Prentsa Oharren banner

Carlos Mena, Municheko Ganbera Orkestra, Zukerman, Varvara eta Suediako Irratiko Sinfonikoa izango dira Principal antzokian, Kontzertu Handien Zikloan

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Abenduaren 15ean hasiko da otsailetik maiatzera bitartean eskainiko diren kontzertu horietarako abonamenduen salmenta

Händel, Bach, Vivaldi, Shubert, Brams, Beethoven, Mendelssohn eta Mozarten musika ekarriko du Kontzertu Handien Zikloak Principal antzokira, izen handiko musikarien eskutik: Carlos Mena kontratenorra, Municheko Ganbera Orkestra, New World Symphony Orchestra, Alexei Volodin, Maria João Pires eta Varvara piano-jotzaileak, eta Zukerman Trio hirukotea.

Otsailaren 2tik maiatzaren 28ra arte iraungo du Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Iñaki Prusillak eta udalaren antzoki sarearen arduradun Marta Monfortek gaur aurkeztu duten ziklo horrek. Hamaikagarren edizioa izango da.

“Kontzertu handi hauek aukera paregabea eskaintzen diete Gasteizko eta Arabako zaleei, baita ondoko herrialdeetakoei ere, ospe handiko orkestren musika entzun ahal izateko. Arrakastatsua da zikloa oso, erantzun bikaina ematen diote ikus-entzuleek, bete egin ohi baita antzokia”, nabarmendu du Iñaki Prusillak.

Abenduaren 15ean hasiko da abonamenduen salmenta, leihatiletan, telefonoz, internetez  eta kutxazainetan.  Hauek izango dira abonamenduen prezioak: 196 euro, 132 euro eta 108 euro. 30 urtetik beherakoentzako abonamendua 69 eurokoa izango da. Sarreren salmenta, berriz, abenduaren 22tik otsailaren 2ra bitartean egingo da, ohiko ordutegian.

Kontzertu Handien Zikloa 2006an sortu zen, gure hirian musika klasikoaren zabalkundeari bultzada emateko asmoz, eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak antzokian eskaintzen duen ohiko programazioa osatzeko.

Zenbait urteren buruan, zikloa guztiz sendotuta dago, eta publiko fidela lortu da, urtarriletik maiatzera bitartean zikloaren barruan eskaintzen diren bost kontzertuetan antzokia betetzen baitu.

Urte hauetan, nazioarteko orkestra handiak izan dira Principal antzokiko agertokian, hala nola BBC Philharmonic Orchestra eta San Petersburgoko Mariinsky Antzokiko Orkestra; Cecilia Bartoli, bel cantoko ahots ederrenetako bat; Maria João Pires eta Krystian Zimerman piano-jotzaileak, eta Gergiev eta Rafael Frübeck de Burgos zuzendariak, besteak beste.

Programa: Grandes Conciertos A5

 

 

Share