Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  16 otsaila 2018 17:00

Prentsaurrekoa. Kultura Zerbitzuaren egungo hainbat gai hizpide

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto

Eguna. Astelehena, otsailak 19

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30

Ostirala, otsailak 16

  • Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munain Adinekoentzako Zentroen “Adindu” saria emango du Adinekoentzako IV. Zinema Erakustaldian, 18:30ean, Dendaraban.
  • Alkate Gorka Urtaran eta Udal Administrazio zinegotzi Carlos Zapatero Euskal Mendizaletasunaren XXII. Galan izango dira 19:00etan, Europa Biltzar Jauregian.
  • Partaidetzaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martínez Musergoren zurrumurruen aurkako “%100 Oion” diskaren aurkezpenean izango da 19:00etan, Artium museoan.
  • Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto eta Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa Baskoniak eta FC Barcelonak jokatuko duten Saskibaloi Errege Kopako partida ikusten izango dira 21:30ean, Kanaria Handiko Las Palmaseko Gran Canaria Arenan.

 

Larunbata, otsailak 17

  • Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munainek parte hartuko du ASPASOR elkartearen 40. urteurrena ospatzeko ekitaldian 11:30ean, Artiumen.
  • Peio López de Munain, Jaione Aguirre eta Isabel Martínez zinegotziak ASPANAFOAren ongintzako bazkarian izango dira 14:00etan, Andere jatetxean.

 

 

 

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:23
  • 25 urtetik beherakoen arteko langabezia-tasa agintaldia hasi zenean baino heren bat baxuagoa da

Tokiko Gobernu Batzarrak lankidetza-hitzarmen bat sinatzea onetsi du Gamarrako Ostalaritza Eskolarekin eta Centro de Formación Mendizabaleko Lanbide Heziketako Institutuarekin, gazte-enpleguko ‘Genera 30’ programaren baitan, hiru prestakuntza-jarduera garatzeko, 45 pertsona langaberi zuzenduak, zenbait espezialitatetan 1. mailako profesionaltasun-agiriak lor dezaten. Hartara, bi prestakuntza-eragile garrantzitsu gehituko zaizkio Genera 30 programari, zeina Gasteizko Udalaren programa aitzindaria den, lan-eskarmenturik eta oinarrizko prestakuntza gabeko gazteei lan-merkatuan sartzen laguntzeko.

Batez ere europar Batasunak finantzatzen du Genera 30 programa: 325.000 euro ematen du, hots, kostu guztiaren % 92. Gaur onetsi den hitzarmena bitarte, Gasteizko Udalak 98.700 euro bideratuko ditu Gamarran bi prestakuntza-jarduera abiarazteko (Jatetxe eta tabernetako oinarrizko lanak, eta Gozogintzako oinarrizko lanak), eta beste bat Mendizabalean (Fabrikazio mekanikoko lan osagarriak).

Guztira, 940 orduko prestakuntza egiten dute hiruen artean. Bakoitzean 15 ikasle arituko dira. Gainera, Biltegiko laguntzaileko laugarren ikastaro bat prestatzen ari da, beste 15 pertsonentzat 210 ordu guztira. Lanbide-prestakuntza hutsaz gain, partaideek beste gaitasun oinarrizko batzuei buruzko prestakuntza jasoko dute, esaterako hizkuntzak, informatika, etab. Prestakuntza-aldiaren aurretik, badira aurretiazko beste bi fase: ekimenean parte har dezaketen pertsonak erakarri eta diagnostikatzekoa. Prestakuntzari tutoretzak eta orientazio pertsonalizatuak gehitu behar zaizkio, bai eta lanbide praktika ordainduak egiteko aukera ere.

Genera 30 programa Udalak gazte-enpleguaren alorrean dituen Hazia 23 ekimenari gehitzen zaio. Programa hau 2016/17 ikasturtean abiarazi da, ez enplegu eta ez prestakuntzarik gabeko 23 urtetik beherako gazteen laneratze xede, eta lehen partaideen arteko 14k lan-kontraturen bat lortu dute programa amaitzean.

Gazteen langabeziari buruzko datuak, onera

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek azpimarratu egin du gazte-enpleguko tokiko programek krisialdi ekonomikoa gehien pairatu duen kolektiboetako egoeraren hobekuntzan izan duen garrantzia. “2015eko erdialdean 25 urtetik beherakoen langabezia-tasa % 48,7koa zen. Aurtengo hasieran tasa hori % 14,4ra jaitsi da, agintaldia hasi zenean baino heren bat baxuagoa delarik. Bilakaera positibo horri, gainera, kontratazioen alorrean bizitako hobekuntza gehitzen zaio. Iaz 46.735 kontratu egin zen 30 urtetik beherakoen artean, 2016an baino % 10 gehiago. Oso zifra positiboak dira, baina gazteen arteko langabeziak batez bestekotik gora jarraitzen du, eta gogor jarraitu behar dugu kalitatezko enplegu egonkorra sortzeko bidean”, esan du alkateak.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:32

 

Tokiko Gobernu Batzarrak hilabeteko luzapena onartu du.

Tokiko Gobernu Batzarrak 30 egun naturaleko epean luzatu dio Lakua 03ko futbol-zelaia berritzeko obretarako epea enpresa esleipendunari. Azken asteetan izandako baldintza meteorologikoko txarrak direla eta, udal Administrazioaren Sailak onartu egin du obrak gauzatzeko epea luzatzeko eskabidea, “hainbat alditan eten egin behar izan dira eta“.

Lakua 03ko futbol-zelaia berritzeko lanak datorren astean amaitzekoak ziren, baina orain hilabete gehiagoko epea eman da proiektua burutzeko. Obra horiek 657.413,70 euroko inbertsioa eskatzen dute eta honako lanak hartuko dituzte barne: belar artifiziala jartzea zelai batean, saneamenduak, ureztapena, kirol-ekipamendua (ateak, eserlekuak, banderatxoak eta inguruko baranda)… Hartara instalazioa kirolerako prest utziko da, zehazki, 11ko futbolean, zazpiko futbolean eta errugbian aritzeko prest.

Lakua 03ko futbol zelaiak 105×65 metro ditu. Sorreran hondarrezkoa zen eta 1999an pasa zen belar artifizialekoa izatera. 2016an hondatzen hasi zen, eta kirola egiteko egoki izateari utzi zion. Iaz egindako azterlan teknikoek jolas-eremua erabat berritu beharra ikusi zuten, eta martxoan amaituko dira lan horiek.

Kirol instalazioak hobetzea lehentasunetako bat da udal gobernuarentzat agintaldi honetan. Horren haritik, aurretiaz Ariznabarreko futbol zelaiko aldagelak mantentzeko lanak egin ziren, eta miloi bat euro daude udal aurrekontuan kirol zelaiak berritzeko. Datozen hilabeteetan Aranbizkarreko futbol zelaiko aldagelen eta Beti Jai pilotalekuko proiektuei ekin nahi zaie.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:47

 

 

 

 

 

 

“Memoriagune” deritzenen bidez, frankismoak Gasteizen eragindako biktima orori aintzatespena, elkartasuna eta maitasuna adierazi nahi zaizkie.

Datorren astean hasiko da Gasteizen memoriaguneen instalazioa, horien bidez aintzatespena, elkartasuna eta maitasuna adierazteko frankismoak Gasteizen eragindako biktima orori, “haien oroitzapena bermatuz, eta beraiei duintasuna itzuliz eta justizia eginez”, Gorka Urtaran esan duen bezala. 

Memoriaguneetan lehena datorren asteazkenean inauguratuko da (otsailaren 21ean) anta Isabel hilerrian. Sagrado Corazón ikastetxea, Bake kaleko Arabako espetxe probintziala egon zen lekua eta Karmeldarren komentuaren kanpoaldeko memoriaguneak izango dira inauguratzen hurrengoak. Astero bat inauguratuko da, hurrenez hurreneko asteetan.

Lau memoriagune horiez gain, martxoaren 31 ezarri da Udalbatzaren kide errepresaliatu eta hildako orori aintzatespena egiteko egun gisa, eta, hedaduraz, baita errepresio frankistaren biktima izandako gasteiztar orori ere. Martxoaren 31a hautatu da, hain zuzen ere egun horretan hil zutelako hir8iko alkate zen Teodoro González de Zárate, beste hamabost pertsonekin batera. Orobat, eskultura bat jarriko da hiriko errepresaliatu eta hildako guztien omenez. Alkateak proposatu du hura plaza baten instalatzea, Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroaren alboan.

Memoriaguneetan paratuko diren azalpen-testuen alboan QR kodeak ere ipiniko dira, horien bitartez informazioa dibertsitate funtzionala duten pertsonen eskura jarri ahal izateko. Gainera, Udalaren webgunean tarte bat prestatuko da, bertan oroimen historikoarekin loturiko eduki oro gordetzeko.

Memoriaguneen seinaleztapena da Udalak 2018an oroimen historikoaren berreskurapenaren alorrean egingo duen ekimenetako bat, zentzuk alkatearen dekretu batean jasotzen diren, 2017ko urtarrileko Osoko Bilkuran onetsi eta gero, EH Bildu, EAJ-PNV, PSE-EE, Podemos eta Irabazi talde politikoen aldeko botoa, eta PPren abstentzioarekin; erabaki hori horretarako propio sortutako lan-talde baten lanean oinarrituta hartu zen.

 

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:40

Udal gobernuak gazteei zuzendutako jardueretarako diru-laguntzak emateko aurtengo deialdia onetsi du

 Tokiko Gobernu Batzarrak 2018an gazteentzako proiektuak eta zerbitzuak bideratzeko diru-laguntzak emateko deialdia onetsi du gaur. Udalak 25.000 euro bideratuko ditu elkarteek edo elkarte multzoek gazteen gizarteratze aktibo eta parte-hartzailea ahalbideratzeko antolatutako proiektuei laguntzeko.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:27

Udalak berrikuntza bat egingo du orria errazago irakur dadi.

Gailu mugikorrak eta tabletak erabili dira gehien udalaren webgunean sartzeko (% 51); dagoeneko ordenagailu eramangarriekin edo mahai gainekoekin egindako bisitak baino gehiago izan dira horiekin.

2017an, udalaren webguneak 3.246.683 bisita izan zituen eta 1.312.207 erabiltzaile.  Udalaren www.vitoria-gasteiz.org webgunea 8.900 aldiz erabili da, batez beste, egunero, hainbat gailutatik. Hala adierazi du Gorka Urtaran alkateak, eta orobat jakinarazi du herritarrek gero eta gehiago erabiltzen dutela egoitza elektronikoa kudeaketak eta izapideak beren gailuetatik egiteko. Aurten, 928.454 izapidetara iritsi da, eta batez beste 2.500 aldiz erabili dute herritarrek egunero.

Ohikoa da udalaren webgunea udalaren agenda, hiri autobusen atala eta gizarte-etxeen hasierako orria ikusteko erabiltzea, baina tradiziozko horietaz gain, 2017an langileak hautatzeko udal prozesuen orria izan da bisitatuena, eta zehazki, udaltzaingoari eta erdi mailako teknikariei dagozkien atalak.

Bestalde, lehen udalaren webgunean zeuden hainbat zerbitzu eta izapide orain https://sedeelectronica.vitoria-gasteiz.org egoitza elektronikoan jasota daude. Pixkanaka ingurune seguru batera aldatu diren zerbitzu eta izapideak dira. Prestazio birtual erabilienak udal jardueretako izena emateak, kirol espazioen erreserbak eta errolda agiria eskuratzeak izaten jarraitzen dute.

Gailuen arabera aztertuta, gailu mugikorrak eta tabletak erabili dira gehien udalaren webgunean sartzeko (% 51), eta dagoeneko ordenagailu eramangarriekin edo mahai gainekoekin egindako bisita kopurua gainditzen dute. Egoitza elektronikoan, berriz, sarreren % 39 egin da gailu mugikor eta tabletekin.

 

Irisgarritasunaren arloko hobekuntzak

Etengabe lan egiten da udalaren webguneko eta bere inguruneko irisgarritasuna hobetzeko, diseinuaren laguntzaz  herritarrek  informazioa jaso, ulertu eta orrietan nabigatzerik izan dezaten, edozein direlarik beren egoera eta erabiltzen dituzten gailuak.

Udalaren webguneak ezaugarri tekniko hauek ditu irisgarritasuna errazteko: edozein gailutan ondo ikusi ahal izateko diseinu berezia, beharren arabera alda daitekeen letra neurria, hizkuntza aldatzeko erraztasuna, ahots funtzioa, eta teklatu edo soinu bidez nabigatzeko hainbat tresna, irakurketa- edo ikaskuntza-arazoren bat edo arazo kognitibo edo mentalen bat duten pertsonei laguntzeko.

Azken berrikuntza lotuneen kolorea aldatzea izango da – urdinetik berdera––, aurreko kolore berdeak ez baitzuen nahikoa kontrasterik egiten.

 

Share