Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  21 otsaila 2018 17:00

Prentsaurrekoa. Vitoria-Gasteizko eta Arabako Guraso Eskolen  XII. Topaketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; eta Juanjo Casado topaketako moderatzailea eta eskola bateko gurasoa

Eguna. Osteguna, otsailak 22

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:49

 

 

 

 

 

 

Monolitoa desestaltzearekin, Gasteizen diktaduraren biktima guztiak oroitzeko jartzekoak diren “memoriaguneen” arteko lehena inauguratu du Udalak

Gorka Urtaran alkatearen adierazpenak

Santa Isabel hilerriaren kanpoaldean jarritako monolito batek frankismo garaian fusilatutako hamarnaka gasteiztarrak gogoratuko ditu gaurtik aurrera. Izan ere, 1936tik 1945era bitartean, gutxienez 33 pertsona fusilatu zituzten hilerriko horman, Bigarren Errepublikaren kontrako estatu kolpearen aurkako ideia politikoak izateagatik. Gaurtik aurrera, horma haien oroitzapena iraunarazteko lekua bihurtu da, Memoria Historikoaren Planak jasotzen duenari jarraituz; hiriko beste leku batzuetan ere diktaduraren biktimak oroitzea aurreikusten du planak.

Udaleko talde guztiek parte hartu dute ekitaldian. Gorka Urtaran izan da buru eta hau adierazi du: “Hau da gure omenaldia beraien memoria eta beraien duintasuna berreskuratzeko eta justizia ere egiteko. Eskertu nahi diegu egin zuten lan guztia, batez ere demokrazia defendatzea gure hirian”.

 

 

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:04

 

 

 

 

 

 

Gorka Urtaran alkateak Gasteizen enpresa arloko eraldaketa digitalari buruz egiten ari den TransDi 1. foroaren irekieran hartu du parte. Ia 300 enpresa txiki eta ertainek hartzen dute parte GAIA klusterrak antolatutako ekitaldian, zeinean 20 enpresak baino gehiagok lan-esparru ezberdinetarako (industria, lurraldea eta gizartea) sistema adimentsuak baliatzen dituzten hainbat negozio-soluzio aurkeztuko baitituzte.

 

Alkatearekin batera, lehendakari Iñigo Urkullu, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantxa Tapia eta diputatu nagusi Ramiro González izan dira TransDi 1. foroaren inaugurazioan.  Kutxabankek Biosferaren ibilbidean duen eraikinean egiten ari da foroa. Bertan izan dira, halaber, Udal administrazioaren zinegotzi Carlos Zapatero eta lurraldeko enpresa-erakunde nagusietako ordezkariak.

 

Urtaranek Udala hiri adimentsuaren alorrean sustatzen ari den proiektuez hitz egin du, zeinak gehien bat Vitoria-Gasteiz Smart Green City Planean sartuta baitaude. Era berean, Industriari Laguntzeko Plana aipatu du, besteak beste, industrialdeetan banda zabala hedatzea aurreikusten baitu. Azkenik, eraldaketa digitalaren alorrean prestakuntzak duen garrantzia azpimarratu du alkateak, eta Gasteizen alor horretan egiten ari diren esperientziak nabarmendu ditu, esate baterako, aurten EHUk automozioaren alorrean ezarri duen gradu duala.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:58

70 hizkuntza ekintzaile elkarrekin harremanetan jarri nahi ditu HIGA!-k uztailaren 16tik 19ra

HIGA! EHUren Udako Ikastaroa da, beraz, berme akademiko agerikoa du gazteen prestakuntzarako

Gazteria Zerbitzuaren eta Euskararen Zerbitzuaren elkarlanean martxan jarri da HIGA! Gasteizen egingo den hizkuntza gutxituak hitz egiten duten gazteen 2. topaketa. Uztailean gauzatuko da, 16tik 19ra arte alde akademikoa batekin, Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako ikastaroen barruan eta beste alde ludikoagoa hirian zehar ekintza batzuekin. Arlo honetan lan egiten duten hainbat eragileen laguntza daukagu: Garabide, Oihaneder euskararen etxea, UNESCO Etxea, MHOUK, Kontseilua eta Arabako Foru Aldundia.

Topaketa hau Gasteizko Udalak euskararen aldeko lanean kokatzen da, kasu honetan hiriko gazteen artean.

“Hizkuntza asko daude munduan, baina denek ez dute bermatuta beraien biziraupena. Gobernuen politikez gain, funtsezkoa da herri ekimenetatik abiatutako lana munduko hizkuntza gutxituen alde. Zentzu horretan, gazteria izango da hizkuntza gutxituen biziberritzea ahalbidetuko duen gizarte-taldea. Globalizazio garai hauetan horrelako erronka bati erantzuteko, hizkuntza gutxituetako komunitate ezberdinetako kideen arteko elkartasun eta elkarlana funtsezkoak izango dira etorkizunean”, adierazi du Gazteria eta Euskara zinegotziak, Iñaki Prusillak.

Hori dela eta, etorkizun horretan bidaideak izango diren 70 hizkuntza ekintzaile elkarrekin harremanetan jarri nahi ditu HIGA!-k uztailaren 16tik 19ra, Gasteizko udaletxeak Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera antolatutako ekimenak.

Baina ez da ekimen akademiko soila izango, edo ez behintzat, bere osotasunean. Lau egun horietan denetarik antolatuko da parte-hartzaile guztien interesak eta izaerak kontuan hartzeko, hau da, hitzaldiak, formakuntza, emanaldiak, dinamika parte-hartzaileak, etab.

HIGA! erabiliko diren hizkuntzak euskara eta ingelera izango dira eta azken bi hizkuntza hauetara itzuliko da.

Prentsa dosierra pdf

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:42

Biltzen den dirua Afrikan, Latinoamerikan eta Indian genero-berdintasuna eta emakumeen garapena sustatzeko proiektuetara bideratuko da

 Martxoaren 4an, ALBOANek antolatutako Emakume Ausarten aldeko VI. Lasterketa Solidarioa egingo da Gasteizen. Berdintasuneko eta Lankidetzako zinegotzi Jaione Aguirrek eta ALBOAN GGKEaren Ekintza Publikoko eta Partaidetzako arduradun Mary Tere Guzmánek eman dituzte aurtengo lasterketari buruzko xehetasunak.

Oraingo honetan, biltzen den dirua ALBOANek Afrikan, Latinoamerikan eta Indian genero-berdintasuna eta emakumeen garapena sustatzeko dituen proiektuetara bideratuko da.

Hondurasen, GKEak sostengua ematen dio giza eskubideen zaintza eta gizarte mugimenduak indartzeko proiektu bati, bereziki beren eskubideak defendatzen diharduten emakumeen mugimenduak.

Chennai-n (India) IWID (Initiatives Women in Development) erakundearen bulego nagusia dago. Haiei laguntza ematen zaie emakumeei nekazaritza teknika iraunkorrei buruzko prestakuntza eskaintzeko, bi landetxe ekologiko pilotutan; orobat, familiek askotariko elikagaiak eskuratu ditzaten saiatzen dira, eta nekazaritza ekologikoaren eta bertako haziak eta espezieak kontserbatzearen inguruko sentsibilizazio kanpaina bat garatuko dute.

Kongoko Errepublika Demokratikoan, Kimuisi kooperatiban, emakumeen lana sustatzen da, kooperatibetan parte-hartze aktiboa izan dezaten: sesamoa lantzeko prestakuntza eta jarraipen teknikoa ematen zaie 400 emakume ingururi, eta  diru-laguntza ematen zaie kooperatibisten alabei, bigarren eta unibertsitate mailako hezkuntza jaso dezaten (25 gazte inguru urtero).

Laguntzeko moduak

Martxoaren 4ko lasterketa San Prudentzio kaletik (Arka Plaza) aterako da, goizeko 11:30ean, eta 6,2 kilometro egin ostean, abiapuntura itzuliko dira. Aurretik, 11etan, umeen lasterketa izango da. Parte hartzeko 11€ ordaindu beharko dira, eta http://www.alboan.org/lasterketa-emakume-ausartak webgunean eman behar da izena. Umeen kasuan, 3 euroko diru-laguntza eskatuko da, lasterketaren egunean bertan. Lasterketan parte hartzerik ez izan arren lagundu nahi duten pertsonek zero dortsala eros dezakete.

Gasteizko Udalaren laguntzaz gain, beste babesle hauek ditu ekitaldiak: UDAPA, El Correo, Cadena SER, Euskadiko Kutxa, EGIBIDE, Club La Blanca, Gaikar Kirolak, BM, Muxote Potolo Bat, Bide Bidean eta Electroalavesa.

Informazioa eta izen-emateak: http://www.alboan.org/lasterketa-emakume-ausartak.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:24

San Prudentzio kaleko eraikin apartaren mendeurrenaren baitan aurkeztea aurreikusi da.

Estibaliz Cantok zuzentzen duen Kultura Zerbitzuak Gasteizko Principal antzokia hobetzeko eta dagokien arauetara egokitzeko azterlan teknikoa egiteko laguntza teknikorako baldintzak argitaratu zituen ostegunean kontratatzailearen profilean.

Hala iragarri du, gaur, Kulturako zinegotzi Estíbaliz Cantok prentsaurrekoan. Proiektua egiteko interesdunek martxoaren bira bitartean adierazi ahalko dute nahi hori. Esleipendunek hiru hilabete eta erdi izango dute azterlana burutzeko, eta hiru proposamen egin beharko dituzte. Eragindako zerbitzuek proposamenak aztertzeko denbora izango dute eta, kasurik onenenean, antzokiaren mendeurrenaren baitan aurkeztu ahal izango da.

Cantok gogora ekarri duenez,  “gobernuaren konpromisoa zen antzokia eraberritzeko azterlan bat egitea, behar berrietara eta irisgarritasun, erosotasun eta ikusizko eta entzutezko kalitate premietara egokitzeko beharrezkoak ziren lanak aztertzea, eta hala adierazi genuen lehen agerraldian. Beraz, oso harro gaude errealitate bihurtu izanaz.

“Gure antzokiak hiri-harrotasuna pizten du, eta horretaz gain, lurraldeko azpiegitura ere bada. Urtean 150 ikuskizun izaten dira, batez beste, eta Euskadiko hiriburuan erreferente da ikuskizunen mailari dagokionez. Baina, mende bat duenez, baditu denborak eragindako hainbat akats, eta horregatik ezagutu egin behar dira antzokiak gaur egungo ikuskizunen behar teknikoetara eta antzokiaren baliagarritasunera egokitzeko behar dituen eraberritze lanak, beti ere ikusleen erosotasuna eta kultur gune garaikide batek eskatzen duen espazioen antolakuntza kontuan hartuta, eta lan horiek egiteak zenbat balioko duen.

“Hiru proposamenak eta kosteak ezagutu ondoren, bat aukeratu eta nola egin erabaki beharko da, eta horretarako finantziazioa bilatu, izan ere Principal antzokia –beste bi hiriburuetako antzokiak bezala– lurraldeko azpiegitura izanik, lurraldeko finantziazioa izan behar du.  Dena ondo badoa, 2019an errealitate bihur daiteke horrenbeste aldiz esan baina egin ez den lan hori.” amaitu du Cantok.

Share