Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  15 otsaila 2018 17:00

Prentsaurrekoa. ‘Izar’ ikuskizuna aurkeztea

Parte hartzaileak. Egile eta zuzendari Jokin Oregi; eta aktore: Ana Meabe, Javier Renobales eta Ana Martínez

Eguna. Ostirala, otsailak 16

Ordua. 10:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

—————————–

Gorka Urtaran alkatearen prentsaurrekoa

Gobernu-batzordearen ondoren, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Udalaren gaur egungo gaiak hizpide izango ditu.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Ostirala, otsailak 16

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:07

Vitoria-Gasteiz Film Office bihartik aurrera izango da European Film Market (EFM) delakoan, zein ikus-entzunezkoen industriako Europako hitzordu handienetakoa baita, Euskadiko beste profesional ugarirekin batera. EFM Berlinaleren (Berlingo Zinema Jaialdiaren) 68. edizioaren barruan kokatzen da.

Aurtengoan, eta berrikuntza gisa, Euskadiko hiru Film Commissionetako ordezkariak izango dira EFMn, lehen aldiz, Film Basque Country markapean. Elkarrekin agertze honek plataformaren aurkezpen ofiziala da, bai eta aukera bat, Euskal Herrira filmaketak erakartzeko bide berriak bilatzeko.

Otsailaren 16tik 20ra bitartean izango da Vitoria-Gasteiz Film Office EFMn, eta egun horietan saiatuko da loturak estutzen ikus-entzunezkoen esparruko beste ekoiztetxe, zinema-institutu, Film Comission eta sektoreko beste eragile batzuekin, gure lurraldea filmaketa-leku gisa promozionatzeko asmoz, eta, hartara, hirian ikus-entzunezkoen ekoizpena bultzatzeko.

“Gasteiz Berlinen egoteak argi eta garbi erakusten du sormen-industriak sustatzearen alde egiten ari garen erronka, eta zehatzago, ikus-entzunezkoen sektorea. Euskal Herriko zinemari buruzko bulegoak ikus-entzunezkoen hitzordu garrantzitsu batean elkarrekin agertzeak erakusten du zenbaieraino den garrantzitsua erakundeen arteko lana koordinatzea, tokikoa defendatuz nazioarteko merkatuan lekua irabazteko”, esan du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Vitoria-Gasteiz Film Officez gain, aurtengoan arabar ekoiztetxe bat ere izango da Berlinen, David Pérez Sañudoren Amania Films S.L ekoizketxe gasteiztarra, zeina beste, 18 euskal ekoiztetxerekin batera, leku berezi bat izango duten beraientzako ICEXen standean, bilduta Basque Audiovisual markapean, eta Martin Gropius Bau (#24) delakoan. Hori posible egin du Zineuskadik Etxepare Institutuarekin eta Eiken Clusterrekin lortu duen lankidetzak.

 

 

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:34

 

 

 

 

 

 

Partaidetza eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martinezek hasiera eman die, gaur, Goiuri jauregian egiten ari diren Herritartasunerako Eskolaren baitako “Herritarren partaidetzaren alorreko berrikuntza” izeneko jardunaldiei.

Hainbat jendek hartuko du parte egunean zehar: Juneko alkate eta txiolari ezagun José Antonio Rodriguezek, Madrileko MediaLab Pradoko arduradun Bernardo Gutérrezek eta Novagobeko zuzendari Francisco Rojar Martinek, besteak beste.

100 pertsona inguruk (teknikariak eta politikariak) eman dute izena: Zarautz, Hernani, Loiu, Sestao, Iruñea, Donostia, Mungiako eta Bilboko udaletakoak, Gipuzkoako Aldundikoak, eta Errioxako udalerriren batekoak.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:32

 

 

 

 

 

 

 

Peio Lopez de Munain alkateordeak eman die hasiera gaur udalerrietako kirol politikei buruzko XI. topaketei. “Herritarrak kudeaketa publikoaren erdigune gisa” lema dute eta Europa biltzar-jauregian egiten ari dira. Alkateordearekin batera izan dira Kaiteko zuzendari Txus Rojo, Euskara, Kultura eta Kirol arloko diputatu Igone Martinez de Luna eta Eusko Jaurlaritzako zuzendari Almudena Otaola.

Euskadiko udalerrietako 140 pertsonak (teknikari eta politikariak) eman dute topaketetan izena.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:52

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak parte hartu du Garapenek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) antolatu duen “Tokian tokiko enplegu inklusibo baterantz” jardunaldiaren irekiera-ekitaldian. Ekitaldi berean izan da baita Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendari Amaia Arteaga.

 

 

 

Nerea Melgosak Gasteizko udalak  enplegu inklusiboaren alorrean egin duen ibilbidea nabarmendu du, lehenik kontratazioan klausula sozialak ezartzearen bidez, eta orain kontratazio gizartearekiko arduratsua egiteko jarraibidearen bidez. Melgosak azpimarratu du teknikariak kontratazioaren alorrean prestatzearen garrantzia, hartara jarraibide hori sustatu ahal izateko, bai eta Administrazio Publikoen Kontratuen Lege berriarekin uztartzearen erronka.

 

 

Berrogeita hamar pertsona inguru hartzen du parte “Tokian tokiko enplegu inklusibo baterantz” jardunaldian, zeina goiz osoan garatuko den, bertan Gizarteratzea eta laneratze alorreko eragile lokalak arituko direlarik.

 

 

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:56

 

 

 

 

 

 

 

 

 

300dik gora plaza berri, hiri osoko kaleetan dauden bizikletentzako aparkalekuei gehituko zaizkienak

 

Gaur bertan hasi da lanean bizikleta-aparkaleku seguruen sarea. Iazko urrian inauguratu zen autobus-geltokiko moduluari bizikletak segurtasun osoz eta moduko prezioan lotzeko beste lauak gehitu zaizkio dagoeneko. Leku hauetan daude aparkaleku estaliak: Postetxearen atzealdea (Adatseko Andre Mariaren kalea), Olagibel kalea (Santiago ospitalea), Arabako unibertsitate-campusa eta Mendizorrotza, eta 300 plaza eskaintzen dituzte guztira, 50 modulu bakoitzeko eta 110 autobus geltokian. Zerbitzua ‘Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz’ partaidetza-prozesuaren emaitza da, eta Mugikortasun Iraunkorrerako Planaren eta Bizikletaren Gida Plana aintzat hartuta eratu da, eta, Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusillak esan duenaren ildotik, sortu da asmo batekin, hots, “kalean bizikletak aparkatzeko dauden leku libreen eskaintza osatzekoa, bizikletak seguru eta babesean gordetzeko moduko instalazioetan”.

Zerbitzua baliatzeko, abonamendua kontratatu behar da htttp://parkingverde.com webgunean eta sakelako telefonoentzako PVerde aplikazioan. Tarifa desberdinak daude, betiere Udalaren prezio publikoekin bat etorrita: MAX1 tarifa: eguneko 1 € balio du, eta bizikleta 24 orduz gordetzeko balio du (bizikleta mugitu gabe egun gehiago utziz gero, eguneko euro bat kobratuko da). MAX3 tarifa: hilabeterako balio du, eta gehienez ere 3 egunez eduki daiteke bizikleta mugitu gabe (bizikleta lanegunetan erabiltzen dutenentzako diseinatutako prezioa). MAX6 tarifa: hilabeterako balio du, eta gehienez ere 6 egunez eduki daiteke bizikleta mugitu gabe. Erabiltzaileek edozein aparkalekutan baliatu dezakete abonamendua.

Aparkalekuak modulu estalitan daude. Sarbideak 80 zentimetro zabal dira, eta ate automatikoa edukiko dute, segurtasun-sistemaz, sarbide-kontrol adimentsuaz eta bideo-grabazioaz hornituta. Moduluek neurri hauek dituzte: 9 metro luze, 5,5 metro zabal, eta 50 bizikletarentzako edukiera. Erdian maniobrak egiteko kalexka dago, eta albo bietan bizikletak lotzeko kakoak paratuko dira. moduluak erraz desmuntatu daitezkeenez gero, aukera ematen dute aurrerantzean beste nonbaiten paratzeko. Proiektuaren inbertsioa 140.000 eurokoa izan da. Udalak, gainera, 72.000 euroko diru-laguntza lortu du EVEren aldetik.

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak bizikleta-aparkalekuen sareari buruzko ohiko galderak bildu ditu esteka honetan

Share