Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  7 otsaila 2018 17:00

Prentsaurrekoa. AuzoEszena programaren otsaila-maiatza denboraldia aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto

Eguna. Osteguna, otsailak 8

Ordua. 10:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

———————————-

Prentsaurrekoa. Alaskako Idita Bike Extreme lasterketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto; eta Juan Carlos Najera, lasterketan parte hartuko duen estatuko txirrindulari bakarra

Eguna. Osteguna, otsailak 8

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

————————–

Prentsaurrekoa. Euskadiko FIRST LEGO League aurkeztea

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa; Innobasqueko zuzendari Leire Bilbao; Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren diputatu Pilar Garcia de Salazar; Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Zientzia Politikarako zuzendari Amaia Esquisabel; eta Francisco de Vitoria institutuko ikasleak, zeinek erakustaldi bat egingo baitute

Eguna. Osteguna, otsailak 8

Ordua. 11:00

Tokia. Europa Biltzar Jauregia, Florida aretoa

———————————

 

Eskola Enpresen Feria aurkeztea, zeinetan Arabako zortzi ikastetxek 36 ekintza aurkeztuko baitute

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa; Arabako Foru Aldundiko ahaldun nagusiorde Pilar García de Salazar; eta BIC Arabako zuzendari David Montero

Eguna. Osteguna, otsailak 8

Ordua. 11:30

Tokia. Andre Maria Zuriaren plaza

—————————–

Udalaren zein Batzar Nagusietako taldeei Altsasu/Vitoria-Gasteiz/Miranda arteko trenbide konponketa aurkeztuko diete.

Parte hartzaileak. Bartzelonako Agentzia de Ecologia Urbana erakundearen arduradun Salvador Ruedak egingo du aurkezpena; hala nola, Udalaren zein Batzar Nagusietako taldeen ordezkariek eztabaidan parte hartuko dute

Eguna. Osteguna, otsailak 8

Ordua. 12:30

Tokia. Udalaren San Martin bulegoetako areto nagusia

* Komunikabideek soilik entzule modura izan ahalko dira bertan

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:02

Udalak Elurteetarako Planaren 1. fasea aktibatu du, elurrari eta izotzari aurre egiteko. Horrek esan nahi du handitu egingo dela baliabideen kopurua; zehazki, elurra kentzeko hortzez eta urgarriz hornitutako 10 makina egongo dira prest gaur gauetik Agirrelandan.  Bihar, goizean goizetik, beste 20 makina baliatuko dira espaloiak eta oinezkoen ibilbideak garbitzeko.

Euskalmeten eguraldi iragarpena dela eta handitu da elurrari aurre egiteko antolaketa. Izan ere, horren arabera, elur kota 100 eta 300 metro artekoa izango da datozen orduetan, eta 15 zentimetrorainoko geruza metatu daiteke; gainera, baliteke izoztea.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak alerta laranja ezarri du osteguneko hamabiak arte, eta alerta horia ostiraleko gauerdira arte.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:42

 

 

 

 

 

 

 

 

Gorka Urtaran alkateak iragarri du laster deituko dela azterlana egiteko lehiaketa, eta trenbidea kentzea “Gasteiz eraldatzeko aukera historikoa” dela uste du

Jarduera Erdigunerako Masterplanaren barruan aurreikusi da,  inguru horretako “orbaina” desagerrarazteko eta trenbidearen bi aldeak ibilgailuentzat eta oinezkoentzat lotzeko

Gorka Urtaran alkateak gaur iragarri duenez, udal gobernua lehiaketa bat azkentzen ari da trenbidea lurperatzeak libre uzten duen espaziorako aukerak zehazteko asmoz. Trenbideak gaur egun sortzen duen muga desagerraraztea da helburua, hiri-bilbeari jarraitutasuna emanez, eta gizarte, ekonomia eta bizitegi biziberritzea ahalbidetzea.   Horretaz gain, ekialdearen eta mendebaldearen arteko konexioa iraunkortasun-irizpideen arabera antolatu nahi  da.

Alkateak azaldu duenez, laster onetsiko da lehiaketaren baldintza-agiria, libre utzitako lurren antolakuntza proiektua egiteko, eta horren bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioa, hirigintza eta ingurumen-inpaktua zein hiri mugikortasunean izango duen eragina balioesteko, iraunkortasun-parametroak oinarritzat hartuta. Udalak 100.000 euro bideratuko ditu lehiaketa horretara.

Udal gobernuak Gasteizko erdialdea birgaitu, biziberritu eta berpizteko landu duen Erdigunerako Masterplanean jasotako ekintzetako bat da. “Lurperatzea Gasteiz eraldatzeko aukera historikoa da, eta hiri iraultza horretarako prest egon nahi eta behar dugu”, adierazi du alkateak Hirigintza Batzordean egin duen agerraldian; era berean, Erdigunerako Masterplanean aurreikusitako beste proiektu batzuen eboluzioaren berri  eman du.

Duela urte erdi baino gehixeago iragarritako 20 jardueretatik, ia erdia eginda edo hasita dago. Dagoeneko ARICHen egoitza saltoki bihurtu da,  eta foru gizarte-zerbitzuen bulegoak San Prudentzio kaleko 30.eko eraikinera aldatu dira. Santa Barbara plazako obrak —Bost Enparantza planaren abiapuntua— aurrera doaz, erritmo onean. Dato kalearen eta Alaba Jeneralaren kalearen artean Kutxabank-ek duen eraikina etxebizitzetarako eta merkataritza zein ostalaritzarako erabiltzeko ekintzak ere bideratuta daude. Orobat, Udala izapideak egiten hasi da Zulueta jauregia Arabako Errioxako ardoaren zentro bihurtzeko.

Bestetik, aste honetan bertan jaso da hirigintza proiektua Alaba Jeneralaren kaleak, Dato kaleak eta San Prudentzio kaleak osatzen duten etxadia berrantolatzeko, eta horren barruko zati bat eraisteko lizentzia tramitatzen ari da. Hain zuzen ere,  egitasmo hori zen alkatearen agerraldiaren arrazoia, eta gaur egun proiektua zertan den azaldu du.

 

Desblokeatzeko eskaera

Gorka Urtaranek positibotzat jo du Erdigunerako Masterplanaren barruan abian jarritako proiektuen egoera, eta gainerako talde politikoei berriro ere  eskatu die beste ekintza batzuk desblokeatzeko, esate baterako, Goya eraikinaren erabileren definizioa —udal gobernuaren negoziazioen ondorioz udalarena izatera igaro baita— eta Florida kaleko 53.eko orubean aurreikusitako etxebizitzen proiektua.

Azken horri dagokionez, alkateak azaldu du taldeek orubearen jabeekin egindako lehen hitzarmena ontzat jo ez bazuten ere, proiektuaren sustatzaileek orain beheko solairuko aretoak eskaintzen dizkiotela Udalari, gainbalioaren % 15az gain. Alkateak oposizioari eskatu dio “batzeko eta ez blokeatzeko, bistakoa baita erdigunea mugitzen ari dela, eta hiria martxan dagoela”.

 

 

 

Share