Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  2 apirila 2019 20:10

Gaur arratsaldean, Gasteizko udaletxean harrera ekitaldi instituzionala egin zaie hirian saskibaloia sustatu duten pertsonei. Ekimena #VGBasketCapital kanpainaren barruan dago, eta, Gorka Urtaran alkatea buru zuela, omenaldia egin die duela 80 urte saskibaloian jarduten hasi zirenei. “Bide luze honetan ekarpena egin duzuen pertsona guztioi esker, gaur egun, harro gaude taldeak Euroligan, Emakumezkoen Ligan, ACBn, Gurpil-aulki gaineko Ohorezko Mailan, urrezko LEB ligan, zilarrezko LEB ligan eta abarretan edukitzeaz… harro gaude prestakuntza-saskibaloiko oinarri zabal bat izateaz bai geure udalerrian bai probintzian… harro gaude lehenengo mailako ekitaldiak hartzeaz, Lauko Finala edo emakumezkoen saskibaloi-kopa, esaterako… harro gaude, halaber, Basket Capital-a izateaz”, nabarmendu du alkateak. Gorka Urtaranek, gainera emakumeen protagonismoa azpimarratu du saskibaloiaren hasierari begira.

Ekitaldi hunkigarrian, hiriko jokalariak, epaileak, mahaiak, agintariak, gurpil-aulki gaineko saskibaloiko ordezkariak, kirol-kazetariak, federazioak eta klubak elkartu dira. Roberto Arrillaga kazetariaren bideo bat emititu da eta Xabier Añua eta Rafa Muntionek ere hitza hartu dute ekitaldian.

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

– Final Four Vitoria-Gasteiz 2019 lehiaketaren buruzko lan-gosaria.

Parte-hartzaileak: Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzia, Nerea Melgosa; diputatu nagusiordea, Pilar García de Salazar; Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria, Jon Redondo, eta Saski Baskoniako zuzendari nagusiaren ondokoa, Mikel Bárcena.

Eguna. apirilak 3, asteazkena.

Ordua: 9.00.

Lekua: Arabako Foru Aldundiaren jauregiko Agirre Lehendakaria aretoa.

——————————————————-

– Harrera Kerneuzec (Quimperlé-Bretainia-Frantzia) institutuko ikasle eta irakasleei, Marianisten ikastetxearekin trukea egiten ari baitira.

Parte-hartzaileak: Estíbaliz Canto, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia, eta Udalbatzako talde politikoen ordezkariak.

Eguna: apirilak 3, asteazkena.

Ordua: 9.00.

Lekua: udaletxeko harrera-aretoa.

—————————————————–

– Harrera Marguerite de Valois ikastetxe eta lizeoko ikasle eta irakasleei, Olabide ikastolarekin trukea egiten ari baitira.

Parte-hartzaileak: Estíbaliz Canto, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia, eta Udalbatzako talde politikoen ordezkariak.

Eguna: apirilak 3, asteazkena.

Ordua: 10.00.

Lekua: udaletxeko harrera-aretoa.

———————————————————-

– Vitoria-Gasteiz Sinfoniaren aurkezpena; San Prudencio Fundazioaren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldien amaierako kontzertua.

Parte-hartzaileak: Gasteizko alkatea, Gorka Urtaran; Arabako diputatu nagusia, Ramiro González; sinfoniaren egilea, Bingen Mendizábal; orkestraren zuzendaria, Juanjo Mena, eta San Prudencio Fundazioko lehendakaria, Yolanda Berasategui.

Eguna: apirilak 3, asteazkena.

Ordua: 12.00.

Lekua: Principal antzokia.

———————————————-

– Araba Ekinean-en eta “Zure ideiak balio du” XV. lehiaketaren sarien banaketa, 2019ko Ekin Day jardunaldiaren barruan.
Parte-hartzaileak: Gasteizko alkatea, Gorka Urtaran, eta Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzia, Nerea Melgosa.
Eguna: apirilak 3, asteazkena.
Ordua: 19.00.
Lekua: Europa biltzar jauregia.

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:30

Udaltzaingoa 48 eta 44 urteko bi gidari ikertzen ari da alkoholaren eraginpean gidatu eta bide-segurtasunaren aurkako delitu bana egin izanagatik.

Horietatik lehenak Estenaga Apezpikuaren kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailuren aurka talka egin zuen. Alkoholemia-probetan laukoiztu egin zuen baimendutako tasa, 1.02 eta 1.00 miligramo alkohol eman baitzuen arnastutako aire-litro bakoitzeko.

Bigarrenak Luis Olariaga kalean aparkatuta zegoen auto bat jo zuen, eta 0.67-0.62 miligramo alkoholeko tasa eman zuen arnastutako aire-litro bakoitzeko.

Udaltzainek beste 14 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen zauriturik izan; 23 salaketa izapidetu zituzten eta Polizia Judizialaren 7 jarduera burutu zituzten.

Suteak bide publikoan

Suhiltzaileek bi aldiz esku hartu zuten atzo San Joan Arriaga parkean piztutako bi su txiki itzaltzeko. Olagibel kaleko paperontzi metaliko batean piztutako suagatik ere dei bat jaso zuten.

Eta halaber, Izarbenta industrialdeko pabiloi batean su hartutako lanpara fluoreszente bat itzaltzen ere jardun zuten.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:02

 

  • Jardunaldia bihar, apirilak 3, 17:00etan egingo da Europa jauregiko Green Aretoan, eta “Ekintzaile Handia 2019” eta “Araba Ekiten 2019” sariak banatzeaz gain, “Zure ideiak balio du” lehiaketaren irabazleen berri izango dugu.
  • Hizlarien artean nabarmentzekoak dira 2018ko Business Angel izendapena jaso duen Eneko Knörr arabarra, Auara enpresaren fundatzailea den eta Forbes 30 under 30 zerrendan sartuta dagoen Antonio Espinosa, eta Antropología 2.0 proiektuaren sortzailea den Verónica Reyero.

Araba Ekinean Gasteizko udalak, Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta SPRI taldeak antolatzen dute BIC Araba eta Vital Fundazioaren bidez, eta Ekin Day ekimen horren jardunaldi nagusia da. Aurtengo Ekin Day jardunaldia apirilaren 3an, bihar, egingo da eta txipa aldatu, pertsonak erdigunean jarri eta beren ikuspegia globaltasunera zabaldu duten ekintzaileen esperientziak aurkeztea izango du ardatz. Gainera, Arabako ekosistema ekintzailearen berri ere emango da, ibilbide luzeko ekintzaileak eta hasiberriagoak aurkeztuz. Asmoa Arabako ekintzaile guztiak ekitaldi batean elkartzea da; hala, networking-a sustatzeko eta gure lurraldean ekin duten, ekiten ari diren edo ekingo duten pertsonak inspiratzeko.

Jardunaldia 17:00etan hasiko da Europa biltzar-jauregiko Green aretoan eta txipa aldatzera adoretuko gaituzten esperientziak egongo dira entzungai, besteak beste, Verónica Reyero eta Antonio Espinosarenak. Verónica Reyero Antropología 2.0 proiektuaren sortzaileetako bat eta Gizarte Antropologoen Europako Elkartearen Antropologia Aplikatuko Sarearen koordinatzailea da, eta antropologiak ekintzaileei nola lagun diezaiekeen erakutsiko digu. Pilulatxo horiek gure ikuspegia zabaltzeko eta edozein motatako proiektuei bultzada emateko balioko digute. Antonio Espinosa, berriz, Auara enpresaren fundatzailea da eta eraginik handiena duten gazte ekintzaileen 30 under 30 Forbes-zerrendan dago. Espinosak asmo jakin batekin ekitera bultzatuko gaitu eta bere esperientzia partekatuko du gurekin: ur-botilak salduz edateko urik ez duten pertsonei ura eramateko startupa sortu izana. Gainera, aurtengo Ekin Day-n berriki “2018ko Espainiako Business Angel” izendatu duten Eneko Knörr ekintzaile arabarraren parte-hartzea ere izango da. Bere egitekoa jardunaldia ixtea izango da, “Mundu global eta aldakor batean ekitea” hitzaldiaren bidez.

Hori gutxi balitz, Araba Ekinean-en jardunaldi nagusian “Zure ideiak balio du 2019” lehiaketako sariak banatu eta “Araba Ekiten” eta “Ekintzaile handia” sarien irabazleen berri ere emango da. Amaitzeko, aipatzekoa da “Zure ideiak balio du” lehiaketaren aurtengo edizioak marka guztiak hautsi dituela, 55 proiektu aurkeztu baitira.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:42

Udalaren Gazteria Zerbitzuak aldaketa klimatikoaren kontra sentsibilizatzeko egiten dituen ekintzen artean (2918ko irailetik aurrera gauzatu dira), hurrengo apirilaren 4an, Gazte Planaren GazteLab saio bat egingo da.

Egun hori arte Andre Mari Zuriaren Plazan aldaketa klimatikoari buruzko Escape Room bat egon da. Ekintza hori ere Gazteria Zerbitzuak, Gazte Planaren bitartez, bultzatu du. Funtzionatzen egon den astea bukatzeko, GazteLab saio hau planteatzen da (gazteek elkarrekin pentsatzen dute eta parte hartzen dute kezkatzen eta interesatzen zaizkien gaietan).

Saioak helburu bezala izango du parte hartzen duten gazteek diseinatu ahal izatea  zein ekintzak burutu behar diren jarraitzeko sentsibilizatzioarekin Gasteizko beste gazteen artean ea zer egin ahal duten aldaketa klimatikoak ekarri dituzten eraginei aurre egiteko eta beste ekintzetan eraikitzen joan diren dekalogoa bukatzeko. Dekalogo hori hurrengo asteetan plazaratuko da.

GazteLab saioa Landatxo gizarte etxean izango da, ostegunean, apirilaren 4an, arratsaldeko 17:00etan eta bi orduko iraupena gutxi gora behera izango du. Parte hartzeko bakarrik email bat bidali behar da gazteria@vitoria-gasteiz.org helbidera. Informazio gehiago lortzeko helbide bera edo 945 161616 telefonoan (6516 luzapenean).

 

Share