Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  21 abendua 2018 11:10

Gaur onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak San Martineko adinekoentzako zentro soziokulturala eraikitzeko kontratazio-dosierra abiaraztea. Proiektuaren aurrekontua 900.000 euro da, eta datorren urteko udazkenerako gauzatuko da.

Adinekoentzako zentro berria Vera-Fajardo Margolariaren kaleko 3.etik 7.era bitartean Udalak dituen hiru lonjatan kokatuko da; duela gutxira arte udalaren ekipamendu eta sistema informatikoez arduratzen zen zerbitzuak erabiltzen zituen horiek.

San Martineko AZSK-k ia 1.300 metro koadroko azalera erabilgarria izango du, elkarren artean konektatu egon arren erabilera zehatz eta autonomoa izango duten hiru aretotan banatuta.

Lehena, 68 m2-koa, jarduera fisikoak hartzeko prestatuko da. Bigarrenak 740 m2 hartuko ditu, eta zentroko zerbitzu jarduera nagusiak jarriko dira bertan: lantegiak, prestakuntza-gela, ikus-entzunezkoen gela, ile-apaindegia, podologia, kudeatzaileen bulegoa, komunak eta langileentzako aldagela irisgarriak.

Hirugarren espazioak (488 m2) elkartze aretoa, kafetegia, mediateka, hemeroteka, lantegia eta jantoki-zerbitzua hartuko ditu; jantokirako sukaldondoa eta biltegia ere jarriko dira.

“San Martineko zentroa leku aparta izango da adinekoak elkartzeko. Han aurkitzen dituzten zerbitzu eta baliabideek bizitza erosoagoa eta errazagoa egingo diete eta, batez ere, aktibo jarraitzen lagunduko dieten jarduera ugari egin ahalko dituzte, lagunak egin eta bizi-kalitate hobeaz gozatu, zahartze aktiboaren bidez”, azaldu du Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munainek.

Zentro soziokultural berria udal sareko 16.a izango da; orotara 33.000 bazkidetik gora ditu sareak. Enpresa esleipendunak gehienez 6 hilabeteko epea izango du gauzatzeko. Lanak datorren apirilean hastea aurreikusi da.

SAN MARTINEKO AZSK-KO ESPAZIO NAGUSIAK

LEKUA AZALERA
Ariketa fisikorako gela 58 m2
Askotarako gela

Askotarako gela

209 m2

135 m2

Ikus-entzunezkoen gela 83 m2
Ile-apaindegia 53 m2
Podologia 10 m2
Lantegia

Lantegia

Lantegia

66 m2

75 m2

75 m2

Hemeroteka 75 m2
Prestakuntza gela 37 m2
Bilera gela 25 m2
Sukalondoa 13 m2

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Share