Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  19 abendua 2018 12:44

Udaltzaingoak 17 trafiko-istriputan hartu zuen esku atzo; haietan, ez zen zauriturik egon. Bestetik, 11 salaketa izapidetu zituen, eta 15 kasutan jardun zuen polizia judizial gisa.

Bi zabor-edukiontzi sutan

Atzo, Iruñea kalean erre ziren bi edukiontzi itzali zituzten suhiltzaileek.

Halaber, N-240 errepidean istripua izan ondoren kamioiko kabinan harrapatuta geratu zen gidaria erreskatatu behar izan zuten. Handik atera ostean, osasun-langileek artatu zuten.

Share