Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  28 otsaila 2018 17:00

Prentsaurrekoa. ‘Zapatila gorridun mutikoa’ aurkeztea

Parte hartzaileak. Antzezlaneko zuzendari Gabi Losada; produktore José Antonio Vitoria; eta udal antzoki sareko arduradun Marta Monfort

Eguna. Osteguna, martxoak 1

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

—————————–

‘Sagrado Corazón Ikastetxea’ Memoriagunearen monolitoa agertzea

Monolitoa agertzea gaur egungo Sagrado Corazón ikastetxean, Gerra Zibilean eta diktadura frankistan gartzelaratuta izan ziren emakumeak gogoratzeko.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta udalbatzako ordezkariak

Eguna. Osteguna, martxoak 1

Ordua. 11:30

Tokia. Manuel Iradier eta Foru kaleen arteko bidegurutzea

————————————–

Prentsaurrekoa. Gauekoak programaren uda-udaberriko denboraldia aurkeztea

Parte hartzaileak. Gazteria zinegotzi Iñaki Prusilla; Gazteria Zerbitzuaren buru Oskar Jaras; eta Gauekoak programaren koordinatzaile Odei Catalán

Eguna. Osteguna, martxoak 1

Ordua. 12:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:56

 

Martxoaren 19ra arte eman ahalko dute izena interesdunek, aretoak 2018ko apiriletik 2019ko martxora arte erabiltzeko

Gure hirian musika sorkuntza sustatzeko asmoz, Gasteizko Udalak, Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailaren bitartez, diru-laguntzak emango ditu talde bateko kide diren musikari gasteiztarrek entsegu-aretoak erabiltzerik izan dezaten, bertan beren lanak sortu, entseatu eta grabatzeko.

Gasteizen erroldatutako musikari orori zuzenduta dago programa, eta aretoen jabe Talde Gune Gasteiz enpresarekiko lankidetzan egingo da, haiek bi areto prezio sinbolikoan erabiltzeko aukera emango baitute.

Udalaren web-orrian (www.vitoria-gasteiz.org) izena emateko epea ireki da, martxoaren 1etik 19ra arte. Lekuak esleitzeko zozketa martxoaren 23an egingo da. Zozketan ateratako zenbakitik aurrera aukeratu ahalko da, izen-ematearen hurrenkerari jarraituz. 2018ko apiriletik 2019ko martxora arte erabili ahalko dira aretoak.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:15

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Hainbat sektoretako hogeita hamar dendek % 70erainoko deskontuak eskaintzen dituzte

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak XXI. Outlet Gasteiz On-Beherapenen Feria irekitzeko ekitaldian izan da, Europa jauregian; feriak larunbatera arte, martxoak 3, iraungo du. Hogeita hamar dendak % 70erainoko deskontuak eskainiko dituzte beren produktuetan (ehungintza, moda, oinetakoak, osagarriak, jostailuak, kirol-ekipamendua, etxeko gauzak eta liburuak), neguko beherapenen kanpainari amaiera ematen dion ekimen horren bidez.

Melgosak gogoratu duenez, gaur hasten den azokaren eta antzekoen bidezko merkataritza dinamizazioa agintaldi honetan abian jarritako Merkataritza eta Ostalaritza Plan Estrategikoaren ardatz nagusietako bat da. “Kontsumoa sustatzeko ekitaldi eta ekintza ezberdinen bidezko dinamizazioa eragin positiboa izaten ari da sektorean. Esate baterako, txikizkako merkataritzak %2tik gorako salmenta-hazkundearekin itxi zuen iazko ekitaldia. Era berean, ostalaritza sektorean % 5,5 hazi da enplegua Plan Estrategikoa abian jarri zenetik. Datu horiek bide onetik goazela adierazten digute”, azpimarratu du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotziak.

Beherapenen Feria 10.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.30era irekiko da. Aurreko edizioetan bezala, umeentzako doako lantegiak antolatu dira, baita kafetegi zerbitzua ere.

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   08:24

Gaur 11:30ean, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan egiteko zen Etxegabeen Euskal Estrategia Garatzeko Erakundeen arteko Akordioa (2018-2021) sinatzeko ekitaldian parte hartu behar zuten sinatzaile batzuk ezin izango dira etorri elurrak eragindako arazoak direla eta. Horregatik ekitaldi hori EZ DA EGINGO GAUR; beste egun batean (data zehaztu gabe dago oraindik) egingo da.

Share