Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  3 abendua 2018 15:25

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak “Aurrerapausoa adimen urritasuna duten pertsonen enplegu publikoan” jardunaldiaren amaiera-ekitaldian hartu du parte; EHLABE (Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea) eta FEVAS Plena Inclusión Euskadi erakundeek antolatu dute jardunaldia, adimen-desgaitasuna duten pertsonen eskubideen alde egiten baitute lan. Europa biltzar jauregiko Florida aretoan egin da jardunaldia, Desgaitasuna duten pertsonen Nazioarteko Eguna dela eta.

 

Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundietako zein Eusko Jaurlaritzako ordezkariak izan dira, baita laneratzearen alorrean diharduten zenbait elkarteetakoak ere; adimen urritasuna duten pertsonentzako enplegu publikoa sustatzeko hainbat ekimen azaldu dituzte, lan aukera berdintasunean aurrerapausoak ematea helburu. Nerea Melgosak, berriz, Gasteizko Udalean abian jarritako ekintzen balantzea egin du, eta horien artean nabarmendu du lehenengo aldiz adimen-desgaitasuna duten bost pertsona sartu direla Eskualdeko Enplegu Planaren barruan egiten diren zuzeneko kontratazioetan.

Share