Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2021-10-13)

Prentsaurrekoa. Bernaola Zikloa 2021-22 aurkeztea

Parte hartzaileak. Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Canto; Kultura foru diputatu Ana del Val; eta Guillermo Lauzirika, Bernaola Zikloaren zuzendaria

Eguna. Asteazkena, urriak 13

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

———————————-

Prentsaurrekoa. Vitoria-Gasteizko 43. Maratoi Erdia aurkeztea

Parte hartzaileak. Kirol eta Osasun zinegotzi Livia Lopez; Vital Fundazioen zuzendari nagusi Axier Urresti; Arabako Atletismo Federazioko presidente Andrés Sánchez;

Arabako Atletismo Federazioko antolakuntza arduradun Mikel Garcia

Eguna. Asteazkena, urriak 13

Ordua. 11:30

Tokia. Vital Fundazioko prentsa areteoa (Bakea kalea, 5, Dendaraba 1. solairua)

Share

Atxilotua bikotekideari eraso egiteagatik

Udaltzainek larunbatean 21 urteko gizonezko bat atxilotu zuten bikotekideari ustez eraso egiteagatik Betoñuko Ateko etxebizitza batean.

Gertakariak 07:00ak inguruan jazo ziren. Bertaratzean, agenteek emakume bat lepoan zauri arinak zituela topatu zuten. Emakumeak berak esan zien bikotekidea eta bera eztabaidan aritu zirela beste pertsona batzuen aurrean.  Lekukoekin eta gertakarien egilearekin hitz egin ondoren, atxilotu eta Agirrelandara eraman zuten.

Udaltzainen aurkako atentatua

Asteburuan, hiru gizon atxilotu dituzte agintaritzako agenteei eraso egiteagatik eta beste bat desobedientzia larriagatik.

Lehenengoa, 48 urtekoa, ostiralean atxilotu zuten Herrandarren kaleko lokal batean, bezeroak molestatzen ari zelako.  Gizonezkoak ez zuen identifikatu nahi eta agenteetako bati eraso egin zion miaketa egiten hasi zitzaion unean.

Larunbatean, 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuten udaltzain batzuei eraso egiteagatik. Posta kaleko lokal komertzial bateko saltzaileak establezimendu barruan egindako lapurretaren ustezko egilea zela adierazi ostean udaltzainak gizonezko hura erregistratzen saiatu zirenean gertatu zen erasoa.

Igandean, bi emakumek Orreaga kalean erasoa jasan zutela zioen abisua jaso ostean etxebizitza batera joan ziren udaltzain batzuk kolpatu izanagatik 21 urteko gizonezko bat atxilotu zuten. Barnealdean, poliziek gaztea oso asaldatuta eta oldarkor sumatu zuten, eta lasaitzen saiatu ziren arren, kolpeak eta irainak jasan zituzten. Hori dela eta, beste patruilen laguntzarekin, atxilotu eta Agirrelandara eraman zuten atxilotu gisa.

Ostiralean, 46 urteko gizonezko bat atxilotu zuten agintaritzako agenteei desobedientzia larriko ustezko delituaren egilea zelakoan.

Guztia Arriagako Atea kalean gertatu zen, patinete elektrikoan zihoala gorrian zeuden hainbat semaforo zeharkatu zituenean. Patruila batek gelditzeko agindu zion, baina kasu egin gabe, tokitik ihes egin zuen. Une hartan, jazarpena hasi zen eta Navarro Villoslada kalean amaitu zen. Han, emakume baten aurka talka egin eta biak erori ziren. Patruilak patinetearen gidaria atxiki zuen, baina udaltzainen aurka borroka egiten hasi zen. Ondorioz, autoritate-agenteen aurkako desobedientzia larriko ustezko delitua zela eta atxilotu egin zuten.

Errekisitoria eta zigor-haustea

Azken orduotan, Udaltzaingoak 47 urteko gizonezko bat atxilotu du Gijongo epaitegi bateko errekisitoria judiziala zuelako. Bestalde, 54 urteko gizonezko bat atxilotu dute bere bikote ohiarengana gerturatuta babes-agindua hautsi izanaren delituaren ustezko egilea delakoan, harekiko urruntze-agindua baitzuen.

Share