Prentsa Oharren banner

Prentsa deialdiak (2019-04-08)

Gasteizko Jazz Jaialdiaren programazio didaktikoa eta agertoki berria aurkeztea

Parte-hartzaileak: Estíbaliz Canto, Kultura zinegotzia eta “Luis Aranburu” Udal Musika Eskolaren lehendakaria; Iñigo Zárate, Gasteizko Jazz Jaialdiaren lehendakaria; Axier Urresti, Vital Fundazioaren zuzendari nagusia, Puy Asurmendi, “Jesús Guridi” kontserbatorioaren zuzendaria.

Eguna: astelehena, apirilak 8.

Ordua: 11.00
Lekua: Montehermoso kulturunea, Ortuño aretoa.

—————————————————-

– Harrera Gil Gymnasium ikastetxeko (Marl, Alemania) ikasle eta irakasleei, Urkide ikastetxearekin trukea egiten ari baitira.

Parte-hartzaileak: Estíbaliz Canto, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia, eta udal korporazioko talde politikoen ordezkariak.

Eguna: apirilak 8, astelehena.

Ordua: 12.30.

Lekua: udaletxeko harrera-aretoa.

 

Share

Astebururako aurreikuspenak (apirilak 5-7)

Ostirala, apirilak 5

  • Alkate Gorka Urtaran Arriagako parkeko urmaelaren ondoan jarritako Napoleonen garaiko azokara joango da, 18:00etan.
  • Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa eta Partaidetza eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martínez Arabako Errioxako ardo berriaren eta Arabako txakolinaren Ardo Berriaren III. Jaira joango dira, 18:00etan, Azoka plazan.
  • Berdintasuneko zinegotzi Jaione Aguirre Andre Maria Sortzez Garbiaren katedralean egitekoak diren Aste Santuko pregoira eta musika sagaratuko kontzertura joango da, 20:00etan.
  • Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa Gasteiz On pasarelaren sarien banaketan izango da, 20:30ean, Artiumen.

Larunbata, apirilak 6

  • Alkate Gorka Urtaran, Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa eta Partaidetza eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martínez APDEMAren aldeko desfile solidariora joango dira; 18:45ean izango da, Opera eraikinean, Gasteizko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresen elkarteak (Comercio Vitoria) antolaturik.

Igandea, apirilak 7  

  • Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto Kirol Park programako jardueren erakustaldira joango da, 12etan, Foru plazan. Euria egiten badu Landatxoko kiroldegira aldatuko da.
  • Alkate Gorka Urtaran Alavés-Leganés partidara joango da, 12:00etan, Mendizorrotzeko futbol-zelaian.
  • Alkate Gorka Urtaran eta Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto eta Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa Arabako oinarrizko saskibaloiaren aldeko ekitaldira joango dira, 17:00etan, Andre Maria Zuriaren plazan.
Share

Tranbiaren hegoaldeko linea eraikitzeko obrek aldaketak eragingo dituzte zirkulazioan

Tranbia hegoalderantz luzatzeko obrek zenbait zirkulazio-aldaketa ekarriko dituzte Castro Urdiales kalean eta inguruetan astelehenetik (apirilak 8) aurrera.

Castro Urdiales kaletik ezingo da Jose Maria Iparragirre kalera sartu. Trafikoa Dantzari plazako aparkalekura desbideratuko da.

Castro Urdiales kaletik Juan Bautista Gamiz kalera jotzeko sarbidea ere itxita egongo da. Hortaz, autoak sartu ahal izateko, Juan Bautista Gamiz kalea bi noranzkoko kale itsu bihurtuko dute eta autoak Heraclio Fournier kaletik sartu eta irtengo dira.

Egoera horrek apirilaren bukaerara arte iraungo du.

 

Share

Erizaintzaren alorreko 600 profesional inguru Europa jauregian bildu dira

 

Erizaintzaren alorreko 600 profesional inguru Europa biltzar jauregian bildu dira, non familia- eta komunitate-arreta aztertuko baitute larunbatera arte. Izan ere, gaur inauguratu da Lehen Mailako Arretako eta Komunitate Erizaintzako elkarteen federazioen XI. Biltzar Nazionala; Peio López de Munain alkateordea, Ramiro González Arabako diputatu nagusia eta antolatzen duten erakundeen ordezkariak izan dira ekitaldian.

López de Munainek erizaintzako profesionalek egiten dute lana goraipatu du, “pertsonen osasunaren eta ongizatearen alde egindako lana, hau da, tokiko gobernuok ere lortu nahi dugun helburua. Izan ere, udalok badugu gure bizilagunen osasunean eta ongizatean eragiteko gaitasunik, baina hori ez litzateke nahikoa zuek bezalako profesionalen laguntzarik gabe”.

 

Share

Jean Pierre Vargasen “The eye of the banopticon”, Montehermoson ikusgai maiatzaren 5era arte

 

 

 

 

 

 

 

EHUrekin batera proiektu artistikoak zabaltzeko egiten den deialdian hautatutako lau lanetako hirugarrena da; dagoeneko eman daiteke izena 2019/2020 ediziorako, ekainaren 2ra arte

 

Gaur aurkeztu da  Jean Pierre Vargaen “The eye of the banopticon” (“Banoptikoko begia”) erakusketa, Montehermoso kulturuneak EHUrekin batera proiektu artistikoak zabaltzeko egiten duen deialdian hautatutako lau lanetako hirugarrena; maiatzaren 5era arte egongo da ikusgai, Jovellanos aretoan. Egilearekin batera, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto, komisario Cristina Aráosla-Oñate eta EHUko kide Edurne González izan dira aurkezpenean.

The eye of the banopticon (“Banoptikoko begia”) identitate-kontrolaren eta zaintzaren teknologia biometrikoei buruzko erakusketa-proiektua da. Sistema horiek gizartearen zenbait eremutan erabiltzen hasi dira; horien artean, nagusienetako bat migrazio- eta aireportu-kontrolena da. Halako lekuetan ikusi daiteke teknologia horiek identitatea kudeatzeko eite administratibo arriskutsua dela, intrusibo eta baztertzailea, herritartasun kontzeptua bera ere kolokan jartzeraino.

Zenbait bitarteko baliatuta, Jean Pierre Vargasek sistema horien eta noiznahi eta nonahi salbuespen-egoera ikusteko joera politikoaren arteko harremanak aztertzen ditu… aintzat hartuta joera horrek indarra hartu duela gaur egun, batez ere 2001eko irailaren 11z geroztik, egun horretatik aurrera mendebaldeko estatuek terrorismoaren mediatizazioa norbanakoekiko kontrola areagotzeko baliatu baitute.

Azken bi urteetan egindako ikerketa-lanaren emaitza biltzen duen katalogoa ere argitaratu da.

Jean Pierre Vargasek (1987) 2018an bukatu zuen Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa Masterra  EHUn; Arteko Gradua ere egin zuen han. Banako zein taldeko proiektuak egin ditu Medialab Pradon (2018), Bizkai Aretoan (2018) eta Getxoarten (2018), besteak beste. Artegintzan ez ezik, 3D grafikoetan ere interesatuta dago; esparru horretan era autodidaktan hasi zen, eta Delirium Studios enpresako grafista lan egitera iritsi da, 2018an. Gaur egun, kultura-kudeaketako praktikak egiten ari da Kunsthalle Lissabon-en (Lisboa, 2019), Global Training beka baten bidez.

2019-2020 deialdia eta datuak

Erakusketaz gain, EHUrekin batera proiektu artistikoak zabaltzeko deialdi berria aurkeztu da. Arte Ederretako ikasleen eta prestakuntza-aldian ari diren artisten proiektuak ezagutaraztea da deialdiaren helburua, bai eta ekoizpen- eta prestaketa-eremuen artean eztabaida eta trukerako gune bat sortzea ere, hartara artistei eremu profesionalarekin eta testuinguru lokalarekin harreman zuzena osatzen laguntzeko. Orain arte 35 artistak egin ahal izan dituzte lehen urratsak horri esker.

Ekainaren 2ra arte eman ahalko da izena. Honi erantsita doaz oinarriak.

Bestetik, astelehenean amaitu zen proiektu artistikoen deialdira aurkezteko epea, eta 145 proposamen jaso dira (2018an 88 izan ziren).

Share

Bizikletaz zihoan emakume bat zauritu da istripu batean

Bizikleta gainean zihoan 25 urteko neska bat zaurituta geratu zen atzo, Zaramaga kalearen eta Kantabrikoaren Hiribidearen arteko bidegurutzean. Osasun-langileek toki horretan bertan artatu zuten, baina ez zen beharrezkoa izan osasun-zentro batera eramatea.

Udaltzainek beste 16 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen zauriturik izan eta ez zen inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik. Horrez gain, 20 salaketa izapidetu eta polizia judizialaren 11 jarduera egin zituzten.

Share

Elikagaien Bankuen Euskadiko Federazioari harrera

 

 

 

 

 

 

Gasteizko udaletxeko harrera aretoan Elikagaien Bankuen Euskadiko Federazioari harrera egin zaio gaur goizean. Gorka Urtaran alkatea eta Federazioko lehendakari Daniel Fernandez buru izan dituen ekitaldira hainbat pertsona hurreratu dira, besteak beste: ehundik gora boluntario, EAEko hiru elikagai-bankuetako arduradunak, Enplegu eta Gizarte Politiken sailburu Beatriz Artozabal eta foru diputatu Marian Olabarrieta.

 

 

 

 

 

 

 

 

Alkateak aipamen berezia egin nahi izan dio elikagaien bankuetan egiten duten “ezinbesteko lanari”, “herritar guztiok harrotzeko modukoa” baita. Elikagaien Bankuek krisiak kolpatutako familiei elikagaiak bermatu dizkiete, eta, hein handi batean, boluntarioz osatuta daude –gehienenak erretiratu edo aurre-erretiratuak–. Aurten Araban antolatuko da Euskadiko Elikagaien Bankuen Ohiko Asanbladara Orokorra, hemendik aurrerako jarduerak, proiektuak eta helburuak bateratze aldera.

Share

Esleituta Legutianoko atean eta Zuhatzuko atean bizikletentzako bideak egiteko lanak

 

Udalak 235.000 euro baino gehiago inbertituko ditu hiru kale horiek eraberritzen, trafikoa lasaitzeko eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko neurriak barne

Hiriak 160 kilometro bidegorri baino gehiago izango ditu

 

BIDEGORRIAK LEGUTIANO-ZUAZO DOSIERRA

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Legutianoko atea eta Zuhatzuko atea  eraberritzeko kontratuak esleitu direla eman du ezagutzera gaur goizean. Esku-hartze horiei esker hiriak 160 kilometro bidegorri baino gehiago izango ditu

Lanek 235.826,68 euroko inbertsioa izango dute, eta trafikoa lasaitzeko eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko neurriak barne hartuko dituzte. “Hainbat talderen eskaera eta ekarpenei esker egingo dira ekimen hauek. Mugikortasun Iraunkorrerako Planean oinarrituak dira”, nabarmendu du Gorka Urtaranek. Aipatutakoekin lotuta bi dosier onetsi ditu gaur goizean Tokiko Gobernu Batzarrak, bata Leza kalean (Zabalgana) egitekoak diren lanak. 264.742,82 euroko aurrekontua dute lanek eta 10 astetako epea. Construcciones Aguillo eta Balgorza enpresek egingo dituzte lanak.

Gaur abiarazi den bigarren eraberritzea Legutianoko atean egitekoa da, Nafarroako Errege-Erreginen kaletik Zuiako Taldearen kaleraino. Esku-hartzearen helburuak antzekoak dira: trafikoa moteltzea, oinezkoen mugikortasuna hobetzea, garraio publikorako irisgarritasunaren hobetzea, eta bidegorria jartzea. Kale horretatik ibilgailu ugari zirkulatzen dira, eta horretarako dago diseinatuta. Zehazki, 3,75 metroko zabalerako espaloiak ditu, bateriako aparkalekuak bi aldeetan, hiru zirkulazio-errei noranzko bakoitzean, eta bi metroko erdibitzailea. Kaleak merkataritza-jarduera garrantzitsua du. “Disenuak ez dio jarduera horri laguntzen, espaloiak estuak baitira, eta trafikoa, azkarra eta dentsitateko handikoa”, azaldu du alkateak.

Udalaren proiektuaren arabera, galtzadan bi bidegorri jarriko dira, 2,40 metro zabal izango direnak, bereiziak eta bi noranzkorekin. Iparraldetik zein hegoaldetik (Burgos kaleraino) joango dira. Orobat, baterian aparkatzen duten gidarientzako espazioa ere utziko da horien ondoan. Horretarako, zirkulazio-errei bat kenduko da alde bakoitzean. TUVISAren geltokiak ere egokituko dira, nasa irisgarriagoak eraikita (autobusarekiko desnibela murrizteko). Bidegorria 330 metro luze izango da iparraldeko zatian, eta 350 metro luze hegoaldean.

Espazio Publikoaren Zerbitzuak Zuhatzuko aterako ere antzeko esku-hartzea proposatu du. Kale horrek 7 metroko espaloiak ditu, 16,50 metroko galtzada, bi zirkulazio-erreitan banatuta, eta bateriako aparkalekuak bi aldeetan. “Esku-hartzearen bitartez trafikoa moteldu eta mugikortasun aktiboa sustatu nahi da. Bereziki, inguruan Zabalganeko gizarte etxea zabaldu dela kontuan hartuz”. Proiektuaren arabera, galtzadan bidegorri bat jarriko da, bereizia eta bi noranzkorekin, UNICEFen hiribidea eta Sofia Erreginaren hiribidea Mariturri bulebarrarekin lotzeko. Orain dagoen bateriako aparkalekua baliatuko da 2,40 metroko bidegorria sortzeko, 0,80 metroko babesarekin eta 2,5 metro hartzen duen bateriako aparkalekua utzita. Zirkulazio-erreia estutu egingo da, halaber.

Sofia Erreginaren hiribidean eta Mariturri bulebarrean badira bi noranzkoko bidegorriak, espaloian. Sofia Erreginaren hiribidetik Juan Gris kaleraino, bizikleta bidea iparraldeko espaloiaren ondotik joango da. Juan Gris kaletik aurrera, hegoaldetik. Oinezkoentzako pasabide jaso baten ondotik gurutzatuko da. Orobat, oinezkoentzako bi pasabide egingo dira. Bata Moreda ibilbidean eta bestea Salvador Dalí kalean. Trafikoa lasaitzeko eta oinezkoak hobeto ikusteko hainbat neurri ere hartuko dira.  Bidegorri honek 835 metroko luzera izango du.

Share

Gasteizek berdintasunerako 15 proiekturi lagunduko die aurten

Tokiko Gobernu Batzarrak Gasteizen genero berdintasunaren alorreko jarduera eta proiektuak garatzeko dirulaguntzak ematea onetsi du, eta hiriko elkarte eta kolektiboek aurkeztutako 15 proiekturi emango die babesa.

Udalerrian genero-berdintasunaren alorreko jarduerak eta proiektuak garatzeko dirulaguntzen deialdiaren oinarriak 2018ko abenduan onetsi ziren. Horien bitartez, emakume-elkarteak, talde feministak eta LGBTI kolektiboak sendotzen lagundu nahi du Udalak, ikuspegi feminista edo genero-ikuspegi argia duten proiektuak finantzatuz, eta, aldi berean, entitatean bertan emakumeen partaidetza aktiboa sustatzeko eta beren jarduera eremuan genero-berdintasunerako proiektu edo jarduerak egiteko sortutako espazio bat duten entitate mistoen proiektuak sustatu.

Hauek dira hautatutako proiektuak:

ELKARTEA PROIEKTUAPUNTUAK Emandako dirulaguntza
Emakumeen entitateak
María de Maeztu forum feministaPatriarkatuaren zapalkuntza “berrien” aurrean, errebeldia feminista (jardunaldia)762.020,00 €
María de Maeztu forum feministaPatriarkatuaren erreakzioaren aurrean, feminismoaren garaia da (martxoaren 8ko hitzaldia)651.585,00 €
Emakumeen elkarteei edo elkarte feministei esleitutakoa, guztira3.605
Entitate mistoak
ERREKABARRI Guraso ElkarteaHezkidetza programa 2019653.871,00 €
EMERIAZGasteizen genero, sexu eta arraza aintzat hartzen dituen giza segurtasun inklusiboa eraikitzen62,555.400,00 €
ADRAGeneroa, aniztasuna eta ahalduntzea, espainola atzerriko hizkuntza gisa (ELE) irakastean606.000,00 €
BLUSEN ETA NESKEN BATZORDEAJai giroan berdintasunaren, sexu aniztasunaren eta generoaren inguruko prestakuntza eta zabalkundea lantzea59,54.500,00 €
ARDATZBerdintasunerako plana egiteko proiektua57,894.000,00 €
KUENTAMEEmakumea naiz, garrantzitsua naiz eta hala sentitu behar dut55,55.807,20 €
AI LAKETAndre Maria Zuriaren jaietako aisialdia eta droga-kontsumoaren diagnostikoa egitea, ikuspuntu intersekzional batetik54,54.068,92 €
GURUTZE GORRIAEnplegagarritasuna hobetzeko lantegiak542.120,00 €
ADSIS Jokabide matxisten aurreko esku hartzeak nerabeekin lantzean, hezitzaile-taldeak duen ikuspegia zabaltzea.52,63800,00 €
ASVEBerdintasunera bidean52827,00 €
LUMAGORRI#StpLGTBIfobia. Gasteizen 2018-2019 aldian orientazio sexuala eta genero-identitatea direla-eta gertatutako gorroto-delituen txostena.525.900,00 €
ARABAKO ATENEO ERREPUBLIKANOAEmakume errepublikanoak historia egiten51,58819,64 €
SOKAMixtizaje512.281,24 € (Gainerakoa, itxarote-zerrendan)
Entitate mistoei esleitutakoa, guztira46.395 euro.

 

Horiez gain, ondoren azaltzen diren proiektuek ere gainditu dute deialdian eskatzen den gutxieneko puntuazioa, baina itxarote-zerrendan geratuko dira deialdiko kreditua agortu egin baita:

 

Entitate eskatzaileaProiektuaren izenaDirulaguntza Puntuak 
 SOKAMixtizaje3.718,76 € (gainerakoa esleituta)51
 AMEZTI TXIKIEskolatik hirira, Zabalgana Ikastolatik mundura4.885,00 €50

 

Share

Adurtzako futbol-zelaian jokalekua aldatzeko lanen kontratazioari hasiera ematea onetsi da

 

 

Tokiko Gobernu Batzarrak Adurtzako futbol-zelaiko jokalekua aldatzeko obrak egiteko kontratazioari hasiera ematea onetsi du gaur.

 

 

 

Aurrekontua 497.616,36 eurokoa da –Udal Administrazioaren Sailaren kontura– eta gauzatzeko epea, 110 egunekoa. Obrak maiatzaren amaieran edo ekainaren hasieran abiatuko dira, asmoa datorren futbol-denboraldiaren hasierarako belar artifizial berria jarrita egotea baita.

Belarra aldatzeaz gain –orain dagoena 1998an jarri zen eta belar artifiziala duten udal zelaien artean zaharrena da–, proiektuak beste jarduketa batzuk ere hartzen ditu barne, besteak beste, honako hauek jartzea: ate eta aulki berriak, jokalekua ureztatzeko 6 ur-kanoi, zelai inguruan espaloiak eta barandak, hamar zakarrontzi eta sartzeko arrapala bat.

Belar artifizial berriaren laminak 93 x 53 m-ko neurriak izango ditu, eta futbol 11 eta futbol 7 jokoetan erabili ahal izateko markatuta egongo da.

 

Share