Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  13 otsaila 2018 17:00

– Prentsaurrekoa. “Errementari” filmaren aurrestreinaldia Gasteizen.

Parte-hartzaileak: Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa, filmaren zuzendari Paul Urkijo, Iñigo De la Iglesia aktorea eta Kinoskopik Films-eko produktore eragilea.

Eguna: otsailak 14, asteazkena

Ordua: 10.00

Lekua: Udaletxeko prentsa-aretoa.

———————————————————

– Gasteizko udalak Eraztun Berdearen 25. urteurrena ospatzeko prestatutako programa aurkeztea.

Parte-hartzaileak: Gasteizko alkate Gorka Urtaran eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko zuzendari Luis Andrés Orive.

Eguna:  otsailak 14, asteazkena

Ordua: 10:30.

Lekua: Udaletxeko prentsa-aretoa.


– Prentsaurrekoa: Miniature 2018

Parte-hartzaileak: Gasteizko Udaleko Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa; Enplegu, Merkataritza eta  Turismo Sustapenaren foru diputatu Cristina González; Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritzako zuzendari Maider Etxebarria; Vital Fundazioaren zuzendari Josune Albizu; Miniature Experience SLren ordezkari Rubén González, eta Amsteleko ordezkari bat.

Eguna:  otsailak 14, asteazkena

Ordua: 11.00

Lekua: Eusko Jaurlaritzaren prentsa-aretoa (Lakua)

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:24

Etika Komiteak zainduko du kode berria betetzen den

 

Udala kode etikoa azkentzen ari da, zeinak zehaztuko baitu “herritarrei eskaintzen diegun arretaren inguruan erabaki etikoak hartzeko gida izango den balio-multzo bat, hau da, herritarrei zerbitzu ematen dihardutenen orientabide izango diren balioen multzoa. Hori dela eta, kodea lantzeko faseren batean Udalean lan egin dugunon laguntza eskatu da”,  Gardentasuneko zinegotzi Jaione Aguirrek nabarmendu duenez.

Orain arte, agiria lantzeko hainbat informazio- eta prestakuntza-saio egin dira udal langileen iritzia jasotzeko, lan-esparruan gertatzen denaz, lankideekiko harremanez eta herritarrekiko harremanez. 2017ko maiatzetik uztailera bitartean egindako prestakuntza saioetan, 342 udal langilek hartu zuten parte.

Ekainaren 8tik uztailaren 20ra bitartean, berriz, formulario bat banatu zen, udaleko lanaren gatazkak, ezaugarriak eta xedea identifikatzeko, paperean eta intranetean. Orotara 184 formulario jaso ziren udal arlo ezberdinetatik.

Irailean, 4 lan-mahai osatu ziren, udalaren arlo guztietako langileen artean udal kode etiko baten balioak, edukiak eta aplikatzeko zein hedatzeko moduak zehaztearren. 10 sailetako 67 pertsonak hartu zuten parte horietan.

Urrian, lan-mahaiak ixteko saioa egin zen, zerbitzuez, kualitateez eta udal gatazkez formularioetatik ateratako emaitza komunak multzokatu eta egituratuta aurkeztearren. Iraileko lan-mahaietan parte hartu zuten 67 pertsonetako 39 bildu ziren.

Ekarpenak eta ondorioak jaso ondoren, kode etikoaren proiektua landu da, eta laster aurkeztuko zaie talde politikoei zein udal antolakuntzari, aztertu eta hobekuntzak iradokitzerik izan dezaten. Adostasuna lortu ondoren, kodearen aurkezpen ofiziala egingo da. Kode etikoaren agiria martxo-apirila aldera ixtea aurreikusi da.

Etika Komitea

Prozesu osoan, orobat, Gasteizko Udaleko Etika Komitea sortzeko lan egin da, zeina arduratuko baita kodea mantentzeaz eta eguneratzeaz, eta bitartekari-lanak egingo baititu hori interpretatzeko orduan sor litezkeen gatazketan. Horren haritik, 2018an kode etikoa ezagutarazteko ekintzak eta eztabaidatzeko metodologiari buruzko prestakuntza ekintzak aurreikusi dira, Etika Komitea sortzeari begira.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:37

 

“Datu kuantitatibo eta kualitatiboek bide onetik goazela adierazten dute, parte-hartzeko aukera, erabakietan erantzukidetasuna eta entzute aktiborako gaitasuna eskaintzen baitugu”.

Partaidetza eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martinezek elkarguneen eta auzoguneen 2017ko datuak aurkeztu ditu gaur batzordean. Adierazi duenez, “aurreko lurralde-kontseilu eta sektore-kontseiluetako parte-hartzea hobetu dela erakusteko. Etengabe hobekuntzak egiten badihardugu ere bide beretik jarraitu behar da”.

2017an 61 bilera egin zituzten, guztira, elkargune, auzogune eta Gizarte Kontseiluak. Kopuru hau 2016koaren oso antzekoa da (64) baina aurreko ereduarekin 2014an izan zena baino askoz handiagoa (30).

Bilera horietan, guztira, 1.2000 pertsonak – % 57 gizonezkoak eta % 44a emakumezkoak–, eta 242 elkartek hartu dute parte (2016an 217 elkarte izan ziren). Elkarguneetan 130 gai aztertu dira, auzoguneetan, berriz, 36.

Partaidetza-organo berri hauek sendotzeko bidean bide onetik goazela uste dut, hala erakusten baitute datu kuantitatiboek –parte hartzaileei eta aztertutako gaiei buruzkoak– zein kualitatiboek –eztabaida-prozesuaren hobekuntza, egiten ari diren proposamenak eta parte-hartzaileen balorazioa (7,5 puntu)-.

Martinez andreak adierazi duenez, hainbat hobekuntza egitea aztertzen ari da saila; esaterako: hobetzeko moduak aztertzea erantzukizunak hartu dituzten herritarrekin batera, edo prestakuntza-ekintza bereziak egitea Herritartasunerako Eskolaren bitartez. Adierazle berriak zehaztea ere aztertzen ari da, adibidez, egindako proposamenak eta udalaren erantzun maila.

Laburbilduz, partaidetzako arduradunak adierazi duenez “garrantzia handikoa da eztabaida- eta partaidetza-prozesuetako metodologia sendotzea,  aurrera egin eta sistema hobetzeko”. “Herritarrei parte hartzea, erabakietako erantzukidetasuna eta herritarren eguneroko arazoetarako udalaren entzute aktiboa eskaintzeaz gain, gune hauek duten baliorik handiena ematen diegu, sinesgarritasuna. Sinesgarritasun horrek organo horietan parte hartzen dutenen kopurua handitzen  lagundu behar digu, eta handitu ahalko dugu, zuzen ebaluatzen badugu, guztion artean adostutako hobekuntzak jartzen badizkiogu, eta partaidetzarekiko ditugun konpromisoak betetzen jarraitzen badugu” amaitu du.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:45

Kirol Arlorako Iritzi Taldeak antolatu du, Udalaren, Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Kirolaren Euskal Eskolaren laguntzarekin

Herritarrak kudeaketa publikoaren erdigune gisa” du izenburu Udal Kirol Politikari buruzko XI.  Topaketak, zeina ostegunean, hilak 15, egingo baita Europa jauregian, Kirol Arlorako Iritzi Taldeak antolaturik, Udalaren, Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Kirolaren Euskal Eskolaren laguntzarekin.

Joan den mendearen bukaeran, kirol-ekipamenduak ugaritu egin ziren udalerrietan, baina egoera aldatzen ari da, eta horren ondorioz, kudeatzeko estilo berriak behar dira, eta beste eragile batzuentzat era arduratsuan zabalik dagoen kirol sistema sortu. Jardunaldian hori aztertuko dute, 9:00etatik 17:00etara.

Zientzia Politikako katedradun eta Gironako Unibertsitateko irakasle Quim Bruguék irekiko du jardunaldia, 9:20an, “Zerbitzuen kudeaketatik politiken gobernantzara” izenburua duen hitzaldiarekin.

10:15ean, ekonomialari eta hiri eta kirol arloko aholkulari Juanma Muruak “Kirola jendartearen erronken aurrean” hitzaldia emango du, eta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol zinegotzia hiri hartako plan estrategikoari buruz mintzatuko da.

11:45ean, Eskoriatzako Udalaren kirol teknikari ohi Rosa Lasagabasterrek, Errenteriako Udaleko Kiroleko zinegotzi Jon Txaskok eta Gasteizko Udalaren Kirol Programazioko Unitateko buru Fernando Tazok “Paradigma berriak udal kirolean” gaia jorratuko dute.

12:45ean, udal kirol zerbitzuen xedeari eta eta ikuspegiari buruzko mahai-ingurua izango da.

14:30ean, Eusko Jaurlaritzako aholkulariak “Udalen eta gainerako erakundeen eskumenak Euskal Autonomia Erkidegoko Kirolaren 14/1998 Legea berriz aztertzeko” izango du hizpide.

Azkenik, 15:15etik 17:00etara parte hartzeko dinamika egingo da, “Kirol eskumenak Euskadin” aztertzeko.

Jornadas Kait

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:27

Besteak beste, Bernardo Gutiérrez, Francisco Rojas, Emma Ortiz eta Jose Antonio Rodríguezek hitz egingo dute; ikastaroan Euskadi, Errioxa eta Nafarroako zenbait udalerritako teknikari eta politikoek eman dute izena.

Herritarren Partaidetzaren Zerbitzuak gidatzen duen topaketa eta prestakuntza espazioak, Herritartasunerako Eskola Irekiak, herritarren partaidetzaren alorreko berrikuntzari buruzko jardunaldia antolatu du ostegunerako; Goiuri jauregian izango da, 10:00etatik 19:00etara.

Goizeko 10:00etan hasiko da jardunaldia, “Joera eta esperientzia berritzaileak herritarren partaidetzaren alorrean” gaitzat duen hitzaldiarekin; Bernardo Gutiérrezek —kazetaria, ikerlaria, eta Madrilgo MediaLab-Prado herritar-berrikuntzarako laborategietako komunikazio-arduraduna— herritarrek parte hartzeko mugimendu berriei buruz eta administraziorekiko beharrezko loturari buruz hitz egingo du.

12:00etan, herritar berrikuntzarekin lotutako zenbait esperientzia aurkeztuko dira, eta horiek garatu diren udalerrietan izandako oihartzuna azalduko da. Jun (Granada) udalerriko alkate eta txiolari ezagun José Antonio Rodríguez Salasek “Twitter, parte hartzeko eta gardentasunerako tresna gisa” izango du hizpide. Bartzelonako Udaleko Herritar Eskubideen, Kulturaren, Partaidetzaren eta Gardentasunaren Gerentziako Komunitate Jardueraren Zerbitzuko zuzendari Oscar Rebollok “Auzoa partaidetzaren ardatz gisa” gaia jorratuko du.  A Coruñako Partaidetzaren eta Berrikuntza Demokratikaren zinegotzi Claudia Delso Carrerak “Herritar laborategiak” izango du gaitzat, eta Gasteizko IGIko Mugikortasun Iraunkorrerako Planaren koordinatzaile Juan Carlos Escuderok, azkenik, “Gasteizko mugikortasun iraunkorreko ereduaren hitzarmena: ikasketa partekatuko ariketa” azalduko du.

16:00etan, Novagob-eko zuzendariak “Partaidetzan berritzeko ikuspegi esperimentala” izenburua duen hitzaldia emango du: hainbat administrazio publikok beren gobernu-laborategien bidez berrikuntza publikorako prozesuetan martxan jarri dituzten ikuspuntu esperimentalak azalduko ditu.

Amaitzeko, 17:0etan, “Teoriatik praktikara. Berrikuntza publikorako ikuspegi esperimentala aplikatzen” lantegia egingo da, Emma Ortizen eskutik; Psikologiako lizentziadun horrek esperientzia handia du pertsonen prestakuntza eta garapen alorreko proiektuetan, eta lantegian udalerrietan erabil daitezkeen aukera eta ideia zehatzak identifikatzen saiatuko dira.

Ia 100 pertsonak (teknikariak eta politikariak) eman dute izena lantegian, hainbat erakundetakoak:  Zarautz, Hernani, Loiu, Sestao, Iruñea, Donostia, Mungiako eta Bilboko udaletakoak, Gipuzkoako Aldundikoak, eta Errioxako udalerriren batekoak.

 

 

Share