Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  20 otsaila 2018 17:34

Udal gobernuak eta Udaltzaingoaren sindikatuek gaur goizean beste bilera bat izan dute, azken hilabeteetako negoziaketa prozesuaren barne. Sindikatuek bertan azaldu dutenez, asanbladara eramango dute Udal gobernuak egin dien proposamena.

Sindikatuek esan dute ostiralean izango dela asanblada hori eta bertan jaso duten proposamena bozkatuko dute. Hori dela eta, Udal gobernuak egun horretara arte itxarongo du edozein erabaki hartu aurretik.

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

Rueda de prensa. HIGA! Hizkuntza Gutxituak hitz egiten dituzten Europako Gazteen 2. Topaketa

Parte hartzaileak. Gazteria eta Euskara zinegotzi Iñaki Prusilla; Euskara, Kultura eta Kirol diputatu Igone Martínez de Luna; EHUko Arabako Campuseko errektoreorde Ivan Igartua; eta batzorde zientifikoaren partaide Beñat Garaio

Eguna. Asteazkena, otsailak 21

Ordua. 10:30

Tokia. Oihaneder Euskararen Etxea, Ortuño aretoa (Montehermoso Kulturunea)

———————————

Prentsaurrekoa. Emakume Ausarten aldeko 6. Lasterketa Solidarioa

Parte hartzaileak. Lankidetza eta Berdintasunerako zinegotzi Jaione Agirre; Alboan erakundeko Ekintza Publiko eta Partaidetzaren arduradun Mary Tere Guzmán

Eguna. Asteazkena, otsailak 21

Ordua.  11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

————————————-

Santa Isabel hilerriko Memoriagunearen monolitoa agertzea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta udalbatzako ordezkariak

Eguna. Asteazkena, otsailak 21

Ordua. 12:30

Tokia. Arriaga Atea kalea, Santa Isabel hilerri aurrean

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:31

Aurten gala lekuz aldatu da eta herritar orori irekiko zaio lehen aldiz. Bertaratuek proposamen bozkatuena aukeratuko dute.

Gasteizko gazteek Gasteizko alkateari eta zinegotziei aurkeztuko dizkiete beren proposamen eta aldarrikapenak Hiretu Hiria Galan. Ohiko udalbatzaren formatu berri honek amaiera emango dio Gazteria Zerbitzuak hiriko ikastetxeetan burututako partaidetza-prozesuari.

Aurten udaletxeko bilkuren aretotik Goiuri jauregira aldatu da Gala. Parte-hartzaileagoa izango den ekitaldi honetan gazteek beren proposamen eta aldarrikapenak aurkeztuko dituzte, burutu dituzten jarduerak erakusteko bideoen laguntzaz.

“Ekitaldia leku bikaina izango da gazteen kezkak bistaratu, entzun eta horiei balioa emateko, eta horretaz gain, bertaratuek bozkatu egin ahalko dute, proiekturik gustukoena aukeratu ahal izateko. Gazteria Zerbitzuak proiektu irabazlea gauzatzeko prozesuan laguntzeko konpromisoa hartzen dugu, eta ekarpen ekonomikoa egingo du” adierazi du Gazteriaren zinegotzi Iñaki Prusillak.

Ekitaldia irekia izango da lehen aldiz, eta herritarrak bertan izan ahalko dira korporazioko kide, parte hartzaile, irakasle eta programa garatu duten elkarteekin batera. Galan parte hartzeko ezinbestekoa izango da Gazteria Zerbitzuan gonbit-txartela eskatu eta galan aurkeztea.

Gazteria Zerbitzuko Hiretu Hiria programak 8 urteko bidea egin du , eta hauxe du xede nagusi: “partaidetzan heztea eta gazteek hiriaren eraikuntzan duten inplikazioa sustatzea”.  

Aurten 10 ikastetxetako 20 taldek hartu du parte programan. Aurreko edizioetan bezala, taldeek kezkagarritzat dituzten gaiak  aukeratu dituzte, horietan sakondu eta kale edo ikastetxeetan gauzatu dituzte, egoera horiek hobetu, salatu eta ikustaraztea xede.  Horretarako hiriko hainbat elkarte eta erakunde publikoaren laguntza izan dute:  udala (6 zerbitzutako teknikariak), irakasleak, Cáritas, CEAR, Elikagaien Bankua, A Pasos, Emaize, Itxaropena, Awake, Kulturbide eta abar. 

Gai  anitz landu dituzte: “Merkataritza-espazioak gazteen aisialdirako erabiltzea”, “Geletan hezteko beste modu bat”, “Zoriontasuna”, “LGTBI kolektiboaren bistaratzea”, “Matxismoa genero-indarkeria”, “Gazteen emantzipazioa”, “Animaliei tratu txarrak ematea”, “Txirotasuna”, “Lanbide-bokazioa”, “Bullynga nerabezaroan”, “Boluntarioak”, “Desgaitasuna”, “Adin txikikoen lan-aukerak”, “Segurtasuna Gasteizen”, besteak beste. 

Gazteek burututako ekintzak originalak izan dira: “Rol aldaketa klasean, irakasleak inplikatuta, hezteko modu berriak aurkitzeko”, “ Txagorritxuko egoitza bisitatzea, zoriontasunaren bingoarekin”, “Lakuako merkataritza-gunearen kudeatzailearekiko akordioak merkataritza-espazioak gazteen aisialdirako erabiltzeko”, “Gizarte esperimentuak, egoera bortitz edo diskriminatzaileen aurrean herritarrek duten erreakzioa aztertzeko”, “Etorkizunean izango naizenari gutuna, lanbide-bokazioa aztertuz” , besteak beste.

Hiretu Hiria Gala Gaztea ostiral honetan egingo da, otsailaren 23an, 17:30ean Goiuri jauregian. 

 

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:10

Gasteizko Udalak 2017an sustatu zituen azoka eta merkatuen jardueraren balantzea egin du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak. Aldian aldiko azoken, egun jakinetako azoken eta salmenta ibiltarirako emakiden artean, 15 ekimen bultzatu ziren joan den urtean, eta, guztira, 1.032 saltoki izan ziren.

Erdi Aroko azoka izan zen iaz saltoki gehien bildu zituena, guztira 299. Ekimen horren azken edizioan, nabarmentzekoak dira hondakinen kudeaketa iraunkorraren arloan egindako aurrerapenak, azoka kudeatzeko kontratazio-orrietan kontuan hartu zelarik. Orobat nabarmen daiteke irisgarritasunaren hobekuntza, bai haurrentzako jardueretan, bai ikuskizun nagusietan ere.

Bestalde, Lakua-Arriagan, Simon Bolibar plazan eta Santa Barbara azokan astero egiten diren aldian aldiko azokek 211 saltoki izan zituzten 2017an, guztira. Eremu horretan, Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotziak gogorarazi du joan den urtean deialdi berri bat jarri zela martxan saltokiak esleitzeko, eta, lehenengo aldiz, ekonomia sozialeko enpresen partaidetza sustatu zela. Aldian aldiko azoken antolakuntza berrian garrantzia hartu du jarraipen-batzordeak, azoka bakoitzeko aktore nagusiak biltzen baititu.

Santa Barbara plaza eraberritzeko obrak direla eta egin den lekualdaketaren aurrean ekoizleek erakutsi duten jarrera ona eskertu du bereziki Melgosak. Azoka horren kudeaketan izandako beste berrikuntza bat UAGAren —Arabako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna— esku-hartzea izan da, saltokietan produktuen jatorria kontrolatzeaz arduratu baita, hots, salgaiak zuzenean ustiategietatik zetozela egiaztatzeaz. Zentzu horretan, 2017an ez zen dosier zigortzailerik izan, besteri erositako produktuak saltzearen ondorioz.

Orobat nabarmentzen da jai jakinekin lotutako azoketako partaidetza, hala nola Olarizuko erromeria —87 saltoki—, Santiago Egunekoa —85 saltoki— edo Andre Maria Zuriaren jaietako eskulangintza-azoka —65 saltoki—.

Bildumagileen azokan 32 saltoki izan ziren iaz, eta gaur egun martxan da saltokiak esleitzeko deialdi berria. Plaza Berrian denda berriak irekitzearen ondorioz azoka horretako zenbait saltokiren kokalekua aldatzea aurreikusten da. Hirugarren sektorea edo eskulangintzaren sektorea inplikatuz azoka hori dinamizatzeko proposamenik ere badago.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:27

Iazko deialdian hiru proiektu laguntzetik lau laguntzera pasa zen, horietako bat ikus-entzunezkoa, eta  aurtengo edizioak 4.000 euro gehiago izango ditu.

 

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Cantok gaur iragarri du prentsaurrekoan ALHAOn argitaratu dela Montehermoso kulturuneko taberna-jatetxea ustiatzeko eta kudeatzeko baldintza teknikoen agiria. Interesdunek martxoaren lehenera bitartean aurkeztu ahalko dituzte eskaintzak.

Cantok adierazi du “tabernak bisitarientzako topaleku izatea du xede, kalitate, aniztasun eta originaltasuna ardatz. Negozio erakargarria da eta funtziona dezake orain sailak antolatzen duen kulturuneko jardueren osagarri baita, lorategiaren osagarri, eta gerora ondoko eraikinen gune ere izango da, eta jendetza erakarriko dute”.

“Kontratua bost urterako izango da eta beste bost urterako luzatzerik izango du ” hau da, esleipendunak badaki epe luzerako proiektua gauza dezakeela” nabarmendu du Cantok. Kanona 8.000 eurotik 6.000 eurora jaitsi da, eta, horrenbestez, baita lehiatzaileari eskatzen zaion kaudimen ekonomiko eta teknikoa ere.

Ildo horretatik, baldintza-agiri honek osatu egiten du sailak lorategiaren kultur kudeaketa berreskuratzeko eta araudira eta kultur irizpide publikoetara egokitzeko hartutako erabakia,” kultur eragile guztiekin koordinatuta egindako programazioa izango du, indarrean dauden araudiak betetzen dituena, bizilagunak errespetatzen dituena eta kultura mota oro sendotzen duena” amaitu du.

 

Proiektu artistikoetarako deialdia

Halaber, Montehermoso kulturuneak gaur ireki du proiektu artistikoetarako deialdiaren seigarren edizioan parte hartzeko epea, eta apirilaren 8an amaituko da.

Deialdiaren seigarren edizio honen xedea da arte garaikideko proiektuen produkzioa erraztea eta bertako eremuko artistak erakustea. Deialdiaren bitartez produkzio aurreko edo produkzio prozesuan dauden sorkuntza artistikoaren proiektuak aukeratzen dira, eta horiek Montehermoson aurkezten dira bertako urteko erakusketen eta lankidetzen –lantegi, aurkezpen, bisita gidatu, argitalpen– programazioaren zati gisa.

Edizio honetan aurrekoetan (2016 eta 2017an) hasitako ildoak indartu dira eta 4.000 euro igo da deialdiari esleitutako zenbatekoa. Iaz, 18.000tik 24.000 eurora igo zen, eta hiru izatetik lau proiektu izatera pasa zen, horietako bat ikus-entzunezkoen arlokoa izanik. Proiektuak aurkezteko epea luzatu eta horietako bakoitzarekin katalogo edo argitalpen bat prestatzerik izango da.

Artistek, erakundeek nahiz elkarteek aurkeztu ahalko dituzte proiektuak, zeinek argitaratu gabeak izan beharko baitute. Talde gisa aurkeztuz gero, ordezkari bat izendatu beharko da. Apirilaren 8an amaituko da proiektuak aurkezteko epea.

 

Share