21. Korrikak Gasteizko kaleak zeharkatu ditu euskararen alde
Korrikaren 21. edizioa gaur goizean ailegatu da Gasteizera. Udalak, beste edizioetan bezala, aurten ere bat egingo du euskararen aldeko errelebo-lasterketarekin. Udalbatzako ordezkariek, Gorka Urtaran alkatea eta Iñaki Prusilla euskarako zinegotzia buru zituztela, Udalari zegokion kilometroa egin dute 12.03ean, Martin Salinas plazatik hasita. Herritar asko ere hurreratu dira Udalaren ibilbide-zatira euskara babestera.
Aurten Arabako hiriburuak protagonismo berezia izan du Korrikan; izan ere, AEK-K bultzatutako lasterketa Gasteizen bukatu da. Bukaera hori jai handi batekin ospatu da, eta horretan, milaka euskaltzalek euskararekiko duten konpromisoa erakutsi eta euskararen erabilera aldarrikatu dute “Klika” lelopean.