Prentsa Oharren banner

Invertek bere azken abestia aurkeztuko du Gasteizen, eta jendeak kontzertuan parte hartzeko aukera izango du

Datorren ostegunean, hilak 28, Invert rap kantariak bere azken abestia aurkeztuko da Jimmy Jazz aretoan. Invert “oilarren batailen” arloko freestylers ezagunetakoa da, eta Gasteizko eta Arabako enbaxadore turistikoa izan da berriki.

 

Gasteizko Udalak antolatutako ekitaldi honetan abesti horri lotutako bideoklipa ere estreinatuko da. Invertek -Endika Gutiérrez– DJ Hazheren laguntza izango du ekitaldi honetarako, hau da,Zaragozako hip-hop artista Eric Cunninghan Sarabiarena.

 

 

Publikoaren partaidetza

 

Doako kontzertua izango da, 14 eta 20 urte bitartekoei bereziki zuzendua,.Gonbit sarrerak esteka honetan eskura daitezke. Bertaratuek, Invertekin zuzenean rapean aritzeko aukera izango dute, baina horretarako aldez aurretik rap bat bidali behar dute, entresdosuno.com web-orriko argibideei jarraiki. Urriaren 25era arte, hau barne, izango da rap horiek bidaltzeko epea.

 

16 pertsona aukeratuko dira jasotako proposamenen artetik, eta ausazko jokoei eta kirol apustuen arriskuei buruzko rap bataila batean parte hartuko dute.

 

Informazio gehiago: Bataila, INVERT + DJ HAZHErekin

Share

Prentsa deialdiak (2021-10-22)

Prentsaurrekoa. ‘Zuhaitzak landatzen zituen gizona’ antzezlanaren aurkezpena.

Partehartzaileak. Marta Monfort, Udal Antzoki Sareko arduraduna, Alex Díaz Gorakada konpainiako burua eta Fran Lasuen musikari

Eguna: urriak 21, ostirala

Ordua: 11:00.

Lekua: Principal Antzokia.

Share

Bihar irekiko da Gazte Klik Klak lehiaketaren 13. ediziorako proposamenak aurkezteko epea

Azaroaren 21era arte aurkeztu ahalko dira 14 eta 25 urte bitartekoentzako argazki eta bideo digitaleko lehiaketan parte hartzeko lanak.

Ireki da 14 eta 25 urte bitartekoentzako Gazte Klik bideo eta argazki digitalen lehiaketaren 13. ediziorako lanak aurkezteko epea. Bihartik azaroaren 21era arte aurkeztu ahalko dira argazki-serieak, bideo-lanak eta gif animatuak.

Gasteizko udaleko Gazteria Zerbitzuak  antolatutako lehiaketak “Utopia” du lema, eta hiriarekin, giza-harremanekin, teknologiarekin eta ekologismoarekin lotutako planteamendu utopikoak bilatzen ditu. Lehiaketa honekin “irudimen-pasabideak eta lotura ausartak ezarri nahi dira historiak emandako fikzioen eta etorkizunean izango dugunaren ziurgabetasunaren artean. Sorkuntza geroa eraldatzeko lan-eremu bat izan daiteke” adierazi dute sustatzaileek.

Irabazleek eta aukeratuek 2022ko bigarren hiruhilekoan egingo den talde-erakusketa batean parte hartuko dute; “Tetrapack” erakusketaren hurrengo edizioan. Aurkeztutako lau lanek aipamen berezia jasoko dute. Horri esker, 300,00 euroko saria jasoko dute argazki-, bideo- edo kultura materialean, eta, batez ere, aldez aurretik tutoreekin  eta komisariotzarekin egindako erakusketa batean parte hartuko dute, datorren urtean: “Tetrapack 2022”.

Aurtengo Gazte Klik Klak eta Tetrapack 2022   edizioetan  Nuria Pérez Cárcamo izango da komisarioa, ZAS Kultur taldea ordezkatuz.

Lehiaketaren oinarrietan adierazi diren formatuetan aurkeztu behar dira lanak,  gaztekliklak@gmail.com posta helbidean edo CD batean, Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan (Plaza Berriko arkupeetan).

Hemen irakur daitezke deialdiaren oinarriak:  www.vitoria-gasteiz.org/gazteria

 

 

 

 

Share

700 leku baino gehiago gehitu zaizkio udal-igerilekuetako jardueren eskaintzari

Gasteizko Udalak 742 leku gehitu dizkio udal igerilekuetako kirol jardueren eskaintzari. Leku horiek osasun-larrialdiari lotutako murrizketak amaitzearen ondorio dira. 1.351 leku izatetik 2.093 izatera pasa da eskainitako ikastaroen edukiera, hau da edukieraren % 54,9 gehiago.

 

Jarduera hauetan handitu da leku kopurua:

 

  • Mantentze igeriketa (helduak)
  • Mantentze igeriketa (adinekoak)
  • Igeriketa estiloak (helduak)
  • Igeriketa estiloak (haurrak)
  • Igeriketa estiloak (gazteak)
  • Aquaerobic (helduak)
  • Aquagima (helduak)
  • Aquagima (adinekoak)
  • Aquaplusa
  • Ur-zirkuituak (helduak)

 

Bihar –urriak 22– 8:30ean hasiko da 2021-2022 denboraldiko leku berrietan izena emateko epea. Ordura arte ezin izango da leku kopurua handitu duten jardueretan izenik eman, leku librerik izanez gero.

 

Izena ematea honako bide hauetatik egin ahal izango da: udal webgunean (gomendatutako bidea), 010 telefonoan, Herriaterri Laguntzeko Bulegoetan, BIZAN sareko zentroetan eta Gizarte-etxe eta Kirol-instalazioetan. Izena emateko ordenaren arabera esleituko dira plazak. Jarduera dagoeneko hasita balego, galdutako saioen araberako beherapena aplikatuko litzaioke prezioan.

 

“Osasun larrialdia amaituta, urrats honekin gure kirol-instalazioetan programatutako jardueretako edukiera guztia berreskuratu dugula esan dezakegu. Prozesu mailakatu izan da, ezinbestean, beti ere segurtasuna eta osasun murrizketek kirola sustatzeko ematen zizkiguten aukera gehienak bilatuta” adierazi du Kirol eta Osasun zinegotzi Livia Lopezek.

 

Hamaika udal ekipamendutan –gizarte etxe eta kiroldegiak– handituko da igerilekuetako jardueren eskaintza.

 

Informazio gehiago: Jarduerak kontsultatu eta izena ematea

Share

EAJ-PNV, PSE-EE, PP eta Elkarrekin taldeen adierazpena

La Palmarekin. Hurbil egoten jarraituko dugu. Beti.”

Naturak proba egin digu berriz ere. Joan den irailaren 19an La Palma uharteko Cumbre Viejako sumendia erupzioan sartu zen.

Berehala, eragindako udalerrietako alkateak, Uharteko Kabildoak, Kanarietako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak larrialdi-mekanismo guztiak jarri zituzten martxan, lehenik La Palmako biztanleen segurtasuna babesteko, eta, ondoren, haien alboan egoteko, oso hurbil, artatu, zaindu, lagundu, eta kalteak eta mina txikiagotzen saiatzeko. Tokiko ekintzaren espirituaren eta funtsaren erakustaldia, beste bat gehiago: gertutik, azkar eta eraginkortasunez jardutea. Eta, gainera, guztiz koordinatuta egitea; kogobernantza ariketa batean, beste batean; kogobernantza arina, hurbiltasunean eta hurbiltasunetik egina.

Hasieratik gure elkartasuna osoa, gure adiskidetasun eta maitasun guztia, gure adorea, laguntza eta kezka helarazi dizkiegu. Kaltetutako bizilagun guztiei, udalerri guztiei, Kabildoari, eta tokiko hautetsi guztiei.

Gaur, adierazpen honen bidez, Gasteizko Udaletik berriro egiten du, seriotasunez eta erakunde gisa.

Eta errepikatu egiten dugu, eta adierazi ere, orain arte egon garen eta egun gauden bezala, egoten jarraituko dugula lurra baretzen denean eta laba hozten denean. Ez diogu egoteari utziko.

Hori izango da berregiteko momentua, berriz hastekoa, Tokiko Gobernuek ekintzarako, arretarako, bultzadarako eta konpromisorako duten gaitasuna berriz ere erakusteko unea.

 

Horrenbestez, EAJ-PNV, PSE-EE, PP eta Elkarrekin taldeek:

  1. Gobernuak iragarritako Palma Berreraikitzeko Plan Berezia ezartzeko lagungarri izan daitezkeen koordinazio-jarduera guztietarako beharrezko prestasuna eta laguntza azaltzen dituzte.

 

  1. Babes osoa helarazten diete beren etxetik ebakuatutako pertsona guztiei, eta, bereziki, gure adiskidetasuna labaren azpian beren etxeak, laborantzak edo beste edozein ondasun galdu dutenei.

 

  1. Larrialdietako taldeak, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak, gobernuz kanpoko erakundeak, Armada, udaltzaingoa, osasun arloko profesionalak, komunikabideak eta beste hainbat talde egiten ari diren lan nekaezina eskertzen dute, lekuan bertan egiten ari diren lanarekin naturaren fenomeno horren ondorioak murrizten laguntzen baitute.

 

  1. Laguntza eta lankidetza eskaintzen diete zuzenean erasandako udalerrietako udalei, Llanos de Aridane eta El Paso, hain zuzen ere. Erakunde horiek, La Palmako Uharteko Kabildoarekin batera, oso une zailetan hurbileko administrazioek garrantzi handia dutela erakusten ari dira.

 

Share

Atxilotua indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik

Udaltzainek atzo 21 urteko gazte bat atxilotu zuten indarkeria erabiliz lapurreta-delituaren ustezko egilea zelakoan Peru kalean banaketako furgoneta batetik soinean gurutzatzeko poltsa bat lapurtu ostean.

Jabeak ibilgailutik ateratzen eta ihesean joaten ikusi zuen. Geroxeago, Paraguai kalean banaketa-lanekin ari zela, berriro ikusi zuen ustezko lapurra eta bere gauzak eskatu eta borroka hasi zuen. Horren ondorioz, esku batean lesioak jasan zituen. Gazteak berriro ihes egin zuen, baina inguru hartan polizia-lanetan ari zen udaltzain batek atxilotu zuen.

Lapurtutako poltsan dokumentazioa, telefono mugikorra eta dirua zeramatzan.

Suhiltzaileak

Udaltzainek atzo etxebizitza batzuen inguruan, Maite Zuñiga kalean, sastraka batzuetan piztutako sua itzali zuten. Perimetro osoa itzali eta erre zen eremua freskatu zuten sua berriro piztu ez zedin.

Share

Enpresen Gizarte Erantzukizunerako Araba Foroaren XV. biltzarra egingo da gaur, Europa jauregian

  • Enplegu eta Prestakuntza zinegotziak inauguratu du jardunaldia, zeinean enpresen gizarte erantzukizunaren alorreko estatuko aditu nagusietako batek parte hartuko baitu

Gasteizko Udaleko Enplegu eta Prestakuntza zinegotzi Igor Salazarrek Enpresen Gizarte Erantzukizunerako Araba Foroa (FOARSE) inauguratu du gaur goizean; foroaren XV. urteko biltzarra Europa jauregian egingo da.

Arabako enpresen artean gizarte erantzukizuna sustatzeko xedea du ‘Asmoa duten enpresak’ izenburua daraman jardunaldiak; lehenengo aldiz, streaming bidez ikusi ahalko da, foroaren youtubeko kanalean (https://youtu.be/he8WpKZ0V0c).

Enpresen gizarte erantzukizunaren alorreko Europako aditu nagusietako batek emango du hasierako hitzaldia, Forética-ko zuzendari nagusi Germán Grandak. Etorkizuneko enpresek nolakoak izan behar duten azalduko du, eta konpainiei iraunkortasunaren alorrean beren anbizioa handitzen laguntzeko gakoak emango ditu.

Ondoren, Arabako hiru enpresak mahai-ingurua egingo dute, gizarte erantzukizunaren alorreko alderdiak garatzen eta ingurumenarekin, gizartearekin eta gobernu onarekin lotutako politikak sustatzen izandako esperientziak azaltzeko. Enpresa hauek dira: I+MED, nanoteknologiaren abangoardian dagoen konpainia; Eraman, paketeak bizikletaz banatzeko kooperatiba txikia, urtebete baino gutxiagoan langile kopurua hirukoiztu duena, eta Caype, paper-gauzen biltegi bat, iraunkortasun-politikei laguntzegatik erreferente bihurtu dena.

Enplegu eta Prestakuntza zinegotzi Igor Salazarrez gain,   Foru Aldundiko ordezkariak eta FOARSEko lehendakari eta Konfekoop-eko kide Rosa Lavín izan dira biltzarraren XV. edizioaren inaugurazioan.

“Bai erakundeak bai herritarrak jakitun gara enpresak agente eraldatzaile garrantzitsuak direla bizitzen ari garen aldaketetan. Badakigu erabateko eta errotikako eraldaketa baten aurrean gaudela, herritarren lehentasunak zein enpresa-ehunarenak aldatzen ari baita. Erakundeetan inplikatutako eragile guztien eskutik joan nahi dugu, eta aldaketa hori sustatu”, adierazi du zinegotziak jardunaldiaren inaugurazioan.

Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Lan sailburuorde Elena Pérez Barredok emango dio amaiera biltzarrari.

Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, Konfekoop-Euskadiko Kooperatiben Federazioak, Asle-Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteak, Kutxabankek eta San Prudencio fundazioak osatzen dute Enpresen Gizarte Erantzukizunerako Araba Foroa. Vital fundazioak ere babesten du biltzarra.

Share