Prentsa Oharren banner

Udalaren laguntza ekonomikoari esker, 2015ean 39 enpresa txiki sortu eta beste 32 hobetu dira

Enpresa txikiak sortu, berritu eta lehiakortasuna sustatzeko laguntzen programaren barruan Gasteizko Udalak 71 diru-laguntza eman ditu 2015ean, iaz baino bederatzi gehiago eta 2013an baino hogei gehiago. Horietatik 39 laguntza negozio berriak sortzeko erabili dira, eta beste 32, berritu eta hobetzeko proiektuetarako. Guztira 189.993 euro banatu dira.

Enpresa txikiak sortzeko laguntzei dagokienez, gehienak (37) mikroenpresak abian jartzeko izan dira, hau da, 10 langile baino gutxiagokoak. Berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko diru-laguntzen kasuan, 22 diru-laguntza mikroenpresentzat izan dira, eta beste 10, enpresa txikientzat (10 eta 49 langile bitartekoak).

“Enpresa txiki bat sortzen edo hobetzen dutenen ahalegina eta ekiteko gogoa dira ekonomi jardueraren eta enpleguaren lehen hazia askotan. Pertsona horiek gure produkzio ehunaren oinarrian daude eta oso garrantzitsua da haien ondoan egotea honelako deialdien bitartez”, esan du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Enpresa txikiak sortu, berritu eta lehiakortasuna sustatzeko laguntzen programaren barruan batez beste 2.400 euro eman zaio enpresa onuradun bakoitzari. Onuradunen erditik gora enpresa eta pertsonentzako zerbitzuen alorrekoak dira, taulan ikus daitekeenez:

 

Jarduera sektoreaSortzekoBerritzekoehunekoaGuztira
Industria – ekoizpena

3

17

% 28,17

20

Handizkako merkataritza, garraioa eta eraikuntza

8

5

% 18,31

13

Enpresa eta pertsonentzako zerbitzuak

28

10

% 53,52

38

GUZTIRA

39

32

100,00%

71

 

 

Diru-laguntza jaso zezaketen jardueren artean hauek zeuden: negozioa eratu eta abian jartzeko gastuak, aktiboetako inbertsioak, aholkularitza zerbitzuak, eta patenteak, erabilgarritasun ereduak eta industria diseinuak eskatzea.

 

 

 

 

Share