Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  29 apirila 2019 17:00

Hauteskunde mahaien zozketa

2019ko maiatzaren 26an egingo diren Batzar Orokorretarako eta Udaletarako hauteskundeetako mahaiburu eta mahaikideak izendatzeko zozketa egingo da. Hala ematen da aditzera, urtarrilaren 14ko 5/2005 Errege Dekretuan –Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 26. artikuluaren ildotik- xedatutakoari jarraiki.

Parte hartzaileak. Udal Erroldaren zinegotzi arduradun Jaione Agirre; udal idazkari nagusia, eta Errolda eta Hauteskunde Ataleko teknikariak

Eguna. Asteartea, apirilak 30

Ordua. 9:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————-

2019ko Irudika, Nazioarteko Ilustrazio Profesionalaren Topaketako kartela eta programa aurkeztea

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa

Eguna. Asteartea, apirilak 30

Ordua. 18:30

Tokia. Vital Fundazioko aretoa (Bake kalea, 5 – 1. solairua)

(*) jarraian 19:30etik 20:00etara Irudika Egoitzen erakusketa inauguratuko dute Luis de Ajuria aretoan (Posta kalea, 13 eta 15, 1.Solairuan)

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  26 apirila 2019 17:04

Hauteskunde mahaien zozketa

2019ko maiatzaren 26an egingo diren Batzar Orokorretarako eta Udaletarako hauteskundeetako mahaiburu eta mahaikideak izendatzeko zozketa egingo da. Hala ematen da aditzera, urtarrilaren 14ko 5/2005 Errege Dekretuan –Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 26. artikuluaren ildotik- xedatutakoari jarraiki.

Parte hartzaileak. Udal Erroldaren zinegotzi arduradun Jaione Agirre; udal idazkari nagusia, eta Errolda eta Hauteskunde Ataleko teknikariak

Eguna. Asteartea, apirilak 30

Ordua. 9:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

————————————————

2019ko Irudika, Nazioarteko Ilustrazio Profesionalaren Topaketako kartela eta programa aurkeztea

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa

Eguna. Asteartea, apirilak 30

Ordua. 18:30

Tokia. Vital Fundazioko aretoa (Bake kalea, 5 – 1. solairua)

(*) jarraian 19:30etik 20:00etara Irudika Egoitzen erakusketa inauguratuko dute Luis de Ajuria aretoan (Posta kalea, 13 eta 15, 1.Solairuan)

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

San Prudentzio Jaietako Udal Erretreta

Parte hartzaileak. Alkate Gorka Urtaran, eta Udalbatzako kideak

Eguna. Larunbata, apirilak 27

Ordua. 20:00

Tokia. Udaletxeko balkoia eta harrera aretoa

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30
  • Alkate Gorka Urtaran eta Alkateorde Peio López de Munain Baskonia eta CSKAren arteko partida ikusten izango dira 20:30ean, Buesa Arenan.

 

Larunbata, apirilak 27

  • Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto egun osoz jokatuko den Antso Jakituna II. Esgrima Txapelketa ikusten izango da Salburuko gizarte etxean
  • Alkate Gorka Urtaran, Athletic-Alaves partida ikusten izango da 13:00etan, San Mameseko futbol zelaian.
  • Lehen alkateorde Peio López de Munain eta Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto I. Nazioarteko Gimnasia Vitoria Txapelketa Irekia ikusten izango dira Iradier Arenan.
  • Alkate Gorka Urtaran, eta lehen alkateorde Peio López de Munain eta Udalbatzako kideak San Prudentzio Jaietako erretretan izango dira 20:00etan, udaletxean. Jarraian 21:00etan Arabako Four Jauregian egingo den erretretan izango dira.

 

Igandea, apirilak 28

  • Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto Espainiako II. Igeriketa Txapelketa Irekiko sari-banaketan izango dira 14:30ean, Mendizorrotzako igerilekuan.
  • Alkate Gorka Urtaran eta Alkateorde Peio López de Munain eta Udalbatzako kideak Armentian egingo den San Prudentzio Jaian izango dira.

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:27

 

Tokiko Gobernu Batzarrak hiriko sei elkarte soziosanitariorekin lankidetza-hitzarmenak sinatzea onetsi du gaur, batetik bazkideentzako prebentzio eta arreta programak garatzeko eta bestetik gasteiztarrak kontzientziatzeko programak egiteko. Hitzarmenen bidez, Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak ia 114.000 euro jarriko ditu elkarte hauentzat: ARENE, ACABE, Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartea, ASPACE, Down Araba-Isabel Orbe eta Arabako Gurutze Gorria.

ARENE-Gaixo Neuromuskularren Arabako Elkartearekiko hitzarmenak jasoko du diru gehien, 27.420 €, zehazki, gaixotasunak eragindako pertsonentzako osasun programa bat garatzeko: errehabilitazio eta mantentze tratamendua da, hasierako balioespena eta fisioterapia barne.

ACABE-Anorexia eta Bulimiaren aurkako Arabako Elkarteak 16.450 € jasoko ditu jateko jokabidearekin zerikusia duen nahasmenduak eragindakoei eta horien familiei laguntzeko lantegiak egiteko.

AECC-Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteak, berriz, 13.890 € jasoko ditu Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailetik, gasteiztarren artean minbizia prebenitzeko programak garatzeko hitzarmenaren bidez. Minbizien % 75-80 inguru kanpoko faktoreek eragindakoak direla kalkulatzen da, eta horiek aldatu egin daitezke, gaixotasuna agertzeko arriskua gutxitzeko.

Hauek dira Gobernu Batzarrak onartutako gainerako hitzarmenak:

  • ASPACE: 11.230 € jasoko ditu eragindakoei fisioterapiako laguntza emateko proiektu baterako.
  • Down Araba-Isabel Orbe.000 € jasoko dit Down sindromea dutenen zahartze osasuntsurako programa bat egiteko; narriadura kognitiboari aurrea hartzea da helburua, 20 urtetik gorakoen autonomia pertsonala eta bizi-kalitatea bermatzearren.
  • Arabako Gurutze Gorria. 9.750 € jasoko ditu, DEHko 4. mailako ikasleentzat oinarrizko bizi euskarriari eta bihotz-birikak suspertzeari buruzko prestakuntza lantegiak antolatzeko.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:19

Guraso elkarteei opor jardueretarako dirulaguntzak emateko deialdia ere onetsi du Tokiko Batzarrak

Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, udal rokodromoen zerbitzua  15 hilabetez (2020ko uztailera arte) emateko kontratazio dosierra esleitu du Tokiko Gobernu Batzarrak.

EBONE Servicios Educación y Deporte SL enpresari esleitu zaio, zeinak maiatzean jarriko baitu abian zerbitzua, eguna oraindik zehaztu ez bada ere.

Hartara, berriro martxan jarriko da irailaren 1etik itxita egon den zerbitzua, kontratua bitan geratu baitzen esleitu gabe, aurkeztu zen  enpresa bakarrak —aurreko esleipenduna— ez zituelako baldintza-agirian orduei buruz ezarritakoa bete.

Baldintza-agirian orduak handitu ziren guztizko kopuruan, hirugarren rokodromoa irekitzeko, orduko prezioa 19 eurotik 22 eurora igo, eta orduak birbanatu, egunean rokodromo bat gutxienez irekita egon dadin; eskaera handieneko orduetan hirurak egongo dira zabalik.

 

Guraso elkarteentzako dirulaguntzak

Hezkuntza Zerbitzuak proposaturik, berriz, Gasteizko ikastetxeetako ikasleen guraso elkarteek opor jarduerak antolatzeko dirulaguntzak emateko deialdia onetsi du Gobernu Batzarrak, 54.000 euroan.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:16

Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi ditu Emakumeen Etxea proiektua kudeatzeko eta garatzeko sortutako elkartearekiko lankidetza-hitzarmena, Etxanobe jauregia lagatzea, hitzarmenerako 90.000 euroko ekarpena eta aurtengo plan operatiboa

Gaur azken urratsa egin da Gasteizen Emakumeen Etxea proiektua gauzatu dadin.

Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi ditu Emakumeen Etxea proiektua kudeatzeko eta garatzeko sortutako elkartearekiko lankidetza-hitzarmena, Etxanobe jauregia lagatzea, hitzarmenerako 90.000 euroko ekarpena eta aurtengo plan operatiboa

Gorka Urtaran alkateak eskertu du “talde politiko guztiek, talde eragileak, Berdintasun Zerbitzuak eta hiriko emakume-elkarteek eta mugimendu feministak hirian ahalduntze feminista defendatzeko esparru fisiko zein sinboliko inklusibo, ireki eta askotarikoa lortzeko egin duten lana. Emakumeen kolektibo eta elkarteek urte luzeetan egin duten lanari esker gauzatuko da laster Emakumeen Etxea, eta elkarrizketari, malgutasunari eta borondateak batzeari esker sortuko da”.

Alde batetik, Udal Gobernuak onetsi du
Sorginenea Elkartearekiko (Gasteizko Emakumeen Etxe Elkartea / Asociación Casa de las Mujeres de Gasteiz) lankidetzarako esparru-hitzarmena, Emakumeen Etxea abian jartzeko eta haren funtzionamendurako. Horretarako, indarrean dagoen Berdintasun Zerbitzuko aurrekontuan bada partida izendun bat Emakumeen Etxearekiko Hitzarmena izenekoa, 90.000,00 eurokoa.

Hitzarmenaren barruan, proiektua gauzatzeko, Udalak Etxanobe jauregia utziko du ahalduntze feminista sustatzeko eta eraikinean “Sorginenea-Tu casa feminista” proiektuari loturiko jarduerak egiteko elkartearen esku. Jauregiak jabetza publiko udal-ondasunaren izaera juridikoa duenez, jabari publikoko emakidaren bidez jarriko da elkartearen esku, hitzarmena indarrean dagoen bitartean, hau da, 2019ko abenduaren 31ra arte. Esparru-hitzarmena urtero luzatu ahal izango da esanbidez, 3 aldiz gehienez, bakoitzean 12 hilabeterako.

Hitzarmena indarrean dagoen urte bakoitzean, urteko plan operatibo bat ezarriko da, eta horretan finkatuko da zer eduki eta ekintza zehatz egingo diren, baita zer konpromiso tekniko zein ekonomiko hartzen dituen alderdietako bakoitzak. Plan hori onestea izan da gaur goizean Gobernu Batzarrak hartu dituen erabakietako bat.

Proiektuan bertan definitzen den bezala, Emakumeen Etxea inklusiboa, irekia eta askotarikoa izango da, eta honako helburu hauek ditu: Gasteizko erreferente bihurtzea emakume guztientzat eta feminismoaren eta berdintasunaren alde lan egiten duten kolektibo guztientzat, sormena, hausnarketa eta, batez ere, egiteko beste modu batzuk sustatzeko topagunea izatea, eta dibertsiorako toki erosoa eta ikasteko errespetu- eta ekitate-esparrua izatea.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:14

 

 

Tokiko Gobernu Batzarrak Gasteizko profesional eta enpresei nazioartekotzen laguntzeko bi hitzarmen onetsi ditu gaur goizean. Horietako bati esker, EHUko ikasleek CERNen egoitzan (Suitza) emandako lantegi batean hartu ahalko dute parte; bestearen bidez, Itun Berdera atxikitako tokiko enpresek promozio-ekintzak egin ahalko dituzte atzerrian.

Gasteizko Udalaren eta EHUren arteko hitzarmenaren bitartez, Udalak laguntza emango dio “CBI Basque Country University Araba Campus” unibertsitate programari, zeinari  esker graduko azken ikasturteko, masterreko edo doktoretzako hamar ikaslek prestakuntza jasoko baitute bi astez CERN-Ikerketa Nuklearreko Europar Erakundearen egoitzan, Suitzan. Partikulen fisikaren alorreko munduko laborategia handiena ezagutu ahalko dute, eta bertan garatzen diren proiektuak, gizartea eta teknologia lotzen dituzten etorkizuneko agertokiak eraikitzeko asmoz. Udalak 5.000 euro jarriko ditu, programaren kostu osoaren % 33.

Gasteizko Udalak eta Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera Ofizialak sinatutako hitzarmenaren xedea, berriz, Itun Berdeari atxikitako Gasteizko enpresa txiki eta ertainen nazioartekotzea sustatzea da. Udalaren dirulaguntza 32.000 eurokoa izango da, hiru kontzeptutan banatuta:

  • Bidaia poltsak, hau da, sektoreko feriak, nerworking topaketak edo merkataritza misioak direla eta bertako enpresek atzerrira egiten dituzten bidaietarako laguntza ekonomikoa.
  • Gastu poltsak, kontaktuen agendak osatzeko lanetarako.
  • Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialaren zerbitzu teknikoak nazioartekotzen laguntzeko.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:11

Tokiko Gobernu Batzarrak oniritzi eman die arreta sozialaren esparruan (egoera ahulagoan dauden kolektiboekiko esku-hartzea) eta arreta soziosanitarioaren esparruan (gaixotasunek jotako kolektiboen bizi-kalitatea hobetzea eta senideei laguntza eta arreta ematea) lan egiten duten elkarteei Udalaren sei lokal lagatzeko oinarriei. Lokalak 10 urteko eperako lagako dizkie, eta gehienez beste 5 urtez luzatu ahal izango dira, interes publikoko arrazoiak egiaztatuz gero.

Sei lokal horietako bost Zabalgana auzoan daude. Zehazki, hiru, Sofia Erreginaren hiribidean; bat, Martin Luther King kalean; eta, beste bat, Bastida kalean. Seigarren lokala, berriz, Viena kalean dago, Salburua auzoan. Lokalek 118 eta 191 metro koadroren arteko azalera dute, Sofia Erreginaren hiribideko batek izan ezik, horrek 441 metro koadro baititu.

Jarduera-eremuaz gain, beste zenbait eskakizun daude lokal horietako bat lagatzeko: irabazi-asmorik gabeko erakundea izatea, Gasteizen izatea egoitza, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan izena emanda egotea, eta ez izatea udalaren best lokal baten erabilera. Eskakizunak betez gero, azken bi ekitaldietako jardueren oroitidazkia eta aurtengo jarduera-egitaraua aurkeztu beharko ditu elkarte eskatzaileak, besteak beste.

Dokumentu horiek baliagarriak izango dira aurkeztutako eskabideak balioztatzeko 100 puntura arteko baremo baten bidez, lau kategoriatan banatuta:

  • Erakundeak udalerriko gizarte-sarearekin duen inplikazioa — 25 puntura arte lor ditzake, elkarteak lurraldeko edo sektoreko beste kolektibo batzuekin koordinatuta egiten dituen jardueren arabera.
  • Erakundearen ibilbidea — 25 puntura arte lor ditzake, azken bi urteotan egindako proiektu eta jardueren, emandako zerbitzuen eta arloko kontseiluen barruan egindako proiektu eta jardueren arabera.
  • Jardueraren eragina — 25 puntura arte lor ditzake, egiten dituen jardueren erabiltzaile edo onuradunen kopuruaren eta erakundearen bazkideen kopuruaren arabera.
  • Elkartea prest egotea lokalaren erabilera partekatzeko — alderdi honetan ere, 25 puntura arte lor ditzake elkarteak.

Lokala adjudikatzen zaion erakundeak honako betebehar hauek izango ditu, besteak beste: lokala behar bezala mantendu behar du, interes publikoko jarduerak egin behar ditu lokalean, eta lokalean egin dituen jardueren oroitidazkia aurkeztu beharko du bi urtean behin.

Lokalak lagatzeko eskabideak aurkezteko epea bi astekoa izango da, oinarriak ALHAOn argitaratzen direnetik.

“Komunitateari laguntzeko lanetan inplikatzen diren hainbat eta hainbat pertsonak eskuzabaltasunez egiten duten lan handiari esker ditu hainbesteko aberastasun eta indarra tokiko gizarte-sareak, batik bat gure bizi-kalitatearekin inplikaziorik handiena duten erakundeek. Udalak, behintzat, laguntza ekonomikoa eta azpiegiturak eman behar dizkie, elkarte horiek hobeto lan egin ahal izan dezaten”, adierazi du Gorka Urtaran alkateak.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:36

– Urtaranen gobernuak proiektuaren idazkuntza eta obra esleitzeko lehiaketa onetsi du; lanek 18 hilabete iraungo dute

– Alkateak euskaltzale taldeekiko lankidetza azpimarratu du, “hiriaren erdiguneko espazio hori euskararen alde ari garen guztion etxea” bihur dadin

– Areto nagusiak 660 pertsonarentzako lekua izango du, eta horretaz gain kultur sorkuntzarako eta lanerako espazio moldagarriak jarriko dira

 DOSSIER GASTEIZ ANTZOKIA

Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea errealitate izango dira. Izan ere, Urtaranen gobernuak horri dagokion kontratua esleitzeko lehiaketa onetsi du gaur Tokiko Gobernu Batzarrean, enpresa bera proiektua idazteaz eta obra gauzatzeaz arduratu dadin. Bi faseetarako gehieneko aurrekontua 2.945.853,90 euro da, BEZa barne; finantzaketa bermatuta dago, dagoeneko onetsi baitira horretarako konpromiso-kredituak. Ruiz de Bergaratarren jauregia eraberrituko da, eta bertan lau solairu egokituko dira, sarbideak Zapatari eta Errementari kaleetik, edukiera handiko areto nagusia, eta kultur sorkuntzarako eta lanerako espazio moldagarriak.

Azken asteetan, Udalak aurreproiektu oso landua zehaztu du, eraikinaren azken zaharberritzea egin zuen arkitektura estudioarekin, ekimena bultzatu duten euskaltzale taldeekin eta udal zerbitzu teknikoekin batera. Gorka Urtaran alkateak oso positibotzat jo du aurreikusitako esku-hartzea. “XVI. mendeko eraikin jatorriz errenazentista berreskuratu eta birgaituko dugu, Ruiz de Bergaratarren jauregia, aldaketa, handitze eta eraiste ugari jasan dituena. Topaketa, prestakuntza eta kultur sorkuntzarako gunea bihurtuko dugu, bizitzaz betea. Gasteizen euskara maite eta gozatzen duten ororen etxea izango da, eta gure hizkuntzaren arnasgunea hiriaren erdi-erdian”, azaldu du. Gasteizko alkateak hainbat alderdi azpimarratu ditu: “eraikinaren balio historikoa, kokapen apartekoa, eta planteatutako banaketa, ezin hobea baita horrelako proiektu baterako“; nabarmendu du, halaber, “prebentzio akustikoaren, intsonorizazioaren eta ebakuazioaren alorretan egindako lana, segurtasuna bermatzeko eta bizilagunei enbarazu ez egiteko asmoz“.

Aurreproiektuak Lazarraga Kultur Elkarteak definitu eta Euskara Elkarguneak landutako beharren programa jasotzen du. Horren arabera, Gasteiz Antzokiak eta Euskararen Etxeak 1.376 metro koadro eraiki izango dute guztira, lau solairutan banatuta. Espazio moldagarriak proposatu dira, tamaina txiki eta ertaineko kultur jarduerak egin ahal izateko: zutik entzuteko kontzertuak, antzerki emanaldiak edo bestelako ikuskizunak. Taberna bat ere aurreikusi da, Antzokiaren ‘agertokian’ mahaiak jartzeko aukerarekin.

Gaur goizean onetsitako baldintza-agirien arabera, enpresa esleipendunak lan hauetaz arduratu beharko du: behar diren aurretiazko azterlanak (3 asteko  epea), oinarrizko proiektua eta jarduera proiektua idaztea (8 aste), gauzatze proiektua idaztea (16 aste) eta lanak gauzatzea. Obra gauzatzeko epea 18 hilabetekoa izango da.

 

Sarbideak Zapatari eta Errementari kaleetatik

Higiezinaren konfigurazioa ulertzeko modurik onena Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea bereiztea da. Euskararen Etxeak Errementari kaletik izango du sarbide nagusia, eta beheko solairua, bigarrena eta hirugarrena hartuko ditu. Gasteiz Antzokiak, berriz, Zapatari kaletik izango du sarbidea eta lehen solairua hartuko du funtsean, bigarren solairuarekin ere lotuta egon arren.

Zapatari kaletik lehen solairura, Gasteiz Antzokira, sartzean, 75 metro koadroko taberna aurkituko dute erabiltzaileek, eta 11 metro koadroko sukaldea. Ondoren, Antzokiaren areto nagusia ikusiko dute: 166 metro koadroko espazioa, bi solairuren garaiera duena, konfigurazio ezberdinetako ikuskizunak hartzea ahalbidetuko duena.  Elkartzeko gunea izango da, eta gehienez 660 pertsona sartu ahalko dira zutik; ez du agertokirik izango. Antzerki emanaldietarako 150 pertsona esertzeko lekua egokitzea aurreikusi da, edo 90 pertsonarentzako lekua kontzertuetarako. Jantoki gisa erabiltzen denean 170 pertsonarentzako lekua izan ahalko du aretoak. Bigarren solairuko ‘balkoietatik’ ere ikusi ahalko da agertokia, zeinetan jatorrizko adreiluz egindako bi arku ikusgarri nabarmenduko baitira. Lehen solairuak 359 metro koadro izango ditu orotara. Solairu zabalena da.

Beheko solairua Euskararen Etxera sartzeko bide naturala izango da, Errementari kaletik; orotara 195 metro koadroko azalera erabilgarria hartuko du, eta 100 pertsonarentzako lekua izan lezake. Funtzio anitzeko areto bat egokituko da bertan, erakusketak, hitzaldiak edo proiekzioak egin ahal izateko.  Proiekzio eta itzulpen kabinak jartzea aurreikusi da, baita biltegiak, komunak eta aldagelak ere.  Bigarren eta hirugarren solairuetara igoko da bertatik, eskailera edo igogailua baliatuz.

Bigarren solairuak 256 metro koadroko azalera erabilgarria izango du; lantegiak, komunak eta lanerako beste espazio batzuk kokatuko dira han, 21 Zabalgunearen jabetzako etxebizitza batzuk dauden lekuan. Errementari kalera ematen duen zatian, bestalde, 103 metro koadroko erabilera askotarako gunea (erakusketak, ludoteka…)  geratuko da, zeina Gasteiz Antzokiaren areto nagusian egiten diren ikuskizunak ikusteko ‘balkoitzat’ erabili ahalko baita.

Hirugarren solairua da jauregiko leku argitsuena: 253 metro koadro ditu, eta Euskararen Etxerako erabiliko dira. Patio nagusia estaliko du, eta lanerako guneak hartzeko baliatuko da. Hiru bilera-gela kristaldun, lantegi bat eta instalazio-gela (klimatizazioa, exutorioak…) jarriko dira solairu horretan.

Gasteizko alkateak proiektuak orain arte egindako bidea laburtu du gaur goizean: 2017. urtearen hasieran ideia-lehiaketara deitu zen, Gasteiz Antzokia Eskoriatza-Eskibel jauregian jartzeko, eta ondoren akordio batera iritsi zen, pilotalekua bertan uzteko, adostasun sozial eta politikoa lortze aldera; geroago, ordea, fuel depositu bat agertu zen lorategian, eta hori kendu beharra zegoen, lurra deskutsatu eta ingurunearen alderdi arkeologikoak aztertu. Eskoriatza-Eskibelen inguruan beste bi depositu agertu dira azken urteetan: bata gasarena zen, eta 2014an atera zen; bestea Harategi kantoiaren eta Frai Zacarias Martinez kalearen arteko bidegurutzean agertu zen, eta aparrez inertizatu zen. Azaldutakoaren ondorioz, Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea jartzeko beste leku bat bilatu behar izan zen, eta Euskara Elkargunean Ruiz de Bergaratarren jauregira aldatzea erabaki zelarik bertan kokatuko dira azkenean.

Share

Aurrekoak »