Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  26 otsaila 2018 18:34

Erakusketa UPV-EHUko unibertsitate pabiloian egongo da  otsailaren 26tik martxoaren 23ra

Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiarekin batera, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak bat egiten du 1948an, Parisen, Nazio Batuen Batzar Nagusiak aldarrikatutako Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren hirurogeita hamargarren urteurrenaren oroitzapenarekin.

Arabako campuseko unibertsitate pabiloiko erakusketa aretoan egingo da kartel erakusketa hau, ‘Giza Eskubideei Begira’ izena duena.

Erakusketa Leire Fernández Iñurritegui eta Eduardo Herrera irakasleek komisariatu dute, EIDE Euskadiko diseinatzaileen elkartearen laguntzaz. Hogeita hamar diseinatzaile profesional bildu dituzte giza eskubideei “begiratzeko” proiektu kolektiboa osatzeko. Hogeita hamar begirada, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak ezartzen dituen hogeita hamar giza eskubideetako bakoitza interpretatu eta karteletan adierazi dituztenak.

Erakusketa otsailaren 26tik martxoaren 23ra bitartean bisitatu ahal izango da, arabar campuseko unibertsitate pabiloian (Apraiztarrak 1, 01006 Gasteiz). Irekiera ordutegia 08.30etan hasi eta 20.30etan amaitzen da, etenik gabe, astelehenetik ostirala bitartean eta sarrera libre.

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

Prentsaurrekoa. ‘La edad de la ira’ antzezlana aurkeztea

Parte hartzaileak. Antzeztaldeko partaideak: Alejandro Chaparro; Laura Montesinos; Javier Ariano; Jorge Yumar; Rosa Martí; eta prentsa arduradun Pedro Sánchez

Eguna. Asteartea, otsailak 27

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:49

Paul Urkijoren ‘Errementari’ filmaren aurrestreinaldia Vitoria-Gasteizen

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa

Eguna. Astelehena, otsailak 26

Ordua. 19:25ean, argazkiak egin ahal izango dira filmaren taldeko partaideekin eta lagundu duten erakundeetako ordezkariekin. 20:00etan, filma Florida zinemetan emango dute

Tokia. El Caminanteren estatua eta Florida zinemak (San Prudentzio kalea, 22-24)

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:24

Orobat, bihar hasiko dira kontserbatorioko ikasleak gizarte etxeetan kontzertuak ematen

 

Ganbera zikloaren programa

Principal antzokiaren Ganbera Zikloaren VII. edizioak zortzi kontzertu eskainiko ditu otsailetik urrira bitartean. Lehenengoa otsailaren 27an izango da.

Gaur aurkeztu dute zikloa, prentsaurrekoan, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Cantok, Jesús Guridi kontserbatorioko zuzendari Carlos A. Secok eta Laboral Kutxako komunikazioko lurralde arduradun Kepa Ortiz de Urbinak.

2012an sortutako proiektua Gasteizko Udalaren –Principal antzokiaren bitartez– eta Jesús Guridi kontserbatorioaren arteko lankidetzaren emaitza da. Dagoen musika eskaintzaren osagarria da, eta proposamen berriak eskaintzen ditu hiriko kultur ehuna aberastu dadin. Cantok adierazi duenez, “ziklo honek publiko berriak bultzatzeko ere balio du; musika proposamenak hurbiltzen zaizkie gazteei eta musikariei balioa emateko balio du, bai ibilbide profesionala garatu dutenei bai ikasketak bukatu berri dituztenei“.

 

Kontzertu guztiak 19:30ean hasiko dira. Abonamenduak dagoeneko salgai daude, 20 euroan. Sarrera solteek 6 euro balio dute. Ikasle eta langabeentzat doakoa da.

Hauxe izango da programa:

  • Otsailaren 27an à Alicia Amo sopranoa –Musica Boscareccia.
  • Martxoaren 22an à Stravinsky – Soldadu baten istorioa. Iker Ortiz de Zárate – Asier Puga.
  • Apirilaren 26an à Miguel Ituarte (pianoa).
  • Maiatzaren 10ean à Puy Asurmendi (klarinetea) eta Zuri Moriyón (pianoa).
  • Ekainaren 28an à IKKO Percussion Group.
  • Irailaren 27an à Miren Urbieta-Vega (sopranoa) eta Rubén Fernández Aguirre (pianoa) – AMETSETAN.
  • Urriaren 4an à Gorka Hermosa eta Kaabestri String Ensemble.

 

Gizarte etxeetako kontzertuak

Orobat, bihar hasiko dira kontserbatorioko ikasleak gizarte etxeetan kontzertuak ematen. Orotara hiru kontzertu eskainiko dituzte. 70 ikaslek baino gehiagok hartuko dute parte.

  • Otsailaren 27an, 19:00etan: Hegoalde gizarte etxea (Jesús Ibañez de Matauco antzokia). Metalezko haizea (tronpeta) eta pianoa.
  • Martxoaren 5ean, 19:00etan: Lakuako gizarte etxea (Federico García Lorca antzokia). Zurezkoa haizea  (klarineteak) eta pianoa.
  • Martxoaren 7an, 19:00etan: Aldabeko gizarte etxea (ekitaldi aretoa). Gitarra entzunaldia.

 

Informazio gehiago

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:08

 

Gaurtik aurrera, Pio XII.aren kalean TAOko eremu berdea ezarri da, egoiliar eta merkatariek errazago aparkatu dezaten. Izan ere, azken hilabeteetan aparkatzeko lekuak gutxitu egin dira inguru horretan, Babesgabetuen auzoan abian jarritako zenbait obra direla eta.

Lurzoruan marra berdeak oraindik margotu ez badira ere —laster egitekoak dira—, Herritarren Segurtasunaren Saileko zinegotzi Carlos Zapaterok sinatutako dekretu baten bidez baimendu dira aldakuntza eta erabilera berria.

Eremu berde bihurtu delarik, orain B-1 eremuan aparkatzeko baimena duten egoiliar eta merkatariek 50 aparkaleku inguru erabili ahalko dituzte Pio XII.aren kalean.  Horrek esan nahi du kale horretan aparkatu ahalko dutela tiketik jarri gabe.

Azken hilabeteetan egoiliarrentzako aparkaleku ugari galdu izanak” ekarri du Pio XII.aren kalean egindako aldaketa. “Lehenengo, bidegorriak jartzeko, eta orain, Santa Barbara plazako lanak eta tranbia luzatzeko lanak direla kausa kendu behar izan dira aparkalekuak. Badakigu inguruko auzokideak eta merkatariak zirela kaltetu nagusiak eta horregatik hartu dugu erabakia”, azaldu du Carlos Zapatero zinegotziak.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:46

Hitzaldiek, zineforumek, lantegiek eta erakusketa batek emakume askok ororentzako gizarte berdinzaleagoa eta bidezkoagoa lortzearen alde egin duten lana eta borroka azpimarratuko dituzte

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela Udalak aurten antolatu dituen jarduerak bereziki bideratu dira “emakume askok hainbat arlotan izan duten paper aktiboa aitortzera, hala nola hezkuntzan, sexualitatean eta enpleguan. Izan ere, paper hori askotan alde batera utzi eta isildu egin da. Martxoaren 8a dela eta, Gasteizko emakumeen memoria historiko eta kolektiboa berreskuratu nahi dugu, eta haien borrokak nabarmendu”, azaldu du Berdintasuneko zinegotzi Jaione Aguirrek.

Horrenbestez, hitzaldiek, zineforumek, lantegiek, erakusketa batek eta beste jarduera batzuek emakume askok ororentzako gizarte berdinzaleagoa eta bidezkoagoa lortzearen alde egin duten lana eta borroka azpimarratuko dituzte. Programan jasotako ekintzetako batzuk Martxoak 3 elkarteak proposatu ditu, Udalak bere jarduera-ildoetako bi oso gogoan izan baititu egitaraua lantzean: memoria berreskuratzea eta emakumeen ahalduntzea.

“Ekintza horiek giza eskubideen urraketa salatu eta emakumeek jokatu duten paper aktiboa agerian utzi nahi dituzte. Proposamenak ez dira data jakin batera mugatzen, lan-ildo baten barruan txertatuta baitaude, bai Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak sustatutako Memoria Historikoaren Planean bai Berdintasun Zerbitzuak kudeatzen duen Emakumeen Berdintasunerako eta Jabekuntzarako Eskolan garatutakoa”, azaldu du Bizikidetza eta Aniztasuneko zinegotzi Nerea Melgosak. Aurten Martxoaren 8a oroitzeko aukeratu diren lemak eta irudiak bi kontzeptu horiek biltzen dituzte: “Borroka eta bizitza istorioak. Emakumeen bizipen kolektiboak berreskuratzen”.

Joan den ostegunean ekin zitzaion programazioari, “Thérèseren bizitzak” izenburuko zireforumaren bidez, zeinak Frantziako aktibista ezagunenetako baten bizitza laburtzen baitzuen. Ostiralean, berriz, Saharako kanpamenduetan ahalduntze eskolak sortzeari buruzko lantegia egin zen.

Ostiral honetan, martxoak 2, “Emeek emana” erakusketa irekiko da Montehermoso kulturunean. Emakumeen zeregin aktiboa eta bizipenak islatzen dituzten 63 irudik osatzen dute: gudu-zelaia, erbestea, tortura, kartzela, aktibismoa eta emakumeen ikuspuntutik sortutako borroka-planteamenduak, 1936tik aurrera.

Martxoaren 6an, “Oroimen historikoa emakumeen ikuspuntutik. Emakumeen esperientzia kolektiboa eta historikoa berreskuratzen” hitzaldia emango da, Montehermoson; martxoaren 13an, bestetik, beste errealitate batzuen ikuspuntuari helduko zaio, “Feminismo periferikoak: feminismo beltzak eta feminismo anitzak mundu islamiarrean” hitzaldian, Goiuri jauregian. Martxoaren 14an, azkenik, “La luz de aquella tierra” filma oinarritzat duen zineforuma egingo da Montehermoso kulturunean; Mexikon erbesteratu behar izan zuten emakume errepublikarren historia kontatzen du filmak.

Horretaz gain, martxoaren 8an udaletxeko fatxada lilaz argiztatuko da.

EGITARAUA (pdf).

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:20

 

 

  • Besteak beste, espaloiak zabaldu dira, eta zoladura berritu
  • Argiteria, saneamendu-sarea eta hiri-altzariak ere berritu ditu Udalak

 

Tomas Zumarraga Dohatsuaren kaleak itxura berria hartu du Zerkabarren eta Domingo Beltran kaleen arteko zatian, dagoeneko amaitu baitira inguru hori eraberritzeko obrak. Urtaranen gobernuak kale horretan sustatutako lanetan 480.000 euroko inbertsioa egin da. Kaleak itxura modernoagoa hartu du, eta erosoagoa izango da oinezkoentzat, espaloi zabalagoei, eta argiztapen eta saneamendu-sarearen hobekuntzei esker. Izan ere, lanak egin aurretik —uda amaieran abiatu ziren— kaleak oso espaloi estuak zituen, eta itxura zaharkitua.  Campezo Obras y Servicios enpresari esleitu zitzaizkion lanak, 480.647,91 euroan (BEZ barne) lizitazio aurrekontuan % 22,37 behera egin ondoren.

 

Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusillak gogorarazi duenez, “inguruko auzokoek maiz eskatu dute esku hartzeko. Izan ere, “Zure Auzoa Hobetuz” partaidetza-prozesuan hartutako konpromisoetako bat da”. Ekimenaren proposatzaileekin adostu da proiektua, hots, Landazuri ikastolako eta Santa Maria ikastetxeko gurasoen elkarteekin, eta horri esker, “alderdi horretan oinezkoen joan-etorriak nabarmen hobetu da. Orain, kalea zabalagoa da oinezkoentzat. Askoz itxura atseginagoa du, eta inguruko jarduera ekonomikoari mesede egingo diola uste dugu. Gizarte eragin handiko lana da, zati labur batean bi ikastetxe eta osasun zentro bat pilatzen baitira”, nabarmendu du zinegotziak.

 

Ingurumen Sailak Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalerako diseinatu duen proiektuak Domingo Beltran eta Zerkabarren kaleen arteko zatia barne hartu du. Izan ere, kalea zaharkituta zegoen: oso espaloi estuak zituen, zoladura egoera txarrean zegoen, eta galtzadak txaplatak, bigunguneak eta arrakalak zituen. Irisgarritasun araudia betetzeko eta espaloiak hobetzeko, zati estuenetan aparkatzeko lekuak kendu dira, espaloiak 2,80 metrora zabaltzearren. Zamalanetarako lekuak lehen zeuden bezala geratu dira. Trafikoaren kontrako noranzkoan doan bidegorria ere estutu egin da, espaloiak zabaldu ahal izateko.

 

 

Zoladura zaharkituta zegoenez zati osoan aldatu da. Drainatze-sarea ere eraberritu da, hustubide eta sareta berriak jarrita. Bide batez, Udalak sare hauek berritzea erabaki du: argiteria —luminaria berria jarri dira, eta kanalizazio eta kable berriak, argiztapen mailak, uniformetasuna eta kontsumoak doitzeko—,  saneamendua eta semaforoak. Fatxadetatik oso hurbil zeuden zuhaitz batzuk ere kendu dira, era irregularrean hazi zirelarik hondatuta baitzeuden.

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Erakunde Adierazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:14

 

Gure udalerrian gertatu berri den eraso matxistaren inguruan, Vitoria-Gasteizko Udaletik adierazi nahi dugu erasoa irmotasunez gaitzesten dugula eta haren aurka gaudela. Horrez gain, biktimari eta haren inguruari laguntza osoa eskaini nahi diogu eta jakitera eman nahi diogu gertu izango gaituela eta bere esku jarriko ditugula behar dituen baliabide psikologikoak, juridikoak, sanitarioak, babesekoak eta harrerakoak. Bukatzeko, bere interesei eragiten dien informazio guztia izango duela bermatu bermatzen diogu.

Horren harira, Vitoria-Gasteizko Udalak Indarkeria Matxistaren aurrean jarduteko eta hari aurre egiteko Protokoloa aktibatu du kasuaren berri izan eta haren ikuspegirik osoena eta zehatzena izateko aukera eman duen informazioa egiaztatu bezain azkar. Jarraian, bilera baterako dei egin du, informazio guztia biltzeko eta erantzun instituzionala zein biktimarentzako eta haren inguruarentzako arreta koordinatzeko.

Azpimarratu nahi dugu indarkeria matxistak giza eskubideak larritasunez hausten dituela eta garrantzi handiko arazoa dela, indarkeria jasaten duten emakumeen eta LGTBI pertsonen duintasunari eta osotasun fisikoari eta moralari eraso egiten diena. Indarkeria hori ez dute ekintza isolatu batzuek osatzen; gure gizartea osatzen duten jokabide esplizituz, mezu sexistez eta sinboloez osatutako sare bat da, eta emakumeak gizonen mende mantentzea eta indarrean den sistema hetereopatriarkalak finkatutako mugak hausten dituen
gorpurik, eredurik edo jokabiderik ez onartzea helburu du.

Horren harira, Vitoria-Gasteizko Udalak, emakumeek eta LGTBI pertsonek giza eskubideak benetan erabil ditzaketela bermatzeko ardura duen instituzio publikoa denez gero, neurriak bultzatuko ditu honako hauetarako: udal-erakundeek eta herritarrek oro har berehala eta irmotasunez erantzuna emateko edozein eraso matxistari, biktimei lehentasunez arreta emateko, emakumeei eta LGTBI pertsonei indarkeriari aurre egiteko tresnak emateko prebentzio-jarduketak garatzeko eta erasotzaileen gizarte-zigorgabetasuna ez onartzeko. Gainera, Udalak konpromisoa hartzen du lan egiten jarraitzeko eta laguntza eskaintzeko, bere eskumenak betez, indarkeria matxistarik gabeko bizitzak bermatzeko.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:34

 

  1. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, arrakasta profesionala lortu duten bost ikaslek kontzertua emango dute

Luis Aranburu Musika Eskolak 25. urteurrena ospatzen jarraitzen du. Horrekin  lotuta, arrakasta profesionala lortu duten bost ikaslek kontzertua emango dute gaur, 19:00etan, eskolako entzunaretoan.

Naiara de la Puentek emango dio hasiera egitarauari, zeina gaur egun akordeoi-jotzaile nabarmenetako bat baita estatuko musika programan.

Leyre Sáez de Urturi Saez de Lafuente piano-jotzaileak jarraituko dio, Mozarten do minorreko sonata bat joz.

Ondoren,  David Gordo soinu-jotzaileak Guridi, Lazkano eta Gallianoren hiru pieza ezagun joko ditu.

Jarraian, Oihane Viñasprek abestuko du; eskolan pianoa, solfeoa eta kantua ikasi zituen, eta egun koloratutako sopranoa da. Leyre Sáez de Urturik lagunduko dio pianora.

Amaitzeko,  David Cid piano-jotzaileak inprobisazio bat egingo du.

 

Share