Prentsa Oharren banner

Historia azalpenekiko monolitoa desestali da Presentación de María lorategietan

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gasteizko alkatea, udal talde politikoetako ordezkariak eta Presentación de Maríako hezkuntza komunitateko estamentu ezberdinek Presentación de María lorategietan historia azalpenekiko monolitoa desestaltzeko ekitaldian hartu dute parte, Navarro Villoslada kalean. Ekitaldiak eta espazioaren izendapen berriak amaiera ematen diote ikastetxearen 50. urteurrena ospatzeko azken hilabeteetan garatu den programari.

Ohorezko aurreskuaren ondoren, alkateak eskerrak eman dizkio Presentación de María ikastetxeari hiriaren izenean, hirian errotu zenetik igaro diren berrogeita hamar urteetan gasteiztarren hainbat belaunaldi hezteagatik. Ikastetxeko mojak pozik agertu dira Udalak ikastetxearen atzealdean dagoen espazioari emandako izenagatik. Ondoren, lorategien izenaren berri hiru hizkuntzatan ematen duen monolitoa desestali dute.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Share