Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  27 abendua 2018 12:26

Atzo, 18 trafiko-istripu gertatu ziren eta hiru pertsona zauritu ziren; Udaltzaingoak esku hartu zuen.

Atestatu-talde bat bi autoren arteko istripuaren inguruabarrak ikertzen ari da. Autoek talka egin zuten Konstituzio plazan. Kolpearen ondorioz, bi bidaiari zauritu ziren, 26 urteko gizona eta 23 urteko emakumea. Larrialdietako zerbitzuek, artatu ondoren, emakumea Txagorritxu ospitalera eraman zuten.

Latinoamerika plaza eta Juan Garai kalea lotzen diren lekuan, auto batek oinezkoa harrapatu zuen. Dirudienez, 13 urteko neskak ez zuen semaforoa errespetatu, eta, ondorioz, lehentasuna zuen autoak harrapatu egin zuen. Anbulantziak arreta eman zion neskari, baina ez zen ospitalera eraman behar izan.

Udaltzaingoak 13 salaketa izapidetu zituen atzo, eta polizia judizial jardun zen behin.

Kea lonja batean

Suhiltzaileak Murgiara joan ziren lokal baten estalkiko sua itzaltzera; estalkia nahiko hondatuta geratu zen. Kanpotik hasi ziren sua itzaltzen, bi ur-lerrorekin; gero, teilak kendu eta sua guztiz itzali zuten, Arabako Foru Suhiltzaileen laguntzarekin.

Share