Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  9 apirila 2019 17:00

– Harrera Ehrenbürg Gymnasium ikastetxeko (Forchheim, Alemania) ikasle eta irakasleei, Marianisten ikastetxearekin trukea egiten ari baitira.

Parte-hartzaileak: Estíbaliz Canto, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia, eta udal korporazioko talde politikoen ordezkariak.

Eguna: asteazkena, apirilak 10.

Ordua: 10.30.

Lekua: udaletxeko harrera-aretoa.

———————————————–

– Martín Fiz Maratoiaren XVII. edizioaren aurkezpen ofiziala.

Parte-hartzaileak: Estíbaliz Canto, Hezkuntza, Kultura eta Kirol zinegotzia; Igone Martínez de Luna, Euskara, Kultura eta Kirol diputatua; José Luis Bastarrica, Kutxabank-eko Red Araba-ko zuzendaria; Aitor V. Morell eta Juanjo Fernández, EDP Vitoria-Gasteiz-ko zuzendaria eta salmenten burua, hurrenez hurren, eta Martín Fiz, EDP Vitoria-Gasteiz Maratón Martín Fiz-en zuzendari teknikoa.

Eguna: asteazkena, apirilak 10.

Ordua: 11.00.

Lekua: Europa biltzar etxea (Gasteiz aretoa).

——————————————————–

– Harrera probintziako auzitegietako lehendakariei, XIX. Jardunaldi Nazionalak egiten ari baitira Gasteizen.

Parte-hartzaileak: Gorka Urtaran alkatea eta udal korporazioko talde politikoen ordezkariak.

Eguna: asteazkena, apirilak 10.

Ordua: 17.45.

Lekua: udaletxeko harrera-aretoa.

——————————————————-

– Arabako emakumezkoen kirola ikusarazteko esku-hartze artistikoaren aurkezpena.

Parte-hartzaileak: Estibaliz Canto, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia; Alain Larreina, artista, eta lurraldeko kirolariak zein babesleak.

Eguna: asteazkena, apirilak 10.

Ordua: 19.00.

Lekua: El Corte Inglés-eko igarobidea.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   16:36

Gaur arratsaldetik ostiralera arte Udalak jakinaraziko zaie izendapena Gorte Nagusietarako hauteskundeetarako mahaietako kide izango diren 1.006 pertsonei, eta jarraibide-eskuliburuak helaraziko.

Udalak ez ditu argitaratuko mahikideen zerrenda, datu pertsonalen konfidentzialtasuna gordetzeko. Aukeratuak izan diren jakin nahi dutenek bertatik bertara kontsulta dezakete ostegunetik aurrera herritarrei laguntzeko bulegoetakoren batean, beren burua identifikatu eta eskabidea egin ostean.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:36

Principal antzokiak Broadwayko komedia musikala aurkeztu du udako programazioaren aurrerapen gisa; gaur jarriko dira salgai ikuskizun dibertigarria ikusteko sarrerak

Madrilgo estreinaldian eta biran izan duen arrakasta erabatekoaren ondoren, uztailean Gasteizera helduko da ADDAMS FAMILIA, Broadwayko komedia musikala. Esteve Ferrer-ek zuzendu eta LETSGOk ekoitzitako ikuskizuna Gasteizko Principal Antzokian antzeztuko da uztailaren 25etik 28ra bitartean. Sarrerak gaur jarriko dira salgai 18:30etik aurrera.

Musikala osatzen duten 28 artistek (abeslariak, aktoreak, dantzariak, akrobatak eta musikariak) antzokiko oholtzara ekarriko dituzte Charles Addams ilustratzaileak sorturiko pertsonaiak. Aktore protagonistak Carmen Conesa (Morticia), Xavi Mira (Gómez), Lydia Fairén (Miércoles), Frank Capdet (Tío Fétido), Alejandro Meda (Pugsley) Meritxell Duró (Abuela) eta Javier Canales (Lurch) dira.

Musikaleko istorioa Brickmann eta Elice-n libretoan oinarrituta dago eta Andrew Lippa-ren musika du lagun. Chicagoko Ford Center for the Performing Arts Oriental Theatre-en hasi zuen ibilbidea obrak 2009an, eta 2010ean Broadwayko Lunt-Fontanne Theatre-ko eszenatokira ailegatu zen. Arrakasta itzela izan zuen ikusleen artean.

Antzerkira heldu baino askoz lehenago egin ziren ospetsu Addams familiako pertsonaiak, 1964an beren istorioak telesail izateko egokitu zituztenean, hain zuzen. 1991an zazpigarren artera jauzi egin zuten, eta, ordutik, egokitzapen zinematografiko ugari sortu dira.

Espainian LETSGO da –Dirty Dancing eta The Hole sagaren ekoizle bera komedia musikal zirraragarri honen aldeko apustua egin duen enpresa.

Obraren sinopsia:

Addams Familiaren mundu ero eta liluragarrian goibel egotea zoriontsu izatea da, zentzugabetasuna da zentzuzkoena, mina sentitzeak dakar alaitasuna, zuhurrena zuhurtziagabea izatea da, eta ametsak heriotzaz eta sufrimenduz eginda daude.

Hala ere, oreka fin eta landu horretan bizitzea lortu duten arren, familia bitxi honek ere aurre egin beharko dio planetako guraso guztientzat amesgaiztorik izugarriena den horri: Addams haurrak koxkortzen ari dira.

Ehunka urtez, Morticia eta Gómezek –klaneko matriarka eta patriarka– gogor ahalegindu dira Addamstarren egiazko balio berezi zein bakarrei eusteko, eta armonia horretan jarraitzeko asmoa dute mendeak joan mendeak etorri. Ordea, ezusteko bat heltzear da: hainbeste maite duten alaba ilun, makabro eta makurra, Miércoles, hamazortzi urteko gazte xarmant bihurtu da, eta prest dago emantzipatzeko. Neska gaztea Lucas Beineke izeneko mutil ezti, maitekor, begirunetsu eta azkarrarekin maitemindu da, zeina Ohioko familia “normal” eta errespetagarri batetik datorren.

Mutil hori al da egokiena Addams familiako kide berria izateko? Inor ere ez dago oso konbentzituta bikotearekin, eta hori gutxi balitz, Miércolesek afaltzera gonbidatu ditu Beinekestarrak. Addamstarrenean igaroko dugun gau ilun, zorigaiztoko eta irrigarri horretan sekreturik ezkutuenak azaleratuko dira, eta harremanak, amodio-istorioak eta adiskidetasunak aztertuko. Addams Familia osoak batera (arbasoak barne), aurre egin beharko diote belaunaldiz belaunaldi ekidin ahal izan duten gauza bakar eta beldurgarri horri: aldaketari.

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:18

Txirrindulari batek emakume bat harrapatu zuen atzo Olagibel kalean, eta gero, ihes egin zuen. Oinez zihoan emakumea, 26 urtekoa, zaurituta geratu zen, eta bere kabuz joan zen Santiago Ospitalera. 13:00ak baino minutu batzuk geroago gertatu zen istripua. Txirrindularia gizon garai eta indartsu bat zen, 30 urte ingurukoa, eta bizikleta beltz baten gainean zihoan.

Jundizen, Lermandabide eta Perretegana kaleen arteko elkargunean, furgoneta batek eta auto batek aurrealde/saihetsetik talka egin zuten atzo elkarren aurka. Bai furgonetako gidaria, 41 urteko gizonezkoa, eta bai autoa gidatzen ari zen emakumea ere, 43 urtekoa, zaurituta geratu ziren, eta lehena Txagorritxu Ospitalera eraman zuten eta bigarrena Santiago Ospitalera. Furgonetako gidariari alkoholemia-probak eginarazi zizkioten eta emaitza positiboa eman zuen, eta horrenbestez, izapideak abiarazi zituzten Guardiako Epaitegian.

54 urteko moto-gidari bat zaurituta geratu zen Koldo Mitxelena kalean, berak gidatzen zuen motozikletak eta bizikletan zihoan emakume batek elkarren artean izandako talkaren ondorioz. Motozikletaren gidaria Santiago Ospitalera eraman zuten, eta txirrinduan zihoan emakumeak lesioak jasan bazituen ere, ez zen beharrezkoa izan osasun-zentro batera eramatea.

Udaltzainek beste 19 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen zauriturik izan eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik. 21 salaketa izapidetu zituzten eta polizia judizialaren 15 jarduera egin zituzten.

Suhiltzaileak

Suhiltzaileek dei bat jaso zuten atzo, A-624 errepidean, autopistaren sarreratik hurbil, bi ibilgailuren artean istripu bat gertatu zela ohartaraziz. Iritsi zirenean, ibilgailuetan zihoazen bidaiari guztiak kanpoan zeuden, nahiz eta hasieran pentsatu zuten haietako bat oraindik barruan harrapatuta zegoela. Bateriak deskonektatu zituzten eta errepidean geratutako zatiak jaso zituzten.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:12

 

Udaleko Trafiko Zerbitzuak radar informatzaile bat –radar pedadogiko ere deitzen zaie– ezarri du Aretxabaletan, A-2124 errepidetik Iturritxu kalera sartzen direnei zer abiadura daramaten adierazteko.

Radar horren helburua da ibilgailuak hirian sartzen direnean abiadura txikiagoan etortzea; izan ere, aldapa handiko errepide batetik datoz (A-2124), eta lau biribilgune dauden arren –300 metroan behin bat–, zaila da abiadura kontrolatzea.

 

Abiadura adierazi bai baina isunak jartzeko balio duen radar berriak bide-segurtasuna hobetzen lagunduko du. Neurri hau duela bi aste Hegoaldean egin zen Auzogunean auzokoek adierazitako kezkari erantzuteko hartu da, bertan Adurtzakoak auzo-elkarteak konponbideak eskatu baitzizkion Udalari.

Neurri honez gain, beste batzuk ere hartuko dira laster bide berbereko oinezkoentzako pasabidean eta biribilgunean segurtasuna hobetzeko; Okariz eta Jauregilanda kaleen pareko Biribilgunean, alegia.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:48

18:15ean izango da eta hurbildu nahi duen ororentzat zabalik egongo da; helburua maiatzetik aurrera irekiko den aurrematrikula aldian matrikula berriak lortzea da

José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioak ate irekien eguna egingo du datorren ostegunean (apirilak 11) 18:15ean. Horren xedea ikastegiko jarduerak eta instalazioak ezagutzera ematea eta 2019-2020 ikasturterako ikasle berriak erakartzea da; izan ere aurki helduko dira aurrematrikula eta matrikula aldiak.

  • Hala, irakaskuntza ez arautuko ikasleentzat maiatzaren 6tik 31ra bitartekoa izango da aurre-matrikula egiteko epea, eta matrikula egitekoa, ekainaren 25etik uztailaren 5era artekoa. Ikasle horiek sarrera-probak egin beharko dituzte kontserbatorioan sartu ahal izateko.
  • Oinarrizko irakaskuntzei eta irakaskuntza profesionalei dagokienez, horietan sartzeko probaren aurrematrikula maiatzaren 20tik ekainaren 7ra bitartean egingo da –proba ekaineko bigarren hamabostaldian egin ohi da eta–, eta matrikula, berriz, uztailaren 1etik 5era bitartean.

“Jose Uruñuela” dantza kontserbatorioa ezaguna da 1987tik hona dantzaren irakaskuntzan egin duen lanagatik, betiere kalitatezko formazio profesionala eskaintzeko asmoz. Horrez gain, titulazioa eta ikasketen errekonozimendu ofiziala bermatzen dizkie gazte gasteiztarrei, dantzarekiko interesa sustatzen du, kulturaren ikuspegian Gasteiz Europako hirien parera eramaten laguntzen du eta, besteak beste, egiten duen lanaz gozatzeko aukera eskaintzen die herritarrei.

Dantza kontserbatorioan eskaintzen diren ikasgaiak desberdinak dira prestakuntza-mailaren arabera: irakaskuntza ez arautuaren kasuan dantzarekiko lehen harremana lantzen da, eta oinarrizko irakaskuntzetan eta irakaskuntza profesionaletan, aldiz, dantza klasikoa, izaerako dantza, dantza garaikidea, dantza tradizionala, musikaren lengoaia, errepertorioa, dantzaren historia, anatomia eta elikadura, arte dramatikoa eta puntak.

Informazio gehiago

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:35

 

Sare osoan dohainik sartu ahal izango dira 18.000 eurotik beherako urteko errenta duten familiak

 

 

 

Haur Eskolak izena ematea

Maiatzaren 2tik 10era bitartean izango da Gasteizko Udalaren haur-eskoletan eta Haurreskolak Partzuergoaren haur-eskoletan 2019-2020 ikasturterako matrikulatzeko aldia; 1.428 plaza izango dira guztira.

Udalaren haur-eskoletan (0-3 urte), 2017an, 2018an eta 2019an jaiotako haurrak matrikulatu ahal izango dira, eta, Partzuergoan (0-2), 2018an eta 2019an jaiotakoak.

Bi berrikuntza egongo dira. Garrantzitsuena da sare osoan doakoa sarbidea izango dutela 18.000 eurotik beherako urteko errenta duten familiek.

Horretaz gain, datorren ostegunean (hilak 11) hitzaldi batzuk emango dira matrikulazio-prozesuari buruz, beharrezkoa balitz ere.

– Apirilaren 11n (osteguna), 11:00etan, Zabalgana gizarte-etxean (euskaraz)

– Apirilaren 11n (osteguna), 18:00etan, Salburua gizarte-etxean (gaztelaniaz)

Matrikula egiteko epeak:

  • Maiatzaren 2tik 10era bitartean: Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea.
    • 2019ko maiatzaren 5etik 19ra bitarteko haurren kasuan, maiatzaren 6tik 22ra bitartekoa izango da izena emateko epea.
  • Ekainaren 7an: onartuen behin-behineko zerrendak eta itxarote-zerrendak argitaratuko dira.
  • Ekainaren 7tik 12ra: erreklamazioak aurkezteko epea.
  • Ekainaren 24an: behin betiko zerrendak argitaratuko dira.
  • Ekainaren 24tik 28ra: matrikula formalizatzea.

Eskabideak eta agiriak aurkezteko lekua: Herritarrei Laguntzeko Bulegoa (San Antonio kalea 10) eta gizarte-etxeetako herritarrei laguntzeko bulegoak. Hezkuntza-premia bereziak dituzten haurrak matrikulatzeko, hobe da dokumentazioa Udalaren Hezkuntza Zerbitzuan aurkeztea (Frai Zacarias Martinez 3.ean, 08:30etik 14:00etara).

 Informazio gehiago.

Share