Prentsa Oharren banner

Deialdi berezia prentsarako (2020-03-16)

Gaia: Udalak indarrean jarritako neurriak koronabirusaren hedapenari eusteko eta bere eragina murrizteko

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Astelehena, martxoak 16

Ordua. 17:00

OHARRA: Emanaldia ‘online’ bidez jarraitu beharko da; horretarako harremanetan jarri behar da Alkate-bulegoko Komunikazio Zerbitzuarekin (Fernando edo Jokin)

Share

Udaltzainen eta suhiltzaileen esku-hartzeak

Udaltzainek Bilboko epaitegi bateko errekisitoria judiziala zuen 19 urteko gaztea atxilotu zuten atzo.

Martxoaren 13tik, ostiraletik, Udaltzaingoak 12 zirkulazio-istripu gertatu dira eta 3 zauritu izan dira istripu horietan. Gainera, bideko segurtasunarekin lotutako delituak direla eta, 2 gidari ikertu dituzte.

Ibilgailu batek su hartu du

Suhiltzaileek atzo, Ilustrazioaren hiribidean, ibilgailu batean piztu zen sua itzali zuten. Goizeko 06:00ak baino lehenxeago gertatu zen. PSISZko kideek sua urarekin eta aparrarekin itzali zuten berriro su har ez zezan.

 

Share

Bihar ezarriko ditu TUVISAk garraio publikoen alorrerako jarraibide berriak koronabirusaren aurka

 

  • Bihartik aurrera, Herritarrei laguntzeko bulegoetako lana 010 telefonoan zentralizatuko dira
  • Gasteizko Udalak neurri osagarri berriak hartzen jarraitzen du, COVID-19 gaitzaren transmisioa ekiditeko

 

Jende-pilaketak eta beharrezkoak ez diren joan-etorriak ekiditen jarraitzea: horixe da Gasteizko Udalak koronabirusari aurre egiteko operatibo bereziaren bitartez asteburuan hartu dituen erabakien muina eta ardatz nagusia. Atzo hartutako neurrien artean, azpimarratzekoak dira gaueko autobus zerbitzua (Gautxori) etetea, igandeetan Espainia plazan egiten den Bildumagileen azoka bertan behera uztea, eta Turismo Bulegoa ixtea. Aldi berean, bihar ezarriko dira TUVISAren zerbitzurako jarraibide berriak, eta bihartik aurrera, gainera, Herritarrei laguntzeko bulegoek telefonoz artatuko dituzte herritarrak.

 

Garraio publikoa

Gainerako garraio publikoak bezala (errepide bidezkoak, trenbideak eta tranbiak), TUVISAk % 40 eta 60 artean murriztuko du jarduera-eskaintza, unean-unean estimatutako eskariaren arabera. Neurri hau ezarrita ere, bermatuta egongo da herritar orok beren lantokietara eta oinarrizko zerbitzuetara iritsi ahal izango duela.

 

Herritarrentzako Arreta 010 telefonoaren bidez / Gizarte-zerbitzuak

Bihar hasita, Herritarrei laguntzeko bulegoen zeregina 010 informazio telefonoan zentralizatuko da; hartu dira horretarako beharrezko berrantolaketa-neurriak. Turismo Bulegoak ez du zerbitzurik emango igandetik beretik. Bat egingo du, hartara, ostiralean agindu zen Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoaren itxierarekin.

Bestalde, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak ez dute aurrez aurreko arta emango, premiazko kasuetan izan ezik, zeinetarako lehenago hitzordua eskatu beharko den telefonoz. Esteka honetan biltzen dira Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen telefonoak.

Era berean, bizitegi-bazterketa egoeran dauden pertsonentzako harrera-zentroen alorrean hartu beharreko neurriak zehazten ari dira, baliabide horien erabiltzaileen artean gutxieneko segurtasun-tartea bermatu ahal izateko.

Instalazioen itxierak Europa biltzar-jauregira ere zabalduko da gaurtik; azken egunetan bertan egitekoak ziren jardueren etenak eta atzeratzeak koordinatzen aritu dira, datozen egunetarako agenda hutsik utzi arte.

Azkenik, eten egin zen atzo igandeetan Espainia plazako arkupeetan 10:00etatik 15:00era bitartean egiten den bildumagileen asteko azoka.

 

Informazio gehiago: Gasteizen COVID-19 gaitzaren eragina murrizteko prebentzio-neurriak

Share

Neurri berriak garraio publikoan, eta berariaz adinekoei bideratutako zerbitzuetan, COVID-19 gaitzari aurre egiteko

 

 

Gaur goizean Eusko Jaurlaritzak iragarritako Osasun-Larrialdiko Adierazpena osatzeko neurriak hartzen jarraitzen du Gasteizko Udala, horien bidez koronabirusaren transmititzeko arriskua ahalik eta gehien murrizteko. Atzo bezala, esku-hartze nagusienak –zein aurreko egunetakoetara gehitu behar baitzaizkie–, neurri berriak oinarrizko zerbitzuei eragiten diete, esaterako garraio publikoari eta adinekoak artatzekoei.

 

Neurri berriak garraio publikoan

Euskadiko Garraio publikoaren erakunde arteko batzordearen azken bileran neurri gehiago hartzea erabaki da, zein TUVISA 00:00ettaik aurrera indarrean jartzek moduan den, azken egunetan TUVISAk iragarri dituenei gehituta.

  • Bidaiariek BAT txartelarekin ordaindu beharko dute zerbitzua, bertan behera utziko delarik txanpon/txartel bidezko ordainketa.
  • Ibilgailuen lehen ilarako eserlekuak ezin izango dira erabili. Xingola edo kartelen bidez adieraziko da horiek erabiltzeko debekua. Gidariak kutsatzea saihesteko neurria da.
  • Erdiko atetik egin beharko dira sartu-irtenak. Txartelaren balidazioa ere autobusen erdiko aldean dauden makinetan egingo da.
  • zerbitzua egoeraren arabera egokituko da; gerta daiteke unean-unean zerbitzuak indartzea edo ezabatzea erabakitzea, baliabideak optimizatzeko. Gaur egun, bidaiarien kopurua % 45-50 inguru murriztu da, TUVISAk dituen estimazioen arabera.
  • Autobus barruan metro bateko tartea gordetzea gomendatzen zaie TUVISAren zerbitzua erabili behar dutenei.
  • Zerbitzua amaitzean, gidari bakoitzak desinfektatuko du bere lan-tokia, TUVISAk emandako materialarekin.

 

Gizarte Zerbitzuak

Arabako Foru Aldundiak hartutako ebazpenarekin batera, eten egingo dira, aldi baterako, Adinekoei laguntzeko San Prudentzio zentro integralean eta etxebizitza komunitarioetara bisitak oro; aldi berean, sustatu egingo da zerbitzu horien erabiltzaileen eta beren senideen arteko telefono bidezko komunikazioa. Segurtasunaren aldeko neurria da, kutsaketak ekiditeko asmoz.

Gainera, astelehenetik aurrera Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek batez ere telefonoz artatuko dute; aurrez aurreko arta ere emango die hala eskatzen duten kasuetan, baina aldez aurretik hitzordua eskatuta. Aurretiazko hitzordua emango da, nahitaez telefonoz.

 

Telelana eta lanaldia malgutzeko neurri osagarriak udal-langileentzat

Indarrean dira oraindik ere Udaleko langileen artean arriskuak minimizatzeko neurriak. Zehazki, zabaldu egin dira telelanean aritzeko aukerak, familiako bizitza eta lana uztartzetik eratorritako hutsez gain. Aldi berean, antolaketa-aldaketak egin dira Gazteen Enplegurako Programa Eragilean zein Eskualdeko Enplegu Planean diharduten langileei bideratuta.

Gainera, aldaketak ezarri dira Herritarrei laguntzeko bulegoetan; izan ere, astelehenik aurrera aurretiazko hitzordu bidez artatuko dira herritarrak, hartara jende-pilaketak ekiditeko. Hitzorduak 010 telefonoan eskatu daitezke, martxoaren 14tik aurrera, 08:00etatik 20:00etara astelehenetik ostiralera, eta 08:00etatik 14:00etara larunbatetan.

Halaber, garbiketa-kontratua esleitu zaion enpresak prebentzio-neurriak hartu ditu, enpresa barruan koronabirusa kutsatzeko aukera ahalik eta gehien murrizteko. Horrenbestez, aldageletan sartzeko txandak ezarri dira, eta langileei eskatu zaie ez daitezela taldetan bilduta edo leku itxietan egon. Behin lan.txanda bakoitza amaituta, lantokia ahalik eta azkarren eta ahalik eta jende gutxienarekin harremana izanda uztea eskatzen zaie langileei.

 

Batzar-ekipamenduak eta beste udal-bulego batzuk

Udalaren batzar-ekipamenduei dagokienez, Gasteizko Udalak Europa batzar-jauregian egitekoak ziren beste bi jarduera bertan behera geratuko direla jakin du. Zehazki, UAGAk hilaren 19an egitekoa zuen Batzar Nagusia bertan behera uztea erabaki du; ez da egingo, ezta ere, martxoaren 23tik apirilaren 1era bitartean egitekoa zen Arabako LHko III. Azoka.

Bestalde, astelehenik aurrera Turismo bulegoaren ordutegia murriztuko da. Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 17:00etara egongo da irekita, eta larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara,

Martxoaren 16tik aurrera (asteartea) Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa itxita egongo da jendearentzat. Bulego horren erabiltzaileak 30 urtetik beherako gazteak direnez gero, nahitaezko jo izan da segurtasun-neurri hau hartzea. Gazteei zuzenduriko arreta posta elektronikoko helbide honen bidez emango da:infogaztea@vitoria-gasteiz.org

 

Eragina udal-jarduera politikoan

Gaur eguerdian Eledunen Batzarraren aparteko saioan bildu dira udal-taldeak, eta bertan adostu dira udal-jarduera politikoari eta erakundeari dagozkien neurriak. Aho batez erabaki da hemendik aurrera ez dela batzorderik egingo, baldin eta gai-zerrendan ez erabakitzeko gairik ez badago. Udalbatzari dagokionez ere modu berean jokatuko da. Udalbatzaren bileretan boto eskuordetua baliatuko da, jende-pilaketa ahalik eta gehien murrizteko asmoz.

INFORMAZIO GEHIAGO ETA GOMENDIOAK: Udalaren esku-hartzea CO)VID-19 gaitzaren aurrean

Share