Prentsa Oharren banner

Gizarte etxeetan bizikleta egunerokoan erabiltzen iratsiko dute maiatzean, lantegi, hitzaldi eta lehiaketen bidez

Gasteizko Bizikletaren Asteak XV. urteurrena ospatuko du, adin guztietarako jarduerekin

Besteak beste, erosketak bizikletaz egiteko aholkuak, mekanikari buruzko lantegiak (oinarrizkoak eta aurreratuak), bizikleta irteerak, erakusketak, lehiaketak, hitzaldiak eta bizikletaz ibiltzen ikasteko oinarrizko ikastaroa antolatu dira Gasteizko Bizikletaren Astearen XV.  edizioan.

Udalak, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak eta Bizikleteroak elkarteak aukera ugari proposatzen dituzte adin eta ezagutza maila guztietarako, maiatzaren 10etik 22ra bitartean. “Gasteiztarrek gogoz ekin diote bizikleta egunero erabiltzeari, eta gure helburua da horri erantzutea, zalantzak argitzen laguntzea, bizimodu horrek eskaintzen dizkigun aukerak ezagutaraztea eta informazio erabilgarria ematea, teorikoa zein praktikoa. Bizikletaz ibiltzen ikasteko oinarrizko ikastaroetatik mekanika aurreratuko lantegietara. Bizikletaren erabilera protagonista den mugikortasun eredu baten alde egiten dugu. Bizikletaren erabileraren hazkundeak erakusten digu bidea. Datu bat: Gasteizen egiten diren joan-etorrien % 13 bizikletaz dira”, adierazi du Gizarte Etxeen zinegotzi Jaione Aguirrek. Prentsaurrekoan IGIko Iraunkortasunerako Berrikuntza eta Informazio Arloko buru Juan Carlos Escudero; eta Andrés Ruiz de Gauna, Bizikleteroak taldeko kidea izan dira.  IGIren aldetik “hiriko bizikleta kultura sustatzeko” hirian egiten den “sentsibilizazio eta hezkuntza” lana goraipatu da. Eta Bizikleteroak kolektiboak, “bizikidetza baketsua” lortzeko “errespetua” eskatu die mugikortasunean parte hartzen duten eragile guztiei.

Aldabe eta Landatxoko gizarte etxeak eta Landazuriko kiroldegia izango dira erreferentziazko lekuak Bizikletaren Astean. Aldabeko gizarte etxean arratsaldero hitzaldiak izango dira. Landazuriko Bike Stationen, berriz, hiri txirrindularitzari eta mekanikari buruzko ikastaroak egingo dira, eta Landatxon bizikletaz ibiltzen ikasteko ikastaroa eskainiko da, 14 eta 75 urte bitartekoentzat.

Gainera, txangoak egingo dira Usamaren etxaldera, Santa Katalinara eta Hirigune Historikoko horma irudien ibilbidean barrena.

Hori guztia osatzeko, kontakizun eta argazki lehiaketak (“Selfie bat nire bizikletarekin”) eta  liburu erakusketa antolatu dira, eta EHUren campusean bizikletak ikuskatuko  dira. Unibertsitateak berak, Gasteiz ON merkatarien elkarteak eta Osakidetzak ere lagunduko dute jardueretan.

PROGRAMA SEMANA DE LA BICI

Share