Prentsa Oharren banner

El Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz celebra el primer Pleno telemático de su historia

El Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz ha celebrado hoy el primer Pleno telemático de su historia. La medida, tomada con motivo del Estado de Alarma decretado por el coronavirus, ha sido posible gracias a la actuación diligente del Departamento de Administración Municipal y Transformación Digital, dirigido por Borja Rodríguez Ramajo.

“Este Pleno ha sido posible gracias al esfuerzo del Departamento de Administración Municipal y Transformación Digital, que ha logrado poner en marcha este nuevo sistema en un tiempo récord. Ha sido un reto, un gran desafío. Es un hito en la transformación digital del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz. Lo que pone de manifiesto la importancia creciente de apostar por las nuevas tecnologías, tanto en la gestión interna, como en las relaciones externas, en especial con la ciudadanía”, ha subrayado.

Los 27 concejales, el Secretario General del Pleno y el Interventor Municipal han podido desarrollar el Pleno gracias a la plataforma de videoconferencia Zoom. La sesión ha sido retransmitida en streaming desde la web municipal.

El vídeo del Pleno está disponible en el siguiente enlace

Share

Gasteizen koronabirusaren aurrean egiten ari den ahalegin kolektibo handia azpimarratu du alkateak gaurko osoko bilkuran


 

  • Gorka Urtaranek nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak beste bi milioi euro jarriko dituela Gizarte Larrialdiko Laguntzetarako, pandemiaren ondorioei aurre egin ahal izateko

 

 

 

Gaur lehen aldiz bide telematikoz egin da osoko bilkura, eta koronabirusak eragindako krisialdiari aurre egiteko azken asteetan hartu diren neurrien balantzea egin da, besteak beste. Gorka Urtaran alkateak herritarren portaera eredugarria goraipatu du, baita pandemiaren kontrako borrokan inplikatutako pertsona guztiena ere, oraingo egoera kontuan hartuta.

“Nabarmentzekoa da gasteiztarrak osasunaren arloko agintariek helarazitako jarraibideak betetzen ari direla. Osasun arloko langile guztien lana txalogarria eta bikaina izaten ari da, eta funtsezko sektoreetan (elikadura, garbiketa edo segurtasuna) lan egiten dutenena. Baita oraingo egoeran lagundu nahi duten boluntarioen ekarpena ere. Bakoitza bere arloan duen onena jartzen ari da krisialdi honi ahalik eta ondoen erantzuteko“, adierazi du alkateak.

Gorka Urtaranek bereziki gogoratu nahi izan ditu gaitzak jotakoak, baita pertsona maiteak galdu dituztenak ere, areago haien bizitzako azken uneetan laguntzeko edo agur esateko aukerarik izan ez duten honetan.

Alkateak azaldu duenez, hainbat jarduera-arloren artean, garbiketa izan da lehentasuna une oro. Higienea areagotu egin da espazio publikoan, udal instalazioetan eta garraio publikoan, hasiera-hasieratik desinfektatzaileak, detergenteak eta bioalkohola erabiliz. “Berebiziko ahalegina egiten ari dira hala garbiketa-taldeak nola lanetan laguntzen ari diren pertsonak”, esan du alkateak, eta beste erakunde batzuek garbiketa lanetan emandako laguntza ere eskertu du. “Laguntza oro, koronabirusaren aurka borrokatzeko egiten den ahalegin oro positiboa da hiriarentzat. Hasieratik esan dut“, erantsi du.

Adinekoentzako arretaren arloan, orobat, funtsezkoa gertatzen ari da erakundeen arteko koordinazioa. Alkateak gertutik jarraitzen du Gasteizko egoitzen egoera. “Gainerako erakundeekin batera lanean ari gara leku horietan dauden pertsonen segurtasuna bermatzeko, jakitun baikara arrisku handiko espazioak direla“, azpimarratu du Urtaranek.

Funts gehiago Gizarte Larrialdiko Laguntzetarako

Gizarte premien alorrari dagokionez, halaber, alkateak Eusko Jaurlaritzaren inplikazioa aipatu du, gizarte larrialdietarako laguntzak handitu baititu. “Udalak beste bi milioi euro jasoko ditu gizarte larrialdietarako laguntzetan, eta datozen asteetan sortzen diren premia-egoerei erantzuteko bide emango digu horrek”, iragarri du alkateak.

Egoera ekonomikoa da udal gobernuaren beste kezketako bat. “Osasun krisia dugu. Osasuna da lehena orain. Baina krisi ekonomikoa ere hor dago, eta horri lehenbailehen erantzun beharko diogu“, gogoratu du Gorka Urtaranek. Orain arte hartutako erabakiak aletu ditu: zerga eta tasa nagusiak ordaintzeko epea luzatzea, herritarren likidezia bermatzeko; udal aretoen alokairua etetea, baldin eta bertan dauden negozioek ezin badute jardun alarma egoeraren ondorioz; familiek haur-eskoletako kuotan ordaindu beharreko zenbatekoa murriztea, jarduerarik izan ez den egunen arabera…

 

Share

Ekonomia Sustapenaren Sailak 150.000 euroko laguntzak aktibatu ditu saltoki txikiak digitalizatzeko eta ikus-entzunezkoak ekoizteko

  • Saltokien eraldaketa elektronikoa sustatzeko ildoa berria da, eta online dendak, wifi eremuak edo ekipoen erosketa finantzatzeko balioko du.

Tokiko Gobernu Batzarrak saltoki txikiak digitalizatzeko laguntza berriak eta ikus-entzunezkoak ekoizteko urteko dirulaguntzak onetsi ditu gaur. Udalaren Merkataritza Zerbitzuak 50.000 euro jarriko ditu hiriko txikizkako merkataritzaren eraldaketa digitala sustatu eta laguntzeko.

Plantillan 50 pertsona baino gutxiago duten txikizkako saltokiek jaso ahalko dute laguntza, haien urteko negozio-bolumena edo balantzea 10 milioi eurotik gorakoa ez bada. Proiektu hauek lagundu daitezke diruz: web-orriak sortzea, ordainketa-pasabidea edo online denda sortzea, sare sozialak martxan jartzea, saltokian bertan wifi eremua sortzea, edo ekipoak erostea.

Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren zinegotzi Maider Etxebarriaren hitzetan: “Digitalizazioa inoiz baino presenteago dago, eta inoiz baino premiazkoagoa da. Tokiko denda txikien ondoan egoteko unea da, eta eraldaketa digitalaren aldeko apustuan laguntzeko. Laguntza berri hauek abiaraziz, norabide hori duten ekimenak sustatuko ditugu Udaletik”.

Ikus-entzunezkoak ekoizteko laguntzak

Ikus-entzunezko proiektuak garatu eta ekoizteko nahiz gidoiak idazteko laguntzen ildoak, berriz, 100.000 euroko zuzkidura du, eta tokiko sorkuntzaren industriak fikzioaren, animazioaren, dokumentalen eta serieen alorrean ekimenak sustatzea ahalbidetuko du.

Jasotako eskabideak balioestean kontuan hartuko da lanen egileak Gasteizen bizilekua edo egoitza izatea, proiektu motaren arabera alda daitekeen gutxieneko portzentaje batean. Proiektuetan emakumeen parte-hartzea zenbait lanetan (zuzendaritza, ekoizpen exekutiboa, gidoia, argazki-zuzendaritza eta musika konposizioa) ere hartuko da kontuan baremazioan, pisu handiagoa emanez.

Lanak hautatu eta balioesterakoan beste irizpide batzuk ere hartuko dira aintzat: proposamenaren originaltasuna eta kalitatea, erabilitako giza baliabideak, ekoizpen-plana, kaudimen ekonomikoa, ibilbidea eta abar.

Deialdien oinarriak Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnean hasiko da eskaerak aurkezteko epea.

Share

San Prudentzio, Aurora eta Los Molinos egoitzetan bizi diren adinekoek senideei bideo-deiak egiteko aukera dute

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak, Udal Administrazioaren eta Eraldaketa Digitalaren Sailaren laguntzarekin, telefono terminalez hornitu ditu San Prudentzio ALZI eta Aurora eta Los Molinos etxebizitza komunitarioak, bertan bizi diren adinekoek bideo-deiak egin eta jasotzerik izan dezaten eta, hartara, senideak ikusi eta haiekin hitz egin.

Ekimenaren helburua da “egoiliarren eta maite dituzten pertsonen arteko harremanak ahalbidetzea, denak lasaiago egon daitezen eta bakartze aldi hau eramangarriagoa izan dadin”, azaldu du Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren zinegotzi Jon Armentiak.

“Norekin hitz egiten ari zaren ikustea oso onuragarria da. Lasaitu egiten ditu adinekoak zein senideak, eta bisitak baimentzen ez diren alerta eta itxialdi egoera honek sortzen dituen kezka, tristezia eta ezinegona baretzen laguntzen du”, azaldu du Armentiak.

Egoiliar askorentzat, komunikatzeko teknologia hori erabiltzen duten lehen aldia izango da, eta “hori ere pizgarria eta ilusionagarria da. Batez ere batzuk zein besteak ondo daudela egiaztatzeko balio badu, horrek pozez betetzen baititu” , dio Jon Armentiak; orobat nabarmendu du “Gizarte Politiken Saila egiten ari den ahalegina adinekoak ahalik eta ondoen zaintzeko, bai ikuspuntu profesionaletik bai ikuspuntu pertsonaletik”.

Ahalegin gorena

Alarma egoera ezarri zenetik, Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak hainbat programa eta neurri jarri ditu abian adinekoei arreta emateko.

Zentro soziokulturalak eta jantokiak itxi ondoren, telefono bidezko jarraipen programa bat sortu zuen, zeinak ia 1.200 adinekori ematen baitie arreta. Janaria etxera eramateko zerbitzua ere aktibatu zuen, ehun adineko autonomorengana iristen dena gaur egun, autonomoak izan arren bestelako laguntzarik ez dutenez ahultasun-egoeran baitaude. Orobat, osasun krisialdiaren lehen egunetan programa bat diseinatu zuen dena delakoagatik etxetik ateratzerik ez duten adinekoei erosketak eta botikak eramateko, Gurutze Gorriko boluntarioekin.

Share

Udaltzainen eta suhiltzaileen esku-hartzeak

Azken 24 ordutan, Udaltzaingoak bi zirkulazio-istriputan esku hartu behar izan du eta ez da zauriturik izan horietan.

Era berean, 38 pertsona salatu ditu koronabirus-pandemiari aurre egiteko ezarritako neurriak ez betetzeagatik.

Bestalde, PSISZek adinekoen egoitzak desinfektatzen jarraitu zuen. Atzo 8 egoitzatan aritu zen.

Share

Udalak 23.000 euroko laguntza emango dio teknologiaren birziklatzean oinarritzen den laneratze programa bati

  • Ordenagailuak, mugikorrak eta tabletak konpontzeari buruzko prestakuntza eta enpresetako praktikak batzen ditu proiektuak

Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Sailak —Maider Etxebarria zinegotziak gidatzen du hori— proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak Prestaturik elkartearekiko lankidetza-hitzarmena sinatzea onetsi du gaur, “Teknologia birziklatzea enplegagarritasun-tresna gisa” proiektuari 23.000 euroko dirulaguntza emateko. Ordenagailu, mugikor eta tableten mantentze eta konponketari buruzko prestakuntza eta enpresetako praktikak batzen ditu programak, eta lan-merkatuan sartzeko zailtasun handienak dituzten pertsonei zuzentzen zaie. EAJ-PSEren udal gobernuaren eta Elkarrekin taldearen arteko 2020rako aurrekontu-akordioaren emaitza da hitzarmena.

Prestaturik elkartearen helburu nagusia da migratzaileei informazioa, laguntza eta orientabideak ematea gizarte-integraziorako prozesuan. Teknologiaren birziklatzean oinarritutako programa berriaren helburua, berriz, lan-merkatutik urrunen dauden edo prekarietatean harrapatuta geratzen diren langabeei enplegua lortzen laguntzea da.

Mahai gaineko ordenagailuak, ordenagailu eramangarriak, tabletak eta mugikorrak mantendu eta konpontzeari buruzko zenbait prestakuntza-modulu berezi barne hartzen ditu ikastaroak. Orobat, ingurumenari, ekintzailetzari eta genero berdintasunaren alorreko sentsibilizazioari buruzko eskolak jasoko dituzte parte-hartzaileek.

“Lan-munduan txertatzeko ekimen hauek ezinbestekoak dira lortu nahi dugun Gasteiz plural eta lehiakorra eraikitzeko. Prestaturik proiektu biribila da, teknologia berrien alorreko prestakuntza eta iraunkortasuna batzen dituelako; gainera, agintaldi honetan lortutako akordioei esker sustatu dugu”, nabarmendu du Ekonomia Sustapenaren, Merkataritzaren, Enpleguaren eta Turismoaren zinegotzi Maider Etxebarriak.

Elkarrekin taldeko zinegotzi Garbiñe Ruizen hitzetan, berriz, “aurrekontu-akordioari esker, Enplegu Zerbitzuak hitzarmen berria egin du, ahultasun-egoeran dauden pertsonei prestakuntza jasotzea ahalbidetuko diena eta lan-merkatuan sartzen lagunduko. Ildo horretatik ekarpenak egiten jarraitu nahi dugu, gero eta pertsona gehiagok aurki dezaten bizitza duina izateko aukera emango dien irtenbide profesional bat”.

Share

Gasteizko Folklore Akademian tradizioa eta teknologia berriak eskutik, egun inoiz baino gehiago

Ikasleek telematikoki ikasten jarraitu ahal dute, koronabirusa dela eta alarma- egoerak iraun bitartean

 Irakasleen aurrez aurreko jarduna koronabirusaren ondorioz eten ondoren, Musikatxean dagoen Gasteizko Folklore Akademiak online prestakuntza programa osoa antolatu du ikasleen eskariei erantzuteko, etxeetan geratzeko beharra dagoen bitartean.

Ildo horretan, irakasleek banakako lana proposatzen ari dira musika-tresnen irakasgaietarako (alboka, gaita, panderoa, perkusioa, trikitixa, txalaparta, txirula eta txistua), eta taldeko lana, berriz,  musikaren lengoaia, musikaren hastapenak, abesbatza eta dantza irakasgaietan.

Horretaz gain, musikaren lengoaiari dagokionez, akademiak kontu bat aktibatu du Aulavirtualmusica  plataforman, ikasleei kalitateko  materiala eskaintzeko.

Halaber, Youtubeko bideoetarako estekak proposatzen zaizkie ikasleei, intuizioa eta sormena erabilita ikastetxeetako ikasgaietan sakontzerik izan dezaten. Horren adibide da Musikarma blogaren kasua, non musika modu atseginean ikasteko gonbita egiten zaien etxeko txikiei.

Eduki horiek guztiak baliatzerik izateko, aski da  ikasleek interneterako konexioa izatea etxean, eta ordenagailua, tableta edo telefono mugikorraren bidez konektatzea.

“Ikasleekin harremanak izateko modu hori berria da Gasteizko Folklore Akademian, baina beharrezkoa bizi dugun egoeran. Segur aski, familiek eta ikasleek eskertu egingo dituzte irakasleek egindako proposamenak egora honek dirauen bitartean euskal musika eta dantza tradizionaleko ikasketekin aurrera jarraitzeko. Azpimarratzekoa da talde honek guztiak egindako ahalegina” nabarmendu du Gasteizko Hezkuntza eta Kulturako zinegotzi Estíbaliz Cantok.

 

San Prudentzio Jaiak – eta horiekin batera ohiko erretreta– eta bi entzunaldi bertan behera geratzen zirela iragarri ondoren, Akademiako taldea Txistulari Txiki kontzertua prestatzen ari da maiatzerako, Amaierako entzunaldia ekainerako, eta Dantza Plaza saioetarako gai berriak (irailera arte luzatuko da).

Udal Folklore Akademia erreferentziazkoa da musika-tresna eta dantza tradizionalei dagokienez; gainditu egiten du hezkuntza-eremua, musika-taldeak sortuz eta hirian zehar euskal soinuak eta dantzak zabaldu dituzten jarduerak proposatuz.

Udal eremutik kanpo, Akademiak  material didaktikoak ekoiztu ditu, esaterako ‘Txistuka’ eta ‘Txistuka berria’ diskoak , tradizioko melodiekin, eta egun baliabide horiek oso baliagarriak dira egiten ari garen urrutiko prestakuntza lanetan.

 

 

 

 

 

 

 

 

Share

Ur-etetea Oroitzapenezko Zentroaren inguruko lanak direla eta

Biktimen Oroitzapenezko Zentroaren eta Arkupeen ingurua eraberritzeko lanak direla eta,  Udalak ur-hornidura etengo du alderdi horretan datorren asteleheneko gauean, hau da, martxoaren 30etik 31ra. Eteteak 23.00etatik 7.00etara irautea aurreikusi da.

Izan ere, zoladuraren sestra aldatuko da Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak sustatu duen esku-hartzearen barruan, eta horren ondorioz, 200 milimetroko diametroa duen burdinurtuzko hodi bat ere lekuz aldatu beharra dago. Hodia orain baino sakonago instalatuko da, funtzionamendu egokia bermatzearren. Lan horiek egiten diren bitartean ezinbestekoa da ur-hornidura etetea. Ura oinarrizko zerbitzua denez, are gehiago oraingo osasun egoeran, gauez egitea erabaki da, inguruko auzokoei ahalik eta enbarazu gutxien sortzeko.

Udalak etetearen berri emango die eragindako atari eta aretoei, ohi bezala:

ERAGINDAKOAK:

– Andre Maria Zuriaren plaza, 3

– Hedegile kalea, 2

– Mateo Moraza kalea, 1, 1A, 3, 5, 7, 9, 11, 13, 15, 17, 19, 21 eta 23.

– Arkupeko ibilbidea, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10 eta 11.

– San Frantzisko aldapa, 7A eta 7B.

– Aihotz plaza, 1 (Goiuri udal zentroa), 2, 3, 4, 6, 6A, 7 eta 8.

Share