Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  27 otsaila 2018 18:19

Orobat, Hedegile kaleko 119.eko eraikinaren birgaikuntza energetikoa egiteko proiektuaren idazketa kontratatu du sozietateak

 

21 Zabalguneko Kontseiluak hiriko beste lau auzotako gizarte eta hirigintza alorreko azterlanak esleitzea onetsi du gaur arratsaldean. Zehazki, Arana, Anglo, Judimendi eta San Kristobal auzoetakoak.

21 Zabalguneak aurretik Zaramaga, Adurtza, Abetxuku, Ariznabarra eta Koroatzean egindako azterlanak hiriko beste auzo batzuetara zabaltzea erabaki zuen, eremu degradatutzat jo ahal izateko, figura horrek birgaitzeko laguntzak baldintza hobeetan eskuratzeko aukera emango balieke auzokoei.

ERDU SL enpresa arduratuko da Araneko auzoan atez ateko erradiografia egiteaz, 21.762 euroko aurrekontuarekin; gauzatzeko epea 17 aste da. Enpresa berak egingo du San Kristobal auzoko azterlana, 38.775 euroan, eta 17 astetan.

Murua-Silgo-Quor aldi baterako enpresa-elkarteak, berriz, Judimendi eta Anglo auzoetako gizarte eta hirigintza azterlanak egingo ditu,  42.000 eta 38.000 euroan, hurrenez hurren, eta 17 astetan.

Birgaikuntza energetikorako proiektua Hedegile kalean

Bestetik, Hedegile kaleko 119.eko eraikinaren ekobirgaikuntza eta birgaikuntza energetikorako proiektua (Enerpat Sudoe proiektua) idazteko kontratua Edgar Briz Bulet arkitektoari esleitzea erabaki du 21 Zabalguneak, 19.166,40 euroan.

Parte hartzen duten hiru hirietan aldi berean idatzi eta gauzatuko dira proiektuak, irtenbideak partekatuz. Proiektuaren bidez, lan bana egingo da Cahors, Porto eta Gasteizko hirigune historikoetan, birgaitzeko irizpide berei jarraituz eta leku bakoitzean erabakitako irtenbideak baliatuz.

Hiri bakoitzean “LivingLab” bat egingo da, zeinean balio katearen agente ezberdinek hartuko baitute parte: agente publikoak, eraikuntzaren sektorea, biztanleak eta ikerketa eta berrikuntzaren alorreko agenteak. Hiri bakoitzean, LivingLab laborategia erakusle baten bidez artikulatuko da. Gasteizen kasuan, Hedegile kaleko 119.eko eraikina.  Proiektu horietatik sortuko dira energia-eraginkortasuna hobetzeko irtenbideak, Europa hego-mendebaldeko hirigune historikoetako eraikinetara zabaldu daitezkeenak.

 

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

Merkealdien Feria inauguratzea

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa

Eguna. Asteazkena, otsailak 28

Ordua. 10:00

Tokia. Europa jauregia

———————————

Etxegabeen Euskal Estrategia Garatzeko Erakundeen arteko Akordioa ((2018-2021) sinatzea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Osasun kontseilari Jon Darpón; Etxebizitza kontseilari Iñaki Arriola; Enpleguaren eta Gizarte Politiken kontseilari Beatriz Artolazabal; Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiken diputatu Maite Peña; Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiken diputatu Marian Olabarrieta; Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko diputatu Teresa Laespada; Bilboko alkate Juan Mari Aburto; Barakaldoko alkate Amaia del Campo; Portugaleteko alkate Mikel Torres; Laudioko alkate Jon Iñaki Urkixo; Irungo zinegotzi Sergio Corchón; Santurtziko alkate Aintzane Urkijo, Donostiako zinegotzi Aitziber San Román;  Getxoko zinegotzi Elena Coria; eta EUDELeko ordezkari Nati López de Munain

Eguna. Asteazkena, otsailak 28

Ordua. 11:30

Tokia. Eusko Jaurlaritzako Lakuako II. eraikina, 6. aretoa

—————————————-

XXVI Curso Nacional de Actualización en Psiquiatría ikastaroari hasiera ematea

Parte hartzaileak. Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munain

Eguna. Asteazkena, otsailak 28

Ordua. 19:00

Tokia. Europa Biltzar Jauregia

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   16:08

Gasteiz sarearen lan bilera batean parte hartzen ari da gaur Almeidan (Portugal), Aranjuez, Almeida, Astorga, Ciudad Rodrigo, Fuentes de Oñoro, Lerma, Móstoles eta Uclés herriekin batera.

Bileran estrategia komunak aurrera atera nahi dira; horretarako, baliabide komunen inbentarioa eta ekitaldien agenda lantzen ari dira, baita penintsulako ibilbidea ere, Hiri Napoleonikoen Europar Federazioaren laguntzarekin.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:58

“Zentzu ona gailendu da elkarrizketa eta irmotasuna nagusi izan diren negoziazio-prozesu batean”, Gorka Urtaran alkatearen ustez

Gorka Urtaran alkatearen adierazpenak

Udal gobernuak positibotzat jo du Udaltzaingoaren gatazka konpondu izana; negoziazio-prozesuan “elkarrizketa eta irmotasuna nagusitu dira, bidezkotzat jotzen genituen eskaerak onartzeko eta batere logika eta zentzurik ez zutenak baztertzeko. Herritarren interesak defendatzen dituen eta gasteiztarrei eragiten zien gatazkari amaiera ematen dion irtenbide batera iritsi gara. Zentzu komuna gailendu da”, nabarmendu du Gorka Urtaran alkateak.

Botoa eman duten 250 polizien % 65,5ek onartu duten irtenbidean udal gobernuak bidezkotzat jotzen zituen eskaerak jasotzen dira, eta udal-administrazioaren ekonomia eta lege baldintzak gainditzen zituztenak baztertu.

Udal gobernuaren azken proposamenak, zehazki, Udaltzaingoko efektiboak handitzea planteatzen zuen, oraingo lanpostuen zerrenda osatuta, iragarritako LEPen eta hornikuntza eta sustapen prozesuen bidez. Gainera, Gasteizko Udaltzaingoaren egitura eta funtzionamendua hobetzeko prozesu bati ekingo zaio. Bestetik, lanpostuen zerrenda onartu arte 600 euroko produktibitate-osagarri bat urtero ematea onetsi da, eta udaltzainek lana eta familia uztartzeko dituzten aukerak hobetuko dira (egun “gorriak”).

 “Negoziazioetan defendatutako apustu orekatua nagusitu izan da, akordioa lortzeko eta Udaltzaingoaren antolakuntza hobetzeko puntu eta jarraia izango baita”, balioetsi du Herritarren Segurtasunaren Saileko zinegotziak, Carlos Zapaterok.

 

Share