Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  3 apirila 2019 20:03
  • Ekin Day jardunaldiaren barruan banatu dira sariak, “Zure ideiak balio du” XV. lehiaketa irabazi duten proposamenentzako sariekin batera; horretara, 55 ekimen aurkeztu ziren
  • Antropología 2.0-ko Verónica Reyerok, Auara-ren sortzaile Antonio Espinosak eta 2018ko Business Angel aukeratu zen eta Europako startup-etako inbertitzaile ospetsuenetakoa den Eneko Knörr ekintzaile arabarrak jardun dute hizlari jardunaldian 

 

Vital Fundazioak eta BIC Araba-ren bitartez Gasteizko udalak, Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta SPRI taldeak antolatzen duten Araba Ekinean ekimenaren jardunaldi nagusia den Ekin Dayren barruan banatu dira lehiaketak arlo horretan gehien gailendu diren pertsonei urtero ematen dizkien sariak. Josu Sánchez enpresaburuak irabazi du “Ekintzaile handia” saria, eta Manu Muñozek, Raúl Pérezek, Iñaki Lópezek eta Sergio Caderniok sortutako I+Med kooperatiba biomedikoa izan da lurraldean gailentzen ari diren proiektu berrientzako “Araba Ekiten” sariketaren irabazlea. Sariak emateko ekitaldiak Gasteizko alkate Gorka Urtaran eta Arabako diputatu nagusi Ramiro González izan ditu buru.

 

SLK Sarkis Lagunketa SA taldeko lehendakariorde eta Elkargiko lehendakari Josu Sánchez eraikuntzaren arloko enpresaburu ezaguna da, eta obra nabarmenak egin ditu lurralde osoan, hala nola Principal Antzokia birgaitzea, Fernando Buesa Arena pabiloia handitzea, Gasteizko Udalaren bulego berriak eta Arkeologia Museoa. 1979an, Lauren Arrizabalagarekin batera, Lagunketa eraikuntza-enpresa sortu zuen; 1995ean, Sarkis sustatzailearekin aliantza egin zuen enpresak, eta, hala, SLK Sarkis Lagunketa taldea sortu zen. Dozena bat enpresak osatua da taldea, eta espezializatu da higiezin-proiektuen aholkularitzan, sustapenean eta ustiapenean.

 

“Araba Ekiten” sariaren irabazle Manu Muñozek, Raúl Pérezek, Iñaki Lópezek eta Sergio Caderniok, berriz, I+MED konpainia sortu zuten, 2014an, biomedikuntzaren arloko erreferentea izateko asmoarekin. Lehenengo egunetik, enpresa horretako taldeak ahalegin guztiak egin ditu pazienteen osasuna hobetzeko. Bioteknologiak aplikatu dituzte osasunaren arloan, eta abangoardiako nanohidrojelak sortu dituzte; horri esker irabazi dute Araba Ekinean ekimenak emandako saria.

 

 

“Zure ideiak balio du” XV. lehiaketa

 

Zeremonia berean, “Zure ideiak balio du” XV. lehiaketako kategorietan irabazi duten proposamenen sariak ere banatu dira. Aurtengo edizioan, parte-hartzearen errekorra gainditu du, 55 proiektu aurkeztu baitira.

 

Patricia Bedoyaren  aplikazioak Ideiak kategorian irabazi du, zeina  Global Services-ek babesten baitu. BEGia aplikazioak ikusteko gaitasuna du, eta ikusmen murritza duten edo itsu diren pertsonak gidatzen ditu merkataritza-esparruetan, zenbait teknologiaren laguntzaz (ikusmen artifiziala, barnealdeetan kokatzeko sistema, adimen artifiziala, errealitate areagotua…). Proiektu hauek izan dira finalistak: T-Safe (Iván Palominoren, Sergio Hospitalen eta Iker Torecillaren proiektua) eta Korazonisten ikastetxearen Wasp (Lander Larrimberen, Mikel Leibarren, Adrián Zurrónen eta Mikel Rodrigoren proiektua).

 

Begoña Belarrinagaren eta Saioa Jiménezen hartutako kalte zerebralaren neuroerrehabilitazio-klinika izan da Zerbitzuak kategorian irabazi duen proiektua, zeina k babesten baitu. Klinikaren helburua da hartutako kalte zerebrala duten pertsonentzako diziplina anitzeko tratamendu osoa emateko esparru bat sortzea. Proiektu hauek izan dira finalistak: Ikustec (Leticia López de Luzuriagaren proiektua) eta 3Erresweb (Joseba Mikel Iturrietaren proiektua).

 

Sara Irazuren eta Borja Maruganen Think & Pick proiektuak irabazi du Nekazaritzako elikagaien kategorian, zeina k babesten baitu. 4.0 intralogistikako azpiegitura sortzea du helburu proiektuak, stockaren kontrol adimentsua eta egindako erosketetatik ateratako datuen ustiaketaren kudeaketa izateko. Finalistak: Satibasque (Olatz Berasategiren eta Guillermo Morenoren proiektua) eta Mariuca (Gabriel Muzásen eta María Antuñaren proiektua).

 

Jorge Fernández de Mendiolak,  bere proiektuarekin, irabazi du Jasangarritasuna kategorian, zeina k babesten baitu. Edonork bere eskuez muntatu ditzakeen zuhaitzetarako zurezko artisau-etxolak egitean datza proiektua. Tokikoak, guztiz naturalak eta ekologikoak dira denak. Bi proiektu hauek izan dira kategoriako finalistak: Bcare Minding Batteries (Javier Olarteen eta Marco Bianchiren proiektua) eta Goyti Soluciones de Movilidad Eléctricas (Iván Platasen proiektua).

 

Arturo Martínezen  proiektuak irabazi du Merkataritza eta Turismo kategorian, zeina k babesten baitu. Turismo iraunkorreko enpresa da Guiartu, eta ingurune natural batean jarduera jasangarriak egitean oinarritutako turismo-esperientzia eskaintzen du. Oinez eta bizikletaz egin daitezkeen ibilbideen antolaketa, diseinua eta praktika. Finalistak: Confección y Creación de Moda Sostenible (Garbiñe Etxeandiaren proiektua) eta Memoria Perdida de Nuestros Pueblos (Sergio Martínez de Rituertoren proiektua).

 

Beatriz Uralderen Made In  kolageno naturala proiektuak irabazi du Industria kategorian, zeina k babesten baitu. Arabako barraskiloak baliatuz Araban egindako kolageno natural eta liofilizatua ekoizten du Lycolabek, barraskilo-lirdinga hobetu gisa saltzeko kosmetika naturalaren arloko industriari. Egasolutions (Iñaki Garmendiaren proiektua) eta Urbanblocker (Juanjo Alcónen proiektua) izan dira kategoriako finalistak.

 

Jorge Fernández de Mendiolaren  proiektuak irabazi zuen Publikoaren Sari Berezia, Goiuri jauregian martxoaren 26an lehiaketako proiektu finalista guztiak aurkeztu ondoren egin zen bozketan.

 

Iván Platasen  Soluciones De Movilidad Eléctrica proiektuak Enpresen Eraldaketa Sozialerako Sari Berezia jaso du, zeina -k babesten baitu. Gizarte-eragin handien eta onena duen proiektua nabarmentzen du sariak, industria eta gizarte-eraldaketa lerrokatzea sustatzeko. Beharren arabera konfigura daitezkeen ibilgailu elektrikoak sortzean datza proiektua: hirian mugitzeko hiri-modeloak, salgaien garraiora egokitutako modeloak, mantentze-lanetarako modeloak…

 

Patricia Bedoyaren  aplikazioak, Ideiak kategoriako saria ez ezik, Metxak babestutako Sari Berezia ere irabazi du, zeinak azeleratzailearen hurrengo -ean plaza bat izatea bermatzen baitio.

 

 

Ekintzailetza-inspirazioa

 

Ekintzailetzako adibide oso interesgarri batzuek ere hartu dute parte Ekin Day jardunaldian. Verónica Reyerok, Antropología 2.0 proiektuaren sortzaileetako bat eta Gizarte Antropologoen Europako Elkartearen Antropologia Aplikatuko Sarearen koordinatzaileak, erakutsi du antropologiak nola lagun diezaiekeen ekintzaileei, eta burua irekitzeko eta edozein proiektu mota bultzatzeko pilula txiki batzuk eman ditu. Antonio Espinosak,  enpresaren fundatzaileak, erakutsi du posible dela aldi berean ekintzailea izatea eta besteengan pentsatzea; botilak % 100ean material birziklatuz egiten duen Europako lehen ur-marka da , eta dibidenduen % 100 bideratzen du edateko ura eramateko haren beharra duten pertsonei. Eneko Knörr arabarrak amaitu du jardunaldia. Ekintzailetzaren eta berrikuntzaren zale amorratua da; 20 urteko esperientzia du startup teknologikoak sortzen, eta 10 urtekoa, arrakasta handieneko kasuetako batzuetan inbertitzen; eta Silicon Valeyra iristea lortu du.

 

Jardunaldia osatu da arabako bost ekintzaileren arteko elkarrizketan, Ciudadano Kane-eko Andrés Fernándezek dinamizatua. Asun Beltrán de Herediak (Caype), Óscar Gordok (Ingeniería Automach), Andrea Garínek (TheBest5), David Díaz de Duranak (Oboid) eta Asier Santos Bikuñak (Sala Enigma) ekintzailetzari eta euren ibilbideei (luzeagoak batzuenak, eta laburragoak beste batzuenak) buruzko iritziak trukatu dituzte.

 

 

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

– Harrera Spaichingen Gymnasium ikastetxe alemaneko ikasle eta irakasleei, Vera Cruz ikastetxearekin trukea egiten ari baitira.

Parte-hartzaileak: Estíbaliz Canto, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia, eta Udalbatzako talde politikoen ordezkariak.

Eguna: apirilak 4, osteguna.

Ordua: 11.00.

Lekua: udaletxeko harrera-aretoa.

—————————————————

– Harrera Lehen Mailako Arretako eta Komunitate-Erizaintzako XI. Biltzar Nazionaleko parte-hartzaileei.

Parte-hartzaileak: Gorka Urtaran, alkatea, eta udal korporazioko talde politikoen ordezkariak.

Eguna: apirilak 4, osteguna.

Ordua: 13.00.

Lekua: udaletxeko harrera-aretoa.

——————————————————————–

– “Las Cuatro Torres” elkartearen batzar nagusia.

Parte-hartzaileak: Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea; Ramiro González, Arabako diputatu nagusia, eta Antonio González Cabezudo, Arabako pentsiodun, erretirodun eta alargunen “Las Cuatro Torres” elkartearen lehendakaria.

Eguna: apirilak 4, osteguna.

Ordua: 17:00

Lekua: Mendizorrotzeko kiroldegia

————————————————————–

– 2018an kirol sustapenean eta guztientzako jarduera fisikoan nabarmendutakoentzako saria  ematea kirol aerobiceko gimnasta  Ainhoa Sánchez eta eskubaloi entrenatzaile Emiliano Torresi.

Parte-hartzaileak: Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea, udal korporazioko talde politikoen ordezkariak eta ekitaldira gonbidatuak.

Eguna: apirilak 4, osteguna.

Ordua: 18.30.

Lekua: udaletxeko harrera-aretoa.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:48

 

Lan horrek hiriko musika-kulturaren potentzial izugarria erakusten duela azpimarratu du alkateak

Vitoria-Gasteiz sinfoniak amaiera bikaina emango dio San Prudencio Lan Fundazioaren 50. urteurrenari; bihar, hilak 4, estreinatuko da, Principal antzokian. Entitate horren ordezkariek, partituraren egile Bingen Mendizabalek, orkestra-zuzendari Juanjo Menak, diputatu nagusi Ramiro Gonzálezek eta alkateak hartu dute parte aurkezpenean. Lan horrek hiriko musika-kulturaren potentzial izugarria erakusten duela azpimarratu du Gorka Urtaranek.

Ilusio handia jarri da Sinfoniaren proiektuan. Fundazioa Juanjo Mena maisuarekin jarri zen harremanetan, eta ideia hau azaldu: L.W. Beethovenek 1813an Napoleonen soldaduen kontra borrokatutako Gasteizko Bataila —Independentzia Gerran erabakigarria— gogoratzeko konposatu zuen sinfoniaren kontrapuntua izango zen beste bat hiriari eskaintzea. Lan hura benetako poema sinfonikoa da, eta zazpigarren sinfoniaren kidea; garaiko bataila baten berezko soinuak tradizio ingeles eta frantziarreko melodiekin tartekatzen ditu.

Fundazioaren asmoa zen “bataila eta garaipena”, “ahalegina eta aurrerabidea” eta “borroka eta itxaropena” islatzen zituen poema sinfonikoa aurkeztea. Azken batean, “soinudun monumentu bat eraikitzea gure hiriaren ohoretan. Izan ere, hiriak  ez dira paisaiak eta eraikinak bakarrik, haien esentziarik puruena inspirazio iturria baita artistentzat milaka modutara begiratzen diotenean. Musika honen bidez sentimenduak mugiaraztea eta sentsazioak ernetzea da gure xedea”.

Proiektuaren sorkuntzak eta interpretazioak osorik arabarrak izan behar zuten. Hori dela eta, Bingen Mendizabali agindu zitzaion partituraren konposizioa. Ruper Ordorika poetak, berriz, abesbatzaren letra landu zuen, eta Kike Suárez-Albak, elektroakustikako elementuak. Juanjo Mena maisuaren zuzendaritzaren pean,“Camerata Gasteiz” taldea osatu da, zeinean 60 musikari arabarrek hartuko baitute parte, Jesús Guridi goi mailako musika kontserbatoriorekiko koordinazioan; kontserbatorioko haurren abesbatzak ere hartuko du parte, ahots teknika handikoa baita.

Aurkezpen-ekitaldian, alkateak San Prudencio Fundazioak hiriarekin duen lotura handia aipatu du, eta gizarte arloan, ingurumenean, osasunaren sustapenean eta jardunbide egokien arloan oro har egiten duen lan garrantzitsua azpimarratu. Era berean, berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko entitateak azken urtean antolatu dituen ekitaldiak goraipatu ditu Gorka Urtaranek. “Vitoria-Gasteiz sinfonia da gailurra, Euskadiko hiriburuko musika-kulturaren eta bertan jaiotako artisten potentzial izugarria ondo erakusten duen lana. Bingen Mendizabal eta Juanjo Mena nazioartean proiekzioa duen tokiko talentuaren adibide bikaina dira, eta oso harro gaude haietaz”, azpimarratu du Gorka Urtaranek.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:49

Udalak elurte planaren larrialdi aurreko fasea aktibatu du, elurra egin dezakeela ohartarazi baitu Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak.

Euskalmeten aurreikuspenen arabera, arratsaldetik aurrera 600 metroraino jaits daiteke elur maila.

Larrialdi aurreko fasean, Udalak baliabide propioak aktibatzen ditu: suhiltzaileen eta FCCren elurra kentzeko makinak.

 

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:41

Lau pertsona, hiru txirrindulari eta oinez zihoan emakume bat, zaurituta geratu ziren atzo trafiko-istripuetan.

Miguel Unamuno kalean bizikletan zihoan 13 urteko mutil bat bizikleta gainetik erori zen. Anbulantzia bateko osasun-langileek artatu zuten toki horretan bertan, eta gero Santiago Ospitalera eraman zuten.

Doublang Margolariaren kalean izandako istripu baten nondik norakoak ikertzen ari da argiketa-talde bat; bizikleta gainean zihoan 41 urteko emakume batek izan zuen istripua. Anbulantzian eraman zuten Santiago Ospitalera.

Bizikletan zihoan 13 urteko beste neska batek bizikletaren kontrola galdu eta lurrera erori zen Ekuador kalean, eta horren ondorioz, anbulantzian eraman zuten Txagorritxu Ospitalera.

Wellington Dukearen kaleko oinezkoentzako pasabide batean ibilgailu bat eta 15 urteko neska gazte bat nahastuta zeuden auto-harrapaketa baten nondik norakoak ikertzen ari da argiketa-talde bat. Neska gaztea anbulantzian eraman zuten Txagorritxu Ospitalera.

Udaltzaingoak beste 14 trafiko-istriputan esku hartu zuen, nahiz ez zen zauriturik izan, eta gidatzen zihoan 28 urteko gizonezko bat ikertzen ari dira gida-baimenik gabe gidatzeagatik.

Atzoko egun osoan barrena, Udaltzaingoak 14 salaketa izapidetu zituen eta polizia judizialaren 7 jarduera burutu zituen.

Gas-ihesa

Suhiltzaileek esku hartu behar izan zuten atzo, Pintore kaleko barne-patio batean gas-usainagatik jasotako dei baten ondorioz. Suhiltzaile-taldeak ihesa topatu eta mantentze-lanen ardura daraman enpresari jakinarazi zion.

 

 

Share