Prentsa Oharren banner

‘Emakumea eta zientzia’ hitzaldia antolatu du Gasteizko Korazonisten ikastetxeak

 

 

 

 

 

 

 

 

Gasteizko Korazonisten ikastetxeak antolaturik ‘Bioaraba’ Osasun Ikerketaren Institutuko zuzendari zientifiko Marian García Fidalgok emango duen ‘Emakumea eta zientzia’ hitzaldia aurkeztu du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok.

DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleei zuzenduta dago hitzaldia, eta hauxe du helburu: zein prestakuntza-bidetik jo erabaki behar duten neskak zientziekin zerikusia duten goi-mailako ikasketak aukeratzera bultzatzea.

 

 

 

Share

Lurralde Batzordea (2020-03-09)

Webgunean dago eskuragarri Lurralde Batzordeak martxoaren  9an (astelehena), 9.00etan, egingo duen ohiko bilkuraren gai-zerrenda.

 

Share

Zuhaitz eta adarrak erori izanaren ondorioz, ibilgailu batzuek kalteak izan dituzte

Bart goizaldean, haize-eta euri-denboralearen ondorioz, suhiltzaileek eta udaltzainek zenbait esku-hartze egin behar izan dituzte altueran arriskuak zeudelako eta edukiontziak mugitu zirelako. Horrez gain, adarrak eta zuhaitzak erori ziren Cervantes ibilbidean eta Ekuador eta Isaak Diez Eskultorearen kaleetan eta ibilgailu batzuek kalteak izan dituzte.

Udaltzainek ostiralean 34 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Herrandarren kaleko establezimendu batean ebasketa-delituaren ustezko egilea zelakoan. Segurtasun-zaindari batek atxiki zuen kameretatik ikusi zuelako zenbait artikulu hartu zituela eta kutxatik pasatzean ez zituela ordaindu. Epailearen esku geratu zen.

Istripuak

Udaltzaingoak, asteburuan zehar, 5 pertsona zauritu diren 29 trafiko-istriputan parte hartu du. Horrez gain, bideko segurtasunarekin lotutako delituengatik 5 gidari ikerketapean ditu: hiru alkoholemian positibo emateagatik, beste bat probak egiteari uko egiteagatik eta beste bat ausarkeriaz gidatzeagatik.

Asteburuan prebentziozko 8 alkoholemia-kontrol egin ditu, eta horietan 150 gidari inguru pasatu dira. Horietako batek emaitza positiboa eman zuen.

Ibilgailu batek su hartu du

Suhiltzaileek larunbatean esku hartu zuten Arriagako Atean ibilgailu bateko sua itzaltzeko.

Atzo Zaramaga kalean farola bat kendu zuten, ibilgailu batek haren aurka jo eta erortzeko arriskua baitzuen.

 

 

 

Share

Harrera ekitaldia Frantziako ikasleei

 

Udalak harrera egin die Alès hiriko Bellevue institutuko zein Presentación de María ikastetxeko ikasle eta irakasleei; haiek Gasteizen daude bisitan Kultur Trukeak direla eta.

Share

Larrialdietarako Arabako Funtsak 39.900 euro zuzendu ditu Kamerungo gatazka armatuak kaltetutako herritarrei laguntzeko

  • Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntzak 300 familiari behar-beharrezko elikagaiak, arropa eta materialak emateko balio izango du.
Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak osatuta duten Larrialdietarako Arabako Funtsak (LAF) 39.900 euro zuzendu ditu Kamerungo gatazka armatuak kaltetutako herritarrei behar- beharrezko elikagaiak, arropa eta materialak emateko. Zehazki, Kostaldeko eskualdeko Wouri departamentuko Makepe, Bonaberi eta Bepanda auzoetako 300 familiari lagunduko zaie.
Aurten bigarrenez jarri da martxan Larrialdietarako Arabako Funtsa herrialde afrikar horretako larrialdi humanitarioari aurre egiteko. Manuel Iradier Elkarte Afrikanistak eskatu du Larrialdietarako Arabako Funtsaren laguntza. Eta laguntza hori tokian bertan Coeur d ́Amour Elkarteak eskainiko du. Talde hori 2016az geroztik ari da lanean inguru horretan bakea berreskuratu eta sendotzeko, eta bien bitartean larrialdi humanitarioetarako proiektu bati daragoio, indarkeriaren biktimei eta beren herrietatik kanporatuei laguntzeko. Azken urteotan areagotu egin dira armadaren eta talde armatuen arteko liskarrak Kamerungo ipar-mendebaldeko eta hego-mendebaldeko lurraldeetan. Liskar horien jatorria da herrialde gehienbat frankofono horretako zonalde anglofonoek Gobernu zentralarekin dituzten desadostasunak eta eskaera sozio- politikoak.
Gainera, gobernuak areagotu egin ditu errepresio neurriak. Bahiketak egon dira, gizakiek kalteak jasan dituzte giza eskubideak urratu baitzaizkie honako hauek direla medio: hilketak, emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeria, desagertzeak, mutikoen nahitaezko errekrutatzea soldaduen artera eta populazioaren desplazamendua. Horretaz gain, jabetzak eta negozioak arpilatu, lursailak suntsitu, etxeak erre, herritarrek aurreztutako dirua konfiskatu eta zubi batzuk hondatu dira. Indarkeriaren ondorioz, 3.000 pertsona inguru hil dira eta 500.000 pertsona baino gehiago barne desplazamenduan dago eta Nigerian errefuxiaturik.
Joan den abenduan 5.475 lagunek beren etxeak utzi behar izan zuten esku hartze militarraren eta ipar-mendebaldeko komunitateen arteko gatazken ondorioz. Ingeles mintzairako eskualdeetako herritarrek gainditu beharreko zailtasun horiei guztiei gehitu behar zaie azken asteotan eraso eta erre egin direla gatazka honetan dauden pertsonen egoera arintzeko egin diren laguntza-bidalketa batzuk, eta horrek beldurra areagotu du Kamerungo erakunde humanitarioetan lan egiten duten pertsonen artean.
Share