Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  8 otsaila 2018 17:00

‘Olagibel eta Plaza Berria’ plaka historiografiatua agertzea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko presidente Luis Gómez Puente

Eguna. Ostirala, otsailak 9

Ordua. 10:00

Tokia. Espainia plaza, Andre Maria Zuriaren plazako sarreran

—————————

Gorka Urtaran alkatearen prentsaurrekoa

Gobernu-batzordearen ondoren, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Udalaren gaur egungo gaiak hizpide izango ditu.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Ostirala, otsailak 9

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:49

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok Alaskako Idita Bike Extreme proban lehiatuko den estatuko parte-hartzaile bakarra aurkeztu du gaur: Juan Carlos Nájera arabarrak 55 urte ditu, eta laugarren saiakera egingo du otsailaren 19an, 20 urtez proban parte hartu gabe egon ondoren.

20 urteko ibilbidean, Nájerak hainbat desafiori egin die aurre mundu osoan, eta gaur egun Gasteizen egiten den Orbea Gran Fondo lasterketaren zuzendaria da, zeinean 3.000 txirrindularik baino gehiagok hartzen baitute parte.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:22

 

Idazten ari den taldeak aurrerapenaren lehen ondorioak aztertu ditu gaur goizean talde politikoekin batera, eta bihar batzorde txostengilea bilduko da, alderdi guztien ekarpenak biltzeko  

Urtaranen gobernuak hitz eman zuen HAPOaren berrikuspenaren buruan jarriko zela, tresna berri hori 2019rako prest edukitzeko  

Hiri Antolakuntzarako Plan Orokorraren berrikuspenak aurrerapausoak ematen jarraitzen du, eguneratzeko aurreikusi zen egutegia betez; oraingo planak 13 urte daramatza indarrean. Gaur goizean, Udalak berrikuspena idazteko kontratatu zuen taldeak hiriaren eredu berria izango denaren ildo nagusiak aztertu ditu talde politikoekin batera.  Eta bihar, ostirala, batzorde txostengilea bilduko da, alderdi guztien ekarpenak biltzeko.

Urtaranen gobernuak agintaldiaren hasieran hitz eman zuen HAPOaren berrikuspenaren buruan jarriko zela, tresna berri hori 2019rako prest edukitzeko, “Etorkizuneko Gasteizen hirigintza-plangintzaren ildo nagusiak ezartzeko, eta tresna hori eguneratzeko, gaur-gaurkoz ez baitie erantzuten lortu nahi dugun giza eskalako hiri-ereduaren beharrizanei. Aurreko agintaldian mantso joan zen Plan Orokorra; oraingo gobernuak, berriz, prozesua azkartu nahi izan zuen, eta horretan gainerako udal taldeen laguntza ezinbestekoa izaten ari da, eta hala izaten jarraituko du aurrerantzean” nabarmendu du Hirigintzako zinegotzi Itziar Gonzalok.

HAPO berria idazteko lanak ez dira zerotik hasi. Izan ere, agintaldiaren hasieratik, Urtaranen gobernuak aurretik egin beharreko bi prozesu garatu ditu. Batetik, indarrean dagoen planeko alderdi zehatz batzuk berrikusi eta eguneratzea, Plan Orokorraren ponentzia politikoak aldian behin egindako bileretan; bestetik, zenbait alorretako adituekin egindako partaidetza-prozesua, “Gasteiz Berrasmatu” programaren bitartez. Herritarrek eta adituek egindako ekarpenak Plan Nagusia berrikusteko Ponentzia Politikoari helarazi zaizkio, landutako gaiekin harremanetan jarri dira, eta azkenik hainbat proposamen eta aukera landu.

Plan Orokorra udalerriak eta hiriak antolatzeko tresna da. Hiriaren ardatzak zein izango diren zehazten du, zein lursailetan jarriko diren erabilera nagusiak, hau da, non jarriko diren etxebizitzak, industriak, ekipamenduak eta azpiegiturak.

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:07

 

  • Aurten, lehenengoz, parte-hartzaileek zuzenean aurkeztu dizkiete ideiak bertaratuei, eta epaimahai batek hiru onenak aukeratuko ditu, “Zure ideiak balio du” lehiaketaren XIV. edizioan sari berezirako hautagaitzat

 

  • Feria Andre Maria Zuriaren plazan instalatutako karpa batean egin da, eta amaiera jarri dio Ikasenpresa hezkuntza-programari, iaz lortutako partaidetza errekorra berdindu duelarik

 

Gasteizko Udaleko Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak, Arabako Foru Aldundiko diputatu nagusiorde Pilar García de Salazarrek eta BIC Arabako zuzendari David Monterok inauguratu dute gaur Araba Ekinean-en Eskola Enpresen Feria tradizionalaren beste edizio bat. LHko ikasle arabarrek Ikasenpresa programaren barruan ikasturte honetan garatu dituzten enpresa-proiektu berrien erakusleihoa izatea da ekimenaren helburua.

Feria Andre Maria Zuriaren plazan instalatutako karpa batean egin da, eta iaz lortutako partaidetza errekorra berdindu da, Arabako LHko zortzi ikastetxetako ikasleek sortutako 36 proiektu eta negozio-idei berri aurkeztu baitituzte.  Aurtengo Ferian berrikuntza garrantzitsu bat izan da: parte-hartzaileek zuzenean defendatu dituzte beren enpresa-ideiak bertaratuen aurrean, baita hiru onenak aukeratzeaz arduratzen den epaimahaiaren aurrean ere. Hautatutako proiektuak “Zure ideiak balio du” lehiaketaren XIV. edizioan sortutako sari berezi berria lortzeko lehiatuko dira apirilaren 19an; etorkizuneko ekintzaileak bihur daitezkeen ikasle horien irudimena eta ahalegina saritu nahi da horren bidez.

Proposamenak 36 standetan erakutsi dira, eta ikastetxe hauetako ikasleek aurkeztu dituzte: Ciudad Jardín institutua, Eraiken, Gamarrako Ostalaritza Eskola, Mendizabala, Egibide-Nieves Cano, Egibide-Arriaga, Egibide-Mendizorrotza eta Egibide-Molinuevo. Askotariko produktuak edo zerbitzuak plazaratu dituzte: hodi birziklatuz egindako lanparak, jantzien salmenta internetez, bizikletentzako argi bereziak, artisau gailetak, eguzki-erloju eramangarriak, abandonatutako animaliak hartzen dituzten adinekoentzako egoitzak, edo zailtasunak dituzten pertsonentzako kirola.

Ikasenpresa hezkuntza-programaren barruan, erdi eta goi mailako ikasleek enpresa bat sortzeko aukera dute, proiektua lantzeko prestakuntza eta tutoretza jasoz. Logotipoetatik edo marketin planetik hasita estrategiaraino garatzen dute ikasturtean zehar. Hartara, enpresaren mundua ikasgeletara hurbildu nahi da, eskola-komunitateak ekiteko duen ahalmena sustatuz. Metodologia guztiz praktikoa da, eta hezkuntza testuinguru berritzailea sorrarazten du. Enpresen Feriak garatutako lana erakusteko bide ematen die ikasleei, bai eta kontsumitzaileen aurrean ideia eta proiektuen egokitasuna probatzeko bide ere. 

 

Proiektuak eta ideiak alderatzeko “ring” bat

Lehenengoz, “ring” baten antzeko agertokia jarri da ferian, parte-hartzaileek beren ideiak “bataila” formatuan aurkez zitzaten, “Zure ideiak balio du” lehiaketan sortu den kategoria berriaren finalera iristea lortzearren. Hain zuzen ere, epaimahaiak aukeratzen dituen hiru finalisten arteko batek Enpresen Feria sari berezia (300 euro) lor dezake apirilaren 19an Europa jauregian egitekoa den Ekin Day ekitaldian.

Araba Ekinean-en aurtengo edizioaren lehen jardueretako bat da Feria. Joan den urtarrilaren 29an aurkeztu zen edizio berria, “Zure ideiak balio du” lehiaketaren XIV. edizioa abiaraziz —sari kopurua eta horien zenbatekoak handitu egin dira— eta www.alavaemprende.com web-orrian atal berria sortuta gainerako jarduerak kontsultatzeko, besteak beste, jardunaldi zentrala (Ekin Day) eta Ekin Breakfast izeneko topaketa formatu berria, hainbat sektoretan ekintzailetza sustatzeko eta lurraldeko ekintzaileak konektatzeko xedea duena.

Informazio gehiago: www.alavaemprende.com

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:45

 

Lehenengo hamabiak otsailaren 19tik maiatzaren 28ra bitarteko igandeetan estreinatuko dira

 

Auzoeszena liburuxka

 

Auzo Eszena programak Gasteizko arte eszenikoen alorreko konpainia ez-profesionalei beren proposamenak jendaurrean erakusteko aukera ematen die, eta 2018an 20 lan estreinatuko dira; zikloa bi denboralditan banatuta dago: otsaila-maiatza eta urria-abendua.

Kultura eta Kirol Arloko zinegotzi Estíbaliz Cantok aurkeztu du gaur prentsaurrekoan, eta lehen denboraldi honi dagokionez hiru datu nabarmendu ditu: “lehenengo, iaz baino proposamen bat gehiago dagoela, edo hiru, 17 lan baino ez zirela estreinatu kontuan hartuz gero, eta horrek adierazten digu zeinen bizi dagoen tokiko kultura ehuna. Bigarren, taldeetako sei lehen aldiz aurkeztu direla. Eta hirugarren, beste espazio bat gehitu zaiola zikloari, Zabalganeko gizarte etxea”.

Zehazki, Auzo Eszenaren barruko 20 lanetako hamabi programatu dira otsailaren 19tik maiatzaren 28ra bitarteko denboraldian; igandeetan izango dira emanaldiak, 19:00etan, Aldabe, Arana, Arriaga, Ariznabarra, Salburua eta Zabalganeko ekitaldi-aretoetan.

Konpainia eta artista hauek arituko dira: Asier Kidam, Ciro Dido, Imperfeccionismo Mágico, Juanjo Monago, Abarka taldea, Pánico Escénico, Titania Teatro, Latirili, El Club de los Poetas Rojos, Nisune, Sinquerer Teatro eta Tobaco Road.

Gaur jarriko dira sarrerak salgai, gizarte etxe eta kirol instalazio guztietan. Prezioak 3 € eta 5 € artekoak izango dira, taldeen arabera.

Kultura Zerbitzuak espazioak eta ekipamenduak jartzen ditu, eta sarrera-salmenta kudeatzeaz, zabalkundea egiteaz, argiztapen eta soinu teknikari baten gastuez eta leihatilan bildutako dirua ordaintzeaz ere arduratzen da.

 

2017ko datuak

2017an programatutako 19 lanetako 17 estreinatu ziren, bi taldek baja eman baitzuten beren kabuz; orotara 1.884 ikusle bildu ziren, aurreko urteetan bezalaxe. “Funtzionatzen duen programa da eta, gainera, arrakasta kualitatiboa du, kuantitatiboa baino garrantzitsuagoa dena, konpainia amateurrei antzezteko aukera ematen baitie”, amaitu du Cantok.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:42

 

 

 

 

 

 

 

Datorren larunbatean, hilaren 10ean, Europa biltzar-jauregiak euskal ikasleen artean zientziarekiko zaletasuna, sormena eta berrikuntza sustatzeko ekimen handiena den FIRST LEGO League lehiaketaren fase finalaren egoitza izango da. Partaidetza-marka hautsiko du aurtengoak; izan ere 1.200 ikasle arituko dira, 37 ikastetxetatik etorritako 81 lantaldetan banatuta. Lehen aldiz hartuko du Gasteizek FIRST LEGO League ekimenaren saio bat, eta izen-emateko datuei erreparatuta, lehiaketa horren baitan estatuan inoiz egindako handiena bihurtuko da.

Ekimenaren aurkezpenean izan dira Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa, Innobasqueren zuzendari Leire Bilbao; Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatu Pilar García de Salazar, Eusko jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Zientzia Politikako zuzendari Amaia Esquisabelek aurkeztu dute ekimena, zeinaren bitartez Innobasquek ikasleen artean gaitasun zientifiko-teknologikoak sustatu nahi duen, bai eta –ikasiko dutena inportik gabe– XXI. mendeko lan-merkatuan beharrezko izango dituzten gaitasun batzuk ere: talde-lana, komunikazioa, arazoei konponbideak bilatzeko gaitasuna eta sormena. Alfabetizazio zientifiko-teknologikoarekin batera, FIRST LEGO League ekimenaren bitartez giartean biziteko beharrezko diren balio batzuk sustatzen dira, esaterako inklusioa, lankidetza, aurkikuntzarako grina eta jarrera berritzailea.

Francisco de Vitoria Institutuko ikasle batzuk (zein “12 nubes” proiektuan parte hartzen duten) ere hartu dute parte aurkezpenean, eta erakustaldi bat egin dute, lehiaketa-mahaiarena, eta FIRST LEGO League ekimenaren bitartez sustatu nahi diren balioena.

 

 

 

 

 

 

Lehiaketaren garapena

Larunbatean egingo den lehiaketak Europa biltzar-jauregiko zati handi bat hartuko du (Green Capital eta Olarizu aretoak, eta Maria de Maeztu auditoriuma), aurreikusitako jarduerak gauzatu ahal izateko. Bi maila izango dira: FIRST LEGO League, 10 eta 16 urte bitartekoentzat, eta FIRST LEGO League Junior, mundu zientifiko-teknologikoa txikienei (6 eta 9 urte bitartekoei) hurbilarazteko asmoa duena. Gainera, bada aurretiazko fase bat, micro FIRST LEGO League izenekoa, eskoletan egitekoa.

52 lantalde arituko dira 10 eta 16 urte bitarteko ikasleentzako FIRST LEGO League Euskadin. Eta 29 lantaldek 6 eta 9 urte bitarteko ikasleentzako FIRST LEGO League Junior lehiaketan.

Horiek guztiak Euskadiko finalean arituko dira, non, gainera OpenGUNE bat ere egongo den, zenbait jarduerekin: dronak, auto elektrikoak, matematika-lehiaketa…

Urtero, antolatzaileek proposatutako gaikako erronka bati egin behar izaten diote aurre lehiakideek, nazioartean zabaltzen den erronka, mundu zabaleko edozein gazte partaideren berbera.l Aurteangoan HydroDynamics erronkari egin beharko diote aurre. Uraren zikloak gizakiokin duen harremanaz zerikusia dutenaz ikasiko dute: non eta nola aurkitu ura, nola garraiatu, eta egoki erabili…

Horretarako lehiakideak lantaldetan batuko dira, eta hiru alor hauetatik ekingo diote erronkari: proiektu zientifikoa, errobotaren jokoa eta FIRST LEGO League balioak. Erronkaren hiru zatietan hobekien moldatzen diren lantaldeak hirrengo faserako sailkatuko dira, FIRST LEGO League Españaren finalerako.

Innobasquek zenbait laguntzaile ditu FIRST LEGO League ekimenean, enpresa,, ikerkuntza-zentro eta erakunde publikoen artean, esaterako: Euskaltel Konekta Fundazioa, MONDRAGON Korporazioa, Bilboko Portuko Agintaritza, Iberdrola, Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Azti-Tecnalia, Gasteizko Udala eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa.

Boluntarioen zeregina

Innobasquek boluntarioek FIRST LEGO Leaguen izango duten zeregina nabarmendu nahi du. Izan ere, ezingo litzateke finala egin 200 boluntario baino gehiagoren (epaile, arbitro, denbora-neurtzaile, lantaldeen laguntzaile, etab.). Funtsean, beraiek ebaluatuko dute eta ahalbidetuko dute lehiaketaren garapena, betiere giro lagunkoi eta dibertigarri batean.

Profil oso desberdineko pertsonak dira, baina horien artean ingeniaritza eta ikerkuntzaren alorretan dabiltzanak nabarmentzen dira, edo oraindik ere ikasle direnak, dela unibertsitatean, dela Bigarren Hezkuntzan. Gainera, 18 urtetik beherako 24 gazte ere animatu dira.

Informazio gehiago: http://www.innobasque.eus/microsite/first-lego-league-euskadi/

 

Share