emakida izango du saltoki handiak.

Udalak 640 metro koadroko azalera utziko du libre txikizkarien azokako lehen sotoan, 116 metro koadro bigarren sotoan, eta 125 metro koadro Santa Barbarako aparkalekuko -2 solairuan, El Corte Inglésen logistika-eragiketak lurpean egin daitezen. El Corte Inglések, aldiz, ibilgailu eta salgaien pasabidea egokituko du, eta instalazio berriak egingo nasa berria erabili ahal izateko: itxiturak, jasogailuak eta beste.

Laburzki, honetan datza konponbide teknikoa: nasa berria prest dagoenean, El Corte Inglések Santa Barbarako nasako dartsena batzuetan egingo ditu kargatu eta deskargatzeko lanak. Lurpeko tunel batek eta karga-jasogailu berriek ahalbidetuko dute leku hori eta merkataritza-zentroko nasak lotzea. Nasaren mendebaldeko zatia erabiliko da kargatze- eta deskargatze-lanetarako. Nasa horretatik eramango da karga jasogailuetara —orain biltegi batek hartzen duen lekuan eraikiko dira—, iparralderantz doan alboko korridorean barrena. Karga-jasogailuek salgaiak aparkalekuko -2 sotoko espaziora jaitsiko dituzte, eta El Corte Ingléseko lurpearekin lotuta egongo da hori.

Lurpeko nasa erabiltzeaz gain, eraikinera zero kotatik sartzeko ordutegi-pasabidea izango du saltoki handiak, logistika-lanak egiteko. Salgaiak garraiatzeko ibilgailu arinek eta 3.500 kilora arteko furgonetek baino ezingo dute erabili.

 

Share

“Jaso nahiko genukeena eskaintzea”

Migrazioa ez da egoeraren araberako fenomenoa, baizik eta munduan. Europan eta Euskadin gertatzen den egiturazko egoera bat. Erantzun egokia eskaintzea obligazioa da barne-zuzenbidean eta Europako zuzenbiedean. Dimentsio arauemailea dauka. Etorkinek asilo-eskatzaileek edo zaurgarritasun-egoeran daudenek eskubideak eta betebeharrak dituzte, eta eskubide eta betebehar horiek bideratu egin behar dira.

 

 

Etika demokratikoko dimentsioa ere badu: izan ere, definitu egiten du gizarteak elkartasunerako eta zibilizaziorako daukan gaitasuna. Babesgabetasun-egoeran dauden pertsonekiko erreakzio individual eta kolektiboak jartzen dira jokoan. Edo bakoitzak ahal dueña egiten du, edo ondare komuna partekatzeko aukera sustatzen da. Etika unibertsalaren funtsezko premisetako bat da besteei ez egitea besteek geuri egiterik nahi ez duguna. Migrazioari dagokienez, jaso beharko genukeena eskeintzea da printzipio etiko nagusia, baldin eta gu ere antzeko egoera batean suertatuko vagina.

Dimentsio arauemaileaz eta etikoaz gain, migrazioen erronkari eman beharreko erantzunak aurrerabiearen alderdia ere jasotzen du.

 

Hala ere, migratzaileak mehatxu gisa aurkezten dituzten diskurtso indartsuak mundo osoan ari dira ugaritzen. Faltsutasunez, arrazismoz eta populismoz zamatutako aurreiritziek errendimendu alderdikoia lortu nahi dute, beldurraren bitartez. Horren ondorioetako bat da Europako eredua eta balioak zalantzan jartzen direla, ustekabean. Sintoma kezkagarriak agertzen dira: kanpoko zein barruko mugak modu faktikoan berrezartzen dira: errefuxiatuen eta etorkinen giza eskubideen aitorpenak atzera egiten du; gorroto diskurtsoak; adierazpen politiko-instituzional argiko xenofobia agertzen da; eta ezin da migrazio-politika erkiderik eraiki.

Orain arte, Euskadik modu bateratu eta solidarioan erantzun izan die migrazioaren erronkak dituen agerpenei. Alabaina, populismo xenofoboaren mehatxua hortxe dago, eta bere burua egituratzeko eta demagogiaren bitartez barreiatzeko asmoa dauka. Migraziorako Euskal itun Sozialerako proposamen hau oztopoen eta aukeren testuinguru horretan dago kokatuta.

Bere helburuek proiekzio etiko, prebentibo eta proaktiboa dute. Itun honen helburu etikoa erantzun solidario eta erantzulea sendotzea da, migratzaileen beharrizanei dagokienez. Helburu prebentiboa, berriz, zeharkako batasun social eta politikoa eratzea da, xenofobiaren aitzakiapean sortutako populismoen asmoak ezerezean uzteko. Eta helburu pragmatikoa da migrazioaren erronkari gure gizartearen hazkunde eta aurrerabide- prozesuaren parte gisa heltzea.

ABIAPUNTUAK. Migraziorako Euskal Itun Sozial hau sinatzen dugun persona, entitate eta erakundeek ondorengo abiapuntu hauek partekatzen ditugu.

A. Premisa politikoa: pluraltasuna. Dibertsitatea gure historiaren eta nortasun kolektiboaren funtsezko zatia da. Beste cultura eta jatorri euskal gizartea defendatzen dugu, kulturarteko pluraltasunaren balioekin konprometitutakoa eta herritartasun inklusiboa eraikitzen lagunduko dueña.

B. Premisa etikoa: elkartasuna. Migrazioaren erronka berriak interpelazio etikoak dira, eta horrek elkartasuna, diskriminazio eza eta etorkinen zein bertokoen eskubide eta obligazioak parekatu beharra eskatzen du, eta halaxe onartzen dugu, konpromiso partekatu gisa.

C. Premisa pragmatikoa: Beharrizana. Euskal gizarteak, familien babesarako politikez gain, inmigrazioa behar du, lanaren eta demografiaren inguruko beharrizanei erantzun ahal izateko. Euskadiren ondorengo hamarkadetako hazkundeari dagokionez, inmigrazioa onerako izango da, eta guk aukera gisa helduko diogu gai horri.

ZEHARKAKO AUKERAK. Itun hau sinatzen dugunok geure egiten ditugu, gure gaitasun eta eskumenen neurrian, zeharkako aukera hauek:

 

I. Bizikidetza. Harrera eta integrazioa babesten ditugu, bai eta elkartasunaren, aniztasunaren eta bizikidetzaren diskurtsoa ere. Arbuiatu egiten ditugu veste cultura edo jatorrietako pertsonen aurkako aurreiritzietan eta estereotipoetan oinarritutako diskurtso estigmatizatzaileak.

II. Giza Eskubiak. Oinarrizko eskubideen titulartasuna ahalik eta gehien zabaltzea sustatzen dugu, nazionalitatea edozen dela ere, tratu eta aukera berdintasunaren printzipioan oinarrituta, eta diskriminazio mota ororren aurrean.

III. Zehakakotasuna. Euskal administrazioen sektore-politiketan (enplegua, cultura, etxebizitza, gizarte zerbitzuak, segurtasuna….) migrazioak dakarren kultura-aniztasunaren begira txertatzea.

IV Kohesioa. Irmotasunez babesten dugu hezkuntzaren, osasunaren edota oinarrizko prestazio sozialen unibertsaltasuna, bai eta enplegurako eta etxebizitzarako trebakuntza eta integrazioa jasotzeko ildoak mantentzea ere, eskubideen eta betebeharren berdintasun-esparruan.

V. Hezkuntza. Heziketa-espazio inklusiboen eraketa sustatzen dugu, integraziorako eta bizikidetzarako balio estrategiko gisa. Errealitate desberdinak partekatzea, ezagutzea eta estimatzea pedagogia erabakigarria da gure ikasteen gizarteratze-prozesuan.

VI. Tokiko esparrua. Tokiko esparruaren garrantzia nabarmentzen dugu, eguneroko integrazio efektiborako agertoki estrategiko gisa. Bizikidetza hobetzeko eta kohesio soziala areagotzako lanean, udal ekintzak lehentasunezko balioa dauka, eta jardun hori babestu eta sustatu beharra dago.

VII. Berdintasuna. Genero-berdintasunarekiko konpromisoa partekatzen dugu, gure bizikidetza eraikitzeko oinarrizko eta funtsezko printzipioa den aldetik; era berean, maila unibertsalean hedatzeko duen bokazioa ere partekatzen dugu, kultura eta erlijio guztiak kontuan hartuta. Konpromiso hori migrazio-politiketan eta gizarte babeseko politiketan genero ikuspegia modu eraginkorrean sartzean gauzatzen da.

VIII. Hizkuntzak. Gizarte hartzaileko hizkuntzak ikastearen alde egiten dugu, migratzaileen integraziorako eta egokitzapenerako funtsezko faktore gisa. Beharrezkotzat jotzen dugu elkarte-ehunaren zeregina indartzea, elkarrizketa eta lankidetza iraunkorreko mekanismoak ezarriz, migratzaileen erakundeek harreran eta integrazioan duten zeregina sustatuz. Beraz, horretarako behar diren bitartekoak ahalbidetu behar dira.

IX Lankidetza. Maila institucional eta sozialen arteko lankidetzaren lehentasuna sustatzen dugu. Arlo honetan, veste ezein arlotan baino beharrezkoagoa da lankidetza. Elkartzen gaituena bateratzea, bereizten gaituenari aurre eginez.

 

 

 

KONPROMISO ZEHATZAK. Aurreko guztiaz, erabateko babesa ematen diogu konpromiso zehatz hauen garapenari, dagozkien eskumen-esparruetan:

 

1. Erantzunkidetasuna. Beste eragile batzuekin lankidetzan aritzea. EB osoan erantzunkidetasunaren printzipioa sustatzeko. Horretarako, lankidetza leialean aritu behar da estatuko eta Europako erakundeekin, eta eskatzen eta eskaitzen den konpromisoa islatzen duten proposamenak garatu behar dira.

2. Irmotasuna. Batasun social eta politikoari eustea, modu horretan, mezu xenofoboak erabiliz abantaila politiko edo elektorala lortu nahi den guztietan, gehiengo demokratikoaren pisua nabarmenduko da.

3. Inmigrazio erregularizatua. Inmigrazio erregularizatuaren aukerak areagotuko dituzten ildoak sustatzea, kontuan hartuta jatorrizko herrialdeetako errealitateak, migratzaileen migrazio-proiektuak, eta erronka demografikoak Europan planteatzen dituen beharrizanak.

4. Asilo-eskatzaileak eta errefuxiatuak. Nazioarteko babes-eskatzaileen eta errefuxiatuen harrera eta integrazioa modu kuantitatiboan zein kualitatiboan hobetzeko ekintzak garatzea, Europan, estatuan eta Euskadin.

5. Zaurgarritasun-egoeran dauden migratzaileak. Behar diren baliabideak eskaintzea zaurgarritasun- egoeran dauden migratzaileei erantzun humanitario egokia emateko, arreta berezia jarriz emakumeengan, adingabeengan eta giza eskubideen urraketen biktimengan.

6. Erregularizatu gabeko egoeran dauden migratzaileak. Behar diren baliabideak artikulatzea, iristen diren iragaitzazko migratzaileei edo erregularizatutako dokumentaziorik gabekoei erantzun solidario eta humanitarioa eskaintzeko, modu horretan autonomia-prozesuen alde egiteko.

7. Bidaiderik Gabeko Adingabe Atzerritarrak (BGAA) eta Bidaiderik Gabeko Gazte Atzerritarrak (BGGA). Behar diren baliabideak edukitzea, legezko betebeharrei, adingabearen interés gorenaren printzipioaren betearazpenari eta gazteak gizarteratzeko eta laneratzeko proiektuari erantzun partekatu, bideko eta egokia eskaintzeko.

8. Esku-hartze humanitarioa. Gure gaitasun instituzionalen neurrian, dei humanitarioei erantzutea, bai erakundeek egindakoei, bai bertatik bertara (Mediterraneo itsasoan, jatorrizko herrialdeetan edo iragaitzan) aritzen diren nazioarteko zein tokiko GKE-ek egindakoei.

9. Prebentziozko esku-hartzea. Lankidetza-proiektuak babestea edo garatzea, migratzaileen jatorrizko herrialdeetako pobreziaren, bidegabekeriaren eta desberdintasunen zergatiak eraldatzeko, eta herrialde horietako giza kapitala eta indarguneak sendotzeko.

10. Bizikidetzaren kultura. Bizikidetzaren kultura artekatzea, elkartasunean, erantzunkidetasunean eta pluraltasunaren, giza eskubideen eta berdintasunaren defentsan oinarrituta, eta edozein arrazismo edota bazterketa arbuiatuta.

 

Share

818.480 euro bideratuko ditu Gizarte Politikak Blas de Otero kaleko adinekoentzako zerbitzuak kudeatzera

Jantokia, eguneko arreta-zerbitzua eta zainpeko apartamentuak dira.

Blas de Otero kaleko adinekoentzako zerbitzu-multzoa kudeatzeko kontratua luzatzea onetsi du gaur Tokiko Gobernu Batzarrak. Bertan, zainpeko apartamenduak, eguneko arreta-zerbitzua eta jantokia eskaintzen dira. Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak 818.480 euro jarriko ditu baliabide horiek guztiak kudeatzeko urtebetez, zehazki 2022ko otsailetik 2023ko otsailera, eta Sirimiri enpresa arduratuko da kudeatzeaz.

Lakuabizkarreko Blas de Otero kaleko zerbitzu-multzoan, udaleko gizarte zerbitzuek 40 leku dituzte jantokian, 40 eguneko arreta-zerbitzuan eta 35 zainpeko apartamentuetan.

Zainpeko etxebizitzak

Halaber, Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak Gasteizko hegoaldean baztertuak izateko arriskuan daudenentzat dituen zainpeko etxebizitzak kudeatzeko kontratua esleitzea ere onetsi du udal gobernuak.

Etxebizitza horiek une jakin batean etxebizitzarik ez duten edo etxebizitza egokirik ez duten familia eta pertsonen ostatu beharrari erantzuten diote. Ostatu kolektiboa eskaintzen dute, egonaldi motz edo ertainerako. Intentsitate txikiko laguntza-zerbitzua da, eta teknikariek ikuskatzen dituzte. Horretaz gain, bitartekaritza- eta laguntza- funtzioak ere betetzen dituzte teknikariek.

Eulen Servicios Sociosanitarios enpresa arduratuko da zainpeko etxebizitza horiek urtebetez kudeatzeaz, 398.809 euroan.

Share

Udalak 35.000 eurotik gora emango dizkio hezkuntzari buruzko informazio bulegoari, Gasteizko guraso-elkarteen lanari laguntzeko

Gasteizko Udalak 35.862 euro emango ditu 2021-22 ikasturtean hezkuntzari buruzko informazio bulegoak jardun dezan, Gobernu Batzarrak gaur goizean onetsitako bi hitzarmenetan ezarritakoaren arabera.

Lehen hitzarmenaren bidez, 30.000 euroko dirulaguntza emango zaio “Denon Eskola” eskola publikoko ikasleen gurasoen federazioari.

Bigarrenaren bidez, FAPACNE-itunpeko ikastetxeetako guraso elkarteen Arabako federazioak 5.862 euroko laguntza jasoko du.

“Hezkuntzari buruzko informazio bulegoak helburu hauek ditu: guraso-elkarteak kudeatzeko aholkuak eta erraztasunak ematea hainbat jarduera-eremutan (eskolaz kanpoko ekintzen eta ekintza osagarrien programa, opor programa…); hezkuntza-komunitatearen behatokia izatea, esparru desberdinetako beharrak detektatuz, eta gizarte inklusiborako eraldaketa sustatzea, sentsibilizazio-kanpainen bitartez”, azaldu du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok.

Share

 Urtaranen gobernuak argi berdea eman dio Mercedes Benzen ekoizpen-erabileren zabaltzeari eta eguneratzeari

 

Gorka Urtaran alkatearen adierazpenak

Gaur onetsi den HAPOaren aldaketak lantegian obrak egitea ahalbidetuko du, inguruko hiri-eremuarekin duen harremana nabarmen ukitu gabe

Tokiko Gobernu Batzarrak Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean aldaketa bat egiteko proiektua onetsi du gaur, zeinak ahalbidetuko baitu epe laburrean Mercedes Benzen ibilgailuen produkzio-lerroak handitzea. Gorka Urtaran alkateak azaldu duenez, proiektuaren helburu nagusia da oraingo lursailen eraikigarritasuna eta okupazioa handitzea, Mercedes-Benzen produkzio- eta industria-prozesuak garatu eta aldatzeak etorkizunean ekar ditzakeen eraikuntza-beharrei erantzuteko.

Izan ere, Gasteizko fabrikaren produkzio-prozesuen bilakaerak eta produkzio-lerroaren dibertsifikazioak oraingo instalazioak eraldatzea eskatzen du, produkzio-lerroa handitu ahal izateko. Lantegia hartzen duten lursailak, ordea, betetzear daude, oraingo eraikuntzek ia agortu egin baitituzte indarreko ordenantzan ezarritako gehieneko parametroak. Hori dela kausa, beharrezkotzat jo da lursail horien eraikigarritasun- eta okupazio-parametroak aldatzea, ibilgailuak ekoizteko lerro berrien beharrei erantzuteko.

“Mercedesek produkzio-prozesu guztiak elkarri lotuta eduki behar ditu, industria-fabrikazioaren prozesua eraginkorragoa izan dadin. Horregatik, orain sendotuta dagoen eremuan epe laburrera garatzea proposatzen da, okupazioa eta eraikigarritasuna handituz; hori ekonomikoki egingarria da enpresarentzat, eta hiriko lantegi garrantzitsuenetako bat garatzen lagunduko du. Enpresak 5.000 arabarri baino gehiagori ematen die lan, eta lurralde historikoaren BPGd-aren % 30 inguru sortzen du. Aldaketa honen bidez produkzio-prozesu berriak instalatzeko bide eman nahi da, eta, beraz, onura sozial eta ekonomikoak sortzea”, nabarmendu du Gorka Urtaran alkateak.

 

Jarduera-eremua

Lur hauek osatzen dute proposatutako jarduera-eremua: orain Mercedes Benzek bere jarduera ekonomikoa garatzeko erabiltzen dituen lursailak, trenbidearen iparraldean eta hegoaldean kokatuak, eta 3.237 metro koadroko azalerako eremu bat, orain garraio eta trenbide-sarerako lurzoruaren kalifikazioa duena. ADIFen eta Mercedes Benzen jabegoen arteko mugak erregularizatzeko sartu da eremu txiki hori, alegia, trenbidearen eta industria-eremuaren artekoak.

Esku-hartzea egingo den eremuak 593.207 metro koadroko azalera du guztira, eta Oto hiribidearen (iparraldean) eta Areatza kalearen (hegoaldean) artean dago, trenbideak erdibitzen duelarik.

Eragiketak jarduera-eremuari dagokion lurzoruaren okupazioa eta eraikigarritasuna aldatzeko bide emango du, eta Mercedes Benz eraldatzeko lanek inguruko hiri-eremuarekin duen harremana nabarmen ez ukitzea ahalbidetuko du horrek. Gainera, trenbideak sortzen duen banaketa gainditzeko konexio berria egingo da, gainetik joango den pasabide baten bitartez.

Bestetik, industria-lursailaren mugak berriro zedarrituko dira, eta erabilerarik ez duten trenbide-eremu zaharrak industria-erabilerara gehituko. Horri esker, azalera 3.237 metro koadro handituko da. Oro har, proposatutako antolamenduak okupatu daitekeen azalera 136.069 m2 handitzea ekarriko du, eta eraikigarritasun osoa 419.473 m2e areagotzea.

“Aldaketak produkzio- eta industria-erabilerak handitzea ahalbidetzen du, eta teknikoki eta ekonomikoki egingarria da enpresarentzat; aldi berean, udalerriak ahalik eta eragin txikiena jasango du hirigintzari eta gizarteari begira”, azaldu du Gorka Urtaranek. Hark nabarmendu duenez, “helburu argiak partekatzen ditugu aldaketa hau egitean: jarduera ekonomikoa sustatzea, industria-jarduerak garatuz, eta hirigintza iraunkorraren defentsa. Izan ere, proiektu honek produkzio- eta industria-arloa gara daitezen ahalbidetzen du, Mercedes-Benzen oraingo eta geroko instalazioen funtzionaltasuna eta jarraipena bermatzearren, eta, aldi beran, inguruko ingurumen-balioak errespetatuko dituen antolamendu bat proposatzen du“.

Share

Erakunde Adierazpena Vitoria-Gasteizen gertatutako erailketa marxista kasuaren aurrean

Gure udalerrian gertatu berri den erailketa matxista dela eta, Vitoria-Gasteizko Udaletik adierazi nahi dugu erasoa irmotasunez gaitzesten dugula eta haren aurka gaudela. Horrez gain, biktimaren inguruari laguntza osoa eskaini nahi diogu eta jakitera eman nahi diogu gertu izango gaituela eta bere esku jarriko ditugula behar dituen baliabide psikologikoak, juridikoak, sanitarioak, babesekoak eta harrerakoak. Bukatzeko, bere interesei eragiten dien informazio guztia izango duela bermatu bermatzen diogu.

Horren harira, Vitoria-Gasteizko Udalak Indarkeria Matxistaren aurrean jarduteko eta hari aurre egiteko Protokoloa aktibatu du kasuaren berri izan eta haren ikuspegirik osoena eta zehatzena izateko aukera eman duen informazioa egiaztatu bezain azkar. Jarraian, bilera baterako dei egin du, informazio guztia biltzeko eta erantzun instituzionala zein biktimarentzako eta haren inguruarentzako arreta koordinatzeko.

Azpimarratu nahi dugu indarkeria matxistak giza eskubideak larritasunez hausten dituela eta garrantzi handiko arazoa dela indarkeria jasaten duten emakumeen duintasunari eta osotasun fisikoari eta moralari eraso egiten diena, erailketa matxista matxismo horren adierazpen larriena izanik. Indarkeria hori ez dute ekintza isolatu batzuek osatzen; gure gizartea osatzen duten jokabide esplizituz, mezu sexistez eta sinboloez osatutako sare bat da, eta emakumeak gizonen mende mantentzea eta indarrean den sistema hetereopatriarkalak finkatutako mugak hausten dituen gorpurik, eredurik edo jokabiderik ez onartzea helburu du.

Horren harira, Vitoria-Gasteizko Udalak, emakumeek giza eskubideak benetan erabil ditzaketela bermatzeko ardura duen instituzio publikoa denez gero, neurriak bultzatuko ditu honako hauetarako: udal-erakundeek eta herritarrek oro har berehala eta irmotasunez erantzuna emateko edozein eraso matxistari, biktimei lehentasunez arreta emateko, emakumeei indarkeriari aurre egiteko tresnak emateko prebentzio-jarduketak garatzeko eta erasotzaileen gizarte-zigorgabetasuna ez onartzeko. Gainera, Udalak konpromisoa hartzen du lan egiten jarraitzeko eta laguntza eskaintzeko, bere eskumenak betez, indarkeria matxistarik gabeko bizitzak bermatzeko.

Hori guztia dela eta, Udalak:

  • Jakinarazten du erakunde-ordezkaritzak erailketa gaitzesten duela adieraziko duela. Horretarako, 15 minutuko kontzentrazio bat egingo du Plaza Berrian urriaren 13an, 12:00 ean, honako lemarekin: “Vitoria-Gasteiz: eraso matxisten aurka”.

 

  • Bat egiten du mugimendu feministak dei egindako gaitzespen-ekintza guztiekin eta gonbitea luzatzen die herritar guztiei horietan parte hartzeko, bai eta Udalaren babesa behar duten gaitzespen-ekintzak Udalari jakinarazteko ere.
Share