Prentsa Oharren banner

Osasun Mentalaren Egunarekin bat egin du Gasteizko Udalak

Horiz argiztatuko dira hiriko hainbat eraikin enblematiko.

 

“Osasun mentala, beharrezko eskubidea. Bihar zeu izan zaitezke” goiburuarekin, Osasun Mentalaren Eguna ospatuko da mundu osoan urriaren 10ean, igandez, eta Gasteizko Udalak bat egin du. Hori dela eta, horiz argiztatuko ditu udaletxearen fatxada, Floridako kioskoa eta Arkupeak, hala nola Santa Barbara plazako eta Antso Jakitunaren pergolak.

Osasun mentalaren inguruko arazoak areagotu egin dira Covid-19aren pandemiarekin, eta, aldi berean, murriztu egin dira esparru horretako arreta-baliabideak. Ikerketa Soziologikoen Zentroaren datuen arabera, Estatuko herritarren % 6,4k jo du osasun mentalaren arloko profesionalen batengana, eta % 5,8k tratamendu farmakologikoa jaso du.

Arabako gaixo mentalen eta horien familien bizi-kalitatea hobetzeko lanean dihardu ASAFES elkarteak, hainbat arlotan, hala nola enplegua, bizitza independentea, laguntza psikosoziala eta okupazioaren bidezkoa, aisialdia, aholkularitza eta prestakuntza. Gizartea sentsibilizatzeko eta gaixo mentalen estigmaren kontra borrokatzeko lanean dihardu.

Share