Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  5 otsaila 2018 17:00

Prentsaurrekoa. 2018ko FotoArte aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto

Eguna. Asteartea, otsailak 6

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

———————————-

2018ko Inauterietako konpartsak aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; eta konpartsetako ordezkariak

Eguna. Asteartea, otsailak 6

Ordua. 18:00

Tokia. Goiuri jauregia

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:20

Principal antzokian emango dute kontzertua, Udal Musika Bandaren, Udal Folklore Akademiaren, Jose Uruñuela dantza kontserbatorioaren eta Arte eta Lanbide Eskolaren laguntzarekin

Martxoaren 20an eta 21ean, 19:15ean, Luis Aranburu musika eskolaren 25. urteurreneko kontzertua izango da Principal antzokian, irailaz geroztik 25. urteurrena ospatzeko egiten ari diren ekitaldien barruan.

Gaurko 18:00etatik aurrera jarriko dira bi emanaldietarako sarrerak salgai, 5 euroan, leku hauetan:

Sarrerak otsailaren 5etik aurrera jarriko dira salgai, 18:00etik 20:00era, ondoren zehazten diren lekuetan:

  • – Principal antzokiko leihatilan.
  • – Telefonoz: 945161045
  • – Interneten
    • ticket.kutxabank.es/principalantzokia/
    • principalantzokia.org
  • Kutxabank 24 orduz kutxazainetan (Dendaraba eta Andre Maria Zuria).

Salmenta 18:30ean hasiko da. Leihatilako salmentarako zenbakiak ematen dituen makina 18:00etan jarriko da martxan. Zenbaki bakoitzeko 8 sarrera salduko dira, gehienez, eta zenbaki hori ezinbestekoa izango da sarrerak erosteko (pertsona bakoitzak zenbaki bakarra).

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:44

 

 

 

 

 

 

 

Horrekin batera, 100.000 bazkide inguru dituen sarearen irudi berria aurkeztu da

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto eta Partaidetza eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martínez Zabalganeko gizarte etxe berriko liburutegiaren inaugurazioan izan dira gaur goizean; liburutegia udal sareko 23.a da, eta orotara 9.372 dokumentu jarriko ditu auzokoen eskura.

Gaur zorionekoak gara, liburutegi honekin udal sarea osatzen dugulako; hemendik aurrera, 23 liburutegi izango du sareak: familientzako hamar,  gazte eta helduentzako hamar, eta hiru integratu” adierazi du Cantok; orobat azaldu du gizarte etxe berriak baliabide hauek dituela: “familientzako liburutegia,  gazte eta helduentzako liburutegia, ikasteko gela —gizarte etxea inauguratu zenetik zerbitzu eman duena— eta sarearen funtsak gordetzeko biltegi handia”.

Liburutegiak 9.372 liburu eskainiko ditu; sare osoak, aldiz, 200.000 baino gehiago ditu. Hiri osoan 95.799 bazkide daude (kopurua berriro hazi da, % 3,45).

Sarearen irudi berria

Inaugurazioarekin batera, Udalaren Liburutegi Sarearen irudi berria aurkeztu da. Web-orriko informazioa ere berrantolatu da, bilaketa intuitiboagoa izan dadin.

Otsailaren 12tik (astelehena), liburutegi sarearen irudi berria daramaten poltsa bat eta orri-markatzeko bat emango zaie liburu bat maileguan hartzen dutenei, irakurleen fideltasuna eta ohitura saritzeko”, amaitu du Cantok.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:38

 

 

 

 

 

 

‘Gure Musikaria’ Programa

Lau emakume bakarlarik, eta gizon batek, Bandako profesionalek lagunduta, entzuleak harrituko dituzte beren interpretazioekin

Asteazkenean, otsailak 7,  Udal Bandak eta Jesús Guridi kontserbatorioko ikasleek batera jo ohi duten kontzertuaren edizio berria egingo da “Isaac Albéniz” entzunaretoan, 20:00etan.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok, Udal bandaren zuzendari Hilario Extremianak eta kontserbatorioko zuzendari Carlos Secok aurkeztu dute gaur, prentsaurrekoan.

Kontzertua urtero egiten da 2005az geroztik, eta edizioz edizio arrakasta handiagoa du, irakasleek, ikasleek zein familiek jarduerak musika irakaskuntzan eta ikaskuntzan duen onura aitortzen baitute”, adierazi du Kulturako arduradunak.

Bost bakarlari gaztek —lau emakume eta gizon bat—, Bandako profesionalek lagunduta, entzuleak harrituko dituzte beren interpretazioekin. Amaitzeko, 45 ikasle inguru eta irakasleren bat igoko dira agertokira, elkarrekin jotzera.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:04

2016ko urriaz geroztik, 463 adinekok hartu dute parte Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak Pilar eta Landazuri auzoetan abian jarritako “Piztu zure auzoa” programan, zeinaren helburua baita “auzoak atseginagoak  eta irisgarriagoak izatea bertan bizi diren adinekoentzat,  errazago ibiltzerik izan dezaten eguneroko jardueretan, besteekiko harremanetan eta kaleetatik paseatzen”, azaldu du Peio López de Munain zinegotziak.

“Piztu zure auzoa” adinekoentzako zentro soziokulturalen ekimenez sortu zen 2016an, esperientzia pilotu gisa, eta Udalak garatzen dituen zahartze aktiboko programetako bat da. Zehazki, helburu hauek lortu nahi dira: adineko ahulak identifikatu eta laguntzea, pertsonak harremanetan jartzea, eta adinekoek auzoko baliabideak hobeto ezagutzea, horietarako sarbidea erraztuz. “Aldi berean, auzokoak informatu eta sentsibilizatzen saiatu gara, adinekoei laguntzeko sare komunitarioa osatzearren”, azaldu du López de Munainek.

Pilarreko eta Landazuriko talde eragileak dira programaren funtsezko osagaietako bat, eta horietatik 60 pertsona inguru igaro dira. Horietako asko 80 urtetik gorako emakumeak dira, bakarrik bizi direnak, eta adinekoentzako zentroekin edo beste udal baliabide batzuekin inolako loturarik ez zutenak. Orain baliabideak ezagutzen dituzte, baita horietan parte hartzen ere.

Talde horiek aldian behin elkartzen dira interesatzen zaizkien gaiez hitz egiteko, eta “Piztu zure auzoa” programaren barruko jarduerak diseinatzeko, esate baterako, udako programaziokoak (egungo gaiei buruzko solasaldiak, auzoan zehar paseatzen, zatoz jolastera!) eta Pilarreko eta Landazuriko ibilbide seguruak.

Jarduera horietan sortutako harremanei esker, 49 adinekok aholkularitza profesionala jaso zuten, edo udal baliabideetara bideratu zituzten. Orobat, harremanak lotu ziren auzoetako 180 gizarte-eragilerekin eta 120 dendarekin, eta horietako 15ek prestakuntza jaso zuten adinekoekin lagunkoi den establezimenduaren ziurtagiria lortzeko.

Gizarte Politiken Sailaren asmoa da 2018an esperientzia Koroatze auzora zabaltzea, eta jarduera zein denda lagunkoien sarea handitzea, beste berrikuntza batzuen artean.

Share