Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  12 otsaila 2018 17:00

Prentsaurrekoa. ‘Gure bakarlariak’ kontzertua aurkeztea

Parte hartzaileak. Saxofoi solista Enrique Guzmán; eta Udal Musika Bandako zuzendari Hilario Extramiana

Eguna. Asteartea, otsailak 13

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

———————————-

Prentsaurrekoa. Saskibaloiko Errege Kopan egingo diren Vitoria-Gasteizko eta Arabako jarduerak aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Arabako diputatu nagusi Ramiro González; Saski Baskoniako zuzendari nagusi Jesús Vázquez; eta  Turismo, Merkataritza eta Kontsumo kontseilari Alfredo Retortillo

Eguna. Asteartea, otsailak 13

Ordua. 12:00

Tokia. Buesa Arena

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:58

Gasteiz Mahana turismo eta natura jardueren erakustaldiaren 20. edizioan izan da asteburuan; Akitaniako Tolosan egiten den feria Frantziako garrantzitsuenetako bat da

Gasteiz Mahana turismo eta natura jardueren erakustaldiaren 20. edizioan izan da asteburuan; Akitaniako Tolosan egiten den feria Frantziako garrantzitsuenetako bat da. Azken publikoari zuzendutako erakustaldi horretan, iriak helmuga iraunkor gisa dituen indarguneak aurkeztu dira.

Gasteiz Basquetourren eskutik joan da, ondare historikoa —Erdi Aroko hirigunea buru— eta natura zein gastronomia eskaintza promozionatzera, turismo iraunkorraren parametroak kontuan hartuz.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:17

Emakumeen Berdintasunerako eta Jabekuntzarako Eskolaren jardueretako bat da hitzaldia

Giza eskubideen defendatzaile Helena Malenok “Hegoaldeko mugetako emakumeen istorio ikusezina” izenburua duen hitzaldia emango du bihar, Goiuri jauregian, milaka emakumek bizi duten errealitate isila ezagutarazteko.

Ikerlaria migrazioetan eta gizakien salerosketan aditua da, eta Caminando Fronteras kolektiboaren fundatzailea. Bihar, asteartea, bere ikuspegia eta esperientzia azalduko ditu Goiuri plazako jauregiko Martin de Salinas aretoan, 19:00etan hasita.

Sarrera doakoa da, lekuak bete arte.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:36

Otsailaren 14tik 17ra bitartean, hamar film (luzeak eta laburrak) proiektatuko dira Adinekoentzako IV. Zinema Erakustaldiaren barruan, hiru helburu nagusirekin: zinemaren mundua adinekoengana hurbiltzea; haiengan behatzeko, hausnartzeko eta kritikatzeko gaitasuna sustatzea, eta kulturaren kontsumitzaile gisa ikusaraztea. Gasteizko adinekoentzako zentro soziokulturalen programazio bateratuaren barruko jarduera da erakustaldia.

“Zinema asko lantzen da adinekoen zentroetan, eta oso modan dago, hainbat jarduera antolatzen baitira horrekin lotuta: zine-foroak, areto komertzialetara joatea, hitzaldiak, gaikako zinema-zikloak, etab. Erakustaldiaren bidez, zinemara hurbiltzen jarrai dezaten sustatu nahi dugu, formatu ezberdinak eskainiz: filmak, film laburrak eta adin orotakoentzako zinema”, azaldu du Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munainek; bestetik, nabarmendu nahi izan du “adinekoentzako zentroek hiriari ematen dioten irudi positibo eta modernoa, bertan aisialdi aktibo eta aberasgarria eskaintzen baita”.

Bi lekutan egingo dira Adinekoentzako IV. Zinema Erakustaldiko proiekzioak: lehenengo hiru egunetan, Dendaraba aretoan, eta laugarrenean, Florida zinema-aretoetan.

Dendaraban, film hauek ikusi ahalko dira: asteazkenean, hilak 14, “Vivir sin parar”, Killiam Riedhof zuzendari alemaniarrarena; ostegunean, hilak 15, zazpi film labur, besteak beste, “Llaves”, Francisco Javier Ochoaerrartek eta Pilarreko adinekoentzako zentro soziokulturaleko ikus-entzunezkoen taldeak egina, eta “Ronda de poniente”, Kepa Sojo eta Sonia Paciosena; ostiralean, hilak 17, “Muchos hijos, un mono y un castillo” film dokumentala, Gustavo Salmerónena, zeina Susana Soleto eta Txema Blasco aktoreek aurkeztuko baitute. Emanaldiak 17:00etan hasiko dira, eta aldez aurretik izena eman behar da.

Larunbatean, hilak 18, “Cavernícola” filma eskainiko da Florida zinema-aretoetan, eguerdiko 12:00etan; familia osoarentzako saioa izango da, 2 euroan.

Horretaz gain,  Adinekoentzako IV. Zinema Erakustaldian omenaldia egingo zaie Carlos Crespo eta Fausto Minguela kamera operadore ohiei; adinekoentzako zentro soziokulturaletako erabiltzaile horiek “Adindu” saria jasoko dute ostiralean, hilak 17.

Adinekoentzako zinema. Kartela

Adinekoentzako zinema. Programa

 

Share