Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2019-04-25)

Prentsaurrekoa. Tokiko dendetan kontsumoa sustatzeko Bono Dendaren Kanpaina aurkeztea

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa; Turismo, Merkataritza eta Enplegu zuzendari Juan Felipe García Miravalles; eta AEnkommer erakundeko zuzendari-gerente Edurne Parro

Eguna. Osteguna, apirilak 25

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

———————————

Congreso de la Sociedad Española del Sueño biltzarreko parte hartzaileen artean zozketatutako Vitoria-Gasteiz Lo-Aretoak Sariak banatzea

Parte hartzaileak. Alkateorde Itziar Gonzalo; Ainhoa Álvarez, Carlos Egea eta Begoña Abad, OSI Arabako Lo Unitateko arduradunak; eta Ikea enpresako marketing arduradun Virginia Medina

Eguna. Osteguna, apirilak 25

Tokia. Europa Biltzar Jauregia

——————————-

Prentsaurrekoa. TEDxVitoriaGasteiz 2019 aurkeztea 

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa; eta TEDxVitoriaGasteiz ekintzaren arduradun Cristina Juesas

Eguna. Osteguna, apirilak 25

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————————–

Harrera ekitaldia Arabako Gozogintzaren Asteko parte hartzaileei

Vitoria-Gasteizko Udalak harrera egingo die Arabako Gozogintzaren Asteko parte hartzaileei. Bertan, ohiturari jarraiki, Arabako Gozogileen Elkarteak San Prudentzio tarta emango dio Udalbatzari.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Osteguna, apirilak 25

Ordua. 13:00

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

 

Share

Vitoria Nazioarteko I. Gimnasia Opena hartuko du Iradier Arenak

Hiru klubek (Ceted, Supra Rítmica Vitoria eta Oskitxo) bat egitetik sortua da; sarrera doakoa izango da, eta lehenengo mailako nazioarteko mailako eta estatuko mailako gimnastak izango ditu.

20190424 Dossier Gimnastas Open Internacional

Apirilaren 27an (larunbata), Vitoria Nazioarteko I. Gimnasia Opena egingo da Iradier Arenan; hiru klubek antolatu dute (Ceted, Supra Rítmica Vitoria eta Oskitxo), izen beraren babesean batera gimnastak haz daitezen (eskola-mailan zein lehiaketetan) lan egiteko. Udalak, Aldundiak eta Vital Fundazioak laguntzen dute, besteak beste.

Gaur, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok, Vital Fundazioko zuzendari Axier Urrestik eta Tania García, María Ereñaga eta Paula Orive antolatzaileek aurkeztu dute, prentsaurrekoan.

Momentu hauetan gimnasia erritmiko eta/edo estetikoaren gimnasten kopurua 600 kopurukoa da, konpetizioak markatzen dituen mailetara helduz.

Urte honetan abentura berri batekin hasten gara Gimnasia Vitoria Nazioarteko Open honekin, Apirilaren hurrengo 27an,  gure hiria ikusgai egiteko, lehen mailako nazioarteko gertakarien umezurtz geratu bait da Euskalgym Bilbora joanarekin. Horrela Gasteiz hiriak erreferente izan den jarduera bat berreskuratuko du, gimnasta handiekin, maila mundialetan postu altuenetara ailegatutakoak, Almudena Cid, Tania Lamarca, Estibaliz Martínez eta Lorena Guréndez, txapelketa honetan enbaxadorak, halaber Paula Orive eta Beatriz Nogales, guztiak nazioarteko medalistak. Gasteiz kirola eta bere  kirolariak zaintzen duen hiri bat bezala ezagutu egin da beti, kalitate altuko instalakuntza eta 10 hiritar zentruekin.

Ekitaldia bertan egon nahi den jende guztiarentzat irekita egongo da, Iradier Arenan dohaineko sarrerarekin, izan ere guretzat oso garrantzitsua da bai ikusleak eta bai maila desberdinetako gimnastak arte eta lehia batzen dituen ikuskizun hau goza dezaten. Horregatik 8.000 eserleku hiritar eta bisitarien disposiziora jarri nahi ditugu, nahi duenak Iradier Arenak dauzkan sekretuak ikusi ahal izateko.

Gimnasia Vitoria Nazioarteko I. Open honek 400 gimnasten parte hartzea izango du. Goizeko 10:00-etan hasiko da, Alebin, Junior eta Senior konpetizioarekin, 13:30-etan gutxi gora behera sarien banaketarekin; arratsaldean berriz, txapelketa 15:30etan berreskuratuko da Infantil, Lehen Maila eta Ohorezko Mailekin, sari banaketa 20:30etan izanez, baina lehen, galaren ariketa bereziak izango ditugu eta egun horretarako gordetutako zenbait sorpresa.

Lehenengo edizio honetan nazioarteko zenbait gimnasta izango ditugu, Polina Khonina, Polina Kukushkina, Yulia Kutlaeva, Alina Harnasko zehazki, azken hau Tatiana Ogrizko bere entrenatzailearekin etorriko da, erreferentzia gimnasia erritmikoaren munduan eta Olena Diachenko zehazki, azken hau Viktoria Mazur bere entrenatzailearekin etorriko da. Elisa Pérez, María González, Carla Santano, Alexandra Moody eta Gasteizko Saioa Lamas ere egongo dira gurekin, nazioarteko mailaren altuerako gimnastak. Talde Nazionalaren atala Baku-ko Munduko Kopan egongo da, beraz ezingo dute gurekin egon data kasualitatearengatik.

Informazio gehiagorako gure web orria dago www.opengimnasiavitoria.com, non open osoa streaming-aren bidez jarrai daiteken, txapelketa desberdinen emaitzak onlinean egonda.

 

 

 

Share

Haziak lehiaketara ideia gazteak aurkezteko epea amaitzear

Hurrengo maiatzaren 6an, ideia gazteen Haziak lehiaketaren zazpigarren ediziora proiektuak aurkezteko epea amaituko da. Lehiaketa honen helburua gazteek euren proiektuak aurrera ateratzen laguntzea da, horretarako beharrezkoak dituzten baliabideak eskainiz.

Lehiaketaren oinarriak udal web orrian har daitezke www.vitoria-gasteiz.org/haziakeu  eta dokumentazioa, berriz,  haziak@vitoria-gasteiz.org  posta helbidera bidali behar da.

Share

Bukatu dira Lakua-Arriagako saneamendu eta hornikuntza sarea berritzeko lanak, 2 milioiko inbertsioa egin eta gero

AMVISAk bukatu ditu jada Lakua-Arriaga auzoan saneamendua eta hornikuntza sarea berritzeko lanak. Uraren udal-agentziak fibrozementuzko eroanbide zaharrak kendu eta gogorragoak, hauskaitzagoak eta ingurumen aldetik iraunkorragoak diren burdinurtu nodularrezko hodiekin ordezkatu ditu. Hilabeteak iraun duten lan horien helburua hausturak eta leherketak ekiditea da.

Guztira, 6.350 metro hodi berritu dira. Uraren udal-agentziak 2 milioi eurotik gora inbertitu ditu guztira.

Share

Gizonezko bat atxilotu dute bikotekide ohia jotzeagatik

Udaltzainak 27 urteko gizonezko bat ikertzen ari dira genero-indarkeriako delitu baten ustezko egile gisa, bere bikotekide ohiaren aurkako mehatxuengatik eta eraso fisikoengatik.

Hilaren 21eko gauean ustezko erasotzailea bere bikotekide ohiaren etxebizitzara joan zen, Koroatze auzoan. Han harekin eztabaidan aritu zen eta bi semeren aurrean fisikoki eraso egitera iritsi zen. Gizonezkoa atxilotu egin zuten eta hurrengo egunean, emakumeak poliziaren etxean salaketa aurkeztu ondoren, epailearen esku jarri zuten.

 

Polizia-agenteen aurkako atentatuak

Asteazkenaz geroztik, apirilaren 17tik hona, polizia-agenteen aurkako hiru atentatu erregistratu dira.

Egun horretan, Udaltzaingoak 18 urteko mutil gazte bat atxilotu zuen arratsaldean, zerbitzuz kanpo zeuden bi udaltzaini Urriaren Hamabia kalean agiraka egin zielako. Mutil gazteak heriotza-mehatxuak jaurti eta udaltzainak jotzen ahalegindu zen.

Larunbatean, apirilaren 29an, borroka bat gertatu zen taberna baten aurrean, Paris Etorbidean. Udaltzaingoaren Agenteak toki horretara joan ziren eta, bitartekari-lanak egiten ahalegindu zirenean, elkar joka zebiltzan 26, 27 eta 28 urteko hiru gizonezkok eraso egin zieten. Udaltzaingoaren patruilek atxilotu egin zituzten.

Igandean, hilaren 21ean, Udaltzaingoak 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuen, Mendizorrotza inguruko kafetegi bateko arduradunak deitu eta polizia bertara joan zedila eskatu ondoren, langile ohi bat arazoak sortzen ari zelako: Hura menderatzen saiatu zirenean, gizonak makila batez jo zuen udaltzainetako bat.

 

Bi gizonezko atxilotu dituzte indarkeriaz lapurtzeagatik

Ostiralean, hilaren 19an, Udaltzaingoak 28 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Bruno Villarreal kaleko merkataritza-establezimendu batean, botila alkoholdun bat ordaindu gabe eramaten saiatzeagatik atzeman ondoren. Atzeman zutenean, eraso egin zion lokalaren arduradunari eta kutxa erregistratzailea eramaten ahalegindu zen, baina azkenean lurrera jaurti zuen.

Igandean, hilaren 21ean, Udaltzaingoak dei bat jaso zuen Angulema kalean bi mutil gaztek pertsona bati eraso egin ziotela eta telefono mugikorra eta ordularia lapurtzen saiatu zirela jakinarazteko. Patruila batek Molinuevo parkean aurkitu zuen lapurretaren egilea, eta atxilotu egin zuen.

 

Salaketak 

Joan den asteazkenaz geroztik, zazpi pertsonari salaketak jarri dizkiete, edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik, trafiko-legeak urratu eta alkoholemia-kontroletan positiboa eman ondoren.

Gainera, Aste Santuko jaiegunen zubian, alkoholemiako hamahiru prebentzio-kontrol egin dira, eta horietan, 238 gidarik egin behar izan dituzte nahitaezko probak. Horietatik bost gidarik emaitza positiboa eman dute eta bi kasutan izapideak abiarazi dituzte Guardiako Epaitegian.

Beste alde batetik, hiru gidariri salaketak jarri dizkiete gida-baimenik gabe gidatzeagatik.

 

Trafiko-istripuak

Joan den asteazkenaz geroztik, apirilaren 17tik hona, hogeita hamar trafiko-istripu erregistratu dira, eta horietan hamar pertsona zauritu dira.

Istripurik handiena larunbatean, hilaren 20an izan zen Abetxukoko zubian, furgoneta batek auto baten atzealdearen aurka talka egin zuenean. Bost pertsona zauritu ziren: furgonetan zihoazen bi bidaiari eta autoan zihoazen hiru.

Bi txirrindulari harrapatu zituzten larunbatean eta astelehenean, Batzar Nagusien kalean eta Los Goros Plazatxoan, hurrenez hurren; furgoneta batek eta auto batek harrapatu zituzten.

Motozikleta bateko gidaria ere zaurituta geratu zen asteazken arratsaldean, Teodoro Gonzalez de Zarate kalean, motoaren kontrola galdu eta lurrera erori zenean. Egun horretan bertan gidari bat zaurituta geratu zen Baiona kalean furgoneta baten eta auto baten arteko talkaren ondoriozko istripuan.

Jaiegun askoko asteburu luzean 87 salaketa aurkeztu dituzte Udaltzaingoaren Etxean.

 

Share

Trafiko-istripuen biktima izan diren bi pertsona erreskatatu dituzte suhiltzaileek

Jaiegun askoko asteburu luzean, SPEIS zerbitzuak bi trafiko-istriputan esku hartu zuen harrapatuta geratutako bi gidari erreskatatzeko. Lehen esku-hartzea hilaren 20an, larunbatean, goizeko 11:13an izan zen, Zuia parean, ibilgailu batek zuhaitz baten aurka talka egin baitzuen.

Larunbat horretan bertan A-2134 errepidean Arrazua-Ubarrundia parean esku hartu zuten, ibilgailu bat irauli baitzen.

SPEIS zerbitzuak beste bi alditan esku hartu zuen beren etxebizitzan harrapatuta geratutako bi pertsona erreskatatzeko. Ostiralean, hilaren 19an, arratsaldeko 17:50ean, suhiltzaileak rappel eginez jaitsi ziren, Bolivia kalean eroritako pertsona baten etxebizitzara sartzeko. Larunbatean, hilaren 20an, antzera jokatu behar izan zuten Jeronimo Roure kalean.

SPEIS zerbitzuak hiru aldiz esku hartu zuen sute kasuengatik. Asteazkenean, hilaren 17an, Sansomendi kaleko etxebizitza bateko sarrerako atean sute-hasiera bat izan zelako. Ostegunean, hilaren 18an, Pablo Neruda kaleko etxebizitza batean sute bat izan zelako, kazola batek eragina, eta larunbatean, hilaren 20an, Errementari kaleko etxebizitza batean, zartagin batek eragindako sute batengatik.

Share