Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  14 otsaila 2018 17:00

Kirol Politikak Udaletan hizpide duen “La ciudadanía como centro de la gestión pública” izeneko XI. Topaketari hasiera ematea

Parte hartzaileak. Alkateorde Peio López de Munain; Euskara, Kultura eta Kirol diputatu Igone Martinez de Luna; Eusko Jaurlaritzako Kabinete eta Komunikabideen zuzendaria; eta KAIReko presidente Txus Rojo

Eguna. Osteguna, otsailak 15

Ordua. 09:00

Tokia. Europa jauregia

———————————

Garapen erakundeak antolatutako “Apuesta por un empleo inclusivo desde lo local” jardunaldiari hasiera ematea

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa

Eguna. Osteguna, otsailak 15

Ordua. 09:30

Tokia. Europa jauregia

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:01

80 sukaldari baino gehiago arituko dira martxoaren 8tik 14ra bitartean, hiriko zenbait gunetan (Europa jauregia, Iradier Arena, Azoka plaza eta zenbait jatetxe) egingo diren hitzaldi, erakustaldi, afari, lehiaketa eta jarduera ludikoetan

Miniature Pintxos Congress biltzarraren bosgarren edizioa Gasteizen egingo da, martxoaren 12tik 14ra bitartean, eta Argentina izango da herrialde gonbidatua. Miniaturazko sukaldaritzaren eta pintxoen biltzarrak zazpi egunetara luzatuko du iraupena, eta iazko egoitza den Europa biltzar-jauregiari beste leku batzuk batuko zaizkie: Iradier Arena, Azoka plaza (Abastos fundazioa) eta hiriko zenbait jatetxe.

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak parte hartu du ekimenaren aurkezpenean, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritzako zuzendari Maider Etxebarria, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren diputatu Cristina González, Vital Fundazioaren zuzendari Josune Albizu eta  Biltzarraren antolatzaile Rubén González sukaldariarekin batera.

2018koa urrats garrantzitsua izan da miniaturazko sukaldariari buruzko biltzarra sendotzeko bidean: laurogei sukaldari profesional baino gehiago hurbilduko dira Euskadiko hiriburura, parte hartzeko programatutako hitzaldi, erakustaldi, afari, lehiaketa eta jarduera ludikoetan. Webgune ofizialean eskuragai dago Miniature Pintxos Congress biltzarraren egitarau osoa (gaztelaniaz), bai eta jardunaldi profesionaletan zein ludikoetan parte hartzeko izen-emate orriak ere: www.miniature.eus

2018ko Miniaturek egitarau bikoitza eskainiko du: Batetik, “Miniature, Araba eta arabarrak”, egitarau ludiko eta sozial bat egingo da martxoaren 8tik 12ra bitartean; ekimenen artean, nabarmentzekoak dira Miniature femeninoa, Miniature Iron Chef, Miniature Kids eta “pintxo-barrarik handiena”, Gasteizko zenbait lekutan. Bestetik, Miniature Pintxos Congress jardunaldi profesionalak, martxoaren 12tik 14ra bitartean Europa biltzar-jauregian egingo direnak.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:47

 – Udalak korten altzairuzko marko handiak paratuko ditu parkeetako zenbait lekutan, bisitariek beraietan erretratuak egin ahal ditzaten

 – Eraztun Berdeari buruzko jardunaldi teknikoak hartuko ditu Gasteizek maiatzaren amaieran, eta nazioarteko adituak etorriko dira bertara

 

Gasteizek Eraztun Berdearen 25. urteurrena. ospatuko du aurten. Gorka Urtaran alkateak aurkeztu du gaur goizean, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko zuzendari Luis Andrés Orive lagun zuela, Udalak prestatu duen egitaraua, hiriaren ezaugarri behinenetako baten jaiotza oroitzeko. “Eraztun Berdeak 25 urte bete ditu, eta, gaur-gaurkoz, lehen mailako baliabide sozial, turistiko eta ingurumenekoa da hiriarentzat”, azaldu du alkateak. “Udalerri iraunkorra gara, 2012ko European Green Capital gara, eta harro esan dezakegu gure bizilagunak sentiberak direla ingurumenarekiko, eta konpromisoa dutela harekiko”, gehitu du Gasteizko alkateak.

2018an mende-laurdena betetzen dute gaur Eraztun Berdea dena egokitzeko lehen jarduerek. “Zalantza izpirik gabe, gure hiriaren ikonoetako bat da. Erronka eder baten emaitza da, zeinari eskjer gune narriatuak berreskuratu genituen, izadiarentzako eta aisialdirako. Asmatu egin genuen, baina orain babestu eta hobetu beharreko ondarea da. Ikuspegi horretatik, une hauetan dugun erronka nagusienetako bat Lasarte legar-hobien inguruan Larragorri parkea prestatzea da; ekimen horren xedea hegoaldeko ibaiek sortzen dituzten uholde-arazoei irtenbide natural eta iraunkorra ematea da, ura eta landaretza baliatuta”, aurreratu du Gorka Urtaranek.

Alkateak azpimarratu duenez, azken hilabeteetan IGIk jarduera eta ekimen egitarau berezi bat prestatu du, “zeinaren bitartez kolektiboak eta herritarrak inplikatu nahi ditugun, azken xedea delarik Eraztun Berdea sendotzeko beharrezkoa den akordio politiko eta herritarra indartzea”. Hartara, eta zenbait ekimen bitarte, asmoa izango da “orain arte egindako lana agerian jartzea eta aurrerantz proiektatzea, Eraztun Berdeak ingurumenaren eta herritarren bizi-kalitatean izan duen garrantzia nabarmentzea, herritarren parte hartzea sustatzea, hiri inguruko parkeekiko konpromiso- eta inplikazio-maila areagotzeko, eta ezagutza teknikoan aurrerapausoak ematea, horien bitartez Eraztun Berdearen kudeaketa hobetzeko aukera emango diguten ideia berriak praktikara eraman ahal izateko”.

Programa hiru esparru handiren inguruan egituratzen da. Lehenik eta behin, Eraztun Berdeari buruz herritarrek duten ikuspegia. Bigarrenik, adituen ikuspegia. Eta azkenik, Eraztun Berdea, gasteiztarren topagune gisa.

lehen esparruari dagokionez, Eraztun Berdeari buruzko argazki ederrenen erakusketa bat prestatu da Atarian; argazki horiek herritarrei zuzenduriko argazki-lehiaketa batekoak izango dira. Sare sozialak (Instagram, Facebook, Twitter…) izango dira lanak aurkezteko bidea, betiere martxotik aurrera. Gainera, beste erakusketa bat ere izango da, ibiltaria, non gasteiztarrek kontatuko duten nola bizi eta sentitzen duten Eraztun Berdea, nolako harremana duten berarekin. Profil desberdineko pertsonak izango dira, sektore desberdinetakoak. Irudiak aluminiozko kubo handitan ipiniko dira, maiatzean hasita, eta bideo batek lagunduko ditu.

Gainera, korten altzairuzko markoak paratuko dira Eraztun Berdeko zenbait leku berezitan, bisitariek beraietan argazkiak egin ahal ditzaten. Bi bideo ere egingo dira, Eraztun Berdeak adierazpen artistikorako duen ahalmen handia islatzeko.

Bigarren esparrua adituen ikupsgiari dagokiona da. Dagoeneko prestatu dira zenbait jardunaldi, foro eta lantegi tekniko, profesional, ikasle eta teknikariei zuzenduak, bai eta dibulgazio-hitzaldi sorta bat ere. Maiatzaren 30etik ekainaren 1era bitartean,  ‘Gasteizko eraztun berdeak 25 urte. 2050era begira, hiria-izadia harremana berrosatzea’ izeneko jardunaldi teknikoak egingo dira. Hiru egunetan, hiri eta unibertsitateetako ordezkariek, teknikari eta profesionalek eta ordezkari politikoek eskarmentua eta lanak partekatuko dituzte. Jardunaldietan gaikako arlo hauek jorratuko dira:

  1. Eraztun berdeei buruzko ikuspegia eta funtzioak.
  2. Eraztun berdetik sistema berde integratura.
  3. Nekazaritza-eraztun funtzionalak, hiri- eta eskualde-eskalan.
  4. Karbonoan neutro diren hiri eta eskualdeak.
  5. Etorkizuneko bio-eskualdeak.

Gainera, maiatzaren 28tik ekainaren 8ra bitartean VI Paisaiari buruzko Gasteizko VI. Hiri Foroa egingo da. Alor horretan esparru nazional zein nazioartekoan diharduten ikasle, profesional eta ikerlariak arituko dira, deialdi publiko baten bitartez hautatuta, eta etorkizun-egoera eta Eraztun Berdea garatzeko eredu zenbait aurkeztuko dizkigute. Zuzendaritza tekniko eta akademikoan zenbait unibertsitate izango dira, esaterako Madrileko Unibertsitate Politeknikoa eta New Yorkeko SUNNY-ESF.

Urtean zehar, IGIk Hiri Ekologiaren Gelari eutsiko dio, non dibulgazioko hitzaldi zientifiko-teknikoak eskaintzen zaizkion pertsona interesatu orori. Honako gai hauek jorratuko dira: biodibertsitatea muturrera eramana; nekazaritza eta elikadura; azpiegitura berde eta urdina; artea eta izadia, paisaiaren etika eta estetika; pertzepzio berdea eta gizarte-topagunea; eta hiri-biodibertsitatea eta agroekologia aplikatua.

Hirugarren esparrua giza-topaguneari eskainitakoa izango da. IGIko arduradunek diotenez, “25. urteurrenaren xede nagusienetako bat Eraztun Berdea aisialdi eta kirolerako leku bezala –hots, gizarte-topagune– duen balioa aldarrikatzea da. Zenbait jarduera burutiko dira asmo horrekin: Esaterako: Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna, Ingurumenaren Mundu Eguna, Aste Berdea, Hegaztien Mundu Eguna (irailaren 30ean), Eraztun Berdeko XIII. Bizikleta Bira, eta Oinezko XIV.a… Egitarauari amaiera emateko,jendetza handia bilduko duen eta indar sinboliko handiko ekitaldi bat egitea planteatzen da, baina oraindik definitzeke dago.

Gaurkoan, gainera, Udalak urteurren honetarako propio diseinatu den logotipoa ere aurkeztu du. Honakoa da:

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:17

 

 

 

 

 

 

  • “Aurrestrenaldi hau entzunezkoen alorreko sormen-industriaren aldeko apustua izatea nahi dugu, garapen ekonomikoaren eta kultura aberastasunaren sustatzaile den aldetik” adierazi du Nerea Melgosak

Otsailaren 26an “Errementari (errementaria eta deabrua)” filmaren aurrestrenaldia izango da Gasteizen; Paul Urkijo Alijo zuzendariaren lehen film luzea da, eta “Patxi Errementaria” euskal ipuin tradizionalean oinarrituta dago. 20:00etan izango da, Florida zinema-aretoan, eta bertan izango dira filmeko ekipoa eta ekoizpenean parte hartu duten pertsona eta erakunde ugari ere. Filmeko eszenak Arabako hainbat gunetan filmatu dira. Martxoaren 2an estreinatuko da Estatuko zinema-aretoetan.

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak, filmaren zuzendari Paul Urkijo Alijok, filmeko aktore Iñigo de la Iglesia gasteiztarrak eta ekoizle eragile Luis de Ozak aurkeztu dute “Errementari” filmaren aurrestrenaldia. Gasteizko Udalak laguntza ekonomikoa zein logistikoa eman dio filmari. Batetik, ikus-entzunezkoen ekoizpenerako laguntzak emateko lehen deialdiaren bitartez, eta bestetik, utzitako espazioen eta filmatu ahal izateko Arabako Teknologia Parkean jarri zen plato-kroma erabiltzeko kudeaketen bitartez.

 

“Euskal zinema puri-purian dago. Indar handiko industria da orain, eta lortzen ari den aitorpen kopurua da horren probarik onena. Errementari filma arrakasta horren zati da; hainbat jaialditan txalotua izan da eta orain, Gasteizen aurkeztuko dugu. Aurestrenaldi hau entzunezkoen alorreko sormen-industriaren aldeko apustua izatea nahi dugu, garapen ekonomikoaren eta kultura aberastasunaren sustatzaile den aldetik” adierazi du Nerea Melgosak.

Luis de Ozak, Carolina Bangek eta Kiko Martínezek ekoiztu dute filma, Kinoskopik Film Produktion, Pokeepsie Films, Gariza Films, Nadie es Perfecto eta Ikusgarri Films ekoiztetxeekin eta Frantziako The project ekoiztetxearekin. Banatzailea: Filmax. Parte-hartzaileak: EITB, RTVEE eta Euskaltel. Eusko Jaurlaritzaren, ICAA eta Gasteizko Udalaren laguntza izan du.

 

Errementari filmaren sinopsia

Gerra Karlisten ondorengo urteetan gertatzen da. Aldundiko komisario bat, Alfredo, gertakari bat ikertzen ari da Arabako herrixka batean, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan Patxi izeneko errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.

 

Antzinako euskara

 

“Errementari” filmaren berezitasunetako bat da euskaraz filmatzeko apustua egin dela. Ipuinaren jatorrizko hizkuntza aukeratzeaz gain, sortzaileek urrats bat gehiago eman nahi izan dute, eta galduta dagoen euskalki baten traza eman diote hizkuntzari: Arabako euskararena. Hurrengo egunotan sakonduko dugu filmaren alderdi horretan.

Koldo Zuazo hizkuntzalari eta ikertzailearen laguntza izan da euskalki hori berreskuratzeko eta ulergarri egiteko. Koldok euskalki horren ibilbide historikoa eta egungo euskararekiko duen aldea aztertu ditu “Arabako Euskara” liburuan.

 

Gonbit txartelak Gasteiz Onen bitartez

 

Gasteiz On elkarteko establezimenduek “Errementari” filmaren aurrestrenaldira joateko 20 sarrera zozkatuko dituzte otsailean. Zozketan parte hartzeko gutxienez 20 euroko erosketa egin beharko da, otsailaren 21era bitartean, parte hartzen duen establezimenduetakoren batean. Hiriko merkatarien elkarte nagusiak tokiko kultuarekiko interesa sustatu nahi du bezeroen artean. Horretaz gain, datozen egunetan filmaren aurrestreinaldi eta estreinaldiarekin lotutako hainbat sustapen ekintza izango dira.

Informazio gehiago: Presskit Errementari

Share