Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  16 apirila 2019 17:00

“Vitoria-Gasteiz Basket Capital” kanpainako ekintza bat aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Alkate ordea, Peio Lopez de Munain; diputatu nagusiorde Pilar García de Salazar; Jesús Vázquez Saski Baskoniako zuzendari nagusi; Livia López, Araskiren presidentea; Oscar Vázquez  Sáenz Horeca Araberriren presidentea; Zuzenak-aren presidentea Julio Roca ; Arabako Saskibaloi Federazioko presidente Luis Miguel Corres eta Aker eta Katamotz

Eguna. Asteazkena, apirilak 17

Ordua. 17:00

Tokia. Andre Maria Zuriaren plaza, landare-eskulturaren ondoan.

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:34

Gidatzen zihoan 42 urteko gizonezko bat zauritu zen atzo, Florida kalean gertatu eta Udaltzaingoa ikertzen ari den trafiko-istripu batean. Istripua izan zuen gizonezkoa Santiago Ospitalera eraman zuten.

Gabriel Celaya eta Donostia kaleen arteko elkargunean patinete elektriko batek ibilgailu baten atzeko aldearen aurka talka egin zuen. Patinetean zihoan 31 urteko gizonezkoa Santiago Ospitalera eraman behar izan zuten.

Udaltzaingoak beste 16 trafiko-istriputan esku hartu zuen, nahiz ez den zauriturik izan, eta 18 urteko mutil gazte bat ikertzen ari da gida-baimenik gabe autoa gidatzeagatik.

Udaltzaingoak 18 salaketa izapidetu zituen eta polizia judizialaren 8 jarduera egin zituen.

Urak hartuta geratu da sotoa

Suhiltzaileek gaur goizeko zortziak aldera esku hartu behar izan dute, Jundizen saneamendu-sarean izandako gasolio-isurketa baten ondorioz. Enpresa baten bulegoetan sumatu duten erregai-usain biziak bultzatu ditu horren berri ematera. Horren jatorria ikertzen ari dira.

Atzoko zaparrada bortitzen ondorioz zenbait soto eta garaje urak hartuta geratu ziren, eta horren ondorioz, beharrezkoa izan zen suhiltzaileek esku hartzea. Ramiro de Maeztu kalean merkataritza-lokal baten sotoa urak hartuta geratu zen, eta Posta kalean, kutxatila batetik irteten zen ura lokal baten barrura sartu zen.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:52

 

 Pasa den ostiralean, apirilaren 12an, amaitu zen eskaerak aurkezteko epea. Guztira, zazpi proposamen aurkeztu dira, iaz baino lau gehiago.

 

Urtez urte, gero eta harrera hobea izaten ari da “Giza eskubideak eta sorkuntza artistikoa” deialdia. Zazpigarren edizio honetan, zazpi proposamen aurkeztu dira, hau da, iaz baino lau gehiago; eta nazioarteko itzal handiagoa izan dute, bai eragile artistikoek, bai proposamenetan inplikatutako gizarte-eragileek.

Datozen asteotan, balioespen-batzordeak balioetsiko ditu aurkeztutako proiektuak; Montehermoso kulturuneko eta Gasteizko Udalaren Garapenean Laguntzeko Zerbitzuko zenbait teknikarik osatzen dute batzordea.

Prozesu horren ondoren puntuaziorik onena lortzen duen, eta aukeratzen den, proposamenak 14.999,00 euroko zuzkidura ekonomikoa lortuko du hura ekoizteko, gauzatzeko eta aurkezteko, 2019ko hurrengo hiletan. Zuzkidura hori handitu egingo da, Garapenean Laguntzeko Zerbitzuaren aurrekontuko beste ekarpen ekonomiko batzuekin, bestelako zenbait gasturi aurre egiteko (instalazioak muntatzetik eta desmuntatzetik, jarduera osagarriak antolatzetik eta abarretatik eratorritakoak).

Bereziki aipatzekoa da gaien aniztasuna, Giza Eskubideen urraketari lotutako hainbat gairi heltzen baitiete: edateko ura izateko eskubidea Afrikan, emakumeen sexu-eskubideak eta ugaltze-eskubideak Erdialdeko Amerikan, arma-salmentaren eragin makurrak, femizidioa Bolivian, herrien eskubideak Perun, hirian espazio publikoaz gozatzeko eskubidea…

Proposamen artistikoaz gain, zenbait jarduera osagarri ere proposatzen dituzte proiektuek, ikusgaitasun handiagoa emateko gaiei.

 

Share